Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

JASANGARRITASUNAREN INPAKTUAK ASEGURUEN SEKTOREAN

Afi global Education

Created on March 19, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Modern Presentation

Terrazzo Presentation

Colorful Presentation

Modular Structure Presentation

Chromatic Presentation

City Presentation

News Presentation

Transcript

JASANGARRITASUNAREN INPAKTUAK ASEGURUEN SEKTOREAN

AURKIBIDEA GARRANTZITSUA: Egin klik goian eskuinean dagoen botoian interakzio guztiak erakusteko, bertan dagoen edukia ikusteko eta hurrengo slidera joateko.

AURKIBIDEA

1. Sarrera

2. Arau-ekosistema

3. Taxonomia Erregelamendua

4. Zabalkunde Erregelamendua

5. IDD araudiaren aldaketa

6. Informazio ez-finantzarioa eta Klima Aldaketaren Legea

7. Kaudimena II eta araudi-aldaketa

KAPITULUA

Sarrera

1. Sarrera

  • Europar Batasunak, sortu zenetik, Europaren garapen jasangarriaren alde jardungo duen barne-merkatua ezartzeko borondatea duela adierazi du, eta barne-merkatu hori hazkunde ekonomiko orekatuan, babes-maila handian eta ingurumenaren kalitatearen hobekuntzan oinarrituta egongo dela, besteak beste (1957ko Europar Batasunaren Tratatuaren 3. artikulua). Ildo horretan, arautze- eta instituzionalizazio-jarduerak abiadura handiagoa hartu du azken urteotan:

2016

2018

2019

2017

2015

1. SARRERA

  • 2030 Agendaren eta Parisko Akordioaren konpromiso politikoei erantzuteko, Europako Batzordeak Finantza Jasangarrien Ekintza Plana argitaratu zuen, eta hiru helburu ezarri zituen jasangarritasuna finantza-sisteman integratzeko. Europako Batzordearen ekintza-planak 10 ekintza ditu.

2. ekintza

1. ekintza

3. ekintza

4. ekintza

5. ekintza

6. ekintza

8. ekintza

7. ekintza

9. ekintza

10. ekintza

1. SARRERA

  • Europako Batzordearen ekintza-planak hiru helburu nagusi ditu:

1. SARRERA

  • Finantza jasangarrien ekintza-planaren ondoren, legeriak eboluzionatzen jarraitu zuen, bai Europako erakundeen ikuspegitik, bai erakunde nazionalen ikuspegitik, Klima-aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalaren bidez.

2020

2019

2021

1. SARRERA

KAPITULUA

Arau-ekosistema

2. ARAU-EKOSISTEMA

  • Europako Batzordearen Ekintza Planeko ekimen hauek aseguru-entitateen negozio-ereduari eragiten diote. Proiektuaren esparruan, Kaudimena II araudiaren aldaketak ezartzeari ekingo zaio, aseguru-etxeen eguneroko jarduerari bereziki eragiten diolako.

Zabalkunde Erregelamendua (SFDR)

Taxonomia Erregelamendua

Informazio ez-finantzarioa (NFRD/CSRD) eta Klima Aldaketaren Legea

info

info

IDD Erregelamendu Delegatuaren aldaketa

Kaudimena II Erregelamendu Delegatuaren aldaketa

info

info

info

2. ARAU-EKOSISTEMA

REPORTING-ESKAKIZUNAK

INFORMAZIO EZ-FINANTZARIOA (NFRD/CSRD) ETA KLIMA-ALDAKETAREN LEGEA (7/2021 Legea)

TAXONOMIA-ERREGELAMENDUA 2020/852 (EB) Erregelamendua

KAUDIMENA II ALDAKETA 2021/1256 (EB) Erregelamendu Delegatua

ZABALKUNDE-ERREGELAMENDUA (SFDR) 2019/2088 Erregelamendua

BEZEROEN INBERTSIOEN KUDEAKETA

ZORRO PROPIOAREN KUDEAKETA

IDD ARAUDIAREN ALDAKETA 2021/1257 (EB) Erregelamendu Delegatua

ANTOLAMENDU-ESKAKIZUNAK

KAPITULUA

Taxonomia Erregelamendua

3. TAXONOMIA-ERREGELAMENDUA

2020/852 (EB) ERREGELAMENDUA ETA 2021/2139 (EB) ERREGELAMENDU DELEGATUA:

Hasi

Zein ingurumen-helburu ezartzen ditu?

Zer da?

Zertarako da?

Nola neurtzen da?

Hasi

Hasi

Hasi

Hasi

3. TAXONOMIA-ERREGELAMENDUA

2020/852 (EB) ERREGELAMENDUA ETA 2021/2139 (EB) ERREGELAMENDU DELEGATUA:

ZER JAKINARAZTEN DUTE ASEGURU-ETXEEK?

NORI ERAGITEN DIO?

NOIZ JAKINARAZTEN DA?

