Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Eguzki-sistema

leire melchor atxikallende

Created on November 28, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Urano Eguzki-sistemako zazpigarren planeta da, William Herschelek 1781eko martxoaren 13an aurkitua. Eguzki Sistemako hirugarren planeta da erradioaren tamainari dagokionez eta laugarrena masa kontuan hartzen badugu. Uranoren konposizioa Neptunorenaren antzekoa da, eta biek dituzte beste gasezko erraldoietatik (Jupiter eta Saturno) ezberdintzen dituzten konposizio kimiko eskergak. Uranoren atmosfera Jupiter eta Saturnoren antzekoa da hidrogenoaren eta helioaren konposizio primarioari dagokionez, baina "izotz" gehiago ditu, esate baterako, ura, amoniakoa eta metanoa, baita beste hidrokarburoen aztarnak ere. Eguzki Sistemako atmosfera planetario hotzena da, 49 K-ko (-224 ° C) tenperatura minimoa baitu. Hodei egitura konplexu eta geruzatua dauka, eta uste da beheko hodeiak urez osatuak daudela eta goiko geruzak berriz, metanoz. Uranoren barrualdea, batez ere, izotzez eta arrokez osatua dago.

Neptuno Eguzki-sistemako zortzigarren planeta da. Eguzki-sistemaren barruan, Eguzkitik urrunen dagoen planeta da (30,1 unitate astronomikoko distantziara, 4.500 milioi kilometro), eta diametro handiena duten planetetatik laugarrena, baina masa handiena dutenetatik hirugarrena. Planeta erraldoien artean, dentsitaterik handiena du. Lurrak baino 17 aldiz masa handiagoa du. Neptunok Eguzkiaren inguruan bira bat egiteko 164,8 urte behar ditu. Antzinako Erromako itsasoetako jainkoaren omenez darama izena eta haren ikur astronomikoa ♆ da, Neptuno jainkoaren hiruhortzaren bertsio estilizatua.

Jupiter Eguzki-sistemako bosgarren planeta da, sistemako handiena eta sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat. Eguzkiaren masaren milaren bat du, baina Eguzki-sistemako beste planeta guztiek batera duten masaren bikoitza baino gehiago dauka. Gasezko planeta da, batez ere hidrogenoz eta helioz osatua, Saturno bezala. Jupiter ezaguna izan da astronomoentzat antzinarotik. Erromatarrek Jupiter jainkoaren izena eman zioten. Lurretik ikusia, Jupiterrek -2,94ko itxurazko magnitudea izan dezake, nahikoa distiratsu bere islatutako argiak itzalak sortzeko[12]. Ilargia eta Artizarraren ostean gaueko zeruan dagoen objekturik distiratsuena da.

Artizarra Eguzki-sistemako bigarren planeta da. Eguzkiari bira ematen dio Lurreko 224,7 egunean behin. Planeta guztien artean errotazio-periodorik luzeena da, 243 egun, eta beste planeta guztien kontrako noranzkoan biratzen du (Eguzkia mendebaldetik ateratzen da eta ekialdean jarri). Ez du satelite naturalik. Bere itxurazko magnitude maximoa -4,6 da, nahikoa argia itzalek sortzeko gauez eta, batzuetan, egun-argiz ere ikusi ahal izateko. Lurraren orbitaren barruan biratzen du eta, beraz, behe-planeta bat da. Lurretik ikusita, ez da inoiz Eguzkitik asko aldentzen; bere distantzia-angeluarrik handiena (elongazioa) 47,8º da.

Eguzkitik distantzia-ordenaren arabera laugarren planeta da eta eguzki-sistemako bigarren txikiena, Merkurioren ondoren. Erromatar mitologian gerraren jainkoaren omenez jaso zuen izena (Ares greziar mitologian), eta "planeta gorria" bezala ere ezagutzen da bere gainazalean nagusi den burdin oxidoak ematen dion itxura gorrixkagatik. Marte Eguzkitik urrunen dagoen barneko planeta da Karbono dioxidoko atmosfera mehea duen planeta telurikoa da, eta forma irregularreko bi satelite ditu, Phobos eta Deimos (greziar jainkoaren semeak), zeinak asteroideen antzekoak har litezke. Marte asteroide troiarra (5261) Eureka. Bere gainazaleko ezaugarriek Ilargiko kraterrak eta Lurraren haranak, basamortuak eta txapel polarrak gogorarazten dituzte.

Saturno Eguzki Sistemako seigarren planeta da, baita bigarren handiena ere, Jupiterren ondoren. Gasezko lau erraldoietako bat da, eta bere erradioa Lurrarena baino bederatzi aldiz handiagoa da. Lurraren dentsitatearen zortziren bat bakarrik du, baina bere bolumen handia dela eta, Lurra baino 95 aldiz masiboagoa da. Saturno izena nekazaritzaren erromatar jainkoarengatik datorkio. Bere ikur astronomikoak (♄) jainkoaren igitaia adierazten du. Saturnoren barrualdea ziurrenik burdin-nikelezko eta arrokazko (silizio eta oxigeno konposatuak) nukleo bat da. Nukleoa hidrogeno metaliko geruza sakon batez, hidrogeno eta helio likidoz osatutako erdi geruza batez, eta, azkenik, kanpoaldeko geruza gaseoso batez inguratua dago. Saturnok hori zurbil kolorea du, goiko atmosferako amoniako kristalak direla eta.