Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Ez gara atzo goizekoak
araitzjauregi
Created on November 6, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Akihabara Microsite
View
Essential Microsite
View
Essential CV
View
Practical Microsite
View
Akihabara Resume
View
Tourism Guide Microsite
View
Online Product Catalog
Transcript
Ez gara atzo goizekoak
Sarrera
baliabideak
ebaluazioa
Unitatearen ibilbidea
helburuak
unitatearen nondik norakoa
helburu zehatzak: iKASLEA GAI DA LAGUNEI EDO FaILIAKOEI, GUTUN BIDEZ, BERE BIZIPENAK KOTATZEKO eta gonbidapenak egiteko.
testuinguru orokorra
Unitate honetan, eskola garaiko lagun bati gonbidapen gutuna edo posta elektronikoa idazteko eskatuko dizugu. Idatzi horretan, lagunari eskolako kideez eta irakasleez dituzun oroitzapenen gainean idatzi beharko diozu. Azkenik, garai haien inguruko kontaketa egiteko eskatuko dizugu unitateearen amaieran. B1 mailako jardun biko talde baterako proposaturiko unitatea da honako hau. Ikastaroaren 3. hilabete aldera egiteko egokia, izan ere, aurretik ikusitako edukien errepasoa eta finkatzea du ardatz eta helburu nagusi.
aZKEN EKINTZA: uRTE BATZUK BADIRA ESKOLA UTZI ZENUELA. eSKOLA-GARAIKO LAGUN BATEKIN, AFARI BAT PRESTATZEA ERABAKI DUZUE ETA GELAKO IKASKIDE GUZTIAK GONBIDATU NAHI DITUZUE. EGITEKOA: IDATZI GUTUN BAT ESKOLAKO GELAKIDE OHI BATI, GARAI HARTAKO KONTUAK GOGORARAZTEKO ETA AFARIRAKO GONBITEA EGITEKO. -aURKEZTU ZEURE BURUA -ADIERAZI GUTUNAREN HELBURUA -KONTATU PASADIZOREN BAT -aDIERAZI NON ETA NOIZ BILDUKO ZARETEN. -ETORTZEKO ARRAZOAK EMAN -ESKATU KONFIRMAZIOA
Bi atalez eta azken ekintzaz osaturiko unitatea da. Atal bakoitzaren erdian eta amaieran ekintza komunikatibo bat gauza dezala proposatuko zaio ikasleari, batzuetan bakarka, batzuetan taldean, eta batzuetan elkarreraginean. Unitatearen amaieran, modu asinkronoan, azken ekintza nagusia gauzatu beharko du ikasleak (aurreko hiruretan landutakoa erabiliz).
ebaluazioa
Ebaluazioa unitatean zehar
A atala. Ekintza: - Asinkronoa: padletean idatzi eta kide batena iruzkidu edo galdera egin (irakasleak gainbegiratu) -Lan sinkronoa: txuletei buruzko kontaketa egin kideei. B atala. Ekintza -Asinkronoa: Kide bati whatsapp mezua proposamena egiteko. Jasotakoari erantzun (ikasleak gainbegiratu). -Sinkronoa: Guztion artean gonbidapena idaztea eta elkar ezagutzeko eguna antolatzea (elkarrekin zuzendu, irakasleak gainbegiratu).
Ebaluazio motak
Autoebaluazioa. Ikasleak unitatea hasi orduko eskura izango du azken ekintzarako errubrika. Irakasleak argi adieraziko du hasierako unetik azken ekintza zein izango den eta zein parametroren arabera ebaluatuko duen irakasleak azken produktua. Ikasleak bere prozesua gidatzeko eta mikroekintzen zergatia ulertzeko tresnatzat erabiliko du unitatearen ibilbidean zehar. Azken ekintza egin aurretik, irakasleak berriro adieraziko du errubrika kontuan izatearen garrantzia. Kohebaluazioa: Ikasleek elkarrekin eta elkarrekintzan jardungo dute sarritan, elkarren ikasketa koerregulatzen. Hala ere, zenbaitetean (esaterako, gonbidapen gutunean), oso modu esplizituan egingo dute elkarren ebaluazioa: taldeka sortutako gutunetatik bat aukeratu beharko du taldeak, eta aukeraketaren zergatia arrazoitu. Zer dauka eredu bakoitzak besteak baino hobea? Heteroebaluazioa: irakasleak unitatean zehar sortutako ekoizpenak gainbegiratu eta zuzenduko ditu: padleterako testuak eta whatsapp mezuetako propoposamen eta erantzunak.
azken ekintzaren ebaluazioa
Moduluaren hasiera-hasieratik, ikasleak azken ekintza egoki bideratzeko eta autoebaluazioa egin ahal izateko errubrika bat izango du eskura. Bertan, ebaluazio irizpideak agertuko dira eta 1etik 3ra bitarteko deskriptoreak irizpide bakoitzerako.
