Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Nire emozioen kutxa

Ane Moreno

Created on November 8, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Women's Presentation

Geniaflix Presentation

Shadow Presentation

Newspaper Presentation

Memories Presentation

Zen Presentation

Transcript

NIRE EMOZIOEN KUTXA

ANE MORENO

01 Poztasuna

02 Tristura

Aurkibidea

03 Haserrea

04 Beldurra

05 Ni orain

POZTASUNA

Sueños de color

Kantu alai bat iruditzen zait, entzuterakoan dantza egin eta kantatzeko gogoa ematen didalako. Gainera nire haurtzaroari gogorarazten didalako ere bada. Izan ere, kantu hau "Goazen" telesailean atera zen, eta nire protagonista gogokoenak abesten zuten. Bere garaian asko abestu nuen, eta gaur egun ere berdin. Beraz, kantu honek poztasun asko sorrarazten dit.

"Sueños de color" kantuak haurtzaroko maitasun eta pasarte zoriontsuetaz hitz egiten du, betirako oroimenean geratuko direnak: Bihotz batekin inguratuta, maitasunezko mezuak, zer ondo pasatzen genuen...

ESANAHIA

ESNE BELTZA

POP eta FLAMENKOA

"Sueños de color" kantuaren estiloa pop eta flamenko nahasketa bat da. Pop musika 50. hamarkadan AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Itsaskorra eta errepikakorra da.Flamenkoaren jatorria Espainiako hegoaldetik dator. Oso erritmo alaia da, eta ia beti dantza eta txaloekin batera jotzen da.

Esne beltza Euskal Herrian sortutako talde bat da. Talde honen musika gehienbat reggae, estilokoa da, trikitixarekin lagunduta. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen. Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutakoa da: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. 2007tik gaur egun irauten dute. Beraien disko famatuena "Esna" da.

NON

NOIZ

NOREKIN

"Sueños de color" abestia autobusa oso goiz hartu behar dugunean jarriko genuke, partidura guztiz esnatuta eta jokatzeko gogoekin iristeko.

Kantu hau nire saskibaloiko lagunekin entzungo nuke.

Altaboza altu jarri eta autobusean jarriko genuke kantu hau, beste herri batean denean gure partidua bidaia errazteko.

TRISTURA

Ódiame

Kantu honek tristura sorrarazten dit. Hau aukeratu dut abestiaren letra tristea dela iruditzen zaidalako. Maitasuna bukatzen denean tristura dator, eta kantu honek hori transmititzen duela iruditzen zait.

"Ódiame" kantuak maitasunaren bukaerako sentimenduei buruz hitz egiten du. Bikotea joaten uztea, bizitzak aurrera jarraitu dezan.

ESANAHIA

TRAP

SAIKO

Trap raparen azpigenero bat da. 1990eko hamarkadaren amaieran hegoaldeko Estatu Batuetan garatu zen. Reggaetoiarekiko antzekotasun asko ditu. Dunbalaren soinu gogorrak oinarrizkoak dira estiloan, giro iluna sortuz.

Miguel Cantos Gómez, musikalki SAIKO bezala ezaguna, 2002ko Maiatzaren 25ean jaio zen Armillan (Granada). Trap eta Reggaeton estiloko abeslari bat da. 2020an konposatu zuen bere lehen diskoa bakarlari bezala, eta gaur egun internazionalki egiten du lan. Bere disko ezagunena "Sakura" da.

NON

NOIZ

NOREKIN

"Ódiame" abestia lasai nagoen egun batean entzungo nuke, baina nahiko goibel edo eguraldi txarrarekin etxetik ateratzeko gogo askorik gabe

Kantu hau bakarrik nagoenean entzungo nuke

Seguruna nire logelan nagoela jarriko nuke abesti hau, toki eroso eta egonkorra delako

HASERREA

Rolling in the deep

Kantu honek haserrea sorrarazten dit. Hau aukeratu dut kantu hau entzuterakoan bururatu zitzaidan lehen sentimendua delako. Haserrea oso sentimendu indartsua da, "Rolling in the deep" abestia bezalaxe. Gainera kantua traizioari buruz doa, eta traizionatua izan eta gero amorru handia sentitzen da.

Kantu hau maitasunaren barruan batzuetan dagoen traizioari buruz doa, eta baita sentimenduekin eta bihotzarekin jolasean ibiltzea.

