Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
ELEMENT CITY
Beñat De La Cruz
Created on November 5, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
SALBA DEZAGUN ELEMENT CITY
Hasi baino lehen, herria salbatzeko, arau batzuk daudela jakinarazi nahi dizuegu, hauek ezagutu bezain laster, has dadila jokoa!
Badakizu zeintzuk diren joko honen arauak. Baina, Gaiari buruz dituzun aurrezagutzak jakin nahi ditugu. Galdera hauen bidez, jokoa hasi aurretik zure ezagutzak handitzea gustatuko litzaiguke.
SALBATU BEHARREKO AUZOAK
Jadanik 4 R-ak zeintzuk diren badakizunez, eta haien inguruari buruzko informazioa bilatu eta aztertu duzunez, lehenengo pertsonaia laguntzeko ordua heldu zaizue! Uraren auzoko pertsonai garrantzitsuena Nilo da, eta nahiko kezkatuta dago bere familia bizi den ibaia hondakinez beteta dagoelako. Beraz, Nilo lagundu beharko duzue bere ibaia garbitzen, bertako hondakinak jasoz.
HONDAKINEN SORRERA
1. ERRONKA. URaren AUZOA
Oso ondo! Lortu duzue!Bizi naizen ibaiko hondakin guztiak edukiontzi egokira bota izanak asko pozten nau! Hemen uzten dizuet zein den edukiontzi bakoitzean doan hondakin mota.
SALBATU BEHARREKO AUZOAK
Zorionak! Baduzue Nilo zuekin, baina Suaren Auzoak zuen beharra du oraindik. Energia berriztagarri eta jasangarrietan adituak zarete orain. Hala ere, Suaren auzoan etengabeko suteak daude, hauek itzaltzeko, Candelaren laguntza beharko duzue, sugar guztietan biziena. Kandelari laguntzeko energia berriztagarriekin eta jasangarriekin lotutako baieztapenak egiazkoak edo faltsuak diren erantzun behar duzue. Erantzun zuzenak lortzen ez badituzue, auzoa sutan egongo da betiko.
ENERGIAREN ETA KONTSUMOAREN EKOIZPENA
2. ERRONKA. SUAren AUZOA
Zorionak! Suaren Auzoa salbatu duzue! Galderak modu egokian erantzun dituzuenez, auzoko sute guztiak amatatzea lortu duzue. Energia berriztagarriak oso garrantzitsuak dira gure Lurra planeta maitearen zaintzarentzat. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzu bideo bat:
SALBATU BEHARREKO AUZOAK
Bi auzo salbatu dituzue, primeran! Nilo eta Candela zuekin daude! Haizeak sortzen dituen fenomenoak ikusi eta ikasi dituzue. Fenomeno hauek, Haizearen Auzoa kaltetzen ari dira. Horregatik, Galernari lagundu beharko diozue definizioak eta haizearen fenomenoak lotzen. Bikoteak ondo lotzen badituzu, Haize Auzoa salbatzea lortuko duzue, aurrera!
INGURUMEN TALKAK
3. ERRONKA. HAIZEaren AUZOA
HITZAK
DEFINIZIOAK
- Ekaitz izugarriak dira, eta itsasoan sortzen dira ura oso bero dagoenean. Euri asko eta haize oso gogorrak ekartzen dituzte, gauzak mugitu eta etxeetan eta zuhaitzetan kalteak eragin ditzaketenak.
- Inbutu forma duten aire-zurrunbilo erraldoiak bezalakoak dira. Aire beroa eta hotza elkartu eta oso azkar biratzen hasten direnean sortzen dira.
- Haizeak hain gogor jotzen duenean, adarrak, hostoak eta lurrean dauden objektuak mugitzen ditu. Gauza arinak ere leherraraz ditzake!
- Urtero norabidea aldatzen duten haize bereziak dira. Batzuetan euri asko ekartzen dute eta beste batzuetan klima lehorra izaten da.
- Mendietatik jaitsi eta bero eta lehor bihurtzen den haizea da. Horren ondorioz, klima beroagoa izan daiteke mendietatik gertu.
- Haizeak jotzen du eta harea eta hautsa eramaten ditu leku batetik bestera. Prozesu honek hareazko dunak sortzen ditu basamortuan.
