Want to make interactive content? It’s easy in Genially!

Over 30 million people build interactive content in Genially.

Check out what others have designed:

BEYONCÉ

Horizontal infographics

ONE MINUTE ON THE INTERNET

Horizontal infographics

SITTING BULL

Horizontal infographics

RUGBY WORLD CUP 2019

Horizontal infographics

GRETA THUNBERG

Horizontal infographics

FIRE FIGHTER

Horizontal infographics

Transcript

1

2

3

7

8

9

5

13

14

17

18

19

15

20

21

23

Abendualdiko egutegia

2024

22

4

6

16

12

10

11

Abenduaren 1etik 24ra arte egunean jarduera edo erronka bat egitea proposatzen dizuegu

Gabon kantak sasoi honetako ezaugarriak dira eta herrialde guztietan eurenak dituzte. Gurean Olentzero dugu eta Eguberri egunaren bezperan abesten da Euskal Herriko txoko guztietan, nahiz eta herri batetik bestera letran aldaketak egon.Gaur entsegu eguna da eta bihar ezin hobeto egiteko segidako bideoa ikusi eta praktikatu.

Gabonetan leku eta etxe guztietan ohitura desberdinak daude. Batzuk mendez mende mantendu dira eta beste batzuk berri-berriak dira. Bideoan Altzako ohiturak ikusi ahal ditugu, baina ziur aski zuen herrian edo etxean beste ohitura batzuk izango dituzue. Zein?

Gabonetan gozokiak dira protagonistetako batzuk gure mahaian. Turroiak, mazapanak, girlatxeak, pastak,... edozein gozoki ona da data hauetan jateko. Hurrengo bideoan tarta bat prestatzeko errezeta ikusiko duzue.

Trebea zara halkoetan? Hala bada, azaldu klasean zure errezeta.

Garai honetan ezin dira Gabonetako diskurtsoak falta izan. Horietan agintariek, bukatzear dagoen urtearen balantzea egiteaz gain, hurrengo urteari begira hainbat asmoren berri ematen digute.Bideoa ikusi eta, agintariak egiten digun erronka onartzen baduzu, esan zein izango den zure asmoa datorren urterako.

Gabonak jolasteko garaia dira, batez ere familian jolasteko. Segidako argazkian klik eginda Gabonetako hitzez jolas bat proposatzen dizuegu

Gaur egun oso ohiko da Gabonetako azken klase egunetan klasekide guztien artean zerbait egitea. Guk aurten jaiotza egitea proposatzen dizuegu eta horretarako ikasle bakoitza pertsonaia bat izango da.

JAIOTZA KLASEAN

Santo Tomas azokan txerria da protagonista, dudarik gabe.

Ez dakit guztiok egiten duzuen, baina asteburuan oso ohikoa da Gabonetako jaiotza eta zuhaitza jartzea edo etxea apaintzea. Guk egin dugu eta ondoan ikusi ahal duzue argazkia. Egin zuek gauza bera eta ekarri argazkia klasera.

Gabonetako loteria partekatzea garai honetako beste ohitura bat da eta sarritan amesten dugu loterian irabaziko dugun diruaz. Baina loteria tokatzeko zenbakia asmatu behar dugu. Zein uste duzu izango dela sari nagusia irabaziko duen zenbakia.

Txikitan irrikian gaude Umeen Gabonetako Parkera joateko eta orduak eta orduak eman ahal ditugu bertan nekatu gabe. Zein zen edo da zuen gustuko atrakzioa? Nirea argazkian ikusi ahal duzuen zaldiko-maldikoazen.

Gaur, abenduaren 1ean, hasi da Abendualdia eta, berarekin batera, Gabonak. Oso garai berezia da mundu osoan, eta guregan sentimentu desberdinak eragiten dituzte. Beheko argazkian klik eginda esan zer diren Gabonak zuretzat. Idatzi 3 hitz.

Gabonetako zorion-postalak eta opariak petsonalizatzeko hurrengo baliabidea eskaintzen dizugu. Egin zure ABATARRA!!! Egin klik HEMEN.

