Arrokaz inguratuta
Gure inguruan pentsatu baino arroka gehiago dugu, eskolarako bidean, aiton-amonei bisita egitean, etxean bertan...
Ereñoko kareharri gorria
Ereñoko harrobi gorritik ateratako arroka sedimentario kimiko karbonatatua da (CaCO3-z osatua), arro sedimentario batean trinkotze eta zementazioaren bidez litifikatu dena. Kaltzita mineralaz dago osatua.
Ezaugarriak: - Kolore gorria : sedimentazioan, burdin oxido ultrafin batzuek (hematiteak) itsas lokatza tindatu zuten. - Molusku bibalbioen fosilak: Urdaibai itsaso tropikala izan zen, molusku bibalbioez kolonizatuta. Hauen fosilak ikus ditzakegu. - Ez du hautsik askatzen Jatorria: Ereñoko harrobi gorrian du jatorria. Urdaibai itsaso tropikala zenean, molusku bibalbio gorpuak eta itsas lokatza trinkotzen, metatzen eta azkenean litifikatzen hasi ziren, arroka sedimentario hau sortuz. Arroka elegante honen erabilerak: - Eskulturgintzan eta arkitekturan.
Bizi naizen eraikineko zorua
granito arrosa
Baliteke granito hau Galiziatik etortzea, bertatik ateratzen baita espainiako granitoaren %75a. Granitoa gaur egun gehien ikusten den arroka magmatiko plutonikoa da. Ikusten diren mineralak: - Biotita (mika): kolore beltzekoa - Kuartzoa: zuria - Feldespatoa: arrosa (feldespato potasikoa, ortosa), grisa.
Jatorria: Lurrazal azpian sortzen da magma poltsen hozte prozesu geldoaren bitartez. Honi esker, kristalak eratu eta estruktura sendo eta granularrak sortzen dira, klima eta higadurarekiko erresistenteak direnak. Granito arrosaren erabilera nagusiak: - Arkitektura eta diseinuan:
- Zirkulazio handiko zoruetarako
- Paretak “estaltzeko” - Eskultura eta monumentuetarako
- Sukalde eta komunen entzimeretarako
Aiton-amonen portalean
Izarraitzeko marmola
Nahiz eta Izarraitz egitura karstikoa izan (hau da, gehienbat kareharriz dago osatua), mendia sortu zenean, orogenia hortan, metamorfismoa egon ahal izan zen, eta Izarraitzeko zati batzuetan marmola sortu zen tenperatura altuengatiko metamorfismoarengatik.
Ezaugarriak: - Kolore iluna: aurretik zegoen kareharria ere iluna zelako. - Ez du fosilik - Kaltzitaz dago osatua - Egitura ez-foliatua du Jatorria: Izarraitzeko harrobitik ateratako harri metmorfikoa da. Izarraitz sortu zenean, presio handia egon zen eremu hoietan, eta bertan marmol ilun hau sortu zen. Marmolaren erabilera nagusiak → arkitektura eta eraikuntzan, dekorazioan eta eskulturgintzan erabiltzen da.
Familiarekin joan ohi garen basilika, Loiolako Basilika
Nola sortu zen Izarraitz?
Loiolako Basilikako beste marmola, Italiakoa
Aldarean, Italiako marmola erabili zen, Carrarako harrobi ezagunetakoa. Aldarea egiteko erabili zen teknika «taracea» deiturikoa da: marmolaren inkrustazio-lanaren teknika da hau, marmolean bertan txertatzen den kolore ezberdineko marmola. Bianco Carrara eta Calacatta dira hemen txertatuta dauden marmol mota batzuk.
Carrarako marmola bere egitura eta ñabardura distiratsuagatik nabarmentzen den marmol mota ospetsua da, eta, horregatik, artean eta eskulturan gehien erabiltzen dena da.
Marmola harri metamorfiko bat da, eraldaketa fisiko eta kimiko batzuen ondorioz sortzen dena. Carrarako marmolaren kasu zehatzean, aurretik zegoen arroka sedimentario (kareharria) baten eraldaketatik sortu zen; arroka sedimentario hori algetatik eta beste itsas izaki batzuetatik eratorritako kaltzio karbonatoz osatuta dago gehienbat.Ezaugarriak ilunaren berdinak dira, kolorea soilik aldatzen da.
Nola sortu zen Izarraitz?
Orain dela milioika urte Euskal Herriko kostaldea sortu zenean sortu zen Izarraitzeko marmola.
Izarraitz Arno-Tolosako Antiklinalearen (tolestura mota bat da, forma hau ⋂ hartzen duena) parte da, hau da, Bizkaiako sinklinorioaren prolongazioaren parte.
Hau Afrikako eta Eurasiako plaka tektonikoen arteko talkan sortu zen, non iberiar penintsula bihurritu zen eta itsasotik zati batzuk azaleratu ziren, Euskal Kostaldea kasu. Talka honetan, antiklinala eta Izarraitz sortu ziren, eta talka honetan sortutako tenperatura altuaren ondorioz jada zegoen kareharria marmol izatera pasa zen. Ehundura ez-foliatua sortu zen arrokan.
