Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

NIRE EMOZIOEN KUTXA

Lucia Uxue Azpiroz

Created on November 14, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Visual Presentation

Vintage Photo Album

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Higher Education Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Transcript

NIRE EMOZIOEN KUTXA

Lucia Azpiroz

Kaixo, ni Lucia naiz eta hau nire emozioen kutxa da. Aurkezpen honetan hainbat abesti erakutsiko dizkizuet, guztiak oso bereziak niretzat. Musikak sentimendu asko pizten ditu eta hain zuzen ere, nik sentitzen ditudanak erakutsiko dizkizuet. Espero dut asko gustatzea eta erakutsiko dizkizuedan abestiez pixka bat gehiago ikastea.

AURKIBIDEA

I always feel like somebody's tching me

AURKEZPENA

BELDURRA

TRISTURA

AMAIERA

What I was made for?

"Tiburón" filmaren abesti nagusia

POZTASUNA

HASERREA

NI ORAIN

Creep

Pozaren gailurra

¡Chas! Y aparezco a tu lado

POZTASUNA

¡CHAS! Y APAREZCO A TU LADO
abestia
ESANAHIA
EZAUGARRIAK
EGILEAK

Abestiak. bi gai jorratzen ditu: maitasuna eta desira. Gainera, letrari begiratuz metaforak erabiltzen dituela ikus dezakegu eta ametsen eta errealitatearen arteko marra fina zein den adierazten digu. Abestiaren izenburua "Chas y aparezco a tu lado" da eta horrek, momentu azkar batean bere alboan agertzen dela esan nahi du. Abestiak esan bezala, maitasunaren inguruan hitz egiten du, bata bestearekiko konexioa hain handia denez, beti batera egoten baitira. Gainera, abestiaren momentu batzuetan, pertsona batek bera gustuko duen pertsonari nola manipulatzen duen erakusten du eta pertsona bat zure bizitzatik nola desegin dezakezun baita.

Abestiaren estilo nagusia, Pop-a da. Abestiak erritmo bizi eta oso alaia du, instrumentu mordoa erabiltzen baitira abestian zehar. Adibidez: Perkusioak, pianoak, klabeak, kontrabaxuak, tronboiak, hegaluzeak, gitarra akustikoak eta sintetizadoreak. Erritmoak pop latinoaren eta salsa pixka baten fusioa du eta energia oso positiboa transmititzen du bai abestiaren letrak eta baita abestiaren erritmoak ere.

Abesti hau duo (bikote) espainiar batek sortu zuen. Beraien izenak Alex eta Kristina ziren eta 1987en kaleratu zuten.

ZER SENTITZEN DUT ENTZUTEAN

Abesti hau entzutean, poztasuna sentitzen dut. Nire amak txikietan beti jartzen zigun abesti hau nire ahizpa eta niri. Oso abesti alaia da eta entzuten dudan bakoitzean abestu eta dantzatzeko gogoak etortzen zaizkit. Izugarrizko oroitzapen politak etortzen zaizkit hau entzuten dudan bakoitzean, nire haurtzarora eramaten nau. Niretzat abesti hau oso, oso berezia da eta beti izango du nire bihotzean leku oso garrantzitsu bat kantu honek.

NON

NOREKIN

NOIZ

Abestia, normalean etxean entzuten dut, Ahala ere, pertsona egokiak dauden lekuan, bazkari batean eta familia artean gauden lekuan entzun dezaket.

Abesti hau beti entzungo dut, nire haurtzarora gogoratzen baitit eta oso oroitzapen politak ekartzen baitizkizit burura.

Nire ama eta ahizpekin entzuten dut abesti honek beraiek ekartzen baitizkit burura eta ezingo nuke beste inorekin entzun.

