Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

PK OINARRIAK

Miren Garcia Lartitegi

Created on November 11, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Higher Education Presentation

Psychedelic Presentation

Vaporwave presentation

Geniaflix Presentation

Vintage Mosaic Presentation

Modern Zen Presentation

Newspaper Presentation

Transcript

ADI PROGRAMA ETA PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

Mutrikuko Institutua

AURKIBIDEA

ADI PROGRAMA ETA ADI ESKOLA

pentsamendu konputazionala

PK: DEFINIZIOA

GARRANTZIA HEZKUNTZAN

PK OINARRIAK

pentsamendu konputazionala

CURRICULUMA DBH

CURRICULUMA BATXILERGOA

ADIBIDEAK ARLOKA

GOGOETA TAULA

adi programa

adi eskola

TESTUINGURUA

adiMENGUNEA

adi programa

Hezkuntza Sailaren programa bat da. Bere web orrian hauxe dio Hezkuntza-Sailak: "Automatizazioaren, robotikaren eta adimen artifizialak hezkuntza-sisteman duen eraginez ren etorrerak irauli egin du ikasteko, lan egiteko eta konektatzeko modua. Panorama horretan, alfabetatze digitala funtsezko beharra da. Ez da nahikoa oinarrizko ezagutzak izatea; funtsezkoa da trebetasun aurreratuak menderatzea, ingurune digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzeko.""Adi programa"-ren baitan Hezkuntza Sailak formakuntza saio batzuk antolatu ditu, ADI MINTEGIAK (ADI ESKOLA). Aurkezpen honen bidez, mintegi horietan azaldutakoa klaustroratzea da asmoa.

TESTUINGURUA

adi ESKOLA

Adi programaren baitan dauden formakuntza saioak dira. HELBURUAK
  • Pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika zer diren argitzeko eta gai hauen inguruko oinarrizko ezagutza izateko.
  • Pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika lantzeko askotariko baliabideak ezagutzea eta ikastetxean hauen erabilera egiteko ideiak elkar-partekatzea.
  • Ikastetxeen betebeharra garatzen laguntzea

TESTUINGURUA

ikastetxeen betebeharra

  • Ikastetxe bakoitzak berari dagokion etapa eta ikasmailetan pentsamendu konputazionala, robotika eta programazioa integratzeko ikastetxeko antolaketa proposamen zehatza aurkeztea.
  • Antolaketa honen helburua izango da curriculumak jasotzen duena ikastetxean inplementatzea.

ADIMENGUNEA

ADIMENGUNEA

Pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika lantzen duen Hezkuntza Sailaren web-orria.

TESTUINGURUA

  • Formakuntza
    • Mintegiak
    • SPOOC ikastaro irekiak
  • Baliabide gomendioak
    • Etapa bakoitzerako baliabide zerrenda
  • Proposamen didaktikoak
    • Hezkuntza Baliabide irekiak

Ziurtagiri gabe / Borondatezkoak

IIbilbidea

Bilatzailea

PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA

garrantzia hezkuntzan

pentsamendu konputazionala

oInarriak

zER DA?

CURRICULUMAREKIN LOTURA

zer da pk?

Pentsamendu Konputazionala gaitasun kognitibo eta teknikoen multzo bat da, arazoak modu logiko, sistematiko eta eraginkorrean konpontzeko aukera ematen duena, konputagailu batek egiten duenaren antzera. Pentsamendu konputazionalaren helburua ez da programatzen ikastea, baizik eta problemak ebazteko nola pentsatu behar den ikastea, problema konplexuei era egituratuan heltzeko aukera ematen duten metodoak aplikatuz. Pentsamendu konputazionala ez da programazioa soilik, baizik eta arazoak ebazteko modua, urrats logiko eta antolatuen bidez.

pentsamendu konputazionala

"Arazoen formulazioan eta konponbideetan parte hartzen duten pentsamendu-prozesuak. Prozesu horiei esker, konponbideak informazio - prozesatzaile batek egoki gauzatu ahal izateko moduan irudikatzen dira. " (J. Wing 2006; 2011)

Zein da bere garrantzia?

hezkuntzan

PK sustatzeak onura hauek ditu

Ikaleen arazoak ebazteko gaitasunak hobetzen ditu

Pentsamendu logikoa eta analitikoa indartzen du

Teknologia digitalaren ulermena eta erabilera sustatzen du

Pentsamendu kritikoa eta sormenerako gaitasuna garatzen laguntzen du.