Infografia arrokaz inguratuta
ROBIN BEYREUTHER JUARISTI
Created on November 25, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Akihabara Connectors Infographic
View
Essential Infographic
View
Practical Infographic
View
Akihabara Infographic
View
The Power of Roadmap
View
Artificial Intelligence in Corporate Environments
View
Interactive QR Code Generator
Explore all templates
Transcript
Arrokaz inguratuta
Gure inguruan pentsatu baino arroka gehiago dugu, eskolarako bidean, aiton-amonei bisita egitean, etxean bertan...
Ereñoko kareharri gorria
Ereñoko harrobi gorritik ateratako arroka sedimentario kimiko karbonatatua da (CaCO3-z osatua), arro sedimentario batean trinkotze eta zementazioaren bidez litifikatu dena. Kaltzita mineralaz dago osatua.
Ezaugarriak: - Kolore gorria : sedimentazioan, burdin oxido ultrafin batzuek (hematiteak) itsas lokatza tindatu zuten. - Molusku bibalbioen fosilak: Urdaibai itsaso tropikala izan zen, molusku bibalbioez kolonizatuta. Hauen fosilak ikus ditzakegu. - Ez du hautsik askatzen Jatorria: Ereñoko harrobi gorrian du jatorria. Urdaibai itsaso tropikala zenean, molusku bibalbio gorpuak eta itsas lokatza trinkotzen, metatzen eta azkenean litifikatzen hasi ziren, arroka sedimentario hau sortuz. Arroka elegante honen erabilerak: - Eskulturgintzan eta arkitekturan.
Bizi naizen eraikineko zorua
granito arrosa
Baliteke granito hau Galiziatik etortzea, bertatik ateratzen baita espainiako granitoaren %75a. Granitoa gaur egun gehien ikusten den arroka magmatiko plutonikoa da. Ikusten diren mineralak: - Biotita (mika): kolore beltzekoa - Kuartzoa: zuria - Feldespatoa: arrosa (feldespato potasikoa, ortosa), grisa.
Jatorria: Lurrazal azpian sortzen da magma poltsen hozte prozesu geldoaren bitartez. Honi esker, kristalak eratu eta estruktura sendo eta granularrak sortzen dira, klima eta higadurarekiko erresistenteak direnak. Granito arrosaren erabilera nagusiak: - Arkitektura eta diseinuan: - Zirkulazio handiko zoruetarako - Paretak “estaltzeko” - Eskultura eta monumentuetarako - Sukalde eta komunen entzimeretarako
Aiton-amonen portalean
Izarraitzeko marmola
Nahiz eta Izarraitz egitura karstikoa izan (hau da, gehienbat kareharriz dago osatua), mendia sortu zenean, orogenia hortan, metamorfismoa egon ahal izan zen, eta Izarraitzeko zati batzuetan marmola sortu zen tenperatura altuengatiko metamorfismoarengatik.
Ezaugarriak: - Kolore iluna: aurretik zegoen kareharria ere iluna zelako. - Ez du fosilik - Kaltzitaz dago osatua - Egitura ez-foliatua du Jatorria: Izarraitzeko harrobitik ateratako harri metmorfikoa da. Izarraitz sortu zenean, presio handia egon zen eremu hoietan, eta bertan marmol ilun hau sortu zen. Marmolaren erabilera nagusiak → arkitektura eta eraikuntzan, dekorazioan eta eskulturgintzan erabiltzen da.
Familiarekin joan ohi garen basilika, Loiolako Basilika
Nola sortu zen Izarraitz?
Loiolako Basilikako beste marmola, Italiakoa
Aldarean, Italiako marmola erabili zen, Carrarako harrobi ezagunetakoa. Aldarea egiteko erabili zen teknika «taracea» deiturikoa da: marmolaren inkrustazio-lanaren teknika da hau, marmolean bertan txertatzen den kolore ezberdineko marmola. Bianco Carrara eta Calacatta dira hemen txertatuta dauden marmol mota batzuk.
Carrarako marmola bere egitura eta ñabardura distiratsuagatik nabarmentzen den marmol mota ospetsua da, eta, horregatik, artean eta eskulturan gehien erabiltzen dena da.
Marmola harri metamorfiko bat da, eraldaketa fisiko eta kimiko batzuen ondorioz sortzen dena. Carrarako marmolaren kasu zehatzean, aurretik zegoen arroka sedimentario (kareharria) baten eraldaketatik sortu zen; arroka sedimentario hori algetatik eta beste itsas izaki batzuetatik eratorritako kaltzio karbonatoz osatuta dago gehienbat.Ezaugarriak ilunaren berdinak dira, kolorea soilik aldatzen da.
Nola sortu zen Izarraitz?
Orain dela milioika urte Euskal Herriko kostaldea sortu zenean sortu zen Izarraitzeko marmola. Izarraitz Arno-Tolosako Antiklinalearen (tolestura mota bat da, forma hau ⋂ hartzen duena) parte da, hau da, Bizkaiako sinklinorioaren prolongazioaren parte.