Want to make interactive content? It’s easy in Genially!

Over 30 million people build interactive content in Genially.

Check out what others have designed:

Transcript

KAIXO BERRIRO, LAGUNAK!

GELAN, OLENTZEROREN INGURUAN GALDERA ASKO EGIN DITUZUE. ERANTZUTEKO AUKERA ERE IZAN DUZUE. GABONAK OSO GERTU DAUDELA KONTUAN IZANDA, ZIUR OLENTZERO LAN ETA LAN ARI DELA GUZTIONTZAT OPARIAK PRESTATZEN.BENO BA... BADAKIZUE GAUZA BAT? GU BERE LAGUNTZAILEAK IZAN GAITEZKE! BAIETZ IDEIA ONA IRUDITZEN ZAIZUELA!
ABENTURA HANDI BAT IZANGO DA ETA ZIUR OLENTZEROK PILO ESKERTUKO DIGULA. BAINA... ZELAN EGIN DEZAKEGU? HASTEKO, OLENTZEROK EZ BAKARRIK LAN EGITEN ez duela JAKIN BEHAR DUZUE. EUSKAL HERRIAN, BERE LAGUN MAGIKOAK DITU; adibidez: basajaun, basoen zaindaria, mari, naturaren indarra...
lagun hauek eta ezagutuko ditugun beste batzuk, natura zaintzen laguntzen dute eta guk ere, haiengandik pilo ikasiko dugu. beno ba... zer iruditzen zaizue olentzeroren lagunak ezagutu ondoren, olentzerori gutun berezi bat idazten badiogu?
gutun berezia izango da, bai, baina badakizue zergatik? bertan nahi ditugun opariak idatziko ditugulako, baina kontuan izanda, natura zaintzen laguntzen duten opariak izan beharko direla. beraz, oso ondo pentsatu beharko dugu zer eskatu... zer nahi dugu benetan?
hau guztia egin ondoren, zer iruditzen zaizue bere etxea bisitatzera joaten garenean, idatzitako gutuna ematen badiogu?olentzero poz-pozik ipiniko da! are gehiago bere laguntzaileen eta natura zaintzearen inguruan asko ikasi dugula jakinarazten badiogu. prest zaudete lagunak! has gaitezen!