Beraz, PK ez dago soilik programazioari edo informatikari lotuta, pentsatzeko eta arazoak ebazteko modu bat da, edozein irakasgaitan aplikatzen dena.

PK OINARRIAK

IRUDIETAN

Arazoak ebazteko prozesu bat da, non parte hartzen duten:

  • Logikak: problemak aurreikustea, aztertzea eta azaltzea.
  • Abstrakzioak: beharrezkoa ez den informazioa baztertzea.
  • Ereduen identifikazioak: antzekotasunak aurkitzea eta erabiltzea.
  • Deskonposizioak: arazoa zatitzea.
  • Algoritmoak: urratsak eta arauak definitzea.
  • Ebaluazioak: hainbat irtenbide konparatzea eraginkorrena aurkitzeko helburuarekin.

pentsamendu konputazionala

PK OINARRIAK

IRUDIETAN

DESKONPOSIZIOA

Arazo edo sistema konplexu bat zati txikiagoetan zatitzea ulerterrazagoa izan dadin. Ataza edo datu konplexuak eta/edo handi bat (adibidez, ikasle bat modelatzea) ataza edo datu osagai sinpleagoetan eta txikiagoetan bana dezakegu (adibidez, datu pertsonalak eta ikastaroekin lotutako datuak). Horrek aukera ematen digu paraleloan lan egiteko, zereginak zehatzago definitzeko, zeregin txiki horien emaitza partzialak egiaztatzeko, eta abar.

pentsamendu konputazionala

PK OINARRIAK

IRUDIETAN

Patroiak ezagutzea

Aurretik erabilitako soluzioen artean, lagunduko duten arazoen edo sistemen antzekotasunak aurkitzea. Informazioan patroiak identifikatzeak modu eraginkorragoan prozesatzea ahalbidetzen digu (adibidez, ikasleen ikastaroen datuek ikastaroaren izena, ordu kopurua, irakaslearen izena eta nota dituzte komunean).

pentsamendu konputazionala

PK OINARRIAK

IRUDIETAN

ABSTRAKZIOA

Funtsezkoa eta osagarria bereiztea, arazoa konpontzeko edo sistema ulertzeko garrantzirik ez duten xehetasunak alde batera uzteko. Ikaslearen adibidearekin jarraituz, ikasle guztien ezaugarri komunak hartuko ditugu ardatz, ikaslearen kategoria definitzen duten ezaugarriak, banakako ezaugarrietan egin beharrean.

pentsamendu konputazionala

PK OINARRIAK

IRUDIETAN

ALGORITMOAK

Sekuentziak, begiztak eta alternatibak inplikatzen dituen urratsez urratseko arazo baten soluzioa garatzea. Algoritmoak dira lortu nahi den azken emaitzara heltzeko jarraitu beharreko errezeta. Algoritmoaren adibide tipiko bat sukaldeko errezeta bat da, osagaiak sistematikoki manipulatzen jarraitu beharreko urrats multzoa.

pentsamendu konputazionala

Eta zergatik pk orain?

Zuzenean landu behar duten ikasgaiak

Curriculum-ean agertzen delako

DBH ARLOAK: (Curriculumak dioena – 77/2023 DEKRETUA)

pentsamendu konputazionala

Zeharka ikasgai guztiek landu behar dute

Eta zergatik pk orain?