Gabonetan opariak erostea buruhuste handia izaten da. Familiak handiak badira edo lagun asko badituzu, askotan ez dakigu bakoitzari zer opari egin. Hori dela eta, gauzak errazteko lagun ikustezina asmatu zen, bakarrik pertsona bati oparia egiteko. Gaur klasean zozketa egingo dugu eta ikaskide bana tokatuko zaigu berari oparia egiteko. Ikaskidea nolakoa den kontuan hartuta, zer oparituko zenioke?

Lagun ikustezina

Gabonetan zenbait pertsonaia ezinbestekoak dira eta festa hauen parte dira. Hurrengo jokoan pertsonaia horiek aurkitu behar dituzu eta horretarako agertzen diren hizkiak ordenatu behar dituzu.

Egutegiaren azken egunera heldu gara eta, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON opa izateaz gain, nahiko genuke zuek datorren urteari begira konpromiso bat hartzea: HEMENDIK AURRERA EUSKARAZ BAINO EZ DUT EGINGO IKASKIDEEKIN

Gabonetan leku guztietako herriko plazetan azokak antolatzen dira eta bertan garaiko produktuak erosteko aukera dugu. Inoiz egon zara Eguberriko azoka batean? Zeinetan?

Hemen ezin dugu imajinatu Gabonak hondartzan ospatzea bainujantzia aldean eta normalean elurra eta hotzarekin erlazionatzen ditugu Gabonak.Gabonak hemendik kanpo ospatzeko aukera izango bazenute, non nahiko zenituzkete ospatu? Zergatik?

Esaera zaharrak gure hizkuntzaren zati garrantzitsua bat da, eta, jakina, Gabon garaian ere badaude batzuk.Egin klik elurrezko panpinean eta jolastu esaera zaharrekin.

Gabonetako esaerak

Gaur jaia da eta ez dituzu ikaskideak ikusiko, baina gogoan dituzu eta Gabonak zoriontzeko klaseko whatsapp taldera mezu bat bidaltzea pentsatu duzu. EKIN IDAZTEARI!!!!

Gabonaldia abentura garaia da, eta abentura bat da garai honetan dauden gauzak sailkatzea: OHITURAK, IKURRAK, GABONETAKO JAKIAK ETA EDARIAK, PERTSONAIAK eta LEKUAKAusartzen zara? Sailkatu orduan,...

Gabonaldia txoko guztietan aurki dezakegu. Lanean ere somatzen dugu eta gorrotatzen ditugun lankide horiek ere jatorragoak iruditzen zaizkigu eta, oporrak hartu baino lehen, onena opa izaten diegu. Zenbait lantokitan zuzendariek oparitxo bana ematen diete langileei eta, gehienetan, bazkariak edo afariak antolatzen dituzte. Eta hor bai, akoholak eraginda, noiz edo noiz gorrotatzen ditugun horiei bereak eta bi esaten dizkegu.Inoiz egon zara laneko Gabonetako bazkari edo afari batean? Nolakoa izan zen esperientzia?

Gabonetako saskiak ere oso ohikoak dira eta zenbait enpresatan langileek jasotzen dituzte garai hauetan. Zorte hori ez dutenek saskia izateko daukaten aukera bakarra antolatzen diren pelotilletan parte hartzea da. Euskaltegiko pelotilla irabaziko bazenute, zer....Egin klika saskian eta...

Gabonetako saskia

Olentzero eta Mari Domingi dira Euskal mitologiako pertsonaia ospetsuenetariko batzuk. Pertsonaia gehiago ezagutu nahi baduzu, egin klik beheko argazkian eta klasean esango diguzu zein duzun gustukoena.

Gari honetan ere ezin dira Gabonetako diskurtsoak falta izan. Agintariek emandako diskurtso horietan, bukatzear dagoen urtearen balantza egiteaz gain, datorren urteari begira, hainbat promesa egiten dizkigute.Ikusi bideoan dagoen Gabonetako diskurtsoa eta esan zein izango den zuen asmoa urte berriarako.

Gabonak opariak egiteko garaia dira, eta, ziur aski gogoratuko duzu egin zizuten gustuko opari hura. Izena esan gabe, kontaguzu zein izan zen eta, horretarako entzun eredua.

Eredua

Zure oparia deskribatzeko grabatu HEMEN