Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Hasi

1A·B·C·D

/zaumatropea/ "mirari birakaria"

"θαύμα" /zauma/ (= "miraria") + "τρόπος" /tropos/ (= "biraketa").

THAUMATROPEA

A) ZER ESAN NAHI DU "thaumatrope" hitzak?

- Thaumatrope hitza asmatutako neologismoa da (berba berria da). Grezierazko hitz bitatik dator:

"θαύμα" /zauma/ (= "miraria") eta "τρόπος" /tropos/ (= "biraketa").

- Beraz, "Mirari birakaria" edo "Biraketa miresgarria" liteke euskarazko esanahia.

B) ZER DA thaumatrope bat?

- XIX. mendean asmatutako jostailua da.

- Thaumatropea bi irudi marraztuta dituen disko bat da. Diskoa biratuko dugu erdiko diametro horizontalaren inguruan.

- Thaumatropea biratzean, irudi biak gainezartzen dira eta gure begiak (irudi biak batera ikustean) irudi geldi bakarra ikusten du.

C) Nola egin thaumatrope bat?

1- Lehenik, gustuko dugun irudi bat aukeratu behar dugu. Irudia gai batekin harremanatu behar dugu. Irudi bakar hori irudi bitan bananduko dugu.

2- Marrazketa-paper batean, irudi-zati bi horiek zirkulu berdin bitan irudikatuko ditugu: irudi bat zirkulu bakoitzean. Irudiaren zati bat paper baten alde batean marraztuko dugu, eta beste irudia paper horren beste aldean. (Edo beste paper batean).

3- Borobilaren erdiko diametrotik biratuko denez, zirkulu erditik diametro horizontala marratu beharko dugu.

4- Diametro horretatik pasa liteke lokarri bat (lokarri horren inguruan borobila biratzeko). Edo bestela, diametro horren mutur bietan zulo bana egingo dugu, zuloetan lokarri bi lotzeko, bat bakoitzean.

Azkenik, thaumatropea harien muturretatik heldu eta bira-arazi ezazu! Irudi biak biratuko direnez biak batera (une batez) ikusiko ditugu (irudiak 'gainezartzen' direlako gure ikusmenean).

MATERIALAK & GAIAK

* Zein MATERIAL behar dugu horrelako jostailua egiteko?

Zerrenda bat egin.

* Zein GAI aukeratuko dugu?

· Euskara: antzinako hizkuntza, eguneroko hizkuntza. · Hezkidetza: Denok hezkuntza berdina behar dugu. · Ingurunearen Zaintza: Agenda 30eko helburu bat:

edo:

· STEAM (Science, Technology, Engineering, Art, Maths) · Eleaniztasuna (hizkuntza askotan ikastea: Euskaraz, Gazteleraz, Ingelesez, Frantzesez, Arabieraz, Wólof-ez , Quechuaz, Guaraníz, Berber-ez, Swahiliz, ...) · Elkarbizitza eta guztion Aniztasuna: Elkarri adeitasunezko tratua eman beharra.

Hori da dena!

Eskerrik asko arretagatik.Aurrera beti!