Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Presentazione Rilassante

Amane Grijalba

Created on November 7, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

NIRE EMOZIOEN KUTXA

Egilea: Amane Grijalba

POZAREN GAILURRA

POZTASUNA

ABESTIARI BURUZ

NON: Kantu hau, festetan entzungo nuke batik bat, baina partido bat baina lehenago berotzeko ere egokia da, energia artzeko, hau da ez da bakarrik angoenean entzungo nukeen kantu bat, animatzeko baita. gauza bat

Ze sentimendu sortzen didan

Abestiaren esanahia

NOIZ: Edozer gauza egiteko gogoa ez dudanean jarriko nuke, animatzeko eta gogoak artzeko.

Ze estilo

NOREKIN: Kantu hau ia edozein pertsonarekin entzungo nuke, baina gheinbat nire lagunak eta nire haizparekin entzungo nuke, horrela kantatu ere egin ahalko nukelako

Taldea/Egilea

WITH OR WITHOUT YOU

TRISTURA

ABESTIARI BURUZ

NON: Kantu hau eroso eta lasai sentitzen naizen leku batean entzungo nuke, nire ohean etzanda adibidez, edo eta dutxan nagoenean, etb. Ahal izanez gero hobe leku itxi batean, kanpoko soinurik entzuten ez den leku batean, melodiarik suabeena ere sentitu ahal izateko.

Ze sentimendu sortzen didan

Abestiaren esanahia

NOIZ: Kantu hau triste sentitzen naizenean entzungo nuke, izan ere triste nagoenean kantu alai bat jartzen badut ez dit ezer transmititzen, berriz kantu triste batekin identifikatuta sentitzen naiz eta horrek hobeto sentiarazten dit. Gainera, oroitzapen hunkigarriak oroitzen ditut horrelako kantuekin eta horrek tristura melankolian bihurtzen dit.

Ze estilo

Taldea/Egilea

NOREKIN: Kantu hau entzuteko pertsona aproposa ni neu naiz, nire momentu intimoa sentitu ahal izateko. Bestalde, nire etxekoekin ere entzungo nuke, kantu honekin oroitzapen asko baititugu elkarrekin eta beraiekin ere momentu eder hura partekatu nahi nukeelako.

ZOOMBIE

BELDURRA

ABESTIARI BURUZ

NON: Kantu hau etxean edo kontzeturen batean entzungo nuke. Etxean esaten dudanean dutxan izango zen batik bat edo eta nire lagunak etortzen direnean nire etxera.

Ze sentimendu sortzen didan

NOIZ: Kantu hau aserre sentitzen naizenean edo barruan hamorrua dudanean kantatuko nuke, barruko dena askatu ahal izateko. Besteak beste kirola egiteko ere ongi dago, zehazki boxeoa. Adibidez haserre nagoenean jar dezaket eta nire boxeoko sakuari jo energia gastatzearekin batera hamorrua ere berekin batera joateko.

Abestiaren esanahia

Ze estilo

NOREKIN: Kantu hau nik bakarrik entzungo nuke gehienbat, haserre nagoenean bakarrik egon nahi izaten dudalako baina lagunekin entzuteko ere ez dago gaizki, lehen esan bezala nire etxera prestatzera etortzen badira eta horrela. Beste aukera kontzerturen batean izango zen, jende guztia kantatzen egongo zelako eta nik ere horrela egin ahal izango nuelako.

Taldea/Egilea

SOMEBODY THAT I USE TO KNOW

HASERREA

ABESTIARI BURUZ

Ze sentimendu sortzen didan

NON: Habesti hau etxean edo nire lokalean entzungo nuke. Etxean adibidez ikasteko erabiltzen dudan kanta bat da edo ta baita sukaldatzeko ere. Lokala esaten dudanean lagunekin izango zen gau batean, mahi jokueta jolasten hari garen bitartean edo eta baita hitz egiten ere.