ESANAHIA

R&B SOUL

ADELE

"Rolling in the deep" kantuaren estiloa R&B soul izenekoa da. AEB-en sortu zuen Jerry Wexlerrek. Jazz, Blues eta Gospeletik sortutako estilo bat da. Estilo honetako abeslaria ere bada RIhanna.

Adele Laurie Blue Adkins, Ingalaterran jaio zen (Tottenham), 1988ko Maiatzaren 5ean. Gehienbat pop eta R&B estiloak jotzen ditu. Oso famatua da, mundialki ezaguna. Bere ahotsak milaka pertsona liluratu ditu, honen indar izugarri eta edertasunari esker. Adeleren disko famatuenak "25" izena du.

NON

NOIZ

NOREKIN

Kalean egoteko gogo askorik ez dugunean, norbaiten etxera joaten bagara entzungo genuke

Kantu hau lagunekin entzungo nuke

Edozein tokitan entzungo genuke: Kalean, hondartzan... baina gehienbat etxe batean gaudenean, altu jarri eta gogoz kantatuz

BELDURRA

Haizea

Kantu honek beldurra sorrarazten dit. "Haizea" abestiak berak ez dit beldurra ematen, eta gainera gustokoa dut kantu hau. Hala ere, hau aukeratu dut, niri honelako zerbait gertatzeak beldurra ematen didalako. Ez litzadake gustatuko maite dudan pertsona bat joatea. Hau niri gertatzearen beldur naiz, eta horregatik aukeratu dut kantu hau.

"Haizea" abestia, ezinezkoa den maitasun bati buruz doa. Izan ere, abeslearen maiteak, urrundu eta "haizea bezala eskuetatik ihes" besterik ez du egiten.

ESANAHIA

SOFT ROCK (Rock arina)

KEN ZAZPI

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak 1996an Gernikan (Bizkaia) sortutako musika taldea da. 6 pertsonek osaturiko talde bat da. Rock eta pop estiloko musika jotzen dute. 2001an kaleratu zuten lehen diskoa ("Atzo da BIhar"), eta arrakasta itzela izan zuen. Beraien kanta famatuena "Ilargia" da.

"Haizea" kantua soft rock estilokoa da. Soft rocka edo rock arina, helduentzako rock modura ere ezaguna da. AEB-en eta Erresuma Batuan sortu zen 1960ko hamarkadaren amaieran. Pop rock-ean oinarrituta, honen oinarriak hartu eta estilo leunago batera jotzen du, melodia lasaiago batean bihurtuz

NON

NOIZ

NOREKIN

"Haizea" abestia sukaldatzen ari garen bitartean entzungo genuke, beti jartzen dugulako musika janaria prestatzen eta asko gustatzen zaigulako

Kantu hau gurasoekin entzungo nuke janaria prestatzen dugun bitartean

Sukaldean etzungo genuke, bertan dagoen altaboz batean

NI ORAIN

Buenas

Gaur egun entzuten dudan abestietako bat da "Buenas". Gaur egun musika estilo asko entzuten ditut: Reggaetoia, Pop, rocka... Kantu hau aukeratu dut kaleratu zutenean asko gustatu zitzaidalako, eta gainera, estilo hau gehien gustatzen zaizkidanetako bat delako

Kantu hau, aspaldiko maitasun bati berriz eutsi nahi izateari doa. Esaten du berdin diola egon daitezkeen gora beherak, baino lehen bezala izatea nahi duela.

ESANAHIA

REGGAETOIA

QUEVEDO

"Buenas" kanta Reggaetoi estilokoa da. Reggaetoia reggae eta hip hop musikan jatorria duen musika mota bat da. 1980ko hamarkadan sortu zen, Puerto Ricon. "Bad Bunny" izena du estilo honetako abeslari famatuenak.

Pedro Luis Domínguez Quevedo, musikalki Quevedo bezala ezaguna, 2001eko Abenduaren 7an jaio zen, Madriden. Reggaeton estiloko abeslea da. 2020an hasi zen konposatzen, eta bere kantua "Ahora y siempre"-k arrakasta handia izan zuen. Internazionalki ezaguna da. Bere disko famatuena "Donde Quiero Estar" da.

NON

NOIZ

NOREKIN

"Buenas" abestia kalera joateko prestatzen ari naizen bitartean jarriko nuke, prestatzen ari naizen bitartean beti musika jartzen dudalako

Kantu hau bakarrik nagoela entzungo nuke baita ere

Nire logelan jarriko nuke, altabozean

Eskerrik asko nire aurkezpena ikusteagatik, espero gustatu izana!