TRISTURA

WHAT I WAS MADE FOR?
abestia
ESANAHIA
EZAUGARRIAK
EGILEA

Abesti honen estilo nagusia Pop-a da nahiz eta, musika anbientalaren influentziak ere badituen. Abestiaren melodia oso lasaia eta sinplea da, pianoa, sintetizadore pixka bat eta perkusio oso suabea. Bere ahotsa, oso lasaia eta suabea da, ia ia xuxurlatzen ari da. Horrek, ahultasuna ekartzen digu gogora eta abestiarengan pentsarazten digu.

Abesti hau Barbie filmerako sortua izan zen eta filmaren azkenengo eszenetan erabiltzen da. Bere izenburua "What I was made for?" da eta "Zer egiteko sortu nintzen?" esan nahi du. Abestiak, Barbiren sentimenduak islatzen ditu eta bere bizitza ulertzen saiatzen ari da. Barbiek beti pentsatu izan du bere bizitza perfektua izan dela baina bukaeran benetan bere nahia hori zen berrikusten du eta bere identitatea eta benetan nahi duenari buruz hitz egiten digu. Gainera, protagonista mundu errealean bere lekua bilatzen saiatzen da eta batzuetan egokitzea oso zaila dela adierazten digu.

Abesti honen egilea Billie Eilish abeslari estatubatuarra da eta 2023an kaleratu zuen abestia.

ZER SENTITZEN DUT ENTZUTEAN

Abesti hau entzutean, korapilo bat sortzen zait tripan eta begiak hezetu egiten zaizkit, ia ia malkoak erori arte. Bere doinua oso lasaia da eta letraren esanahia oso tristea da. Ez dakit zergatik baina abesti honek nire bizitzan egindako gauza txar guztiak ekartzen dizkit burura eta etorkizunean gertatu ahal daitezken gauza txar guztietan ere pentsarazten dit. Adibidez: asko maite dudan pertsona bat galtzea. Oso abesti hunkigarria da niretzat eta beste abesti askoek eragiten ez dizutena eragiten dit: sentimentuak sentitzea. Nahiz eta oso tristea izan, asko gustatzen zait abestia oso berezia baita eta badakit nire bizitzan zehar asko entzuten jarraituko dudala.

NON

NOREKIN

NOIZ

Abesti hau entzuteko eroso eta goxo sentitzea gustatzen zait. Hortaz, normalean nire ohean edo etxeko sofan entzuten dut, oso eroso eta seguru sentitzen bainaiz.

Abesti hau bakarrik entzuten dut, oso abesti pertsonala delako niretzat. Bakarrik nagoenean nire konfort zonan sentitzen naiz eta askoz ere gehiago sentitzen dut kantua bakarka.

Abesti hau triste nagoenean entzuten dut. Oso abesti berezia da niretzat eta malkoak erortzear dauzkadanean entzuten dut, nire sentimenduekin indetifikatua sentitzen naizelako.

HASERREA

CREEP
abestia
ESANAHIA
EZAUGARRIAK
EGILEAK

Creep abestiak hainbat esanahi ezberdin ditu baina beraien artean, denak dute lotura.Hasteko, abeslariak sentitzen du ez dela besteen berdina eta horregatik, ez dela nahikoa. Bestetik, abestiak pertsona baten balioaren eta jarrera sozialaren buruz hitz egiten digu eta pertsona horrek bere burua zenbat balioesten duen garbi dago. Horren adierazgarri, abestiaren estribiloa da "I'm a creep" (creep bat naiz). "Creep" hitzak desegokia edo txarra dela esan nahi digu. Amaitzeko, abeslariak norbaitek bera maitatzea nahi du baina, ez du aukerarik sentitzen eta pentsatzen du dena bere erruz dela.

Abestiaren hasiera, mantsoagoa da eta musika suabeagoa da. Abestia aurreratzen doan heinean, musikaren tonua handitu egiten da, baita abeslariaren ahotsa ere. Abestia askoz ere indartsuagoa bihurtzen da. Abestian zehar, gitarra (gitarraren riff-a), bateria eta baxua erabiltzen dira, abestiak adierazi nahi duena askoz ere eraginkorragoa izateko. Abestia, alternatibo eta grunge estiloetan influentziatzen da. Abestiak, arrakasta handia lortu zuen denborarekin eta orain, Radiohead taldearen abesti ospetsuenetako bat da.