Errubrika
a atala: Gora gure ikastola! gaia kokatu, aurrezagutzak piztu, hiztegia aurrikusi
Lan asinkronoa
Lan sinkronoa
1 -Gaia kokatzeko, Mentimeter bidez, hitz hodeia osatuko dute ikasleek. Haurtzaroarekin lotzen dituzten 3 hitz aukeratu beharko dituzte. 2- Hitz horietako bat aukeratuta, taldeko whatssap taldera grabazio motz bat bidali beharko dute, esanez, zergatik aukeratu duten hitz hori eta zer dakarkien burura (grabazioaren iraupena, minutu bat gutxienez) 3- Testua irakurri (testu eredua) eta denbora markatzaileak azpimarratu. Erreparatu aditz aspektuaren aldaketei. 4-Testu motza idatzi padletean haurtzaroko objektu bati buruz. Kideen ekarpenak iruzkindu. Derrigorrezkoa izango da kideren bati galdera edo iruzkina egitea. Guztien artean gogokoen dituen bi edo hirurak markatu beharko ditu ikasleak.
1-Padleteko testuak irakurri guztion artean eta zuzendu (aditz denbora eta aspektua izanik ebaluagai nagusi). Adierazi horietako zein irudi, edo beste lotuko luketen gehiago beren haurtzaroarekin eta zergatik. 2-Hitz horien guztien artean ea azterketan erabili ohi ziren (diren) "txuletak" agertu diren galdetu. Horiei buruzko galdetegia 3 edo 4ko taldeetan hitz egiteko. 3- Argudiozko testuak ahoz. Iritzia eman. Iritzia emateko formak errepasatu. Arbelean, guztien artean. 4T-xuleten" gaia abiapuntu dugula, talde handian bakoitzari berari edo inguruko norbaiti gertatuko anekdota baten berri eman.
Hodeia
Txuletak
B atala: nire urtebetetze festara gonbidatu nahi zaitut gonbidapenak eta proposamenak
Lan asinkronoa
Lan sinkronoa
1-Hiru grabazio entzun. Horietan, zenbait pertsonaren kontaketak entzungo ditu ikasleak. Haurtzaroko urtebetze festei buruz arituko dira hizlariak: nolakoak izaten ziren eta zer egiten zuten ospatzeko, zein arazo egoten zen eta bereziki gogoratzen duten urtebetetze baten berri emango dute. 2-Kontaketa lantzeko testuak; aditz aspektua lehenaldian. Eskola garaiko anekdotak jasotzen dituzten hainbat testuaztertuko ditu ikasleak aspektuari errepara diezaion. Anekdotak eta ohiturak tartekatzen diren 2 edo 3 testu baliatu. Sailkatu ditzatela bertan aurkitutako aditz formak aspektuaren arabera: puntukariak, etorkizunekoak, ohiturazkoak eta burutuak. 3-Testu horietako denbora markatzaileak azpimarratu ditzatela. Zuzenketa orria helarazi, autozuzenketa egin dezaten. 4-Gonbidatzeko eta proposamenak egiteko formak landu. Egitekoa: Whatsappa bidali kide bati plan bat proposatzeko eta harako gonbidapena eginez (gutxienez, 80 hitz) " Zergatik ez dugu larunbatean kafe bat hartzen?", "Joango gara mendi ibilbie bat egitera?", "Zer iruditzen zaizu euskaltegiko lana elkarrekin egitea?"... erako formulak erabilita. l
1- Jaso dituzten proposamenei buruzko elkarrizketa. Talde handian adierazi zer proposamen jaso duten eta zer erantzun duten (zehar estiloa lantzeko balia liteke). 2-Elkar ezagutzeko eguna. Euskaltegiko beste talde bat gure ikasleen saio batera gonbidatu behar dutela adieraziko diegu, eta eurena dela egun horren antolaketa osoaren ardura. Hortaz, gonbidapen gutuna idatzi beharko dugula guztien artean. Horretarako, ordutegia, egitaraua langintza osoa diseinatu beharko dute talde txikietan. Zer egingo duten pentsatu (jokoak, janaria ekarri, mintzodromoa... ). Behin horiek guztiak erabakita, gonbidapen gutun bana idatzi eta bat aukeratu. Aukeraketaren zergatia arrazoitu. Gutuna beste talde bati helarazi.
azken ekintza: gonbidapena eskolako lagunari
Unitatean ikasitakoak baliatuz, azken ekintza egin beharko dute ikasleek. Egin aurretik, errubrika gainbegiratzearen garrantzia gogoratuko die irakasleak.
Asinkronoa. Azken ekintza
URTE BATZUK BADIRA ESKOLA UTZI ZENUELA. ESKOLA-GARAIKO LAGUN BATEK ETA ZUK AFARI BAT PRESTATZEA ERABAKI DUZUE ETA GELAKO IKASKIDE GUZTIAK GONBIDATU NAHI DITUZUE. EGITEKOA: IDATZI GUTUN BAT ESKOLAKO GELAKIDE OHI BATI, GARAI HARTAKO KONTUAK GOGORARAZTEKO ETA AFARIRAKO GONBITEA EGITEKO. -AURKEZTU ZEURE BURUA -ADIERAZI GUTUNAREN HELBURUA -KONTATU PASADIZOREN BAT -ADIERAZI NON ETA NOIZ BILDUKO ZARETEN. -ETORTZEKO ARRAZOAK EMAN-ESKATU KONFIRMAZIOA.
