Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Indarkeria matxista motak
Berritzegune Nagusia
Created on March 27, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
This work © 2025 by Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila is licensed under CC BY-NC 4.0
- Sexpreading
- Sextorsion
- Porno mehatxua
- Grooming
- Ziber-mehatxua
- Ziberkontrola
- Ziberjazarpen sexuala
- ...
ZIBER-INDARKERIA
INDARKERIA SOZIALA
INDARKERIA EKONOMIKOA
SEXU INDARKERIA
INDARKERIA SINBOLIKOA
INDARKERIA PSIKOLOGIKOA
Emakumeen aurkako indarkeria matxista motak
INDARKERIA FISIKOA
- Sexu-erasoa
- Sexu-abusua
- Sexu-jazarpena
ZIBER-INDARKERIA
Teknologiez baliatuta egiten den emakumeenganako delituzko ekintza oro. Zentzu horretan, halako delituek egoera ugari hartzen dituzte barnean, eta horien artean nabarmentzekoak dira irudiak edo bideoak argitaratzea edota hedatzea, ondokoen bitartez: sexting-a, sextortsioa, grooming-a, zibererasoa, haur-pornografia, onlineko sexu-esplotazioa, eta emakumeak sexu-salerosketarako sareen menpe jartzea. *4. Gaian, Ziber- Hezkidetzan, gehiago sakonduko dugu.
INDARKERIA EKONOMIKOA
Emakume baten eta, halakorik bada, emakumearen seme-alaben edo ekonomikoki bere mende daudenen ongizate fisikoa edo psikologikoa borondatez eta arrazoirik gabe urratzeko ekintzek osatzen dute indarkeria ekonomikoa. Adibideak: norberaren baliabide ekonomikoak, familiakoak edo bikotekideenak edukitzeko aukerak mugatzea. Baita baliabide ekonomikoak erabiltzeko jarritako lehentasunak ere.
INDARKERIA SEXUALA
Emakumeen gorputza beren borondatearen aurka erabiltzea dakarren indarkeria da eraso fisikoa eta laido psikologikoa ere bada, pertsonaren sexu-askatasunaren aurkakoa. Adibideak: Sexu-indarkeriazko jokabideak dira sexu-erasoak, sexu-abusuak, sexu-jazarpenak, exhibizionismoa, sexu-probokazioa, adingabeak galbideratzea eta adingabeen pornografia. Baita ere, behartutako prostituzioa, pertsonak sexu-xedeetarako salerostea, genitalen mutilazioa, eta birjintasuna, haurdun ez izatea eta/edo fideltasuna ‘egiaztatzeko’ egiten diren azterketa behartuak.
INDARKERIA PSIKOLOGIKOA
Min edo sufrimendu psikologikoa edo emozionala sortzen edo sorrarazi nahi duen indarkeria da, bai eta emakumearen duintasuna ukatzea, hari segurtasun eza eragitea, emakumeak bere buruari errespetua ez izatea, mendekotasun emozionala sortzea, autoestimua galaraztea, gizartetik bakartzea eta askatasunaz gabetzeko bestelako moduak baliatzea ere, mehatxuak, laidoak eta umiliatze-saioak eginez, baldintzarik gabeko mendekotasuna edo etengabeko zaintza ezarraraziz. Adibideak: irainak, laidoak, oihuak, isiluneak, mehatxuak, salaketak, bestearen ideien kritikak…
INDARKERIA SOZIALA
Emakumea bakartzea eragiten du indarkeria sozialak; hau da, bere senideengandik eta lagunengandik urrunarazten du emakumea, jendaurrean mespretxatzen edo baztertzen du eta abar. Jokabide horiek guztiek min psikologikoa eragiten dute.
Sexu-jazarpena
Lan-harremaneko, irakaskuntza-harremaneko edo zerbitzuak emateko esparru batean, norberarentzat edo beste batentzat usu eta modu jarraitu batean sexu-mesedeak eskatzea da; horren ondorioz, biktima larderia larriko egoera iraingarri edo umiliagarrian aurkitzen da.
INDARKERIA SINBOLIKOA
Indarkeria sinbolikoa edo zeharkakoa gertatzen da sinesmen eta rol sozial jakin batzuk barneratzen direnean: gizonezkoen gailentasuna erreproduzitzen duten edo aurreko atalean azaldu diren indarkeria motak justifikatzen edo hutsaltzen dituzten sinesmen eta rolak izaten dira, biktimak berak ere barnera ditzakeenak. Adibideak: Mezuak, balioak, irudiak eta zeinuak dira, pertsonen arteko harreman sozialetan mendekotasuna, desoreka eta diskriminazioa erreproduzitzen eta transmititzen dutenak eta emakumeek gizartean duten mendetasun-egoera naturalizatzen dutenak
Sexu-erasoa
Onespenik gabeko sexu-harremana da, indarkeria erabiliz edo emakumea beldurraraziz egiten dena. Kasurik argiena bortxaketa da, bortxaketaren forma guztiak. Emakumeak bortxatzen direnean, biktimizazio bikoitza gertatzen da askotan, emakumea jasandako erasoaren erantzule egiten baitute.
Sexu-abusua
Sexu-izaerako jokabideak egitean datza, baina indarkeria erabili gabe edo emakumea beldurrarazi gabe. Zigor-kodeak bereizi egiten ditu onespenik gabeko abusuak eta engainuz edo nagusitasun-egoera bat baliatuz egindako abusuak.
INDARKERIA FISIKOA
Emakumearen biziaren edo osotasun fisikoaren aurka egiten den indarkeria da, edo xede hori duena. Min fisikoa eragiten duen edo eragin dezakeen ekintza ez akzidentala da. Adibidez, bultzakadak eta kolpeak ematea, gauzak jaurtitzea eta antzekoak eta erasoen ondoriozko gaixotasunak eta lesioak zaintzeko laguntzarik ez ematea ere.