Hasi

Hasi

Hasi

KAPITULUA

Zabalkunde Erregelamendua

4. Zabalkunde Erregelamendua

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

Europako arau bat da, euroguneko edozein herrialdetan inbertsio-produktuak merkaturatzen dituzten finantza-entitate guztiei eragiten diena eta inbertsio-produktuak beren jasangarritasun-mailaren arabera sailkatzeko aukera ematen duena. Helburua: Merkaturatzaileek ezarrita dauden irizpideetan oinarrituz katalogatu behar dituzte inbertsio-produktuak, dagokien jasangarritasun-mailaren barruan.

4. Zabalkunde Erregelamendua

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

Inbertsio jasangarria:

Ingurumen- (I), gizarte- (G) edo gobernantza-(G) erabakiak kontuan hartzen dituena da.

  • Ingurumen-faktoreak: klima-aldaketa, energia berriztagarriak, isuriak, baliabide-eskasia, etab.
  • Gizarte-faktoreak: giza eskubideak, zenbait elementutarako eskuragarritasuna (osasun-sistema...), demografia-arriskuak, bazterketa-arriskuan dauden gizataldeak kontuan hartzea...
  • Gobernantza-faktoreak: eragin politikoa, enpresa-etika, gardentasun fiskala, funtsen bidegabeko eralgitzea...

4. ZABALKUNDE-ERREGELAMENDUA

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

SFDR LEGERIAK AKTIBOEN KUDEATZAILEEI ESKATZEN DIE BEREN INBERTSIO-PRODUKTU BAKOITZA HIRU ARTIKULU HAUETAKO BATEAN SAILKATZEKO ETA TXERTATZEKO:

6. ARTIKULUA

8. ARTIKULUA

9. ARTIKULUA

Hasi

Hasi

Hasi

4. ZABALKUNDE-ERREGELAMENDUA

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

Zer ekarpen egiten dio inbertitzaileari?

  • SFDR Erregelamenduak ezagutza eta informazio zabalagoak eskaintzen dizkio inbertitzaileari. Inbertitzailearentzat, gardentasuna da punturik garrantzitsuena, eta, jasangarritasunarekin duen konpromisoaren arabera, aldatu ere egin ditzake bere inbertsio-erabakiak.
  • Europako Batzordeari kezkagarria iruditzen zaio 8. eta 9. artikuluetako informazio-eskakizunak produktuen “etiketa” gisa erabiltzea, horrek ekarriko lukeelako 8. eta 9. artikuluek jasangarritasunerako kalitate-estandarra (arautua) oker bermatzea. Hori dela-eta, Europako Batzordea berrikusten ari da finantza-informazio jasangarriaren zabalkundeari buruzko EBren Erregelamendua.

4. ZABALKUNDE-ERREGELAMENDUA

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

Info

4. ZABALKUNDE-ERREGELAMENDUA

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

Honako hauei buruzko informazioa zabaldu behar da:

  • Jasangarritasun-arriskuen integrazioa.
  • Jasangarritasunaren arloko kontrako gorabeheren analisia entitatearen mailan eta produktuaren mailan.
  • Finantza-produktuei buruzko jasangarritasunaren arloko informazioa. “Produktu jasangarriak” zer diren eta haien eskakizunak definitzen ditu.

4. ZABALKUNDE-ERREGELAMENDUA

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

PRODUKTU BERDEAK KONTUAN HARTZEKO GAKOAK:

6. ARTIKULUA

8. ARTIKULUA

9. ARTIKULUA

Hasi

Hasi

Hasi

4. ZABALKUNDE-ERREGELAMENDUA

  • SFDR 2019/2088 Erregelamendua

Informazio-betebeharrak:

5. artikulua. Aseguru-entitate mailako informazioa:

  • Gardentasuna webgunean ordainsari-politikei dagokienez, eta finantza-merkatuetako parte-hartzaileek eta finantza-aholkulariek jasangarritasun-arriskuen integrazioarekin duten koherentzia.
7. artikulua. Inbertsio-erabakietan inpaktu kaltegarrien gardentasunari buruzko kontratu aurreko informazioa:
  • Produktuak nola hartzen dituen kontuan jasangarritasun-faktoreetan izandako gorabehera kaltegarriak eta aldizkako txostenetan sartzea.
10. artikulua. 8. eta 9. artikuluetako produktuen kontratu aurreko informazioa eta webgunekoa:
  • Inbertsio jasangarriaren helburuaren ingurumen- edo gizarte-ezaugarriak.
  • Jasangarritasuna neurtzeko erabilitako ebaluazio-metodoak, hautaketa-irizpideak eta adierazleak.
  • 8., 9. eta 11. artikuluetako informazioa.
  • Finantza-merkatuetako parte-hartzaileak eta finantza-aholkulariak arduratuko dira beren merkaturatze-komunikazioak dibulgatutako informazioarekin kontraesanean ez egoteaz.
11. artikulua. Ingurumen- edo gizarte-ezaugarrien eta inbertsio jasangarrien sustapenaren gardentasuna aldizkako txostenetan.

