Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

LAN KONTRATUA

Lorea Iriondo

Created on November 28, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Audio tutorial

Pechakucha Presentation

Desktop Workspace

Decades Presentation

Psychology Presentation

Medical Dna Presentation

Geometric Project Presentation

Transcript

lan kontratua

Zer da?
Lan kontratuaren subjektuak
Lan kontratuaren funtsezko elementuak
Lan kontratuaren forma
Lan kontratuaren iraupena
Probaldia eta probaldiaren iraupena

aurkibidea

Zer da?

Enpresaburuak eta langileak beren funtzioak betetzeko baldintzak laburbiltzen dituen dokumentua da (kontratu-motaren arabera, enpresaburuaren eta langilearen eskubideak eta betebeharrak desberdinak izango dira). Kontratua enpresaburuaren eta langilearen arteko ahozko edo idatzizko akordio bat da, eta bertan, langile batek enpresaburuaren kontura eta haren zuzendaritzapean lan jakin bat zer baldintzatan egingo duen zehazten da, bai eta horren truke jasoko duen ordainsaria edo soldata ere.

LAN KONTRATUAREN SUBJEKTUAK

LangileaLan kontratuaren alde bat, eta lanak egiteko betebeharra duen pertsona da.

Enpresaburua Lan kontratuaren beste alde bat, eta lan egiten duen pertsonaren lanari eusten dion entitate edo pertsona juridikoa da.

Lan kontratuaren funtsezko elementuak

Adostasuna

Arrazoia

Kontratua zergatik egiten den adierazten du.

Bi aldeek (enpresariak eta langileak) kontratuaren baldintza guztiak onartu behar dituzte. Adostasuna librekoa izan behar da, eta ez du inolako oker, engainu edo indarkeriaren eraginik izan behar.

Helburua

Baldintza jakin batzuetan egindako lana da.

Lan kontratuaren forma

Lan-kontratuak idatziz edo ahoz egin daitezke, baina kontratu-mota jakin batzuk nahitaez idatziz egin behar dira.

Gainera, lan-harremanak 4 aste baino gehiago iraungo badu, enpresaburuak idatziz jakinarazi behar dizkio langileari kontratuaren funtsezko alderdiak. Praktikan, hitzezko kontratua bi kasu hauetan bakarrik egiten da:

  • Lau astetik beherako behin-behineko kontratuetan
  • Kontratu mugagabe arruntetan.

LAN KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratua mugagabea (finkoa) edo iraupen jakin batekoa (aldi baterakoa) izan daiteke; iraupena kontratu-motaren eta bertan ezarritakoaren araberakoa izango da.

PROBALDIA ETA PROBALDIAREN IRAUPENA

  • Probaldia  aukerakoa da, eta egitekotan, idatziz jarri behar da kontratuan.
  • Probaldiaren iraupena hitzarmen kolektiboetan finkatzen da, eta, hala egin ez bada, gehienez sei hilabetekoa izango da teknikari tituludunentzat, eta bi hilabetekoa gainerako langileentzat, enpresak 25 langile baino gutxiago dituenean izan ezik; kasu horretan, gehienez hiru hilabetekoa izango da.
  • Ezin da probaldirik ezarri langileak aurretik funtzio berberak bete baditu enpresan, edozein kontratu-motarekin. Probaldian, langileak gainerako langileen eskubide eta betebehar berak izango ditu.