Abestiaren esanahia

NOIZ: Lehen esan bezala ikasi egin behar dudanean, etxekoekin afaltzen ari garen bitartean, lagunekin, etb. Alaere nik uste dut gehienbat lokalean gauden gauetan lagunekin

Ze estilo

NOREKIN: Kantu hau edonorekin entzun dezakedan kanta bat da, baina bereziki ni bakarrik nagoenean, familiarekin eta lagunekin. Lagunekin izan ere oroitzapen polit asko ditut lokalean beraiekin eta beraiekin entzuten dudan bakoitzean asko animatzen naiz. Baitaere aipatzeko da nire osabarekin oso gustura entzungo nukeele, bere nire izebarekin banandu zenean kantu hori bidali ziolako eta beti esaten didalako bere knatu gustukoena dela ahala ta guztiz ere

Taldea/Egilea

CIGARETTE

NI ORAIN

ABESTIARI BURUZ

NON: Hau entzuteko leku aproposa nire etxean lasai nagoenean da, eta hori normalean lau kasu desberdinetan izaten da. Komunean dutxatzean, sukaldean gaileta edo eta bizkotxoak egitean, nire gelako ahulkian eta nire gelako ispilu haurrean.

Ze sentimendu sortzen didan

Abestiaren esanahia

NOIZ: Komunean esaten nuenean, esan bezala dutxan zen, ur beroak asko lasaitzen baitnau eta burukomin guztiak kentzen dizkit. Sukaldean nire izebarekin esaten nuen, bere etxean beti gaileta eta txokolatezko bizkotxoak egiten ditugunean kantu hau jartzen duelako. Nire gelako ahulkian margotzen egoten naizelako da, eta margotzeak asko lasaitzen nau eta azkenik ispilu aurrean berriz dantzatzeari buruz hari nitzen. Dantzatea nire zaletasun handi bat da eta horrelako kantuekin nire gorputza libreki mugitzen usten dut.

Ze estilo

Taldea/Egilea

NOREKIN: Kantu hau bi pertsona ezberdinekin bakarrik entzungo nuke, nire izebarekin eta nire buruarekin. Ez nuke beste inorrekin entzungo, oso kanta pertsonala delako niretzat eta bere atzean dagoena oso garrantzitsua delako niretzat

ESKerrik asko!!!

Sortzen didan sentimendua

Abesti honek guztiz tristura ekartzen dit gorputzera, erritmoa, abeslariaren ahotsa, denak tristurara eramaten nau. Gainera kantu honekin oroitzapen unkigarri asko ditut eta oriek gogoratzean unkitu egiten naiz. Nik uste nuen ezinezko zela kantu batek horrenbeste melankolia ekartzea baina honek ala egiten du. Gainera letra ere oso sakona da eta nik, abeslariak pertsona bati buruz egiten duen bezala, nik ere niretzat oso pertsona inportante bat dena imaginatzen dut

ESTILOA

Abesti hau musika Euskal Herriko musika tradizionalean estiloan sartzen da, eta bere letra eta melodiak hori jakitera eramaten gaituzte. Musika folklorikoaren parte da eta bertso modura kantatzen da, hau da koplaka bezala (zatika). Baitaere, rock estiloa eta popa ere baditu batik bat. Abeslariaren ahotsa oso indartsua dela kontuan izanik, abestiari makarra puntu bat ematen dio, indarra bezala beste modu batera. Atzetik gitarra elektrikoa eta bateria entzun ditzakegu eta horrek kantuari indarra eta gogortasuna ematen dio.

TALDEA

Autobus magikoa taldea Oiartzunen sortutako regge eta ska musika nagusitzen diren euskarazko talde bat da. Gotzon Retegi, Julen Etxebeste, Xabi Belaunzaran, Paul San Sebastian eta Beñat Ibargoien-ek osatzen dute taldea. Musker izeneko disko bat argitaratu zuten oraindela urte batzuk eta orain jada erretiratuta daude musika mundutik.

Sortzen didan sentimendua

Abesti honek sortzen didan sentimendua poztasuna da. Gure herria libre eta askea izateko gogo eta grin horrek sekulako irrika ematen dit. Kantu hau entzutean energia pizten zait eta nire bihotz taupadak azkartu egiten dira gogoarekin batera., Gainera, kantuaren erritmoa oso bizkorra eta alaia da eta letrak zerikusi handia du euskal herriarekin eta bere independentziarekin eta ni horren aldekoa izanik asko poztutzen nauen kanta bat da.