Irakasleak errubrikan oinarrituta produktua ebaluatu
helburu komunikatiboak
- GAITASUN SOZIOLINGUISTIKOA • Testuaren ezaugarriak: -Enuntziatzailea: ikaslea. -Enuntziatarioa:eskolako kide ohia -Xedea: kontatzea, arrazoitzea eta konbentzitzea. Erabilera-esparrua: `pribatua, lagunartea. • Gaia: Haurtzaroa eta eskola. • Kultura erreferentziak: eskola sistema, ikastola,frankismo garaiko eskola, jokoak...GAITASUN TESTUALA • Testu-generoa: gutun informala, gonbidapen informala. • Funtzioak: Kontatzea eta gonbidatzea (modalizazioaren erabilera komentzitzeko estrategia gisa)GAITASUN LINGUISTIKOA • Lexiko-semantikoa:eskolari lotutakoak, datak.... • Morfosintaktikoa:aditz aspektua, denbora markatzaileak, aditz laguntzailea, deklinabidea... • Ortografikoa: puntuazioa, ortografia. Prosodia: ahoskera.
- GAITASUN ESTRATEGIKOA • Bestea konbentzitzeko baliabideak eskuratzea.Proposamenak modu eraginkorrean egitea. • Erantzuna eskatzea, aukera posibleak aztertzea. • Testuaren berrirakurketa eta errepasoa lantzea.
BAliabideak
Moodle plataforma izango da euskarri nagusia.Hara igota egongo da unitatea eta tresna guztietarako sarbidea esteka edo QR bidez emango zaio ikasleari. Ebaluaziorako tresnak: Autoebaluaziorako galdetegiak Atal bakoitzeko eginkizun guztiak bete dituen konprobatzeko check list erako galdetegia (atala amaitutakoan, baina hasieratik bistan) Tresna digitalak: -Moodle plataforma. -Mentimeter (hitz hodeia) -Whatsappa (grabazioak bidaltzeko eta plan baterako proposamena helarazteko). -Padleta, argazkiak iruzkintzeko. Bestelakoak: -Kontaketei erreparatzeko grabazioak. -Argudiozko formulak lantzeko testuak. -Gonbidapen testuen ereduak. -Autozuzenketa orriak
Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eufugiat nulla pariatur.
(Auto)ebaluaziorako errubrika
Unitatearen amaierako testua egin aurretik, erreparatu zuzenketarako oinarri izango diren irizpideei.
Sokalsaltoan
Gogoratzen dut, umetan, atsedenaldietan izugarri ondo pasatzen genuela. Neskak atsedenaldi guztietan sokasaltoan ibiltzen ginen. Guri jolasguneko txoko txiki bat baino ez ziguten uzten mutilek. Haiek patio osoa hartzen zuten fubolerako! Irakasleei eskatzen genien sokari eragiteko, eta gu jauzi eta jauzi aritzen ginen. Behin, eztropezu egin nuen sokarekin eta sekulako kolpea hartu nuen belaunean. Merkromina eta ur oxigenatuak guztia konpontzen zuen garai hartan! Urte asko pasatu diren arren, sokasaltoan aritzeko abesti guztiak gogoratzen ditut oraindik. Zenbatetan kantatatu genituen!
TXULETAK
Talde txikietan, eztabaidatu galdera hauei buruz:
- Txuletarik onena ondo ikastea da
- Kopiatzea iruzur egitea da
- Txuletak egitea nork bere burua engainatzea da
- Txuletek irudimena eta memoria lantzeko balio dute.
- Gainditzeko, edozerk balio du.
- Txuleta bat larrialdi batean baino ez nuke erabiliko.
- Gainditzeko egiten diren tranpa guztiak ez dira onartezinak maila berean, batzuk larriagoak dira.
¿Tienes una idea?
Klikatu esteka honetan. Aukeratu irudietako bat, eta egizu testu labur bat (50 hitz inguru) bertako galderei erantzunez. Zure haurtzaroko irudirik ez bada, igo zeuk zurea eta idatzi hari buruzko testu labur bat.
- https://padlet.com/araitzjauregi/ez-gara-atzo-goizekoak-abu3yl2oqzu8g9dy
Aukeratu hitz horietako bat, eta esan zergatik den esanguratsua zuretzat.
¿Tienes una idea?
Usa este espacio para añadir una interactividad genial. Incluye texto, imágenes, vídeos, tablas, PDFs… ¡incluso preguntas interactivas! Tip premium: Obten información de cómo interacciona tu audiencia:
- Visita las preferencias de Analytics;
- Activa el seguimiento de usuarios;
- ¡Que fluya la comunicación!
¿Tienes una idea?
Klikatu esteka honetan. Aukeratu irudietako bat, eta egizu testu labur bat (50 hitz inguru) bertako galderei erantzunez. Zure haurtzaroko irudirik ez bada, igo zeuk zurea eta idatzi hari buruzko testu labur bat.
- https://padlet.com/araitzjauregi/ez-gara-atzo-goizekoak-abu3yl2oqzu8g9dy