Want to make interactive content? It’s easy in Genially!

Heziketa Fisikoko saioetan erabiltzeko baliabide digitala.

Over 30 million people build interactive content in Genially.

Check out what others have designed:

Transcript

x2

x2

x2

x2

Bota dadoa

HELMUGA

Hasiera

INDARTZEN

GURE GORPUTZA

ARAUAK

Parte hartzaile guztiak makurtuta jarriko dira gimnasioan zehar borobil bat osatuz ("potro" bat simulatuz, burua besoen artean ondo sartuta). Taldekide guztiek itzuli guztia egin beharko dute kideen gainetik saltoka pasatuz.

Bi pertsona hautatu froga honetarako.Gimnasioari joan-etorria egin eskuen gainean ibiltzen (bikoteak hankak airean mantentzeko bertatik eusten duen bitartean). Joaneko bidaia bikotekide batek egingo du, itzulerakoan rol-ak aldatuko dira.

Proposatu trizeps giharra lantzeko ariketa bat eta egin 15 errepikapen,

Bizkarra bizkarraren aurka jarrita eta belaunak flexionatuta, gimnasioari joan-etorri bat eman. Inongo momentutan ezingo da ipurdiarekin lurra ukitu edo zutitu.

Egin "burpee" ariketaren 15 errepikapen.

Sailkapenean zuengandik gertuen dagoen bikote/taldearen aurka erreleboko lasterketa bat egingo duzue. Haiek baino azkarrago izaten saiatu beharko duzue aurrera egin ahal izateko.

Pentsatu bularreko giharrak lantzeko ariketa bat eta egin 10 errepikapen.

Pentsatu kuadrizepsak lantzeko ariketa isometriko bat. Egin ariketa 45 segunduz.

Minutu bat daukazue bi taldekideren artean 40 sentadilla egiteko (gutxienez, belaunen angelua 90 gradukoa izatera arte flexionatu behar duzue).Denbora eta ordena nahi duzuen bezala kudeatu ditzakezue.

Debekatutako eremuan erori zara! Itzuli zaitez hasierara.

Gimnasioa zeharkatu bi hankak juntu saltoak eginez. Gehienez, 30 salto egin daitezke.

Pentsatu gluteoa lantzeko indar-ariketa bat eta egin 15 errepikapen.

  • Bikoteka edo talde handiagotan jokatu daiteke. Frogak taldekide guztien artean txandaka burutu beharko dira.
  • Bikote/talde bakoitzak fitxa bat izango du eta jokaldia hasteko dado digitala jaurtiko du (horretarako, dadoan zapaldu eta gelditu arte itxaron beharko du).
  • Zenbaki altuena ateratzen duena izango da partida hasten duena eta baxuena ateratzen duena azkena, ordena jarraituz.
  • Jolasterako garaian, parte-hartzaile bakoitzak dadoa bota eta dagokion gelaxkara arte mugituko du fitxa.
  • Gelaxka batzuk balio berezi bat edo froga fisiko bat izango dute. Froga gainditzen ez bada, 5 gelaxka atzeratu beharko dira.
  • x2 adierazten duen gelaxka batean erori ezkero, dadoan atera den zenbakia bikoiztuko da eta gelaxka zenbaki hori aurreratuko da.
  • Gelaxka grisean erori ezkero, hasierako puntura itzuli beharko du bikoteak/taldeak.
  • Helmugara lehenengo iristen dena izango da jolaseko irabazlea.

Bikoteka, eskutik helduta, zelaiari txingoka itzuli osoa eman.

Taldeko bi pertsonek eskailera horizontala alderik alde zeharkatu.

Bikotea bizkarrean hartuta, gimnasioari joan-etorri bat eman. Ondoren, gauza bera rol-ez aldatuta.

Taldekide batek hartuko du parte eta ikasgelako zerrendan bere ondorengoa den kidearen aurka jokatuko du erronka. Besoen "Flexio-estentsio" posizioan jarrita, "borroka" egingo dute, helburua aurkariak posizioa galtzea eta lurrera botatzea izango delarik.

“Plantxa” posizioan kokatu, bikotearekin aurpegiz aurpegi. Bi eskuekin txandakatuz, eta erori gabe, 10 aldiz bostekoa eman beharko diozue elkarri.