Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Euskararen erabilera
IR_Jone Adrian Azkarate
Created on March 21, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Timeline Diagram
View
Timeline Diagram 3
View
Timeline Diagram 4
View
Timeline Diagram 2
View
Triangle Diagram 3
View
Color Shapes SWOT
View
Lean Business Canvas
Transcript
Euskararen erabilera
Jone Adrian Azkarate
Euskararen erabilera © 2025 by Jone Adrian is licensed under CC BY-NC-ND 4.0
Jardueraren inguruan
Zein izango da jarduera honen helburua?
Euskararen erabileraren inguruko gogoeta bat egitea izango da jarduera honen helburua.
Nola egingo dugu hori?
- Ondorengo grafikak behatuko ditugu hirunaka.
- Grafika bakoitzeko hausnarketa labur bat egingo dugu.
- Grafika guztien hausnarketak batu eta hausnarketa sakonago bat egingo dugu.
- Hausnarketa hori gelan partekatuko dugu.
Datuak
Nondik datoz datuak?
Ondoren ikusgai agertzen diren datuak bi ikerketa talderen eskutik jaso ditugu:
Soziolinguistika klusterra Euskara biziberritzeko ikergunea
Aztiker soziolinguistika ikergunea
Erabilera
Mapan udalerri bakoitzean euskaraz hitz egin edo ulertzen dutenen ehunekoa.
Mapa behatu eta aztertu. Ondoren egin ezazue hausnarketa bat euskaraz hitz egin edota ulertzen dutenen kopurua eta probientziak edota Euskal Herriko gune ezberdinak behatuz.
Erabilera
Euskal Herriko lurralde ezberdinetako kaleko hizkuntzen portzentaiak.
Aztertu ezazue grafika hau. Ondoren egin ezazue hausnarketa bat Euskal Herriko lurralde ezberdinetan kalean hitz egiten diren hizkuntzen inguruan.
Erabilera
Euskal Herriko hiriburu ezberdinetako kaleko hizkuntzen portzentaiak.
Aurreko grafika kontuan izanik, aztertu ondorengo grafika hau. Ondoren, lurraldeetako erabilera eta hiriburuetako erabilera alderatuz, hausnarketa bat egin ezazue.
Bilakaera
Oraingoan Euskal Herriko lurraldeetako euskararen kale erabileraren bilakaera dugu grafikan. (1989-2021)
Aztertu grafika eta egin ezazue hausnarketa bat.
Bilakaera
Oraingoan Euskal Herriko euskararen kale erabileraren bilakaera dugu grafikan adinaren arabera. (1989-2021)
Aztertu grafika eta egin ezazue hausnarketa bat.
Eskolan
Oraingoan eskoletan ikaskideen artean LH4n eta BDH2n duten euskararen erabilera islatzen du grafikak.
Aurreko grafikak kontuan izanik aztertu ondorengoa eta egin hausnarketa bat.
Eskolan
Oraingoan eskoletan ikasleek irakasleekin LH4n eta DBH2n duten euskararen erabilera islatzen du grafikak.
Aurreko grafikak kontuan izanik aztertu ondorengoa eta egin hausnarketa bat.
Hausnarketa
Datu guztiak aztertu eta hausnarketatxoak egin ostean, gogoeta orokor bat egiteko ordua iritsi da.
Aurreko grafiken hausnarketak kontuan hartuz, egin ezazue zeuen kabuz gogoeta orokor bat euskararen eta hizkuntzen erabileraren inguruan. Hona hemen hausnarketa orokorra egiteko lagungarriak izan daitezken galdera batzuk: 1. Euskara jakiteak euskararen erabilera bermatzen al du? 2. Zer esan dezakegu euskararen erabileraren inguruko bilakaeraz? 3. Zer gertatzen da adinarekin? 4. Eskoletako erabileraren inguruan zer esan dezakegu? 5. Zein izan daiteke zuen ustez euskararen erabileraren edo erabilera ezaren arrazoia?
Euskararen erabilera
Hausnartu dezagun guztiok batera
Euskararen erabilera © 2025 by Jone Adrian is licensed under CC BY-NC-ND 4.0