Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

NORVEGIA

NORA CERVERA

Created on March 27, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

January School Calendar

Genial Calendar 2026

School Calendar 2026

January Higher Education Academic Calendar

School Year Calendar January

Academic Calendar January

Comic Flipcards

Transcript

NORVEGIA

Nora eta Anne3.E

NORVEGIA

ZERGATIK AUKERATU DUGU?

Fiordo erraldoiak, glaziarrak dituzten mendiak eta klima oso aldakorra ditu. Iparraldean, zeruan kolorezko argiak agertzen dira, eta hori aurora boreala da. Gainera, ia energia guztia uratik lortzen du, oso ekologikoa da. Uharteak, basoak eta tundrak ditu, animalia asko bizi diren lekuak. Klimaren aldaketa ere bertan ikertu daiteke, glaziarrak urtzen ari direlako eta itsas maila igotzen ari delako. Laburbilduz, naturaren eta ingurumena zaintzearen inguruko proiektu baterako toki perfektua da.

Bidaia

Bilbotik Norvegarako hegaldiaren kostua aldatu egiten da erreserba egindako dataren, airelinearen eta bidaiaren data zehatzen arabera. Kompania: Guk Skyscanner aukeratu dugu kompania bezala.Abenduan joango gara, abenduaren inguruan bilatu den hegaldiaren prezioa 86 € ingurukoa izan zen. 15 egun joango gara eta Norvegiako kapitalera(oslo).

TXOSTENA

Kokapena: Norvegia Ipar Europan dago, Eskandinaviako penintsulan, eta Suedia, Finlandia, Errusia eta Ozeano Atlantikoarekin egiten du muga. Historia: Bikingo garaian indartsua izan zen. 1380tik Danimarkarekin batu zen, 1814an Suediaren menpe geratu eta 1905ean independentzia lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran Alemaniak okupatu zuen, baina 1945ean askatu zen. Gaur egun, estatu demokratikoa da. Biztanleak: 5,5 milioi biztanle inguru ditu (2025). Hizkuntzak: Norvegiera (bokmål eta nynorsk) eta samiera eskualde batzuetan. Sistema politikoa: Monarkia konstituzionala da, parlamentu-sistemarekin. Lehen ministroa gobernuburua da, eta erregea sinbolikoa. Pertsona garrantzitsua: Fridtjof Nansen, esploratzaile eta diplomatikoa, Bakearen Nobel saria jaso zuen 1922an. Liderrak: Erregea: Harald V (1991tik) Lehen ministroa (2025): Jonas Gahr Støre (2021etik)

ABENTURA TURISMOA

1. Paisaia ikusgarriak eta aukera ugari: Norvegiako fjordak, mendi garaiak, glaziarrak eta itsasertzeko paisaiak abenturazaleentzat leku paregabeak dira. Naturan murgiltzeko aukera asko daude. 2. Jarduera ezagunak: Senderismoa: Trolltunga, Preikestolen eta Besseggen bezalako ibilbide ospetsuak. Eskalada eta eskia: Neguan eski estazio asko daude (adibidez, Hemsedal edo Trysil). Kayak eta rafting-a: Fjordetan kayak egitea oso esperientzia berezia da, eta ibaietan rafting-a ere eskaintzen da. Glaziar-ibilaldiak: Jostedalsbreen bezalako glaziarrak bisitatu daitezke gidari profesionalekin. Zaldi-ibilaldiak, bizikletaz ibilaldiak eta arrantza ere oso ezagunak dira. 3. Iparraldeko argiak eta eguzki gaua: Neguan, iparraldean, ipar argiak ikusteko aukera paregabea dago. Udan, eguzkia ia ezkutatzen ez denean, gau osoan zehar jarduerak egin daitezke. 4. Natura eta segurtasuna: Norvegia oso herrialde segurua da, eta ingurumenarekiko errespetua oso garrantzitsua da bertan. Abentura-jarduerak oso ondo antolatuta daude eta kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen dira.

Bizitatzeko lekuak

1. Akershus Gaztelua (Oslo) Zergatik bisitatu: Norvegiako historiaren zati garrantzitsua da, eta Osloko fiordoa ikusteko ikuspegi zoragarria du. Deskribapen fisikoa: Harresiz inguratutako gaztelu zaharra da, XIII. mendean eraikia. Barnean lorategi, dorre eta tunelak daude. Historia: 1299an Håkon V erregeak eraiki zuen defentsa gisa. Geroago gotorleku militar eta espetxe bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek erabili zuten

2. Nidaros Katedrala (Trondheim) Zergatik bisitatu: Norvegiako katedralik handiena da eta erromes askoren helmuga izan da mendeetan. Deskribapen fisikoa: Estilo gotikoko katedrala da, harriz egina, fatxada apaindua eta beirate koloretsuak ditu. Historia: XI. mendean eraiki zuten Olaf II.a Santua hil zen tokian. Geroztik, Norvegiako erregeen koroatze-lekua izan da.

3. Oslo Operako Etxea (Operahuset) Zergatik bisitatu: Arkitektura modernoko adibide bikaina da eta herritarrek teilatuan ibiltzeko aukera dute. Deskribapen fisikoa: Marmolez eta beiraz egindako eraikin modernoa da, itsasotik ateratzen ari balitz bezala. Historia: 2008an ireki zuten eta Norvegiako kultura modernoa eta diseinu arkitektonikoa irudikatzen ditu.