ESTILOA

Abesti ospetsu hau power ballad izenaz ezagutua den estiloa du. Power ballad, sentimenduak adierazteko balada batzuk dira baina rock estiloarekin nahastuta, barruko sentimenduak adierazteko modu bat da modu gogorrean. Balada horietako askok gitarra-solo bat izaten dute. Normalean balada ezagun hauek egitura bat edukitzen dute, hasteko teklatu edo gitarra akustikoa batekin kantuari hasiera ematen diote melodia suabe batean. Ondoren bateria edo eta gitarra elektrikoa sartzen dira doinuari indarra emanez, letra hasten den heinean. Bestalde, aipatzekoa da akordeak hurrengo akorde-aldaketara arte eusten direla eta kantua hasten den moduan amaitzen dela, hau da bukaeran berriro erritmoa jaisten dute hasierako melodia jotzeko. Estilo honen gauza esanguratsuekin amaitzeko, esan beharra dago gitarra melodikoen soloak eta tonu garbi zein distortsionatuak ere funtsezko elementuak direla. Laburbilduz, power ballada ezagun hauek kantu sentimentala dira, non erritmoa kanta aurrera doala igotzen joaten den eta musikako elementu gogor eta suabeen nahasketak bihurtzen du berezia.

ABESTIAREN ESANAHIA

Kantu honek maitasun gaiak jorratzen ditu gehienbat, maitasunak ematen dituen momentu gazi gozoak sakontzen ditu gehienbat. Letra esan dezakegu oso sakona dela eta kantuak adierazten duena da, nola maitasunak momentu onak eta txarrak eman ditzaken. Kantuaren hasieran esaten du “begiratu harria zure begietan, begiratu zure alboan dagoen arantza”, harria eta arantzaren metaforak, maitasunezko erlazioetan gehienbat nabarmentzen diren sentimendu mingarrienak dira, gogortasuna eta mina. Kantua aurrera doala “iltzezko ohe batean berak itxaronarazi egiten dit” esaten du, horrek adierazten duena da, horren maiteminduta dagoela non edozer egiten duen beregatik. Garbi dago erlazio horretan mina egon arren, maitasunaren indarrak esperantza eta pazientzia ematen diola hor jarraitzeko, bere alboan. Motxean, erlazio hori mingarria da, baina sentitzen duen maitasunak zalantzan jartzen du. Hori adierazteko “zurekin edo zu gabe” esaldia erabiltzen dute, esaldiak, bikotekidearekin bizitzeko ezintasuna eta horrek eragiten dion mina adierazten du baina beste alde batetik hura gabe bizitzeko ezintasun ere badago, berarengan sentitzen duen maitasunagatik.

ABESTIAREN ESANAHIA

Kantu honen esanahia euskara eta euskal herriaren independentziaren aldekoa da. Esaten du euskal herria preso dagoela, besteen menpe (Espainia zehazki) gaudela eta hori aldatzeko momentua hau dela, indarrak hartu eta denok batera lortu beharreko eskubide bat dela. Askatasuna, euskal nortasuna eta kritika soziala jorratzen dituen abestia dela esan dezakegu. Bigarren “zatian” kontatzen digu gure herriak eta ikurrinak eduki duen mina sendatu behar dugula, konstiente izan eta gauzak aldatu behar ditugula. Bosgarren zatian berriz euskaldunok asko aldarrikatu dugun gai bat aipatzen du, preso guztiak dispertsatuta daudela eta hori ez dela onargarria, aspertuta gaudela horrenbeste bidaiatu beharraz gure familia-kideak ikusi ahal izateko. Zazpigarren zatian, gobernuaren kontra egiten du, esaten du gobernuak gauza asko aldatu beharko lituzkeela baina ez dutela ezer egiten eta gu beraien menpe jartzen garela esklabo bihurtuz. Azkenik bederatzigarren zatian adierazi nahi duena da gure herria eta mundua pikutara doazela, hau guztiaren atzean dagoen egia jakiten joaten zaren heinean, geroz eta beldur gehiago artzen dituzu, atzean dagoena ustelduta dagoelako.