Abesti honen egilea, Radiohead izeneko musika talde ospetsua da eta 1992an kaleratu zuten abestia.

ZER SENTITZEN DUT ENTZUTEAN

Abesti hau entzutean, bere doinu indartsuak guztiz menperatzen nau eta abestiaren barruan sartzen ari naizela bezala sentitzen dut. Abeslariaren bere buruarekiko haserrea, frustatrazioa eta intseguritatearekin indentifikatzen naiz. Abestia entzutean, bai bere doinu eta bai bere letragatik, esan bezala haserrea etortzen zait burura. Letrak pertsona horren balioa gutxiesten du eta doinua oso indartsua da beraz, oso garbia da sentimendu honen erabilera abesti osoan zehar.

NOIZ

NOREKIN

NON

Aitak beti, arratsalde edo gaualdean jartzen du. Askoetan, etxean bakarrik egoten da eta hor, abesti hau jartzen du. Ni arratsaldean bueltatze naiz, estraeskolar guztiak bukatzean. Hor, aita egoten da, etxeko salan abesti hau entzuten.

Abesti hau beti etxean entzuten dut, konkretuki etxeko salan, aitarekin. Beti berak jartzen du abesti hau eta telebistan jartzen du. Hots, abesti honekin ditudan oroitzapen guztiak etxeko salan dira.

Abesti hau, nire aitak erakutsi zidan beraz, berarekin entzuten dut normalean. Oso abesti berezia da beretzat eta hori islatzen didanez, niretzat ere oso abesti berezia bihurtu da.

BELDURRA
"TIBURÓN" FILMAREN ABESTI NAGUSIA
abestia
EZAUGARRIAK
EGILEAK
ESANAHIA

Konposizio famatu hau entzutean, dum-dum-dum doinuan harrapatuta gelditzen zara, beldurraren beldurrez. Doinu hau, geroz eta azkarragoa da eta geroz eta beldur gehiago sorrarazten du. Ez du estilo zehatz bat, ez baitu letrarik baina esan dezakegu oso doinu beldurgarria dela. Oso doinu sinplea da, bi notekin bakarrik konposatua dagoena: Mi eta fa. Konposizio hau, filmaren soinu-bandaren barruan dago. Filmetako soinu-bandak filmetako zati soinudunari egiten dio erreferentzia eta edozein soinuz osatuta dago bai erreala eta baita sinetikoa ere.

Konposizio hau esan bezala, "Tiburón" filmeko kantu printzipala izateko sortua izan zen. Filmeko soinu bandaren barruan dago. Konposizio hau, oso ospetsua egin zen mundu osoan zehar. Populazioaren erdiak gutxienez hau entzutean, beldurtu egiten gara eta marrazoaren irudi beldurgarria etortzen zaigu burura. Oso doinu sinplea da baina bere sinpletasunarekin intriga eta beldurra sentiarazteko helburuarekin sortu zen eta guztiz lortu zuten.

Abesti hau, John Williams konpositoreak egin zuen "Tiburón" filmarentzat eta filma argitaratu zenean agertu zen. Hau da, 1975ean.

ZER SENTITZEN DUT ENTZUTEAN

Abesti hau entzutean, sekulako beldurra etortzen zait. Egia esaten badut, marrazoei fobia moduko bat diet eta doinu hau entzutean, marrazoei buruzko filma etortzen zait burura. Film hau lehenengo aldiz, ingeleseko klasean ikusi genuen. Ahala ere, bere doinua ezaguna egiten zitzaidan, oso ezaguna baita eta beti adierazibaitu beldurraren sentimendua. Filma ikusten ari nintzen bitartean, abestiak sonatzen zuen bakoitzean, nire gorputza edozertarako prestatzen zen eta bai arnasketa eta baita bihotzaren taupada geroz eta gehiago azkartzen zen. Orain, itsasora sartzen naizen bakoitzean eta zeozerrek nire azala ukitzen duenean, abesti hau etortzen zait burura eta beldurra nire gorputzataz nagusitzen da.

