kalitate akustikoaren onurak
Kontzentrazioa eta errendimendu akademikoa hobetzea
Ulermen handiagoa
Estresa murriztea
Taldeko lana erraztu
Ahots-ahalegina murriztea
Inklusioa
Giro zaratatsuek ikasleengan zein irakasleengan estresa eragin dezakete. Soinuak modu argian eta oihartzunik gabe hautematen direnean, estres-maila jaisten da eta ikasleak erosoago eta erlaxatuago sentizen dira, jarduerak positiboagoak izaten lagunduz. Kalitate akustiko ona duen espazioak, giro lasaiagoa sortzen du eta hau funtsezkoa da irakasleen eta ikasleen arretari eta produktibitateari eusteko. Beraz, kanpoko zaratak ezabatzen direnean, gela espazio erosoagoa eta egokiagoa bihurtzen da irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako, lasaitasuna eraginez eta gela barruko estres-maila orokorra murriztuz.
Kalitate akustiko txarra duen gela batean lan egiterakoan, sortzen den zaratari aurre egiteko ozenago hitz egin behar izatea eragiten du, eta honek, epe luzera ahots-nekea eta estresa eragin ditzake. Ez dio soilik osasun fisikoari eragiten, baita ongizate mentalari ere, irakasleek energia gehigarria gastatu behar baitute ikasleen arreta erakartzeko. Akustika ona duen espazio batek, nabarmen murrizten ditu arazo hauek eta modu erosoagoan eta eraginkorragoan irakastea ahalbidetzen du, hezkuntzaren kalitatea hobetuz.
Premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa bermatzeko, ongi diseinatutako ingurune akustikoa funtsezkoa da. Ikasle hauen artean, entzumen-galera duten ikasleak, arreta faltaren nahasteak dituztenak, autismoa dutenak edo etxekoa ez den hizkuntza batean ikasten ari direnak daude. Ikasle hauek, gelan dagoen giro akustikoarekiko bereziki sentikorrak dira eta mesede handia egiten die zarata gutxi eta hizketaren argitasuna hobetzen duen giro batean lan egitea. Honek guztiak, gelako jardueretan parte hartzeko aukera emateaz gain, haien garapen sozial eta emozionalean ere laguntzen die, isolamendu-sentsazioa murrizten baitie eta ikaskideekin integratzeko aukera dutelako.
Giro akustiko egoki batek ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa errazten du, eta honek elkarreragina eta parte-hartze aktiboa sustatzen ditu gelan. Ikasleek entzuten zaiela eta argi ulertzen dela sentitzen dutenean, prest daude eztabaidetan parte hartzeko eta taldeko jardueretan lankidetzan aritzeko.
Ikastetxeko espazioetan kalitate akustiko egokia egoteak, ahoskatutako hitzak argiak eta pertsona guztientzat ulergarriak izatea bermatzen du, ikasleek eta irakasleek gelan duten kokapena edozein dela ere. Hau, ikaskuntza eraginkorra izateko funtsezkoa da, ikasleek ez baitute ahaleginik egin behar esaten dena interpretatzeko eta azalpenetan ez dute informazio garrantzitsurik galtzen. Zarata eta oihartzunik ez egoteak, elkarren artean erraztasun handiagoz aritzea ahalbidetzen du, komunikazio eraginkorra eta esanguratsua sustatuz.
Hainbat ikerketek, zarata iturri baten eraginpean etengabe egoteak funtzionaltasun kognitiboari kalte egiten diola erakutsi dute. Honi lotutako irakurketa arazoak (Haines et al, 2001b; Evan and Maxwell, 1997), irakurketa aurreko trebetasunetan gabeziak (Maxwell and Evans, 2000) eta bestelako defizit kognitibo orokor batzuk (Lercher et al, 2003) ere aurkitu dituzte. Honekin guztiarekin, Schneiderrek (2002, p.6) ondorioztatzen du "akustika ona, funtsezkoa dela errendimendu akademiko onerako". Artikuluaren esteka: https://www.cosasdeeducacion.es/el-impacto-del-ruido-en-la-salud-y-la-productividad-en-el-estudio/
Kalitate akustikoaren onurak hezkuntzako espazioetan
ATDs ikasNOVA Navarra
Created on November 26, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Akihabara Agenda
View
Akihabara Content Repository
View
Internal Guidelines for Artificial Intelligence Use
View
Sorting Cards
View
Correct Concepts
View
Interactive Scoreboard
View
Choice Board Flipcards
Explore all templates
Transcript