Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
GUTUN INFORMALA
Edurne Urizar Bengoe
Created on March 17, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Memories Presentation
View
Pechakucha Presentation
View
Decades Presentation
View
Color and Shapes Presentation
View
Historical Presentation
View
To the Moon Presentation
View
Projection Presentation
Transcript
GUTUN INFORMALA
GIDA: Egitura eta baliabideak
Edurne Urizar
AURKIBIDEA
Helburua
Berezitasuna
Egitura (+Adibidea)
Sarrera
Tokia eta Data
Hasierako agurra
Garapena
Amaiera
Amaierako agurra
Sinadura
OHARRA
Edurne Urizar
1. Helburua
Lagunarteko gutuna edo gutun informala hurbileko edo konfiantzazko harremanak mantentzeko eta ez eteteko, zerbait galdetzeko, kontatzeko, eskatzeko, eskaintzeko, eskertzeko, ligatzeko... erabiltzen dugun gutun mota da.
Edurne Urizar
2. Berezitasuna
Irakurleak eta idazleak, hau da, igorleak eta hartzaileak ondo ezagutzen dute elkar, eta, hortaz, idazterakoan erabiltzen den estiloa ez-formala da, naturala, formalismorik gabekoa.Konfiantza dutela nabaritzea beharrezkoa da.
Edurne Urizar
3. Egitura
1. Tokia eta Data
2. Hasierako agurra
3. Gorputza
4. Bukaerako agurra
5. Sinadura
Edurne Urizar
4. Tokia eta Data
Barakaldo, 2025eko martxoaren 17a.
Barakaldon, 2025eko martxoaren 17an.
- Deklinabide markarik gabe.
- NON deklinabidea.
- Tokia eta data koma batek banatzen ditu.
- Deklinabide marka gehituz gero, tokian eta datan, bietan gehitu behar da.
- Gainera, kontuan izan zenbakia bokalez edo kontsonantez amaitzen den.
- Hilabeteak letra xehez (minuskulaz) idazten dira beti.
Edurne Urizar
5. Hasierako agurra
- Kaixo, X:
- Kaixo, X!
- Epa, X!
- Aupa, X!
- Adiskide:
- Adiskidea:
- Adiskide hori:
- Adiskideak:
- Adiskideok:
- Adiskide horiek:
- Laguna:
- Lagun hori:
- Lagun maitea:
- X maitea:
- Egun on, X:
- Arratsalde on, X:
Edurne Urizar
6. Sarrera
- Igorleak bere burua aurkeztu eta hartzailearekin duen harremana adierazten du.
- Igorleak eguneroko bizimoduari eta gorabeherei erreferentzia egiten die.
- Idaztearen kausa, arrazoia edo helburua azaltzen da.
- *Idazlana egiteko eman zaizun testuingurua aipatu.
Adibidea
"Zer moduz zabiltza? Aspaldian ez dut zure berririk izan! Amak esan dit Aste Santu honetan Oiartzunera etortzekoa zarela amonarenean egun batzuk pasatzera. Hori dela eta, hemen igaroko dituzun egunetarako okurritu zaizkidan planak kontatzeko idazten dizut."
Edurne Urizar
7. Garapena
- Sarreran aipatutako arrazoi, kausa edo helburua garatzen da:
- Zerbait eskatu nahi izanez gero, zer eta zergatia.
- Zerbait proposatu nahi izanez gero, zer eta zergatia.
- Zerbait galdetu nahi izanez gero, galderak planteatzen dira.
- Ideia 1 - Paragrafo 1
- Normalean 2-3 paragrafok osatzen dute atal hau.
- Idazten hasi aurretik eskema bat egitea lagungarria izan daiteke esan nahi dena zehazteko
- Ideiak eta paragrafoak lotzeko testu antolatzaileak eta lokailuak erabili.
Edurne Urizar
8. Amaiera
- Aurretik garatutako ideiak, laburbildu eta ondorioa adierazten da.
- Zerbait eskatzea izan bada helburua, berriro adierazten da eskaria.
- Zerbait proposatu edo iritzia adieraztea izan bada helburua, hartzaileari bere iritzia eska diezaiokegu, adibidez.
- Gaiarekin lotura zuzenik ez duen zerbait ere aipa daiteke atal honetan.
Edurne Urizar
9. Amaierako agurra
- Agur.
- Besarkada bat.
- Besarkada batez agurtzen zaitut.
- Laster arte.
- Agur bero bat.
- Bihotzez, laster arte.
- Goraintziak eta ikusi arte.
- Hurrengora arte.
- Ikusi arte.
- Ondo izan.
- Ondo ibili.
- Muxu bat.
Horien arteko konbinazioak ere erabil daitezke: - Besarkada bat eta laster arte. - Besarkada bat, ondo izan.
Edurne Urizar
10. Sinadura
- Gure izena edota izen-abizenak idazten ditugu orrialdearen beheko aldean eskuinean.
Edurne Urizar
OHARRA
Edozein ekoizpen egiterakoan kontuan izan beharrekoak:
EGOKITASUNA
KOHESIOA
ZUZENTASUNA
KOHERENTZIA
ABERASTASUNA
Ekoizpenak antolatzerakoan erabil daitezkeen testu-antolatzaile edo lokailuak.
Edurne Urizar