NON

NOREKIN

NOIZ

Lehenengo aldiz film hau, ikastolan ikusi nuen, zehazki ingelesean . Gelako denak eserlekuetan eserita geunden eta abestia entzuten genuen bakoitzean, begiak tapatzen genituen, ikararik ez izateko.

Abesti hau, ezin dut bakarrik entzun, bereziki azaltzen den filma, beldur handia sartzen baitzait. horrelako kasuetan, jendearekin egotea gustatzen zait, horrela seguruago nagoela sentitzen dudalako.

Abesti hau, "Tiburón" filma ikustean entzuten dut. Film hau, ez dut askoetan ikusi baina ikusi dudanetan, abestia entzutean sekulako beldurra sartzen zait.

NI ORAIN

POZAREN GAILURRA

abestia
ESANAHIA
EGILEAK
EZAUGARRIAK

Abesti honek, Euskal Herriaren aldeko eskubideak errebindikatzen ditu eta Espainiaren kontrako hitz asko erabiltzen dituela nabarmena da. Bere helburua, Euskal Herriaren independentziaren inguruan hitz egitea da eta gure askatasunaren alde egitea baita. Gainera, Euskal presoez ere hitz egiten du eta preso horiek guztiak Euskal Herritik kanpo daudela adierazten du, horri buruzko gauza negatiboak esanez. Abestiaren helburua, kritika bat egitea da, Euskal Herriari askatasuna uzten ez dioten guztiei kritika.

Abesti honen estiloa reggae eta ska da, taldearen abesti gehienak direnak bezala. Abestiak erritmo oso alaia du eta abestia entzutean bibra positibo eta onak oso nabarmenak dira. Abestian gehien entzun edo nabarmentzen dena ahotsa da hau da, letra. Baina ahala ere, hainbat instrumentu ere entzuten dira letraren atzetik.

Abesti hau, Autobus Magikoa izeneko talde euskaldunak egindako abestia da eta 2018an kaleratu zuten Musker albumaren barruan.

ZER SENTITZEN DUT ENTZUTEAN

Abesti hau entzutean, alaitasuna etortzen zait. Edozein momentutan, abesti hau entzun eta nire animoak igo egiten dira, nire pentsamenduak askoz ere positiboagoak izatera eraldatzen dira. Abestiaren letra goitik behera dakit, pila bat entzun dudanez. Bere doinuak oso bibra positiboak ekartzen dizkit gogora eta egia esan, oso oroitzapen politak ditut abesti honekin. Uda honetan, kotxez oporretara joan ginen eta niri tokatzen zitzaidan abesti bat jartzea. Hor, abesti hau jarri nuen eta bidai hori abesti honekin lotzen dut.

NON

NOIZ

NOREKIN

Abesti honek gauza oso on bat du: momentu okerrenetan ere animatzea lortzen dizu. Edozein momentuetan entzun dezaket baina normalean, momentu alaietan edo oso pozik nagoen momentuetan entzuteko gogoa etortzen zait.

Normalean abesti hau, nere etxean edo amanen etxean entzuten dugu. Baina festetan, kontzertuetan edo altaboz batean jartzen dugu batzuetan eta primeran pasatzen dut.

Abesti hau, nire lagun Amanek erakutsi zidan. Beti berarekin entzuten dut abesti hau eta egia esan, oso ondo pasatzen dut. Biak batera abesten dugu gure indar guztiekin eta oso oroitzapen politak ditut abesti honekin, gure laguntasunaren giltza abesti bat baita.

ESKERRIK ASKO!!!

ESPERO DUT ASKO GUSTATU IZANA ETA PIXKA BAT GEHIAGO IKASI IZANA!