Primeran! Haizearen Auzoa salbatu duzue!Ez haize-ekaitzek, ez Montzoiak, ez digute kalte gehiagorik egingo. Haizeak ere gauza on asko ditu, esteka honetan ikusi ahalko dituzue honek dituen onurak:
SALBATU BEHARREKO AUZOAK
Azkenengo auzora heldu zarete! Ia lortu duzue, auzo bakarra falta zaizue hiria salbatzeko. Jadanik, Nilo, Candela eta Galerna dituzue zuekin (eta haien auzoak baita ere), baina Lurraren Auzoak eta Terrik oraindik zuen beharra dute. Bazarete adituak ekonomia berdean ezta? Iritsi da zuen azken aukera hiria salbatzeko, ondo irakurri!
EKONOMIA BERDEA
4. ERRONKA. LURRAren AUZOA
Erratzen zarenean, klikatu saguarekin pertsonaren gorputz-atal bakoitzean, errakuntzak zenbatzen joateko.
Zorionak talde! Azkenean Hiria salbatzea lortu duzue! lau auzoak bere normaltasunera itzuli dira. Gure lau protagonistak oso pozik daude, eta eskerrak ematen dizkizuete egindako lanagatik! Berez, hiria bere normaltasunera iritzi da eta Oinarrizko Nukleoa bere orekara bueltatzea lortu duzue. Beste batera arte! Mila esker talde!
Hiria bere bidean jartzea lortu duzue, eta orain azken proiektua buka dezakezue, 10 aholku dituen dekalogo bat osatu beharko duzue aipatu ditugun lau elementuak zaintzeko zuen egunerokotasunean.
Jokoan zehar honako botoiak ikusiko dituzu pantailaren goiko eskumako aldean. Guztira 4 botoi daude, auzo guztietatik igarotzean, eta gure pertsonaiak ondo lagundu badituzue irudia kolore biziagoekin ikusiko da. Kontuan izatekoak:
PERTSONAIEN BOTOIAK
ZERTARAKO BALIO DUTE?
- Hasieran irudi guztiak kolore argia izango dute.
- Auzoa salbatzerakoan, irudia aldatu egingo da.
- Element City salbatzeko 4 irudiak aktibatu beharko dituzu.
Gogoratu: Ez sartu paper zikinik, adibidez erabilitako ahozapiak edo paper bustiak.
- Kartoizko kutxak (zerealak edo zapatak, adibidez).
- Aldizkariak, liburuxkak eta paperezko orriak.
- Esne edo zukuaren kartoizko kaxak (hutsik eta garbi badaude).
KARTOIZKO EDUKIONTZIA
Edukiontzi urdinean paper eta kartoi guztiak doaz:
Gogoratu: E-waste hondakinak ez dira etxean birziklatzen, garbigune edo leku berezi batera joan behar dira.
- Pilak eta bateriak.
- Mediku hondakinak (xiringak, botikak...), intsektizidak...
- Erabilitako olio zikina.
E-WASTE EDUKIONTZIA
Edukiontzi gorrian tresna eta gailu elektroniko guztiak edo hondakin arriskutsuak doaz:
Gogoratu: Ez sartu gauza zikinik edo janariz betetako ontzirik.
- Plastikozko botilak (urarenak, freskagarriak, etab.).
- Plastikozko poltsak.
- Jogurt eta janari ontziak.
- Freskagarri edo janari-latak.
PLASTIKOEN EDUKIONTZIA
Edukiontzi horian plastikoak, latak eta ontziak jarriko ditugu:
Gogoratu: Ez sartu plastikorik, metalik edo deskonposatzen ez den gauzarik.
- Fruta- eta barazki-hondarrak.
- Arrautza-azalak eta hezurrak.
- Te-poltsatxoak eta kafe-soberakinak.
EDUKIONTZI ORGANIKOA
Hemen, deskonposatu daitekeen guztia jartzen dugu (janari-hondarrak):
Gogoratu: Hemen ez doaz kristalezko gauzak (edalontziak edo plater hautsiak), ezta bonbillak ere.
- Beirazko botilak (zukuarenak, freskagarriak edo urarenak).
- Beirazko potoak (marmeladarenak bezala).
BEIRAREN EDUKIONTZIA
Edukiontzi berdean beirazko ontzi guztiak daude: