Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
INFO VERTICAL CÉLULAS
xabier lopez
Created on November 26, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Genial Calendar 2026
View
School Calendar 2026
View
January Higher Education Academic Calendar
View
School Year Calendar January
View
Academic Calendar January
View
Choice Board Flipcards
View
Comic Flipcards
Transcript
TEORIA ENDOSINBIOTIKOA
zelula eukariotoa
lynn margulis
Teoria endosinbiotikoa 1967. urtean proposatu zuen Lynn Margulis-ek Sinbiosi kontzeptuak (grekeratik “elkarrekin bizi” ) bi organismo elkarrekin bizi direla adierazten du, organismo berri baten sorrera gerta daitekeelarik. Teoria endosinbiotikoan bakterio anaerobio eta aerobioen arteko sinbiosian oinarriturik zelula eukarioten sorrera azaltzen da.
Zitoeskeletoaren garapena
Nukleoaren eta barne mintzaren sorrera
Mitokondrioen sorrera
Kloropastoen sorrera
FROGAK
NITROPLASTOA
MORFOLOGIA
Prokariotoak, mitokondrioak eta kloroplastoak tamainaz antzekoak dira (1-10 μm). Gainera, mitokondrioek eta bakterio aerobioek morfologia eta elektroien garraioaren antzekotasunak dituzte, eta kloroplastoek bakterio fotosintetikoekin fotosintesiaren egiturak partekatzen dituzte. Azkenik, mintz bikoitza bakterioen endozitosi bidezko sarrerarekin azaltzen da.
KLOROPLASTOEN SORRERA
Ebidentzia morfologikoetan oinarriturik, kloroplastoen jatorria zianobakterioak zirela ondorioztatu zen. Gaur egun onarturiko teoriak zianobakterioen eta zelula ameboide eta flagelatuen arteko sinbiosia proposatzen du. Eukarioto aerobiko batek zianobakterio bat hartzean sortu zen kloroplastoa zelulari fotosintesia egiteko aukera emanez.
MINZ PLASMATIKOEN INBAGINAZIOA
Mintzaren telesturak material genetikoa inguratzen dute nukleoa sortuz eta prokarioetan horma zelularra desagertzean barne mintza sortzen da.
ZITOESKELETOAREN GARAPENA
zitoeskeletoaren garapena oinarrizkoa da eukariotoen eboluziorako (Anaerobikoak eta heterotrofoak direnak); izan ere, zitoeskeletoak propietate berri bat eskeintzen dio zelulari: endozitosia. Mekanismo honek hizpide emango zuen fagozitosia burutzeko eta, beraz, kanpo organismoak barneratzeko.
GENETIKA
Organuluen eta bakterioen arteko antzekotasunak DNA zirkularra izatea, erreplikazio independentea eta gene kopuru txikiagoa dira. Hainbat gene zelula hostalariaren nukleora transferitu dira, eta proteinen ekoizpena nukleoan egin ondoren organuluetara inportatzen da. DNAren sekuentziak zuhaitz filogenetikoak sortzeko eta organismoen arteko gertutasuna aztertzeko baliatu dira.
BIOLOGIA MOLEKULARRA
Mitokondrio eta kloroplastoen erribosomak prokariotoen antzekoak dira (30S eta 50S), eukariotoen erribosomekin alderatuta. Era berean, mitokondrioek bakterioekin metabolismo antzekotasunak dituzte. Organuluen bikoizketa bakterioen fisioaren antzekoa da.
PROZESUA
NITROPLASTOA
Mitokondrioekin eta kloroplastoarekin gertatu den bezala, zianobakterio batek atmosferako nitrogenoa arnasteko gai den organulu bat sortzen da zelulan sartzean, kasu hau alga zelulabakarrean ikusi da oraingoz.
MITOKONDRIOEN SORRERA
Eukarioto aerobioen jatorria eukarioto anaerobio (nukleodunak) eta prokarioto aerobioen arteko sinbiosian oinarritzen da. Dirudienez, gertaera hau atmosferaren oxigeno mailak handitzearekin batera gertatu zen. Teoria honen arabera, prokarioto aerobioek geneak hostalariaren nukleora transferitu eta autonomia galduko zuten.