4z. Munch Museoa (Oslo) Zergatik bisitatu: Edvard Munch artista ezagunaren obra garrantzitsuena ikus daiteke, hala nola The Scream (Irrintzia). Deskribapen fisikoa: Eraikin garaia eta moderno bat da, aluminioz egina, Osloko portuaren ondoan. Historia: 2021ean ireki zuten museo berria. Munch-ek bere artelanak Oslori oparitu zizkion eta bilduma ikusgarria osatu du.

Zerbitsuak

Norvegiara bidaiatzeko, Skyscanner erabiliko nuke Oslora joateko hegaldi merke bat aurkitzeko. Bertan, Vy tren konpainia, autobusak edo auto alokairua erabiliko nituzke mugitzeko, eta itsasontzi turistiko batean fjordak ikustera joango nintzateke. Ostatua hartuko nuke Thon Hotel Opera hotelean, Oslo erdigunean, edo etxe tradizional batean, naturarekin kontaktuan egoteko. Jateko, honako jatetxeak aukeratuko nituzke: Lofoten Fiskerestaurant, arrain freskoa, salmoi edo bakailaoa jateko. Smia Galleri, giro goxoan plater norvegiarrak eskaintzen dituen jatetxea. Gainera, kafetegi batean kanelboller (kanela-opilak) eta kafe bat hartuko nuke. Erosketak egiteko, Karl Johans gate kale komertzialera eta Oslo City merkataritza-gunera joango nintzateke, non artisau-produktuak, troll irudiak eta lanazko arropa tipikoa aurki daitezkeen. Norvegia herrialde segurua da, eta zerbitzu turistiko kalitatezkoak eta ingurumenarekiko errespetua eskaintzen ditu.

Turismoaren pisua ekonomian

Turismoak Norvegiako ekonomiaren %4 inguru sortzen du eta 150.000 pertsona inguruk lan egiten dute turismoarekin lotutako sektoreetan. Turismoak Norvegiako lanpostuen %6 baino gehiago hartzen ditu, eta horrek adierazten du turismoak garrantzi handia duela herrialdeko ekonomian. Oslo hiria, munduko turistak gehien jasotzen duen hirietako bat da. Turistak hiri honetan diru asko gastatzen dute hoteletan, jatetxeetan, dendetan eta garraio zerbitzuetan. Hori guztia tokiko ekonomian eragina izaten du, bai hiri handietan, bai naturako inguruneetan. Norvegiak turismo jasangarria sustatzen du, naturaren babesa lehenetsiz eta ingurumenaren kalteak saihestuz. Turismoaren alde, besteak beste, tokiko produktuak eta ingurumenarekin errespetuzko jarduerak bultzatzen dira.

Baloraketa

Osasun zerbitzuak: Norvegiako osasun sistema oso kalitate handikoa da. Osasun zerbitzu publikoak doakoak dira, eta osasun arreta edonork eduki dezake, herrialdeko biztanleek eta bisitariek. Hala ere, turistek osasun asegurua izatea gomendatzen da. Osasun arreta azkar eta efikaz eskaintzen da, eta ospitaleak eta klinikak modernoak eta ondo hornituak daude.

Segurtasun maila: Norvegia oso segurua den herrialdea da. Kriminalitate tasa oso baxua da, eta herritarrek eta bisitariek sentitzen dute segurtasuna eguneroko bizitzan. Polizia eta segurtasun indarrak efikaz eta errespetuzkoak dira, eta herrialdeko legeak zorrotz betetzen dira. Bisitariek kezka gutxi izango dute segurtasunari dagokionez.

Bizi kalitatea: Norvegiako bizi kalitatea oso altua da. Herrialdea munduko herrialde onenetakoa da bizi baldintza hobeak dituzten herrialdeen rankingean. Hezkuntza, osasuna, lana eta ingurumenaren kalitatea oso ondo zainduak daude. Norvegiako biztanleek %100 alfabetatze tasa dute, eta biztanle askok lan egiteko aukera parekideak dituzte. Gainera, naturaren babesa eta ingurumenaren zaintza lehenetsita daude.

Turismoaren alde positiboak eta negatiboak

Alde negatiboak: Naturaren kaltetzea: Turismo gehiegi egoteak naturaren kalteak ekar ditzake, batez ere leku naturaletan. Jende pilaketa eta poluzioa handitu daitezke. Prezioen igoera :Turismoak prezioak garestitu ditzake, batez ere hotel eta jatetxeetan, eta horrek tokiko biztanleek zailtasunak sor ditzake. Kulturaren galera: Turismoaren gehiegizko garapenak tokiko kultura eta ohiturak arriskuan jar ditzake, turistak beren kultura inposatzen dutelako. Masifikazioa Turismo :masifikazioak leku ezagunetan jende asko pilatzea eta natura kaltetzea ekar dezake.

Alde positiboak: Lanpostuak sortzea: Turismoak lanpostu asko sortzen ditu, adibidez, hoteletan, jatetxeetan eta turismoaren sektorean. Horrela, ekonomiari laguntzen dio eta jende gehiagok lan egiten du. Tokiko ekonomia laguntzea : Turistak tokiko produktuak eta zerbitzuak erosten dituzte, eta hori tokiko negozioei laguntzen die. Azpiegiturak eta garapena :Turismoak hiri eta herrietan azpiegitura hobeak eta garraio zerbitzu onak sortzen ditu, eta horrek bizitzako kalitatea hobetzen du. Naturaren babesa: Norvegiak turismo jasangarria sustatzen du, eta natura babestuz turismoa egitea nahi du, ingurumenaren kaltea saihestuz.