Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Psychedelic Presentation
IRAKASLEA ESTER MUGE
Created on November 26, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Psychedelic Presentation
View
Chalkboard Presentation
View
Witchcraft Presentation
View
Sketchbook Presentation
View
Genial Storytale Presentation
View
Vaporwave presentation
View
Animated Sketch Presentation
Transcript
DOLUA
Iturriak:
- "Dolu Prozesuetan Hezkuntza Jarduerak
- "Dolua eskolan" PAUSA
Zer da dolua?
Dolu prozesu guztiak ezberdinak dira. Heriotza ez da gainditu beharreko zerbait, doluaren eginkizuna pixkanaka galera horretara egokitzen joatea da. Alba Payas psikoterapeutak dolu prosezuaren dimentsioaz hitz egiten du.
Maite dugun norbaiten heriotzaren ondoren agertzen den prosezu biologiko, psikologiko eta soziala. Esperientzia zaila eta estresagarria. Ez du iraupen jakinik. Galdu dugun pertsona maitasunez eta larritasunik gabe gogoratzeko gai garenean, orduan esan dezakegu dolu prosezua egina dugula.
- Emozioak: tristura, haserrea, errua..
- Fisikoki: nekea, ahuldadea, tentsioak..
- Jarrera: toki jakin batzuetara joan beharra edo joateari uko egitea, negar egitea.
- Kognitiboki: nahasmena, kezka, arreta falta.
Heriotza nerabeekin.
Nerabe bakoitza bakarra eta berezia da, nerabe bakoitzak bere testuinguru eta sistema ditu. Agian ezin izango dugu guztia ulertu eta hau ondo dago. Ez epaitzea izango da gure lehen pausoa, eta ahal duguna eskaintzean, nerabe horrek gugandik behar duena jasoko du.
Eskuhartzeen jarraibideak
Emozioak adierazteko baimena eman eta giro segurua sortu
Geure buruari baimeana eman
Garen bezalaxe azaldu.
Enpatia eta sintonia sendotu
Behar denean hor egon
Doluaren bizipena errespetatu.
Irakasle eta ikasleei aholkuak eman komunikabideekin nola jokatu jakiteko.
Nola ulertzen dute heriotza?
Nerabezaroa emozionalki oso aldakorra da eta gehienetan nahiago izaten dute emozioei ihes egitea.
Heriotzaren kontzeptua barneratuta dute bere osotasunean.
12 URTETIK AURRERA. NERABEAK.
Badakite itzulezina dela eta egunen batean hil beharko dutela, baina urrun ikusten dute eta ez ditu kezkatzen.
Bizitzarekin oso kontaktuan daudenez, heriotza onartzea zaila egiten zaie.
Improves communication on any topic.
Ohiko erreakzioak eta orientabideak.
Connects with your audience...
And makes them a part of the message.
Uses timelines to tell stories.
Jarrera arriskutsuetara hurbildu daiteke, alkohola eta drogak hartzera besteak beste.
Errudun sentimenduak, batez ere harremana lehendik ere tentsio egoeran bazegoen.
And makes them a part of the message.
Errendimendua jaitsi daiteke eskolan edo joateari utz diezaiokete.
Batzuetan guztiak bost axola zaiela adierazten dute.
Ohiko erreakzioak eta orientabideak
Sentimenduez hitz egiteko aukera emango dieten jarduerak bideratzea komeni da. Gaia jorratzen duten filmak ikusi, solasaldiak..
Normaltasun itxura ere azaldu dezakete; horretarako hildako helduaren rola har dezakete.
Hildako pertsonarekin partekatu dutena adierazteko estrategiak prestatu: argazkien bilduma egin,zerbait idatzi...
Batzuetan buruaz beste egiteko zantzuak erakusten dituzte.
Esku- hartzea eta protokoloak
Tutorea gelara joango da eta gelaren batean familian larrialdi bat izan dela esango dio.
Ikaslea ez da bakarrik utziko.
Telefonoz iristen zaigu berria.
Norbait bere bila etorriko dela esango diogu.
Ikasleen gertuko norbait hil bada.
Familiako kidea gela batean itxarongo du.
Familiako norbait etortzen da berriarekin.
Ikastetxeko arduraduna beraiekin geratuko da
Ardura duen pertsonak ikaslearen bila joango da.
edo
Behar dutenerako hor egongo dela adieraziko die. .
Ikaslea ikastetxera itzultzen denean.
Tutoreak ikaslearen lehentasunak eta beharrak aztertuko ditu.
Ikasleari egingo denaren berri emango zaio..
Esku- hartzea eta protokoloak
Telefonoz edo gutun bidez doluminak emango dizkio.
Ardura duen pertsonak familiari:
nola jokatu familiarekin.
Ikastetxeko ordezkaritza familiak antolatutako erritoetara joango da.
Familiarekin koordinatu ikaslearen jarraipena egiteko.
Tutoretza bileratan dolua nola bitzitzen ari den galdetu familiari.
Ikaslea ikastetxera itzultzen denean.
Esku- hartzea eta protokoloak
Berria egia dela baieztatu.
Nola jokatu kLaustroarekin.
Daukagun informazioa benetakoa dela ziurtatu errore marjinarik gabe.
Zurrumurruak ekiditeko gertatutakoa izan den bezala azalduko da.
Irakasleei esango zaie, ohiko tokoan jarritako eskela edo ohar idatzi baten bidez.
Suizidioa edo hilketa izan denean, informazioa egokitu edo mugatu egingo da.
Esku- hartzea eta protokoloak
Informazioa adinari egokituta izan beharko da, haien erritmoa errespetatuz.
Taldera naturaltasunez gerturatuko gara.
Naturalak diren emozio adierazpenak baimendu (negarra, haserrea, beldurra...)
Nola jokatu erreferentzia taldearekin.
BENEKOTASUN; ERRESPETU eta ENPATIA irizpideak kontuan izanik.
Gure jarrera irekia izango da,adierazitakoa epaitu gabe. Adierazitako emozioei balioa eman.
Haiengan ikusten eta hautematen dugun horretan arreta jarri, hitzezkoak ez diren erreakzioei erreparatu.
Gertatutakoaren berri lehenbailehen emango diegu.
Arakatu haien esperientzietan, beste antzeko kasu batzuetan zer izan den egoera bideratzen lagundu diena eta zerk ez dien lagundu.
Hezkuntza komunitateko ikasle, irakasle edo beste langileren baten heriotzaren aurrean.
Kanpoko laguntza noiz?
Irakasle eta familia ordezkaria izendatu.
Etenaldia
Dramak saihestu.
Klaustroa informatu.
Emozioak askartzeko uneak eta guneak.
Dolurako erritoak.
Ez gezurrik esan.
Ez lotu heriotza eragozpen batekin edo gaixotasun arin batekin.Heriotzak zer sortzen duen azaldu.
Heriotza hitza erabili behar dugu, ez ordezkatu.
Ez azaldu nerabeak ulertu dezakeena baino gehiago.
Heriotzaz hitz egin dolu egoera izan baino lehen.
Nerabeei hil den pertsonaz hitz egiteko aukera eman. Eta haien min emozioak errespetatu.
Gure mina ez gorde eta ez ezkutatu gure negarra edo tristura.
Tutoreek, orientatzaileek eta irakasleek ikaslearen gertuko herriotzaren berri izan behar dute eta talde mailan kontsolamendua eman, isolamendua ekidinez.
Heriotzaren itzulezintasuna sendotu behar da.
Alerta zeinuak
Nerabeak gogoko zituen jarduerak egiteari uzten badio
Arrisku jarduerak egitea: drogak hartzea, alkoholla, abiadura handian ibiltzea, babesik gabeko sexua....
Apatia edo sentikortasu eza, galerarekiko emozio adierazpen eza.
Etsipena, bizitzeko gogorik ez, bere burua zauritzen du.
Dolu, oldakortasun edo erruduntasun erreakzio oso biziak.
Hildako pertsonaren gehiegizko antzeratzea eta harekin berriz elkartzeko gogoa sarritan adieraztea
Tristura sakon luzea, tentsioarekin, urduritasunarekin, loezinarekin
Eskolako errendimenduan aldaketa garrantzitsuak daudenean eta eskolara joan nahi ez duenean.
Erregresioak: adinari ez dagozkion portaera denbora luzez.
DOLU DIMENTSIOAK
2 Babes mekanismoak egoera berrira egokitzeko eta minari aurre egiteko
1 Txoke egoera.
3 Dimentsio integratuagoa eta eraldatzaileagoa, maila pertsonalean, harreman mailan eta bizi zentzuan aldaketa sakonak bizitzera iritsita.