KAPITULUA

IDD araudiaren aldaketa

5. IDD araudiaren aldaketa

  • 2021/1257 (EB) Erregelamendu Delegatua

IDD Erregelamendua:

  • IDD Erregelamenduaren helburua bezeroen jasangarritasun-lehentasunak ebaluatzea da.
  • 2017ko erregelamenduetan egindako aldaketen helburua da jasangarritasun-faktoreak, -arriskuak eta -lehentasunak integratzea aseguru-etxeei eta aseguru-banatzaileei aplikatu beharreko produktuen kontrol- eta gobernantza-eskakizunetan, bai eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuen (“IBIP”) banaketari buruzko jokabide-arauetan ere.

5. IDD araudiaren aldaketa

2021/1257 (EB) Erregelamendu Delegatua - Aldaketak:

Produktua onartzeko prozesuak

Helburuko publikoa

info

info

Interes-gatazkak

Bezeroen jasangarritasun-lehentasunak

Fabrikatzaileak eta banatzaileak

info

info

info

5. IDD araudiaren aldaketa

  • 2021/1257 (EB) Erregelamendu Delegatua

BEZEROEN JASANGARRITASUN-LEHENTASUNEN EBALUAZIOA:

Zorroen aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzua ematen zaien bezeroen jasangarritasun-lehentasunei buruzko informazioa biltzea

Zein da arau-eskakizuna

Egokitasun-ebaluazioa

ZER EGIN BEHAR DUTE ENTITATEEK?

5. IDD araudiaren aldaketa

  • 2021/1257 (EB) Erregelamendu Delegatua

Bezeroen jasangarritasun-lehentasunen ebaluazioa:

  • MiFID II/IDD arauetan aurreikusitako aldaketak bezeroen jasangarritasun-lehentasunei buruzko egokitasun-testean berariaz galdetzera eta lehentasun horiei erantzungo dien produktua izatera behartuko du.

5. IDD araudiaren aldaketa

  • 2021/1257 (EB) Erregelamendu Delegatua

- Bezeroak erabaki behar du zein diren bere jasangarritasun-lehentasunak; hau da, hiru aukeretatik zeinek (edo zein aukera-konbinaziok) eta zenbateraino nahi duen bere inbertsio-zorroan parte hartzea.

ZEIN TRESNAK BALIO DUTE “JASANGARRITASUN-LEHENTASUNEI” ERANTZUTEKO?

INGURUMEN-JARDUERA JASANGARRIAREN TAXONOMIA

GORABEHERA KALTEGARRI NAGUSIAK (GKN)

SFDR INBERTSIO JASANGARRIA

Hasi

Hasi

Hasi

KAPITULUA

Informazio ez-finantzarioa eta Klima Aldaketaren Legea

6. Informazio ez-finantzarioa eta Klima Aldaketaren Legea

  • Informazio ez-finantzarioa: 2014/95/EB ZUZENTARAUA eta 11/2018 Legea

Mendeko entitateak:

  • 250 langile baino gehiagoko entitateak
  • Kontu bateratuak formulatzean

Interes publikoko sozietateak: kotizatuak, finantza-entitateak eta aseguru-etxeak, IZE, etab. Gainerako enpresak tamainaren arabera: 2 urtez jarraian (i) > 40 milioi €-ko sarrerekin: (ii) 20 milioi €-ko aktiboarekin; eta (iii) > 250 enplegatu

6. INFORMAZIO EZ-FINANTZARIOA ETA KLIMA ALDAKETAREN LEGEA

  • Informazio ez-finantzarioa: 2014/95/EB ZUZENTARAUA eta 11/2018 Legea

Zer jakinarazten da?

Eta jasangarritasuna?

  • Jasangarritasunaren arloko informazio korporatiboaren Zuzentarau (CSRD) baterako proposamena dago.
  • Negozio-ereduaren deskribapena.
  • Arrisku nagusiak gai ez-finantzarioetan.
  • Aplikatutako eginbide egokiaren prozedurak.
  • Aplikatutako eginbide-politiken emaitzak.
  • Jarduera-sektorerako esanguratsuak diren emaitza ez-finantzarioen funtsezko adierazleak

6. INFORMAZIO EZ-FINANTZARIOA ETA KLIMA ALDAKETAREN LEGEA

  • Klima Aldaketaren Legea: 7/2021 Legea, maiatzaren 20koa, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoarena

- 2021eko maiatzean, Espainiak Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioaren lehen Legea onetsi zuen. Lege horren bidez, Espainiak 2030erako isuriak 1990eko mailekin alderatuta % 23 murrizteko konpromisoa hartzen du.

iNFORMAZIO-BETEBEHARRAK

XEDEA

Hasi

Hasi

kAPITULUA

Kaudimena II eta araudi-aldaketa

7. Kaudimena II eta araudi-aldaketa

  • Funtzio Aktuarialaren berrikuspenari eragiten dion erregelamendu-aldaketa.