BATXILERGO ARLOAK: (Curriculumak dioena – 77/2023 DEKRETUA)​ Zuzenean landu eta ebaluatu:

hezkuntzan

Curriculum-ean agertzen delako

pentsamendu konputazionala

adibideak arloka

10

HIZKUNTZAK

BIOLOGIA

TEKNOLOGIA

MARRAZKETA

pentsamendu konputazionala

11

HISTORIA

FISIKA-KIMIKA

INFORMATIKA

EKONOMIA

12

FILOSOFIA

HEZIKETA-FISIKOA

MUSIKA

MATEMATIKA

ONDORIOA

bibliografía/publicaciones

Pentsamendu konpetentziala lantzen da dagoeneko

Egiten denaren kontzientzia hartzea da orain egin beharrekoa: noiz eta nola lantzen den identifikatu

pentsamendu konputazionala

Ikas-egoera berriak diseinatzerakoan kontzienteki txertatu.

ZEREGINA: GOGOETA

Zer egiten duzu jada gelan pentsamendu konputazionaltzat har daitekeena?

Ikasgelan pentsamendu konputazionala lantzeko zer gehitu daitekeela bururatzen zaizu?

Nola lantzen duzu abstrakzioa gelan?

Formakuntza mintegietako ekarpenak

adibideak

  • Materiaren egoerak partikulen bidez irudikatzean. Disoluzioetan. Eredu zinetiko molekularra... Atomoak, molekulak irudikatzean...
  • Taldearen logotipoa eta bere azalpena.
  • Mikroipuinak landuz.
  • Programa bat sortu aurretik, fluxu diagramak sortzean.
  • Eskemak eginez (elektrikoak, pneumatikoak, edozein gairi buruzkoak).
  • Laburpenak eginez.
  • Piktogramak eginez.
  • Laborategiko saiakuntzak eginez.
  • Grafikoak eta taulak erabiliz.
  • Buru mapak eginez.
  • Mapetako legendak sortuz.
  • Formak eginez tangramen.
  • Musika idazten saiatuz soinua irudikatzeko
  • Marrazketan pertsonaiak landuz.
  • Historia: gaiei buruz ikasleen aurrezagutzak ezagutzeko erronkak, arazoak, galderak plantetuz eta erantzunak non bilatu ditzaketen azalduz. Ideia ekaitzen analisia eginez.
  • Buruketen ebazpenean: gai berdina (adibidez, zatiketa) lantzen duten buruketak jarri daitezke, eta ikasleek ikusi behar dute buruketa guztiek duten osagai komuna: zatiketaren kasuan, multzo bat zati berdinetan banatzea.
  • Krokisak edo zirriborroak marraztuz.
  • Marrazketa teknikoa landuz.
  • Testuak izenburu edo lerroburu batean laburtuz.
  • Emotikonoen bidez.
  • Tailerreko arauak trafiko seinaleen bitartez adieraziz.
  • Giza gorputzaren aparatu eta sistemak irudikatzean.
  • Aurkezpenak eginez: 6x6 arauaren bidez, adibidez

Nola lantzen duzu ereduen identifikazioa gelan?

