Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

EUSKAL HERRIKO MUSIKA HAMARKADAKA

Arantxa Zubillaga Lo

Created on March 23, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

EUSKAL HERRIKO MUSIKA HAMARKADAKA

BATX 1
Euskal Herriko musika etengabe eboluzionatzen ari da, baina beti erroei eusten die. Balaunaldi berriek aurrekoen eragina jasotzen dute, baina aldi berean, euskal kulturaren etorkizuna berritzen eta moldatzen jarraitzen dute.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA HAMARKADAKA está licenciada bajo CC BY-NC-ND 4.0© 2 por A

SARRERA

Musika herri baten kultur adierazpenik esanguratsuenetako bat da, eta Euskal Herriaren kasuan, hamarkaden zehar izan duen bilakaerak bere identitatea eta historiaren zehar izandako gizarte, politika eta teknologia aldaketak islatzen ditu. Musika tradizional eta folklorikotik gaur egungo joera garaikideetaraino, euskal musikak bere erroak mantenduz garai berrietara egokitzen jakin du. Proiektu honetan, euskal musikaren bilakaera aztertuko dugu, garai bakoitzeko genero nagusiak, eraginak eta artista esanguratsuak azpimarratuz.!

JUSTIFIKAZIOA

Gai hau lantzea garrantzitsua da, musikaren bidez Euskal Herriaren nortasuna hobeto ulertzeko aukera ematen baitigu. Musikaren bilakaerak ez ditu soilik estilo aldaketak erakusten, baizik eta gizartean, ekonomian eta politikan izandako eraldaketak ere islatu egiten ditu. Gainera, euskal musika ikertzeak tradizioak zaintzearen garrantzia azpimarratzen du, berrikuntza eta garai berrietara egokitzearen beharra ahaztu gabe. Lan honen bidez, musikaren batasun-elementu eta kultura-erresistentziaren ikur gisa duen papera nabarmendu nahi dugu, baita euskal gizartean eta nazioarteko eszenan duen eragina ere.

KONPETENZI ESPEZIFIKOAK

2. Estilo eta aldi ezberdinetako lanen musika-osagaiak identifikatzea, grafia ezberdineko partiturak aztertuz eta alderatuz, beren ezaugarriak deskribatzeko eta musika-notazioaren bilakaeran eragina izan duten faktoreen inguruan hausnartzeko.

Konpetentzia espezifiko hau ondoko deskriptoreei lotzen zaie: HKK1, HKK2, STEM2, KPSII1.1, KAKK2.

3. Musika interpretatzeko estrategiak aplikatzea, irakurketa musika-lanera hurbiltzeko bitarteko gisa erabiliz eta, pixkanaka, musika-hizkuntza deskodetzeko eta integratzeko trebetasunak bereganatuz, inprobisazioak egiteko edo autonomiaz eta autokonfiantzaz exekutatzeko.

Konpetentzia espezifiko hau ondoko deskriptoreei lotzen zaie: HKK2, KPSII1.1, KPSII1.2, KPSII3.1, KAKK3.1, KAKK3.2.

4. Musika-proiektuak egitea, haien faseak planifikatuz eta inplementatuz eta taldearen barruan asko- tariko funtzioak bere gain hartuz, enpatiaz eta elkarlanean, sormen-prozesuak bultzatzeko eta garapen pertsonal, sozial, akademiko eta profesionalerako aukerak identifikatzeko.

Konpetentzia espezifiko hau ondoko deskriptoreei lotzen zaie: STEM3, KD3, KPSII3.2, KPSII5, HK2, EK1, EK3, KAKK4.1, KAKK4.2.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

2. Konpetentzia espezifikoa.2.1 Estilo eta aldi ezberdinetako obren partituretan (ohiko grafiaz idatzita edo ez) presente dauden musika-osagaien (doinu, erritmo, harmonia, tinbre, etab.) ezaugarri nagusiak deskribatzea, beren osagaiak identifikatuz eta aztertuz.

3. Konpetentzia espezifikoa.3.1 Partitura errazak autonomiaz irakurtzea, entzunaldi baten laguntzarekin edo gabe, beren osagaiak identifikatuz eta musika-patroiak barneratuz. 3.2 Musika-zati errazak interpretatzea, bakarka edo taldean, ahotsa, gorputza edo musika-instrumentuak erabiliz, partituran dauden indikazioak jarraituz, norbere buruarengan konfiantza osoarekin. 3.3 Beharrezko trebetasun teknikoak eta adierazpide-abileziak erabiltzea ahozko zein instrumentu bidezko interpretaziora- ko edo interpretazio koreografikorako, entseguak (bakarka edo taldean) entzuteko, ikasteko eta gozatzeko espazio gisa hartuz.