7. Kaudimena II eta araudi-aldaketa

  • Definizio berriak

Jasangarritasun-arriskua

Jasangarritasun- faktoreak

info

info

Finantza-merkatuetako parte-hartzailea

Jasangarritasun-lehentasunak

Aholkularitza inbertsioen arloan

info

info

info

7. Kaudimena II eta araudi-aldaketa

  • Aldaketak

POLITIKEN ALDAKETA:

Harpidetza- eta erreserba-politika

Inbertsio-politika

Beste arrisku-politika batzuk

Ordainsari-politika

Hasi

Hasi

Hasi

Hasi

7. Kaudimena II eta araudi-aldaketa

  • Aldaketak
- Gako-funtzioak

Arriskuen kudeaketaren funtzioa:

Funtzio aktuariala:

  • Jasangarritasun-arriskuak gehitu zaizkie funtzio aktuarialak harpidetza-prozesuaren analisian ondorioztatu behar dituen arriskuei (inflazioa, lege-arriskua, bonus-malus sistema, etab.).
  • Arriskuen Kudeaketaren Funtzioaren zereginen definizioan, jasangarritasun-arriskuak txertatu dira, arrisku emergenteekin batera, halakoak identifikatzeko eta ebaluatzeko.
  • Biak gehitu zaizkie Entitateak jasan ditzakeen arriskuei; arrisku horietatik eratortzen dira kapital-betebeharrak arriskuen autoebaluazio-prozesuan (ORSA).

7. Kaudimena II eta araudi-aldaketa

  • Aldaketak
- Bestelakoak

Zuhurtzia-printzipioa/POG:

  • Aktiboen arloan, jasangarritasun-arriskuak gehitu zaizkie zuhurtzia-printzipioa betetzeko kontuan hartu behar diren arriskuei.
  • Horretarako, konpainiek kontuan hartu beharko dute beren inbertsio-estrategiak eta -erabakiek jasangarritasun-faktoreetan duten inpaktua, eta, hala dagokionean, bezeroen jasangarritasun-lehentasunak jaso beharko dituzte horietan.

ZORIONAK!

'Jasangarritasunaren inpaktuak aseguruen sektorean' modulua amaitu duzu

Eskerrik asko!

Deskargatu PDFa

©Afi Global Education. Todos los derechos reservados

xedea:

  • Espainiak Parisko Akordioaren helburuak betetzen dituela ziurtatzea.
  • Espainiako ekonomiaren deskarbonizazioa eta eredu zirkularreranzko trantsizioa erraztea, baliabideen arrazoizko erabilera solidarioa bermatzeko.
  • Klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzea eta garapen jasangarriko eredu bat ezartzea sustatzea, enplegu duina sortuko duena eta desberdinkeriak murrizten lagunduko duena

3. EKINTZA

  • Proiektu jasangarrietan inbertsioa sustatzea.

8. ARTIKULUA: “GIZARTE-ETA INGURUMEN-EKIMENAK SUSTATZEN DITUZTENAK EMAITZA TRADIZIONALEN HELBURUEKIN BATERA”.

  • Horrek esan nahi du ESG ezaugarriak sustatu nahi dituztela baina ez dutela helburu jasangarri espezifikorik edo definiturik.

Laburpena:

  • Egokitasun-ebaluazioan, kontuan hartu beharko dira bezeroek adierazitako jasangarritasun-lehentasunak, eta ez zaizkie eskaini beharko eskakizun horiek betetzen ez dituzten produktuak.
  • Antolamendu-politika eta -prozeduretan jasangarritasun-faktore eta -arriskuak txertatu beharko dira.
Indarrean sartzearen data: 2022/08/02 Mendeko entitateak:
  • Aseguru-etxeak

Ekintza Plana:

  • Mar.- Batzordeak Ekintza Plana: Hazkunde jasangarria finantzatzea argitaratu zuen, eta, haren bidez, jarduera jasangarrien sailkapen-sistema bateratu bat ezarri zuen.

6. EKINTZA

  • Erreferentzia-indize jasangarriak garatzea.

INGURUMEN-JARDUERA JASANGARRIAREN TAXONOMIA:

  • Kasu hauetako finantza-tresnek edo IBIPek: bezeroak erabakitzen duenean gutxieneko proportzio bat inbertitu behar dela taxonomiaren definizioaren arabera ingurumenaren aldetik jasangarriak diren jardueretan.

Araudi horren helburua azken inbertitzaileei honako hauei buruzko informazioa ematea da:

  • Finantza-entitateek nola integratzen dituzten jasangarritasun-arriskuak eta nola aztertzen dituzten gorabehera kaltegarri nagusiak, eta zein jasangarritasun-ezaugarri dauzkaten eskaintzen dituzten produktuek.
2019/2088 (EB) Erregelamenduak eta Batzordeak berriki onetsitako RTS Erregelamenduak* osatzen dute –horrek zaildu egin du entitateek azken urtean araudi hori behar bezala ezartzea, ez baitzuten behin betiko xehetasunik–.

NOLA NEURTZEN DA?