TALDEA

U2 talde ezagun hau, Dublinen sortu zen, Irlanda, 1976. urtean. Beraien estilo nagusia Roka den arren, beste zenbait estilo ezberdin ere esperimentatu dituzte eta denborarekin pop eta musika elektronikoa ere gehitu diote beraien estiloari. Talde lau pertsonak osatzen dute, lehenik eta behin taldeko lider ospetsua, Paul David edo gehiago ezagutua Bono bezala (liderra izateaz gain taldeko abeslaria da eta oso ezaguna da politikarekiko duen ikuspegiarengatik). Bigarrenik, David Howell edo eta The edge (gitarrista, teklatua eta zenbait korotan ere laguntzen zuen). Hirugarrenik, Adam Clayton (baxua) eta azkena baina ez garrantzi gutxiagoko, Larry Mulen (bateria eta nola ez talde ospetsuaren sortzailea). Taldekideak baino haratago, beraiek bereziak egiten zituzten zenbait arrazoi ditugu, batik bat 150 milioi baino disko gehiago dituzte, zenbait lorpen lortu dituzte (Grammy saria adibidez), beraien kontzertuak beti mezu bat aldarrikatzen zuten eta nola ez giza eskubideak eta justizia soziala asko aldarrikatu izan dute.

Sortzen didan sentimendua

Abesti honek beldurra sortzen dit, gehienbat kantuaren esanaiarengatik. izan ere gerrari buruzko egi gordinari buruz hitz egiten duten abestiak beldurra ematen ohi didate. Gerra garaian egiten zituzten sarraskeriak pentsatzean sekulako beldurra sartzen zait eta hori guri gerta ziezagukela pentsatzeak ileak puntan jartzen dizkit. Gainera, ia jende guztiari bezala, gerra garaian nire aitona amonen familiakideei egindako gauzak jakin ondoren kantu hau entzutea unkigarria egiten zait. Azkenik abeslariaren ahots puskatuak tristura piskabat ere transmititzen dit. Ahala ta guztiz ere, beldurra izan harren gehien nagusitzen dena, kantu hau haserrearekin asko lotuko nuke eta haserre nagoenean entzungo nuke.

ESTILOA

Kantu honen estiloa, Rocka, grunge eta folk Irlandesaren arteko estilo nahasketa bat da. Kantu honek zenbait berezitasun eta ezaugarri nagusi ditu, batik bat grunge bezala ezagutua den estiloa, kasu honetan kantuak soinu astuna eta distortsionatu du gitarra eta baxuari esker. Jarraitzeko, Rock alternatiboaren egitura jarraitzen du, hau da inobazio eta esperimentazioz beteriko estilo musikala eta normalean hizkuntza lirikoa, kritikoa eta poetikoa erabiltzen dute. Ondoren, folk estiloa abeslariak ematen dio, hau da Dolores O’Riodan-ek eta folkaz gain oso ahots esperesiboa duenez kantuari inpaktua eta zirrara ematen dio. Amaitzeko esan beharra dago kantuaren erritmoa trinkoa dela eta konpas konstante batekin eta bateria modu eraginkorrean erabiliz tentsio eta drama puntu bat sortzen du

ABESTIAREN ESANAHIA

The Cranberriesen kantu hau protesta moduko bat da, hitz egiteko beldur direnen ahotsa da, indarkeriaren eta gerraren aurkako erresistentziaren sinbolo bihurtu dena. Kantu honek gerra garai gogorrak azaltzen ditu, nola pertsona asko gerraren frustrazio eta min gogorrean haziak eta heziak izan diren. Kanta hau gertakizun batetik datorkigu, Warringtongo atentatu bat egon zen 1993an eta bi ume hil ziren IRA (Ejercito Republicano Irlandes) jarritako bi bonben ondorioz; Noski gertakizun horren kontra protesta eta manifestazio modura kantu hau egitea erabaki zuen eta gerraren kontrako borroka bat hastea. Kantuan zehar, zenbaitetan “Zoombie” hitza aipatzen du, hori metafora bat da, horrekin erakutsi nahi duena da nola gerraren ondoren zoombie batzuk bihurtzen garen horrenbeste biolentzi eta hilketaren ondoren. Baitaere aipatzeko da nola kritikatzen duen gizarte honetako gerraren normalizazioa, bere ustez hau ez da onargarria, ez da normala, ez da heziketa, ez gara gizakiak, zoombiak bihurtzen gara.