4. Konpetentzia espezifikoa. 4.2 Eginkizun ezberdinak hartzea kooperazio-izaerako musika-proiektuen plangintzan eta garapenean, aktiboki parte hartuz beren gauzatzean, beste taldekideen ekarpenak baloratuz eta garapen pertsonal, sozial, akademiko eta pertsona- lerako aukerak identifikatuz.

HAMARKADA EZBERDINAK

1990

1970

1950

Aniztasuna eta esperimentazioa

Euskal Rockaren jaiotza

Hastapenak eta tradizioa

1960

1980

Kantangintza berriaren hasiera

Rock Radikal Vasco eta Alternatiba

HAMARKADA EZBERDINAK

2000

2010

Euskal musika modernoa

Belaunaldi berriak eta digitalizazioa

Euskal Musikaren Eboluzioa Hamarkadetan Zehar Lanaren Helburua Euskal musikaren bilakaera aztertzea hamarkada desberdinetan zehar, eta musikan, gizartean eta politikan izandako aldaketek nola eragin duten ulertzea. Multimedia ikuspegia erabiliz, parte-hartzaileek bideo bat eta aurkezpen bat sortuko dituzte garai bakoitzaren garrantzia islatzeko. Lanaren Faseak:

MILA ESKER!
- Euskal musika eszena berritu egin da, estilo guztietako artistak agertuz. - Zetak, Huntza, eta ETS bezalako taldeek arrakasta handia izan dute. - Streaming plataformek eta bideo-klip formatuek musika hedatzeko aukera berriak ekarri dituzte.
- Aniztasuna nagusitu zen: pop, elektronika, trikitixa modernizatua... - Ken Zazpi, Berri Txarrak eta Gatibu bezalako taldeak ezagunak bilakatu ziren. -Internetek eta sare sozialek musika banatzeko modua aldatu zuten.

4. Musika Interpretazioa Talde bakoitzak hamarkadako abesti esanguratsu bat aukeratu eta interpretatu behar du (zuzenean). - Jatorrizkotasuna eta esfortzua baloratuko dira.

- Mugimendu bortitzago eta kritikoago bat agertu zen. - Kortatu, Hertzainak eta La Polla Records taldeek arrakasta izan zuten. - Musika tresna bihurtu zen aldarrikapen sozial eta politikoetarako.
- Estilo ezberdinak agertu ziren: reggae, ska, elektronika eta hip-hopa. - Negu gorriak eta Su Ta Gar bezalako taldeak indartu ziren. - Musika independentearen eta autogestionatuaren garapena.
- Folk eta Rock musikaren eragina handitu zen. - Oskorri eta Haizea bezalako taldeak agertu ziren. - Musika euskaraz kantatzeko aukera eta garrantzia nabarmendu zen.

5. Grabazio eta QR Kodea Talde bakoitzak: - Bere lana grabatu beharko du ahots bidez (audio fitxategi gisa), laburpen moduan. - Ondoren grabazioa QR kode bihurtuko da, eta aurkezpenarekin batera erabiliko da. - Grabazioak argia eta ulergarria izan behar du. - QR kodeak lanaren zabalkundea erraztuko du. https://www.youtube.com/watch?v=DTT26pODaBY

- Ez Dok Amairu mugimendua sortu zen. - Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Lurdes Iriondo bezalako artistak nabarmentzen hasi ziren. - Euskal musikak aldaketa sozial eta politikoaren eragina izan zuen

2. Hamarkadako Musikaren Ikerketa Talde bakoitzak honako alderdi hauek sakondu behar ditu: - Hamarkadan nagusi izan ziren genero musikalak. - Garai hartako talde eta artista aipagarrienak, baita gizartean izan zuten eragina ere. - Abestien letrak: mezua, gai nagusia eta testuinguru historikoarekiko lotura aztertzea. - Egoera politiko eta soziala: musikaren ekoizpenean eta hedapenean izan zuen eragina.

3. Informazioaren Aurkezpena Talde bakoitzak aurkezpen bisual bat prestatu behar du (PowerPoint, Canva, Prezi, etab.), eta bertan honakoak sartu: - Hamarkadaren sarrera laburra. - Musikaren eta artisten inguruko datu nagusiak. - Aztertutako abestien letra-zatiak. - Irudiak eta laguntza-bideoak.

- Euskal herriko musika tradizionalak nagusitasuna zuen. - Bertsolaritzak eta herri-musikak garrantzia izan zuten. - Herri kantak eta abesbatzak hedatu ziren.

1. Bideoaren Prestaketa Talde bakoitzak bideo bat egin behar du esleitutako hamarkadaren garrantzitsuena azpimarratzeko. Bideoak honako hauek jaso behar ditu: - Hamarkadan gertatutako musika, gizarte eta politika arloko gertaera nagusien laburpena. - Irudiak, abestien zatiak eta (ahal bada) elkarrizketak, aurkezpena aberasteko. - Estilo sortzailea eta erakargarria, ikuslearen arreta pizteko.