Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Euskal Inauteriak

Joana

Created on February 4, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Pixel Challenge

Corporate Icebreaker

Retro Bits Quiz

Stopwatch Quiz

How much do you know quiz

Santa's Helpers Quiz

Festive Holiday Quiz

Transcript

HASI

Mozorroak mailaka

LH1

HH

LH2

LH3

LH6

LH4

LH5

Ikastolako mozorroak

Mozorro proposamenak

hH

Uztaritze

Zirtzilak

Uztaritzeko inauterietako pertsonaiak, arropa zahar eta zakuekin janzten dira. Kalejirak kantuan eta dantzan pasatzen dituzte, ingurukoek barre egin dezaten.

Mozorroa

ZIRTZILAK

* Zintadun zakua* Artilezko galtzerdiak* Abarkak * Zenbait txintxarri zintetan * Bi masailak gorrituta * Txapela (gelan)

LH1

Luzaide

Bolantak

Luzaide herriko dantza eta jantzi tipikoa da. Joaldunen ondoren, Nafarroako tradizionalena. Bertakoentzat belaunaldiz belaunaldi maitasunez transmititzen den tradizioa da.

Mozorroa

BOLANTAK

* Alkandora zuria* Praka zuriak, marra gorriekin* Zapatila zuriak * Bi zapi bizi (lepoan eta gerrian) * Bolantak eta txapela (gelan)

LH2

Hondarribia

MAIRUAK

Hondarribian 90eko hamarkadan berreskuratu zen inauterietako pertsonaia. Baserriz baserri kantuan joaten dira, inguruak alaituz.

Mozorroa

MAIRUAK

* Koloredun alkandora* Gonazpiko zuria * Praka urdinak * Artilezko galtzerkiak * Abarkak * Lastozko zintadun txapela

LH3

Ituren eta Zubieta

Joaldunei deitzeko Zanpantzar izena zabaldu da, baina honen erabilera okerra da.

joaldunak

Nafarroako Ituren eta Zubieta herrietan sortutako pertsonaia kultural garrantzitsuak. Joareak (txintxarriak) astinduz, inauterien heldueraren berri ematen dute, bi herrien arteko 3 kilometroak ibiliz.

Mozorroa

JOALDUNAK

* Alkandora zuria* Gonazpiko zuria* Praka urdinak * Artilezko galtzerdiak * Abarkak * Ardi larruzko txalekoa * Koloredun lepoko zapia * Txintxarriak eta txapela (gelan)

LH4

Lantz

txatxoak

Mozorroa

Lantz herriko inauterietako pertsonaiak dira. Beste pertsonaien atzetik joaten dira, Ziripot defendatuz, Zaldiko harrapatzen saiatuz eta arotzei Zaldiko ferratzen lagunduz. Miel Otxin hil ondoren, zortzikoa dantzatzen dute.

TXATXOAK

* Koloredun alkandora * Praka zuriak koloredun zintekin * Artilezko galtzerdiak * Abarkak * Txapela eta tula (gelan)

Uztaritze

LH5

kotilungorriak

Lapurdiko Uztaritze herriko inauterietako pertsonaia ikusgarrienetakoak dira. Umeak beldurtzen eta etxekoek emandako dirua batzen aritzen dira.

Mozorroa

Kotilungorriak

* Alkandora zuria* Praka zuriak * Zapatila zuriak * Poxpolin gona gorria * Koloredun amantala * Koloredun lepoko zapia * Bi txintxarri * Txapela (gelan)

Unanu

LH6

mamoxarroak

Unanu herriko inauterietako pertsonaia nagusiak, Muttuekin batera. Kalera irtetzen dira makilaz armaturik, topatzen duten edonor jotzeko.

Mozorroa

MAMOXARROAK

* Alkandora zuria* Praka zuriak* Zapatila zuriak * Koloredun zapia buruan * Koloretako gerrikoa * Larruzko gerrikoa txintxarriekin * Maskara zuria edo zuriz margotutako aurpegia

mozorroproposamenak

Markitos

Kaskaboboak

Zakuzaharrak

Atorrak

Momotxorroak

Miel Otxin

ikastolako mozorroak

Hartza

Erraldoitxoak

Boboa

Gorriak

Lantzeko inauteriko pertsonaia da. Hain da ezaguna Nafarroako beste herri batzuk ere "bereganatu" dutela.
MIEL OTXIN

Lantz

Lastoz betetako hiru metroko panpina batez irudikatzen da, bide-lapur eta izpiritu txarren irudikapen. Dantza eginez pasatzen du eguna eta ospakizunaren amaieran pertsonaia maltzurra zigortzen da.
MOMOTXORROAK
Altsasuko inauterietako pertsonaia tradizionalak. Herrira iristen dira eta marrua eginez, bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute beraien egurrezko sardeekin.

Altsasu

GORRIAK
Luzaide herriko dantza eta jantzi tipikoa da. Bolantekin batera, bertakoentzat belaunaldiz belaunaldi maitasunez transmititzen den tradizioa da.

Luzaide

KASKABOBOAK
Agoitz herriko inauterietako pertsonaia ezagunenak dira Maskaritekin batera. Aurpegia estalita eta txintxarriekin zarata ateraz kaleak zeharkatzen dituzte.

Agoitz

ZAKUZAHARRAK
Lesakako kaleak gurutzatzen dituzte lastoz eta zakuz egindako jantziekin. Ibilaldian zehar, eskuan daramatzaten puxikak indarrez astintzen dituzte, elkar bultzatzen dute, jendea izutzen dute eta fandangoa dantzatzen dute.

Lesaka

OTSAGIKO BOBOA
Otsagabiko Boboa dantzetako pertsonaia da, bi aurpegiko maskaraduna.

Otsagabia

Bere jantzi gorri eta berdearekin dantza taldearen buru da eta herriko kaleak dantzan zeharkatzen ditu.
Nikolas izenez ezagutzen da Arizkungo hartza. Inauterien amaieran bere lozorrotik iratzartzen dute eta gose izugarriarekin ateratzen da bere gordelekutik. Inguruko guztiei eraso egiten die eta ez ditu bere zaintzailearen aginduak entzuten.
HARTZA

Arizkun

ERRALDOITXOAK
Nafarroa Behereko inauteriak dira Euskal Herriko luzeenak. Erraldoitxoak Nafarroa Beheko herri desberdinetan ageri diren pertsonaia ezagunak dira.
Bi emakume argal, luze eta fin errepresentatzen dituzten panpinak. Dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean.

Nafarroa Behera

MARKITOS
Arabako Zalduondo herrian ospatzen diren inauterietako pertsonaia da. Ekitaldia Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen da, panpina moduan irudikaturik, kalez kale eraman eta epaitu ondoren, erre egiten da.

Zalduondo

ATORRAK
Mundakako inauterietan kalez kale ibiltzen dira musika jotzen, zuriz jantzita eta haien instrumentuekin. Musika banda osatzen dute eta portuan propio konposatutako abesti bat kantatzen dute.

Mundaka