TALDEA

Rock Irlandeseko talde ospetsu hau 1989-an sortu zen, Dolores O’Riodan abeslariaren eskutik. Musika talde hau 4 pertsonaz osatua dago, esan bezala Dolores O’Riodan abeslaria, Noel Hogan, gitarra eta zenbait koro eramaten zituen, Mikel Hogan, baxua eta zenbait koro eramaten zituen eta azkenik Fergal Lawler, bateria. Esan beharra dago talde hau oso ospetsua dela, 40 mila disko baino gehiago saldu dituzte munduan zehar, zenbait Grammy nominazio ere jaso ditu eta 2 kantuekin zenbait lorpen jaso dituzte, horietako bat zoombie kantuarekin izan zen.

ABESTIAREN ESANAHIA

Abesti honek maitasun harreman baten amaierako sumina kontatzen digu. Kantua pasatako momentu zoriontsuak esaten hasten da, nola esaten zuten horren pozik bizi zirela elkarrekin non poztasunez hilko ziren, baina segituan adierazten du nola bere buruari sinistarazi zion bera zela pertsona egokia, izan ere bere alboan oso bakarrik sentitzen zen. Horrek erakusten digu nola maitatzea bakarrik ez den nahikoa harreman bat edukitzeko, horrela bada maitasunaren oroitzapen hori denborarekin mina bihurtzen da, abeslariaren kasua bezala. Baitaere, aipatzen du batzuetan tristura mota batekiko adikzio artzen dugula, gure buruari pentsatuaraziz etsipen bat bezala dela, nekea eta nola ohitzen garen harreman horretara pentsatuz ongi dagoela, baina ez dago. Kantuak aurrera egiten duela esaten du beraiek ere konturatu zirela ez zegoela ondo beraien harremana eta eta moztea erabakitzen dutela, neskak esanez lagunak izan zitezkeela eta mutila ez da damutzen baina bai barruko haserre eta amorru guztiekin esatne du ez zela beharrezkoa telefono zenbakia aldatzea, beraien artekoa pasa ez balitz bezala egitea, etb. Berak ez du bere maitasuna eskatzen, biak ziren jakitun ez zeudela ondo, baina eskatzen zuena zen ez egitea ezagutuko ez balu bezala.

Sortzen didan sentimendua

Abesti hau oso berezia da, izan ere melodiak ez dit haserre transmititzen baina letrak eta bi abeslarien kantatzeko moduak bai. Abeslariek ematen du benetan sentitzen dutela kantatzen dutela, hau da ematen du beraien bien artean benetan gertaturiko gatazka bat dela nahiz eta ez den horrela. Letra berriz oso gogorra da eta garbi ikusten da lhaserretik idatzita dagoela.

ESTILOA

Kantu honek estilo askoren nahasketa bat egiten du, hona hemen erabiltzen dituzten estiloen elementu esanguratsuenak. Hasteko, Indi pop bezala ezagutua den estilo musikala erabiltzen dute, estilo hau minimalista eta esperimentala izatean datza. Besteak beste, elektro-akustika ere erabiltzen dute, hau da, oinarri erritmiko elektronikoa du, baina zenbait instrumentu akustiko ere erabiltzen dituzte (pianoa eta gitarra adibidez) eta hori indi-poparen erritmo nagusienetako bat da. Ala eta guztiz ere erritmoa motela eta pisutsua izaten jarraitzen du bateria eta danborrari esker. Baitaere, aipagarria da kantuari berezitasunak emateko erabiltzen dituzten trikimainak, adibidez ekoa jartzea, ahotsak tolestea (doblatzea), etb. Besteak beste, rok, pop eta folk estiloak ere sartzen dituzte kantuan zehar.

TALDEA

Kantu hau Wouter André De Backerek idatzi eta produzitu zuen edo gehiago ezagutua Gotye bezala, baina ahala eta guztiz ere Kimbrarekin elkarlanean arituta. Goty izeneko abeslari ospetsu hau “Brujas”-en jaio zen, Belgikako hiri bat, 1980ko maiatzaren 21ean. 1982-an bere familia eta bera Australiara joan ziren bizitzera eta bera abeslari, konpositore eta multinstrumentista da. Abeslaria hau musika artean jaio zen eta txikitatik pianoa eta bateria jotzen ikasi du, esan beharra dago bakarlaria bihurtu baina lehen, gaztetan talde batean egon zela Downstares izenekoa, baina ondoren taldekideak banantzen joan ziren eta taldea desagertu zen. 2001-ean, bere lehen albuma igo zuen eta segidan beste bi; 2011-ean berriz, somebody that I use to know kantua igo zuen eta lehen postura iritsi zen Billboard Hot 100ean 2012-ko kanturik salduena izaten jarriz. Besteak beste aipatzekoa da 3 gremy sari irabazi dituela, urteko grabaziorik honena, sei ARIA sari, eta zenbait lorpen gehiago.

