Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Proiektua UNIBERTSOA

Genially3 Genially3

Created on October 21, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Corporate Christmas Presentation

Snow Presentation

Nature Presentation

Halloween Presentation

Tarot Presentation

Winter Presentation

Vaporwave presentation

Transcript

UniBerTsoA

aurkibidea

unibertsoa

mundu berri baten bila

izarrak

UNIBERTSOA

misioa

Planetak

BIG-BANG TEORIA

Zergatik bizi gara Lurran?

beste astro batzuk

ASTROAK

Bilatu beharreko baldintzak

eguzki-sistema

galaxiak

NASAren laguntza

Zuen Bidaia

unibertsoa

Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da.

big-bang

Big-bang teoriak edo eztanda handiak unibertsoaren sorrera azaltzen du.

Teoria honen arabera unibertsoaren materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen eta duela 15 mila milioi (15.000.000.000) urte inguru eztanda egin zuen eta materia hori unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen.Materia horretatik sortu ziren, beranduago, galaxiak, izarrak eta planeta sistemak. Teoria honen arabera, gaur egun unibertsoa hedatze-fasean dago.

big-bang

astroak

Astroak zeruko berezko gorputzak dira, adibidez planetak, izarrak, kometak, sateliteak....

Gizakiak egin dituen eta unibertsoan dauden gorputz artifizialak ez dira astroak (koheteak, teleskopioak...)

galaxiak

Galaxiak unibertsoan dauden izar multzo erraldoiak dira. Milaka miloi izar bil daitezke galaxia batean.

galaxiak

Galaxia guztiak ez dira berdinak, ez neurriz ezta formaz ere.Galaxiak, bere formaren arabera, 4 taldetan banatzen dira: - kiribilak (a) - barradunak (b) - irregularrak (c) - eliptikoak (d)

IZARRAK

Izarrak berezko argia duten astroak dira.Izarrak hidrogenoz eta bestelako gasez osatuta daude. Gas hauen arteko erreakzioek argia eta beroa sortzen dute.

Eguzkia

Eguzkia ere izar bat da, gure sistemako izarra. Eguzkiaren bero eta energiari esker bizi gara gu, gizakiak, eta gainerako bizidunak Lur planetan.

Planetak

Planetak izar baten inguruan orbitan dauden objektu handiak dira. Ez dute berezko argirik, baina izarren argia islatzen dute. Eguzki-sisteman 8 planeta daude. Eguzkiarekiko duten kokalekuaren arabera bi taldetan sailkatzen dira:

Barne-planetak - txikiak eta trinkoak (burdina, arroka) - Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte Kanpo-planetak - handiak, gas eta izotzez osaturik - Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno

beste Astro batzuk

GORPUTZ TXIKIAK
Meteoriotoak
Sateliteak
Kometak
Atmosferan abiadura handian sartzen diren gorputz oso txikiak.
Asteroideak
- Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. - Ez dute berezko argirik. - Gure satelitea, Lur planetarena, Ilargia da.
Izotzez osatutako Eguzki-sistemako gorputz txiki eta argidunak dira.
Forma irregularra. Harritsuak. Eguzkiaren inguruan Asteroideen gerrikoa

eguzki-sistema

Eguzki-sistema, eguzkiaren inguruan sortutako planeten eta beste gorputz-espazial batzuen sistema da.

Eguzkia da gure sistemaren erdigunea, gure sistemaren izarra. Ematen digun bero eta argiari esker bizi gara bizidunak Lur planetan.

Eguzkia gas bero-beroa duen bola birakari bat da eta, izar guztiak bezalaxe, hidrogenoz eta helioz osaturik dago.

Mundu berri baten bila

Hasi

01/10

02/10

Zuen misioa

Ikusi duzuenez zuen misioa hurrengoa da: Gizakiok bizi gaitezkeen toki bat bilatzea. Baina nola jakin dezagu toki horretan bizi gaitezkeen edo ez? Aurkitzen duzuen tokia, baldintza batzuk bete beharko ditu

zerrgatik bizi gara LURRAn?

Lurrak bizia sortzeko baldintza guztiak betetzen ditu. Eguzkiarekiko duen kokapen egokiari esker Lurra berezia eta bakarra da Eguzki-sisteman.

Zeintzuk dira bizitzarako baldintzak?

Lurraren ezaugarriei esker, baldintza hauek aurkitu ditzakegu -Eguzkiarekiko kokapenari esker tenperatura ez da altuegia ezta baxuegia ere. -Tenperatura horri esker Ura egoera likidoan aurkitu dezakezu lurrazalean .

Zeintzuk dira bizitzarako baldintzak?

-Lurrazala harkaitzez eta metalez osatuta dago, beraz lurrazalean bizi gaitezke. -Lurra gasez osatutako atmosfera batez inguratuta dago. Atmosfera horrek arnsateko oxigenoa ematen digu eta izpi-ultramoreen aurka eta meteoritoen aurka babeste gaitu.

Zeintzuk dira bizitzarako baldintzak?

-Lurra ez dago geldirik, etengabe mugitzen dabil bai eguzkiaren inguruan (translazioa) eta baita bere ardatzaren inguruan (errotazioa).

  • Errotazioa --> 24 ordu/egun bat. Eguna eta gaua
  • Transalzioa --> 365 egun/urte bat. Urtaroak

Errotazioa
Translazioa

Bilatu beharreko baldintzak

Aurkitzen duzuen tokia bizitzeko egokia izateko baldintza batzuk bete beharko ditu:

NASAren laguntza

Zuen misioan zehar NASAren laguntza edukiko duzue

Azken urteotan, NASAk hainbat makina sortu ditu misio honetan aurkitu ditzakezuen oztopei aurre egiteko. Baina haien tamaina dela eta, bi makina bakarrik eraman ahalko dituzue zuekin. Ondo pentsatu!!

AquaForge-X

AquaForge-X makinak inguruan dituen gasak erabiliz Hidrogeno eta Oxigeno molekulak lortzen ditu. Bi molekula hoiek batuz H2O edo ura geza lortu dezake. AquaForge-X makinak hamar miloimetro kubiko isuri ditzake egunean, planeta baten ur premia asetzeko kantitate nahikoa

Thermo-Balance

Thermo-Balance makinak beroa edo hotza sortu dezake. Planetan hotz handia egiten badu, berogailua pizten du eta tenperatura igo daiteke nahi den tenperaturara. Bestalde, planetan bero handia egiten badu, aire girotua ematen duen haizagailu bat pizten da planetaren tenperatua epelduz.

SkyPlatform

SkyPlatform makinak eraikuntzak airean erikitzea ahalbidetzen du. Lurrazalean aurkitu daitezkeen arazoak sahiestuz. Lurrazala gasez eginda badago, edo eraikuntzetarako aproposa ez bada makina honekin hiriak airean eraiki daitezke

SkyDome

SkyDome makinak, bere izenak esaten duen bezala, planetaren inguruan kupula bat sortzen du planeta babesteko. Makina honek Nitrogenoz eta oxigenoz osatutako atmosfera bat sortzen du. Atmosfera honek airea arnasgarria egiteaz aparte, meteoritoen eta izpi ultramoreen aurka babesten du.

EclipseControl

EclipseControl makinak egunaren eta gauaren zikloa luzatzen edo murrizten du. Egunak luzeegiak badira, eguzkia estaltzen duten panel batzuk sortzen ditu eta gaua egiten da. Gaua oso luzea bada berriz, argia eta beroa ematen duen su-bola erraldoi bat jartzen du zeruan gaua eguna bihurtuz

Gure espaziontziak

Draco 24

Centaurus SP

Galaktikus 5

Pegasus

Bilatu beharreko baldintzak

Eskerrik asko!