  • Araudian definitutako sei ingurumen-helburuetatik gutxienez bati funtsezko ekarpena egitea.
  • Gainerako ingurumen-helburuetan inpaktu negatibo nabarmenik ez eragitea.
  • Gutxieneko gizarte-bermeak betetzea.
  • Hautapen-irizpide teknikoak betetzea.
  • Jasangarritasuna, araudian ez ezik, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da erakundeetan ere, eta haien etorkizuneko estrategiaren funtsezko zutabeetako bat da. Arriskuen eta aukeren iturria ere bada.

ZER DA?

  • Europar Batasunaren taxonomia sailkapen-sistema bat da, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren jarduera ekonomikoen zerrenda bat ezartzen duena eta inbertsio jasangarria areagotzeko helburua duena.
  • Galdetu behar da “zenbateraino” sartu nahi dituen bezeroak finantza-produktu horiek.
  • Bezeroaren jasangarritasun-lehentasun horiei erantzuten dieten produktuak gomendatu/eskuratu.

Laburpena:

  • Jarduera ekonomiko bat ingurumenaren aldetik jasangarria den erabakitzeko irizpide harmonizatuak ezartzen ditu, inbertsio-erabakiak hartzean garbi jakin ahal izateko zein jarduera jotzen diren jasangarritzat.
Indarrean sartzearen data: 2022/01/01 / 2023/01/01 Mendeko entitateak:
  • Produktu jasangarria duten entitateak.

Jasangarritasun-faktoreak:

  • Alderdi hauekin lotutako informazio oro: ingurumen- eta gizarte-gaiak; pertsonalari lotutako gaiak; giza eskubideen errespetua; eta ustelkeriaren eta eroskeriaren aurkako borroka.

  • IGG arriskuei eta produktuei buruzko gardentasuna.

6. ARTIKULUA: “JASANGARRITASUN-ARRISKUEN INTEGRAZIOAREN GARDENTASUNA”.

Produktuaren mailako kontratu aurreko informazioa jasangarritasun-arriskuen integrazioaren gardentasunari dagokionez.

  • Jasangarritasun-arriskuak inbertsio-erabakietan nola integratzen diren: produktu bakoitzerako deskribapen laburra.
  • Jasangarritasun-arriskuek entitateen finantza-produktuen errentagarritasunean izan ditzaketen eraginen ebaluazioa.
  • Jasangarritasun-arriskuak garrantzitsuak ez direla uste denean, azalpen argi eta laburra, esanez zergatik ez diren garrantzitsuak: betetzea edo azaltzea.

EBn ezartzea:

  • Urr.- Europar Batasunak formalki berretsi zuen Parisko Akordioa, eta 2016ko azaroaren 4an jarri zen indarrean.
Goi-mailako adituak:
  • Abe.- Batzordeak goi-mailako aditu-lantalde baten esku utzi zuen finantza jasangarriei buruzko estrategia orokor oso bat defendatzeko lana.

2021-2030:

  • Klima-aldaketara Egokitzeko Plan Nazionala.

Laburpena:

  • NFRD indarrean jarri zenetik, agerian geratu da enpresek argitaratutako informazioa ez dela nahikoa. Horregatik, CSDR ekimenaren bidez, jasangarritasunaren arloko txosten ez-finantzarioa indartzeko asmoa du Batzordeak.
  • Horrez gain, tokiko mailan Klima Aldaketaren Legea onetsi da.
Indarrean sartzearen data: 2021/08/03 (ESIS, IKESK, ECA) 2021/10/22 (aseguru-etxeak) Mendeko entitateak:
  • Kreditu-entitatea
  • IKESK
  • EGFP
  • Aseguru-etxeak

Europako Itun Berdea:

  • Abe.- Europar Batasunari ekonomia jasangarri bat emateko ibilbide-orria. Europar Batasuna 2050ean klimaren aldetik neutroa izan dadin, klima-erronkak aukera bihurtzea eskatzen du.

Zein ingurumen-helburu aurreikusten ditu?

  • Klima-aldaketa arintzea.
  • Klima-aldaketara egokitzea.
  • Baliabide hidrikoak eta itsas baliabideak modu jasangarrian erabiltzea eta babestea.
  • Ekonomia zirkularreranzko trantsizioa egitea.
  • Kutsadura prebenitzea eta kontrolatzea.
  • Biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta leheneratzea.

Araudia egokitzea: (Aseguru-etxeei eragiten die)

  • Kaudimena II aldatu egin da, 2021/1256 (EB) Erregelamendu Delegatuaren bidez (2022ko abuztuaren 2az geroztik aplikatzen da).

8. ARTIKULUA: “INGURUMEN- EDO GIZARTE-EZAUGARRIEN SUSTAPENAREN GARDENTASUNA (PRODUKTUAREN MAILAN); BALDIN ETA INBERTSIOA EGITEN ZAIEN ENPRESEK GOBERNANTZA-JARDUNBIDE EGOKIAK BETETZEN BADITUZTE, SARTU EGINGO DA (JASANGARRITASUN-ARRISKUAK, 6.1 ETA 3. ARTIKULUAK)”.