ABESTIAREN ESANAHIA

Abesti hau melankoliaz beterikoa da. Gai nagusia denbora eta galdutako aukeren hausnarketa sakon bat da. Metaforaz beteriko kantua honek bizitzan ez hartutako esperientzi eta arriskuak islatzen ditu, horren adibide dugu esaten duenean “los cigarrilos que nunca e fumado”, “y todas las letras que nunca e enviado”. Aipagarria da baita ere esaten duenean “estoy perdiendo el tiempo, desperciciando el dinero otra vez” orrek bizitzako buklea adierazten du, nola sartzen garen portaera eredu batean eta denbora guztian ori errepikatzen dugun ezer aldatu gabe. Jarraitzeko, “sentado a la pistina, pero estaba asustado” beste metafora bat da, nola aldaketa beldurrarengatik ez ditugun gauza asko egiten. Amaitzeko zahartzaroaren gaia ere aipatzen du, hori erabiltzen du adierazteko gauza batzuk ez daudela gure planetan, baina beraiekin bizi eta aurrera egin behar dela.

Sortzen didan sentimendua

Kantu honek sentimendu bat baina gehiago sortzen dizkit. Hasteko melankolia eta poztasuna, izan ere doinu suabeak nire aurtzaroa gogorarazten dit, eta nire familiarekin pasatako momentu on eta unkigarriak. Azkenik tristura ere ekartzen dit gogora, letra oso tristea izan arren egia delako, askotan beldurra diogulako erabakiak artzeari eta nik egindako akatsak beldurrarengatik gogora ekartzen dizkit.

ESTILOA

Kantu hoenen estilo nagusia indi eta folka da. Fol estiloa laburbilduz, modaren joera bat da, bere eklektizismoa, askatasuna eta adierazpen pertsonalak dituena ezaugarri bezala, eta hainbat eskualde eta garaitako kultura herrikoi eta tradizionalean inspiratzen da. Indi estiloa berriz, indibidualtasunean eta sormenean oinarritutako estiloa da, aniztasuna eta adierazpen-askatasuna islatzen duena eta elementu retro eta eklektikoekin egiten ohi da. Jarraitzeko, elementu esanguratsu batzuk baditu kanta honek. Hasteko, erritmo mantsoa eta melankolikoa du, instrumentu minimalistekin lortua, pianoa instrumentu nagusi bezala eta baxu elektriko bat eta bateria batekin lagunduaz. Amaitzeko, abeslariaren ahotsa leuna eta hunkigarria da eta atzeko koroa xinplea baina oso egokia da kantuarentzat.

TALDEA

Lourdes Hernandez Gonzalez abeslari bakarlari bat da, Madrilen jaio zena 1985eko azaroaren 20an. Bere musikarekiko lotura 15 urterekin hasi zen, gitarra jotzen hasi zenean eta 18 urte zituelarik bere letra eta melodia propioak egiten hasi zen Madrilgo tabernetan jo ahal izateko. 2006-ean russian red izenaz ezagutarazi zen eta “tres tristes trastes” tabernan jotzen egon zen. 2007-an, bere lehen maketa grabatu zuen beste abeslari baten laguntzaz eta 2008-an bere lehen albuna igo zueni, 40.000 mila kopia bainio gehiago saldu zituelarik. 2008 eta 2009 artean, 200 kontzertu baina gehiago eman zituen eta zenbait jaialditan ere parte hartu zuen. Bere lorpenei dagozkionez, errebelazio diskarik honenaren saria irabazi zuen, musikako bremietarako izendapenak ere izan zituen, telebista eta pelikuletan ere bere kantak oso erabiliak izan dira, etb.