Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
ARKITEKTURA ERROMANIKOA/GOTIKOA - Ainara Rojas 2.B
Ainara Rojas Merida
Created on March 18, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
NOTRE DAME (POTIERS) - ARKITEKTURA ERROMANIKOA
NOTRE DAME (POTIERS) - ARKITEKTURA ERROMANIKOA BARRUTIK
DAMA (SEGOVIA) - ARKITEKTURA GOTIKOA
DAMA (SEGOVIA) - ARKITEKTURA GOTIKOAREN BARRUALDEA
PILAREAK
Zutabeen funtzio eta ia itxura berdina dute, baina pilareak oinarri zirkular bat izan ordez, oinarri karratua edo angelu zuzenekoa izaten du. Horrez gain, pilareak zutabeak baino pisu handiagoa jasan dezakete. Hortaz aparte, eraikuntza batean, hainbat zutabeak eta pilareak aurkituko ditugu.
DAMA
Segovian dago eta estilo Gotikoa du, 1525. urtekoa da. Oso ezaguna da bere dotoresunagatik, erlojuarengatik eta kanpandorre altuagatik. Eraikuntza hau 200 urte baino gehiago behar izan zituen osorik bukatuta egoteko eta horregatik "Dama" esaten zaio, beste eraikuntzeen andrea nagusia delako. Gainera, Espainako azken eraikuntza Gotikoa izan zen.
NOTRE DAME (POTIERS)
Frantzian kokatuta dago eta estilo Erromanikoa du, 1840. urtekoa. Oso ezaguna da haren fatxadarengatik eta barrualdeko zekulazko objektuengatik. Gainera, Kristautasunarekin zerikusia duten hainbat eskulturak daude. Horrez gain, gauez, fatxada argiztatuta izaten da zenbait kolorekin eta horrela, bere benetazko itxura berriz sortzen dute.
KONTRAHORMA
Notre Dameko arkitektura Erromaniko honetan kontrahormak ez dira agertzen, baina normalean, eraikinaren pareteen ondoan kokatuta daude. Zutabeak edo pilareak bezala, haien funtzioa eraikuntza ondo eustea da eta harriz eginda daude erresistentzia gehiago edukitzeko.
ATELADA
Atzeko argazkian ez daude, baina Gangak nahiko pisutsuak direnez eta paretak edo teilatuak erortzeko arriskuan egon ahal direnez, ateladak sortu ziren. Horretarako, haien funtzioa gangak ondo eustea da. Gainera, ateladak diseinu berezi bat dute arkitektura erromanikoarentzat, horrela, eraikinaren barrualdea interesgarriagoa da.
ARBOTANTEAK
Arbotanteak arkuen ia itxura berdina dute, ganga batetik kontrahorma batera igarotzen dute eta argazkian agertzen den bezala, zubi bat ere iruditzen du. Normalean, eraikuntzaren kanpoaldean daude eta forma kurbatu bat irudikatzen dute. Hortaz aparte, eraikinari erresistentzia ematen dio ere.
GURUTZE GANGA
Gurutze - ganga bi arku zorrotz gurutzatuak daudenak osatzen duten teilatua da. Arku hauek diagonalean gurutzatzen dira eta Ganga hainbat zatitan banatzen dute. Diseinu honeri esker, pisua hobeto orekatzen da eta arkitektura Gotikoaren eraikuntza gehiago sortu ahal izan dituzte.
NOTRE DAME BARRUTIK
Eraikin hau barrutik ikusita, hainbat detaile dituela konturatuko gara. Adibidez, pareteetan marrazki asko daude eta argitasuna gabe hobeto bereizten dira, Gangak Erdi Aroko koloreak dituzte... Eraikuntzaren barruan zaudenean, meditazio eta espiritualtasunko sentsazioa izango duzula esaten da.
BEIRATE IKUSGARRIAK
Eraikuntza Gotikoen beirateak polikromatuak dira, hau da, bertan hainbat koloreak agertzen ziren, hala nola, Bibliako pasarteak ere. Horietako kolore batzuk urdina, gorria, berdea eta horia ziren, horrela, izugarrizko argi efektu bat sortzen zuten. Gainera, beirate horietatik argia sartzean giro magikoa eta espirituala sortu ahal dizu.
ARROSA LEHIOA
Lehio handia eta zirkularra da, non kolore eta beira askoren diseinu zehatz bat agertzen da. Lehio hau arkitektura Gotikoen fatxada nagusietan aurkitu dezakegu. Lehio Arrosaren esanahia oso garrantzitsua da perfekzioa eta infinitua adierazten duelako, hortaz, Bibliako eszenak, Santuak edo motibo sinbolikoak irudikatzen dituzte.
PINTURA ERROMANIKOA
Pintura Erromanikoa funtzio didaktikoa dute, esate baterako, haien erlijioa adieraztea marrazkien bidez, hori gertatzen zen lehengo jende guztia ez zekielako irakurtzen, baina marrazkiak Bibliako pasartearen inguruko gaiak hobeto ulertzen laguntzen zien denei. Horregatik, mota honetako eraikuntzetan marrazki asko daude.
ESKULTURAK
Arte Erromanikoarekin zerikusia du Kristautasunaren inguruko pertsonak eskulturen bidez ere adierazten zirelako, adibidez, Aita Santua, Kristo gurutziltzatua eta eraikuntza honetako Ama Birgina. Bertan, ez zen mugimendu asko agertzen, arropa mota asko ez zegoen eta naturalismo gutxi zeukaten, hala nola, errealismo gutxi. Baina, dena den oso interesgarriak dira.