  • Ezaugarri horiek nola betetzen diren azaltzea.
  • Metodologiei buruzko informazioa; produktu-mailan indize bat konparazio-erreferentzia gisa izendatu bada, indize hori ezaugarri horiekin bat datorren edo ez jakiteko informazioa.

5. EKINTZA

  • Erreferentzia-indize jasangarriak garatzea.

GORABEHERA KALTEGARRI NAGUSIAK (GKN)

  • Kasu hauetako finantza-tresnek edo IBIPek: jasangarritasun-faktoreetan gorabehera kaltegarri nagusiak kontuan hartuko dituztenak, eta bezeroak erabakiko ditu irizpide hori frogatzen duten elementu kualitatiboak eta kuantitatiboak.

Bezeroen jasangarritasun-lehentasunak:

  • Ingurumenaren aldetik jasangarriak diren inbertsioetan gutxieneko proportzio bat inbertitu behar duen produktua, Taxonomia Erregelamenduaren arabera.
  • IBIP produktuak, SFDR Erregelamenduaren arabera jasangarriak diren inbertsioen gutxieneko proportzioa egitera bideratuak.
  • IBIP produktuak, jasangarritasun-faktoreetan Gorabehera Kaltegarri Nagusiak kontuan hartzen dituztenak.

INBERTSIO-POLITIKA

  • Inbertsio-zorroari dagozkion jasangarritasun-arriskuak behar bezala identifikatu, ebaluatu eta kudeatzen direla bermatzeko aseguru- edo berraseguru-enpresak hartuko dituen neurriak.

2019/2088 Erregelamendua:

  • Aza.- Informazioa zabaltzeari buruzko arauak eta inbertsio jasangarrien definizioa jasotzen ditu.
Ekintza Plana:
  • Abe.- Hiru etapa handi zehazten ditu: 1. Estrategiako eta arriskuen kudeaketako ikuspegia, 2. Klima-aldaketari eskainitako estres-proba eta 3. Esposizio "berdeen" zuhurtziazko tratamendua.

Jasangarritasun-lehentasunak:

  • Bezero batek nahiz bezero potentzial batek bere inbertsioan finantza-tresna jakin bat edo gehiago integratzea edo ez integratzea aukeratzea, eta, hala badagokio, zenbateraino integratzea.

ZERTARAKO DA?

  • Inbertsio jasangarria errazteko eta areagotzeko: Ingurumenaren ikuspegitik jasangarritzat jo daitezkeen jarduera ekonomikoen definizio egokiak eskaintzen dizkie enpresei, inbertitzaileei eta politikak formulatzeaz arduratzen direnei.
  • Entitateek produktu jasangarriei buruz informazio faltsua ematean datzan greenwashing-jardunbidea ezabatzea.
  • Egokitasun-testean galdera gehigarriak sartu, “jasangarritasun-lehentasunei” buruzko informazioa eskuratzeko.

6. ARTIKULUA: “JASANGARRITASUN-HELBURURIK GABE”.

  • Hau da, ESG arriskuak kontuan hartzen ez dituzten inbertsio-produktuak edo berariaz “ez-jasangarritzat” jotzen direnak.

Produktua onartzeko prozesua:

  • Bezeroen ezaugarriak kontuan hartu behar dira, jasangarritasunari dagokionez dituen helburuak barne.

BESTE ARRISKU-POLITIKA BATZUK

Jasangarritasun-arriskuak beste politika batzuetan txertatzea, hala nola:

  • Aktiboaren eta pasiboaren kudeaketa
  • Likideziaren kudeaketa
  • Arrisku operatiboa
  • Kontzentrazio-arriskua
  • Berrasegurua

NORI ERAGITEN DIO?

  • Europar Batasunean finantza-produktuak eskaintzen dituzten finantza-merkatuko parte-hartzaileei, pentsio-funtsen hornitzaileei, aseguru-etxeei.
  • Informazio Ez Finantzarioaren Zuzentarauaren mendeko aseguru-etxe handiei.
  • Europar Batasunari eta bertako estatuei, finantza-produktu berdeetarako neurri publikoak, estandarrak edo etiketak ezartzen dituztenean.

Laburpena:

  • Jasangarritasuna zabaltzeko erregelamenduak hainbat arau eta eskakizun biltzen ditu, ezartzen dutenak zein modutan jakinarazi behar duten enpresek haien jardunbidea nolakoa den jasangarritasunari eta ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-inpaktuei (ingelesezko sigletan, ESG) dagokienez. Helburua da inbertitzaileei eta beste stakeholder batzuei gardentasuna eta konfiantza ematea, erabaki informatuak eta arduratsuak hartu ahal izan ditzaten.
Indarrean sartzearen data: 2021/03/10 RTS 2023/01/01 Mendeko entitateak:
  • Kreditu-erakundea
  • IKESK
  • EGFP
  • Aseguru-etxeak

NOIZ JAKINARAZTEN DA?