Formakuntza mintegietako ekarpenak

adibideak

  • Gailuak sarrera, irteera edo sarrera-irteerakoak diren sailkatuz.
  • Materiaren sailkapena, taula periodikoa.
  • Testu motak identifikatzean.
  • Problema motak identifikatzean ebatzi ahal izateko
  • Zenbaki multzoak sailkatzean.
  • Ordenagailuaren zatien irudiak eman eta sailkapena eginez.
  • Software eta Hardware elementuak sailkatzean.
  • Programa bat sortzeko garaian zein programazio lengoaia erabili.
  • Koadroen, kanten... estiloak bereiztean.
  • Eragiketen lehentasunak erabiltzean.
  • Ekuazio motak sailkatzean.
  • Irudi lauak, biderkagai komuna, zenbakien deskonposizio faktoriala, Zkh edo mkt motako ariketen bitartez.
  • Astronomiako elementuak sailkatzeko eta bakoitzaren ezaugarriak ezagutarazteko.
  • Programazioan begiztak lantzerakoan, patroi errepikakorrak identifikatuz
  • Buruketa baten agertzen diren datuen arabera landutako lege zientifiko batekin lotuz.
  • Motibo edo gai bera duten ariketa ezberdinak egiten direnean.
  • Homogeneo heterogeneo bereizteko, konposizioaren araberako sailkapena...
  • Fisikak lantzen duena eta kimikak lantzen duena desberdinduz.
  • Izaki bizidunak sailkatzea zelula motaren arabera.
  • Mugimendu moten sailkapenean.
  • Teknologiako proiektuetan materialen aukeraketa egitean.
  • Euskalkiak sailkatzean.

Nola lantzen duzu deskonposizioa gelan?

Formakuntza mintegietako ekarpenak

adibideak

  • Lan errepikakorrak egiteko lan-kateak sortuz. Adibidez, bokatak prestatzen.
  • Matematikan, zenbakien edo ekuazioen deskonposaketan.
  • Aldagai aldaketa.
  • Irudi geometriko arruntekin espazioa bete.
  • Biderkagai komuna.
  • Taldelanean, ardurak banatu.
  • Problemak egiterakoan urratsak jarraituz: datuak hartu, formula idatzi, ebatzi, azaldu.
  • Proiektuen zereginak/rolak banatuz.
  • Gai bateko edukiak kontzeptu mapan laburtuz.
  • Dinamikan gorputz baten gainean lan egiten duten indarrak identifikatuz eta deskonposatuz.
  • Programazioan, arazo konplexu bati soluzioa ematerakoan, arazo txikiagotan deskonposatzea lana errazteko.
  • Egunean Behineko kalkuluak egiteko estrategiak garatuz.
  • Laborategian ardurak bananduz.
  • Zenbaki sistema bitarra eta hamartarra lantzen dugunean.
  • Aukezpen bat ataletan zatituz.
  • Mapak interpretatu: titulua (testuingurua), legenda irakurri, informazio mota ezberdinak identifikatu. Deskribapena idatzi.
  • Testu moten atalak aztertzean.
  • Artelanen ezaugarriak lantzean

Nola lantzen duzu algoritmoak gelan?

Formakuntza mintegietako ekarpenak

adibideak

  • Testuekin lanean egitura/ sekuentzia bat jarraitzeko eskatzen diegu ikasleei: esaterako, sarrera, gorputza, ondorioa… Argudio baten tesia, argudioa, kontraargudioa, ondorioa…
  • Gure irakas lanean, hau da daukagun erronka potoloenetakoa: instrukzioak nola aurkitzen ditugun, base orientatzaileak eskaintzean…
  • Edozein jarduera egiterakoan ikasleei jarraibideak aldez aurretik ematean.
  • Sarrera, prozedura eta amaiera ulertu eta gero, pausoak ondo definitu behar dira eta lanarekin zer ikusirik ez duen pertsonekin frogatu ea zer ulertzen duten ikusteko.
  • Algoritmo bat sortuz abesti bat instrumentuekin jotzeko.
  • Proiektuaren produktu bat egitean.
  • Prozesu teknologikoan.
  • Metodo zientifikoan.
  • Laborategi praktiketan.
  • Buruketen ebazpenetan.
  • Errubrikak erabiltzean.
  • Scratch eta Arduinorekin egindako edozein proiektutan.
  • Gorputz hezkuntzan: zenbait jolas, jarduera nahiz kiroletan jarraitu beharreko arauen bidez. Malgutasuna lantzeko errutina bat sortuz.

Eta guk? Nola lantzen ditugu Pentsamendu Konputazionala, Programazioa eta Robotika Mutrikuko Institutuan?