ESKULTURAK
Arkitektura Gotikoan, eskulturak asko aldatu ziren. Adibidez, Noble eta Burguesen lehenengo erretratuak egin ziren, eskulturetan naturalismo gehiago zegoen, arropa mota gehiago, pertsonen arteko erlazioak eta garrantzitsuena, errealismo gehiago irudikatu zen.
LEHIO TXIKIAK
Eraikuntza Erromanikoetan lehio txikiak zeuden, barrualdeko hormak nahiko zabalak zirenez, lehio handi bat jartzea oso arriskutsua izango zen eraikina edozein momentuan erori ahal izango zelako. Hori ez gertatzeko, lehio txikiak toki estrategikoetan jartzen zituzten inolako arazoak ez egoteko.
ARBOTANTEAK
Atzeko argazkian agertzen ez diren arren, nahiko luzeak dira, Ganga batetik kontrahorma batera igarotzen dute eta zubi bat ere iruditzen du.Normalean, eraikuntzaren kanpoaldean daude eta forma kurbatu bat irudikatzen dute. Gainera, eraikinari erresistentzia ematen diote ere.
KAPITEL ERROMANIKOA
Zutabeen edo Pilareen oinarrian dagoen dekorazioa da. Bertan, agian urrutitik begiratuta ezer ez dagoela iruditzen du, baina gerturatzean eta ondo ikustean, forma, pertsona eta objektu ezberdinak bereizten dira. Gainera, lehen aipatutako brodatuak erliebeak erakusten dituzte eta bakoitzean zerbait ezberdina aurkezten da Kristautasuna adieraziz.
ARKU - ZORROTZAK
Atzeko argazkian, arkua ez da guztiz zorrotza, baina berez arkitektura Gotikoan, arkuak zorrotzak izaten hasi ziren, horreri Ojiba Arkua deritzo. Gainera, horrek Hormari altuera gehiago izateko aukera ematen dio eta bestalde, arkuak dekorazio pixka batekin garatu ziren, baita detaile batzuekin ere haien inguruan.
ZUTABEAK
Zutabeei esker eraikina ondo mantentzen da, horregatik, eraikin askotan zehar hainbat zutabe ikusi ditzakegu. Modu askotan egon daitezke, adibidez, bata bestearen ondoan, denak bananduta eta eraikinaren barruan eta kanpoan ere badaude. Haien oinarrian Harroin bat izaten dute eta gainaldean kapitel bat. Bi elementu horien artean fustea dago.
KUPULA
Kupula bat eraikinaren goiko aldean aurkitu dezakegu, batzuetan teilatu baten funtzioa du. Bere forma 2 motatakoa izan daiteke: erdi zirkulu baten formakoa edo punta zorrotzakoa. Kupula hauek Gotikoak direnez, gehienak punta zorrotzakoak dira eta bertan detaile asko edukitzen dituzte.
ARKUA
Bi zutabeen, hormeen edo pilareen arteko espazioa da eta bere izena esaten duen bezala, arku baten forma du, hau da, forma kurbatua. Batzuetan, eraikuntzaren barru aldera sartzeko erabiltzen dira. Arkuak arkitektura Erromaniko guztiak dituzte, batzuk beste batzuk baino txikiagoak ala handiagoak dira.
DAMA BARRUALDETIK
Eraikuntza honen barruan, arreta gehien deitzen duena haren beira koloretsuak dira, hauek Europako osoaren hoberenak konsideratzen dira. Gainera, pintura interesgarriak eta oso deigarriak baditu ere, hortaz, eskultura pila bat badaude ere. Azkenean, Dama ia Europako eraikin Gotiko hoberentzat hartzen da.
LEHIO HANDIAK
Eraikuntza Gotikoetan, lehioak berriz txikiak izan beharrean, lehio handiak sortu zituzten. Horretarako, garai horietako aurrerapen teknologikoei esker, hormak finagoak egitea lortu eta beira bereziak ere jarri zituzten. Hala ere, kontuan izan behar da arkitektura Erromanikoaren garaian aurreapen hori ezinezkoa izan zela.
KONTRAHORMA
Dama izeneko arkitektura Gotiko honetan kontrahormak oso luzeak eta zorrotzak dira, eraikinaren hormeen ondoan kokatuta daude. Zutabeak edo pilareak bezala, haien funtzioa eraikuntza ondo eustea da eta harriz eginda daude erresistentzia gehiago edukitzeko denbora guztian zehar.
KUPULA
Kupula bat eraikin baten goiko aldean kokatuta dago, esferaerdi forma duen ganga bat da. Kupula hauek ez dute forma oso kurbatu bat izan behar beti, punta-zorrotz bat ere izan dezakete. Adibidez, Notre Dameko eraikuntzan, kupula guztiak punta-zorratza dute.
PILAREAK
Zutabeen funtzio eta ia itxura berdina dute, baina pilareak oinarri zirkular bat izan ordez, oinarri karratua edo angelu zuzenekoa izaten du. Horrez gain, Pilareak Zutabeak baino pisu handiagoa jasan dezakete. Hortaz aparte, eraikuntza batean, hainbat zutabeak eta pilareak aurkituko ditugu.
KANOI - GANGA
Estruktura ia zilindrikoak dira eta espazio angeluzuzen bat betetzen dute, horrela, eraikuntzari egonkortasuna ematen dio. Kanoi - gangak harriz edo adreiluz eginak egoten dira gehienetan eta eraikuntzaren barruan mota honetako hainbat gangak daude.