  • Aurreko KPIen jakinarazpena. Erregelamenduaren argitalpena atzeratzeagatik progresiboki aplikatzea.
  • 2022an eta 2023an, aseguru-eta berraseguru-enpresek taxonomiaren arabera hautagarriak ez diren eta hautagarriak diren bizitzaz bestelako aseguruen jarduera ekonomikoen proportzioa ere zabalduko dute.
  • 2024ko urtarrilean, finantza-enpresek emaitzen funtsezko adierazleak zabalduko dituzte.
  • 2026ko urtarrilean, kreditu-entitateek negoziazio-zorroaren finantzaketa eta arriskuen kudeaketa automatizatua ez diren zerbitzuei buruzko adierazleak zabalduko dituzte.

Finantza-merkatuetako parte-hartzaileak:

  • Finantza-merkatuko parte-hartzailetzat hartutako 10 agenteren xehetasunak ematen dira.

EBren konpromisoa:

  • Eka.- Kontseiluak berretsi egin zuen Europar Batasunak 2030 Agenda modu koherente, global, integratu eta efikazean aplikatzeko konpromisoa.

ZER JAKINARAZTEN DUTE ASEGURU-ETXEEK?

  • KPI erlatiboak, bai inbertsioei, bai harpidetza-jarduerari buruzkoak.
  • Inbertsio-politikari buruzko KPIak aktibo guztien artean taxonomiarekin bat datozen jardueretan inbertitutako aktiboen proportzioa erakusten du.
  • Harpidetza-jarduerari buruzko KPIak erakusten du bizitzaz bestelakoen eta berraseguruaren harpidetza-jarduera guztien zein proportzio dagoen klima-aldaketara egokitzearekin lotutako jarduerek osatua.
  • KPIaren zenbakitzailean ez da sartzen ENIFi lotuta ez dauden aseguru-etxeekiko esposiziorik.
  • Ez dira kontuan hartzen deribatuekiko esposizioak, ez eta Administrazio zentralekiko, banku zentralekiko eta nazioz gaindiko jaulkitzaileekiko esposizioak ere.
  • Taxonomiari egokitzen zaizkion jarduerek zer ingurumen-helbururi laguntzen dioten banakatu behar da, eta trantsizioko eta errazteko jarduerak identifikatu behar dira.

7. EKINTZA

  • Inbertitzaile instituzionalen eta aktibo-kudeatzaileen betebeharrak argitzea.

SFDR INBERTSIO JASANGARRIA:

  • Kasu hauetako finantza-tresnek edo IBIPek: bezeroak erabakitzen duenean gutxieneko proportzio bat inbertitu behar dela SFDR-ren definizioaren arabera ingurumenaren aldetik jasangarriak diren inbertsioetan.

Helburuko publikoa:

  • Produktua onartzeko prozesuak zehaztuko du aseguru-produktu bakoitzaren merkatu hartzaile edo bezero-talde bateragarriak.

  • Kapital- eta antolamendu-eskakizunetan jasangarritasuna txertatzea.

Jasangarritasun-arriskua:

  • Ingurumen-, gizarte- edo gobernantza-gertakari edo -egoera oro, baldin eta, gertatuz gero, inbertsioaren balioan edo pasiboaren balioan efektu negatibo erreala nahiz potentziala eragin badezake.

2030 Agenda:

  • Ira.- Esparru berri bat ezarri zen mundu osoan, Garapen Jasangarrirako Helburuetan zentratuz eta jasangarritasunaren hiru dimentsioak bilduz: ekonomia, gizartea eta ingurumena.
Parisko Akordioa:
  • Abe.- Akordio historikoa izan zen klima-aldaketari aurre egiteko eta karbono-isuri gutxiko etorkizun jasangarri baterako nahitaezkoak diren ekintzak nahiz inbertsioak bizkortzeko eta indartzeko.

ORDAINSARI-POLITIKA

  • Ordainsari-politikak jasangarritasun-arriskuak arriskuen kudeaketa-sisteman integratzeari buruzko informazioa jaso beharko du.

1. EKINTZA

  • Jarduera jasangarrietarako EBren sailkapen-sistema bat ezartzea Taxonomia.
  • Aholkularitzan jasangarritasuna txertatzea.

9. EKINTZA

  • Jasangarritasunari buruzko informazio publikoa indartzea eta kontabilitate-arauak lantzea.

2. EKINTZA

  • Finantza-produktu berdeetarako arau eta etiketak
  • sortzea SFDR.

INFORMAZIO-BETEBEHARRAK:

  • Legearen 32. eta 33. artikuluetan daude jasota.
  • Aseguru-entitateei 32.3 artikulua aplikatuko zaie; bertan adierazitakoaren arabera, APFZNk gainbegiratutako entitateek urteroko txosten bat zabaldu eta igorriko diote APFZNri, adierazitako epeetan, finantza- eta kaudimen-egoeraren txostenerako. Txostenean, jardueraren esposiziopean egoteak klima-aldaketarekin lotutako arriskuek gizartean duten finantza-inpaktuaren ebaluazioa egingo da, ekonomia jasangarriranzko trantsizioaren arriskuak eta arrisku horiei aurre egiteko hartzen diren neurriak barne.
  • Araua oraindik ez da garatu; txostenaren egitura bakarrik ezagutzen da:
- erakundearen gobernu-egitura - ikuspegi estrategikoa - klima-aldaketari lotutako arriskuen eta aukeren inpaktu errealak eta potentzialak - klimarekin lotutako arriskuak identifikatzeko, ebaluatzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko prozesuak - klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak ebaluatzeko eta kudeatzeko erabilitako metrikak, agertokiak eta helburuak

9. ARTIKULUA: “JASANGARRITASUN-HELBURU ESPLIZITUEKIN”.

  • Jasangarritasun-helburu definitua duten inbertsio-produktuak, garden adierazi beharko direnak. Horrez gain, helburu hori lortzeko bideari buruzko informazioa eman behar da.

Aholkularitza inbertsioen arloan:

  • Inbertsioen arloko aholkularitza oro, Finantza-tresnen merkatuei buruzko 2014/65/EB Zuzentarauaren 4. artikuluaren 1. apartatuaren 4. puntuan definitzen den bezala.

  • Jarduera jasangarriak sailkatzeko sistema bateratua.

Laburpena:

  • Aseguru- eta berraseguru-enpresak behartuta daude jasangarritasun-arriskuak arlo hauetan txertatzera: antolamendu-eskakizunetan (ordainsari-sisteman eta produktuen gobernantza-sisteman), kaudimen-beharren ebaluazioan, politika jakin batzuetan eta pertsona zuhurraren printzipioan.
Indarrean sartzearen data: 2022/08/02 Mendeko entitateak:
  • Aseguru-etxeak

  • Egokitasun-testean “jasangarritasun-lehentasunei” buruzko bloke berri bat sartu.

Interes-gatazkak:

  • Jasangarritasun-gatazken inguruan sor daitezkeen interes-gatazkak kontuan hartu behar dira.

Txostena - Adituen Lantaldea:

  • Urt.- Adituen Lantaldearen txostenak sailkapen-sistema bat sortzea proposatu zuen, argitzeko zein jarduera hartzen diren "ekologikotzat" edo "jasangarritzat", klima-aldaketa arintzetik hasita.

Gainbegiratze-espektatibak:

  • Maiatza - Europako Banku Zentralaren gida. Bertan, erakundeek klimarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten arriskuak aintzat hartzea espero da, beren gobernu- eta arrisku-kudeaketaren esparruetan eta negozio-estrategian.
Taxonomía:
  • Ekaina - Finantza Jasangarrien Taxonomia Erregelamendua.

9. ARTIKULUA: “INBERTSIO JASANGARRIEN GARDENTASUNA KONTRATU AURREKO INFORMAZIOAN (PRODUKTUAREN MAILAN)”.

Finantza-produktu baten helburua inbertsio jasangarriak direnean eta erreferentzia-indize bat izendatu denean, informazioa ematean honako alderdi hauek azaldu beharko dira (4.1 eta 3. artikuluak):

  • Izendatutako indizea helburu horretara nola egokitzen den azaltzen duen informazioa.
  • Izendatutako indize hori merkatuko indize orokor batekiko desberdina zergatik eta zertan den azaltzen duen informazioa.
  • Helburua karbono-isuriak murriztea bada: nola bermatzen den karbono-isuri gutxiko helburua, Parisko Akordioaren berotze globalari buruzko epe luzeko helburuak betetzeko.

8. EKINTZA

  • Zuhurtzia-eskakizunetan jasangarritasuna txertatzea.

Araudia egokitzea:

  • Ekaina - Commission Delegated Regulation (EU) amending Delegated Regulation (EU) 2017/2359 eta beste bost kontsulta (MiFID, IDO. UCITS, AIFMD).

4. EKINTZA

  • Finantza-aholkularitza ematean jasangarritasuna
  • txertatzea IDD.

Fabrikatzaileak eta banatzaileak:

  • Fabrikatzaileak beren produktuen jasangarritasun-faktoreen zabalkundea; banatzaileak bezeroaren jasangarritasun-lehentasunak jasotzea gomendatutako produktuak hautatzeko prozesuan kontuan hartzeko.

10. EKINTZA

  • Enpresa-gobernuen egitura jasangarriak sustatzea eta epe laburreko ikuspegia arintzea.

HARPIDETZA- ETA ERRESERBA-POLITIKA

  • Pasiboak gutxiesteko potentziala dakarten tarifa-hipotesiak desegoki eratortzeko arrazoi gisa aztertu beharreko faktoreen artean jasangarritasun-arriskuak kontuan hartzen direnean enpresak hartuko dituen neurriak.
  • Jarduerei, prozesuei eta aktiboei buruzko gardentasuna.