Eskerrik asko zuen ekarpenengatik

Epea: Apirilak 11

A la hora de llevar a cabo una presentación hay que perseguir dos objetivos: transmitir información y evitar bostezos. Para ello puede ser una buena praxis hacer un esquema y utilizar palabras que se graben a fuego en el cerebro de tu audiencia. Si quieres aportar información adicional o desarrollar el contenido con más detalle puedes hacerlo a través de tu exposición oral. Te recomendamos que entrenes tu voz y ensayes: ¡la mejor improvisación siempre es la más trabajada! ¡Recuerda añadirle animación! Capta la atención de tu público con tus contenidos y elige el efecto ideal seleccionando el elemento y haciendo clic en el icono de Animación, que aparece justo encima.

Bien: el 90% de la información que asimilamos nos llega a través de la vista y, además, retenemos un 42% más de información cuando el contenido se mueve.A la hora de llevar a cabo una presentación hay que perseguir dos objetivos: transmitir información y evitar bostezos. Para ello puede ser una buena praxis hacer un esquema y utilizar palabras que se graben a fuego en el cerebro de tu audiencia. A la hora de llevar a cabo una presentación hay que perseguir dos objetivos: transmitir información y evitar bostezos. Para ello puede ser una buena praxis hacer un esquema y utilizar palabras que se graben a fuego en el cerebro de tu audiencia.

Con las plantillas de Genially podrás incluir recursos visuales para dejar a tu audiencia con la boca abierta. También destacar alguna frase o dato concreto que se quede grabado a fuego en la memoria de tu público e incluso embeber contenido externo que sorprenda: vídeos, fotos, audios... ¡Lo que tú quieras! Lo que lees: la interactividad y la animación pueden hacer que el contenido más aburrido se convierta en algo divertido. En Genially utilizamos AI (Awesome Interactivity) en todos nuestros diseños, para que subas de nivel con interactividad y conviertas tu contenido en algo que aporta valor y engancha. ¿Necesitas más motivos para crear contenidos dinámicos?

A la hora de llevar a cabo una presentación hay que perseguir dos objetivos: transmitir información y evitar bostezos. Para ello puede ser una buena praxis hacer un esquema y utilizar palabras que se graben a fuego en el cerebro de tu audiencia. Si quieres aportar información adicional o desarrollar el contenido con más detalle puedes hacerlo a través de tu exposición oral. Te recomendamos que entrenes tu voz y ensayes: ¡la mejor improvisación siempre es la más trabajada! ¡Recuerda añadirle animación! Capta la atención de tu público con tus contenidos y elige el efecto ideal seleccionando el elemento y haciendo clic en el icono de Animación, que aparece justo encima.

Bien: el 90% de la información que asimilamos nos llega a través de la vista y, además, retenemos un 42% más de información cuando el contenido se mueve.A la hora de llevar a cabo una presentación hay que perseguir dos objetivos: transmitir información y evitar bostezos. Para ello puede ser una buena praxis hacer un esquema y utilizar palabras que se graben a fuego en el cerebro de tu audiencia. A la hora de llevar a cabo una presentación hay que perseguir dos objetivos: transmitir información y evitar bostezos. Para ello puede ser una buena praxis hacer un esquema y utilizar palabras que se graben a fuego en el cerebro de tu audiencia.

Con las plantillas de Genially podrás incluir recursos visuales para dejar a tu audiencia con la boca abierta. También destacar alguna frase o dato concreto que se quede grabado a fuego en la memoria de tu público e incluso embeber contenido externo que sorprenda: vídeos, fotos, audios... ¡Lo que tú quieras! Lo que lees: la interactividad y la animación pueden hacer que el contenido más aburrido se convierta en algo divertido. En Genially utilizamos AI (Awesome Interactivity) en todos nuestros diseños, para que subas de nivel con interactividad y conviertas tu contenido en algo que aporta valor y engancha. ¿Necesitas más motivos para crear contenidos dinámicos?