Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

RESIDUOS (EUS)

info

Created on September 26, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Discover Your AI Assistant

Vision Board

SWOT Challenge: Classify Key Factors

Explainer Video: Keys to Effective Communication

Explainer Video: AI for Companies

Corporate CV

Flow Presentation

Transcript

HONDAKIN ETXEAN PAUSOTAN

Sartu aholku batzuk ezagutzeko!

Ondo jan, ia hondakinik sortu barik, eta elikagaiak botatzea ekidin

Sukaldean hondakin asko sortzen dira. Plangintza eta irudimen pixka batekin ekidin ditzakezunak.

Sukaldean

Sartu eta ikusi nola!

Erosten dugun guztia behar dugu?

Arduraz erostea hondakin gutxiago sortzeko lehen pausoa da. Saihestu neurririk gabeko erosketa, behar ez dituzun gauzak erostea ekidituko duzu horrela.

Erosketa arduratsua

Bota nahi duzun guztia hondakina da?

Batzuetan, konpondu ahalko ziren edo beste norbaitek berrerabili ahalko lituzkeen gauzak zaborretara botatzen ditugu.

Berrerabili

Zaborretara bota aurretik, beste aukera bat eman!

Esfortzu txikiarekin, onura handia lortzen dugu.

Hondakin mota bakoitza bere tokian

Bereizi ondo hondakinak eta dagozkien bilketa puntuetara eraman. Garrantzitsua da!

Birziklatu

Erosten dugun guztia behar dugu?

Erosi ala ez erosi?

Arduraz erostea hondakin gutxiago sortzeko lehen pausoa da. Behar duzuna soilik erosi, eta saihestu neurririk gabeko erosketa. Horrela, ez duzu gustuko ez duzuna bota beharko.

Erosi aurretik, GALDEIOZU ZEURE BURUARI!

Bai

Ongi, erosiko dut. Baina aholku hauek kontuan hartuz:

Premiazkoa da?

Ez

Bai

Oraindik nahi dut?

Itxaron 24 ordu

Bai

Bigarren eskukoa lor dezaket?

Ez

Behar dut?

Bai

Ez

Erabiliko dut?

Ez

Bai

Primeran!! Bigarren eskuko gauzak erostea askoz jasangarriagoa da.

mmm... erosketa hau saihestu dezakedala uste dut.

Ez

Ondo jan, ia hondakinik sortu barik, eta elikagaiak botatzea ekidin

Sukaldean hondakin asko sortzen dira. Plangintza, antolaketa eta irudimen pixka batekin, hondakinak ekiditu ahalko ditugu. Hemen dituzu hori lortzeko eman beharreko lau pauso:

Erosketa zerrenda arduratsua prestatu!

Asteko menua zehaztu, etxean dituzun baliagaiak egiaztatu eta benetan beharrezkoak diren osagaien eta kopuruen zerrenda prestatu. Horrela, gehiegizko erosketa ekidituko duzu eta ez duzu soberakinik zaborrera bota beharko.

Etiketak ondo irakurri eta poltsak eta ontziak murriztu!

Erosketak egitean, arretaz irakurri iraungitze- eta kontsumo lehenetsiaren datak, baita behin irekita produktuak zenbat irauten duen. