Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

LH -MAHATSURKIREN EZBEHARRA

INNOVA HEZKUNTZA - J

Created on September 29, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

Mahatsurkiren ezbeharra

mahatsurkiren ezbeharra

aurkibidea

Jolasinteraktiboa

Ezagutu pertsonaiak banan-banan!

Zintziriñeren ipuina irakurri dezagun!

Pertsonaiak

MAHATSURKI

Mahatsurki Kuban jaiotako pertsonaia da, eta bere izenak dioen bezala, mahatsa eta urkiaren arteko nahasketa baten ondorioz jaiotako izakia da. Bere birraitona Bakiotik Kubara eramandako mahats kimu bat izan zen, eta bere birramona aldiz Bakiotik Kubara eramandako urki baten kimua izan zen. Horrez gain, mahatsurki Bakioko Urkitza eskolako pertsonaia da. Ikusi hurrengo bideoa bere jatorriaz gehiago jakiteko!

ZINTZIRIÑE

Zintziriñe iratxo oso bihurria da, Mahatsurkiren lagunetako bat. Bere birraitxitxe Bakiotarra zen jaiotzez, baina Ameriketako Boise herrira joan zen artzain moduan lan egitera, ardiak jagotera. Zintziriñe han Boisen jaio zen, eta euskaraz eta ingelesez hitz egiten daki. Bere familiako pausuei jarraika, mundua ezagutzera joan zen eta Kuban Mahatsurki ezagutu zuen. Mahatsurkirekin batera Bakiora, bere familiaren jatorrizko herrira bueltatu da.

LANPER

Lanper Bakioko jaietako pertsonai nagusia da, Bakioko festazalerik amorratuena. Bakioko hondartzan bizi da, arroketara itsatsita, baina beti dabil parrandan. Zintziriñe eta Anarrurekin batera, Mahatsurkiren laguna da, eta laurok batera koadrila osatzen dute.

ANARRU

Anarru da Bakioko aratusteetako protagonista nagusia. Aratuste asteko martitzenetan (Anarru egunean) Bakioko herrira irten egiten da, praka gorriak jantzita daramatzala. Zintziriñe eta Lanperrekin batera, Mahatsurkiren koadrilako laguna da.

Kaixo lagunok! Zintziriñe naiz, mahatsurkiren laguna.

Hurrengoa

Zelan? Ez nauzuela ezagutzen? Normala, orain dela gutxi etorri naiz zuen herrira.
Bueno, nire herria ere bada eh?

Hurrengoa

Beitu, gogoratzen duzue zelan sasoi batean, 1900 - 1940 urteen artean gutxi gora behera Bakiotik Ameriketara joaten zirela asko artzain lanetan?
Ba nire biraitxitxeren aitxitxe, horietako bat izan zen eta Ameriketako Boise herrira joan zen ardiak jagoten.

Hurrengoa

Han "english" ikasi behar izan zuen eta Boiseko bizimodu gogorrara egokitu behar izan zuen... Baina bueno hori beste istorio polit bat da, hurrengo batean kontatuko dizuet!

Hurrengoa

Bueno ba ni Boisen jaio nintzen eta egun batean nire familiako pausuei jarraika, mundua ezagutzera joan nintzen. Eta nora? Kubara ailegatu nintzen!

Hurrengoa

Ai! Zein paraje ederrak! Eta zelako jende atsegina!
Nik euskara eta ingelera nekizkien, baina Kuban, ez nekien zelan egin berba, gaztelaniaz tutik ere ez!

Hurrengoa

Hango kaleetatik paseatzen, taberna batera sartu eta zer eskatu ere ez nuen jakin. Guk Boisen Bakioko txakolina eta mostoa geneukan, gure familiak Euskal Herritik bidalitakoa.
Ura, mostoa, txakolina? Ez dakit zer eskatu!

Hurrengoa

Bapatean, Mahatsurki izeneko pertsonaia zintzo, alai eta mahats mardoduna topatu nuen tabernaren beste aldean.
Enei! Zu nongoa zara?
Kaixo! Nik Zintziriñe dut izena!
Euskaraz mintzatzen duzu?
Ni ere euskalduna naiz!
Eta horrela ezagutu ginen!

Hurrengoa

Kuban, eta Mahatsurkiren laguntzarekin hainbat jende euskaldun ezagutu nituen eta Bakioko beste hainbat istorio ezagutu nituen, artzain mundutik, edarien mundura, indianoak...

Hurrengoa

Bueno bueno zelako herri aberatsa Bakidxo!
Lagun handiak egin ginen, eta bihurrikerien munduan sartu nuen Mahatsurki ere, izatez, ni oso bihurria eta bromazalea naiz eta edozein momentutan, txantxaren bat bururatzen zait.

Hurrengoa

Jeje, nire aitxitxek esaten zidan oso zirine nintzela.
Zintziriñe, zirine, atrapatzen dozue? JAJAJAJA.
Kuban Mahatsurki bisita egiten zegoen, bera Bakidxon bizi zala eta bere lagunak Urkitzako Eskolako ume eta gaztetxoak zirela kontatu zidan. Eta ni ba... Bakio ezagutzeko grinarekin gelditu nintzen, eta hara uztailan salto egin eta Euskal Herrira etorri nintzen.

Hurrengoa

Hurrengoa

Bakidxora hain zuzen ere, nire birraitxitxeren jaioterrira.
Ai ze ondo! Eta dena Mahatsurkiri esker!
Uda, bihurrikeriak eta txantxak egiten pasatu dugu lau lagunok! Nortzuk diren beste lagunak badakizue? Ba seguru ezagutzen dituzuela!

Hurrengoa

Bat jaietan ibiltzen da topoera zuekin, eta bestea inauteri garaian... Bai! Lanper eta Anarru dira. Oso kuadrila polita osatzen dugu.

Hurrengoa

Egun batean, San Juanera joan ginen, asto eguna zen, badakizue, Bakidxoko ohitura arraro samarra baina ohitura polita.

Hurrengoa

Lagun koadrilak Gaztelugatxeko San Juanera joaten dira asto batekin eta han bazkaldu eta gero herrira bueltatzen dira eta tabernetan, dantzan eta musikarekin alaitzen dute herria.
Bueno, ba asto eguna zen eta gu, astoaren otzaretan sartu ginen. Jejeje, inor ez zen konturatu, eta han barruan kilikiliak egiten hasi ginen, gure artean, astoari... Ai ama!

Hurrengoa

Eta bapatean, astoak poparraka egin zuen, eta gu laurok, dzanga! San Juaneko arkuetatik behera itsasora jausi ginen.

Hurrengoa

Busti bustita atera ginen eta baita gosetuta ere, eta orduan otzaretan sartu ostabere eta otzaran zegoen furta jan genuen. Tripa beteta han gelditu ginen bidxaoa botaten. Ah, zelako barreak!

Hurrengoa

Baina bueno, ni ez naiz etorri gaur hau dana zuei kontatzera....

Hurrengoa

Gauza da udazkenean sartzen ari garela eta horrekin batera gure herrian mahats bilketarekin hasten direla ezta?

Hurrengoa

Badakizue, mahats mordo potoloak eta helduak batzen dira, gero makina batean sartu, han zukua atera eta barriketan hartzitzen egon eta gero, txakolin gozo gozoa dastatzeko aukera izaten dugu martxo partean.

Hurrengoa

Hurrengoa

Ba aurten, Mahatsurki, gure lagun maitearen mahats mordoak, hain bete eta hain potolo izan dituenez, eta berak mosto eta txakolin bihotz izugarria duenez, ba bere burua aurkeztu zuen mahats bilketarako Zabala Txakolindegian.
Zabala txakolindegian izugarrizko poztasuna hartu zuten, eurek badakitelako Mahatsurkiren mardoak, zuku betetaz egoteaz aparte euskeraz beterik daudela eta hori plus bat da txakolingileentzat.

Hurrengoa

Hurrengoa

Aurten txakolina edo mostoa edaten duenak, bere barnean mahatsurkiren euskararen zuzterrak ere sartuko zaizkio barrura, zein ondo ezta?
Baina... Mahatsurki oso triste dago. Bueno triste, sentimendu eta emozio ezberdinak ditu. Alde batetik pozik dago bere ekarpena egin duelako eta bestetik triste, biluz-biluzik gelditu delako, bere mahats mordoak desagertu direlako.

Hurrengoa

Bere mahats mardo euskaradun eta zaporedunak muztio eta txakolin bihurtuta!
Oso keinu polita mahatsurkirena ezta?

Hurrengoa

Hurrengoa

Bere urtebetetzea izango da laster, bueno abenduan, eta gu laurok animatu gure geunke gure laguna Mahatsurki eta festa erraldoia egin.
Zer egin ahal dugu?
Ez badugu ezer egiten, hartzen moduko lotaldi batean sartuko da eta ezin izango dugu ezer egin!
Lanperrek, Mendialdeko leku kuttunak, bere arroka kuttunak erakutsi nahi dizkigu, eta Anarruk aratusteetako prestaketarako lekuak erakutsi nahi dizkigu.
Eta nik ba... bihurrikeriak egiten jarraitu nahi dut. Oh, zer egingo dugu?

Hurrengoa

Ideia bat bururatu zaigu, mahatsurki animatzeko, urtebetetzerako bere betiko mardo polit eta euskaldun zaporekoak izateko baina...
Urkitzako laguntxoen laguntza behar dugu, prest zaudete laguntzeko?

HASIERA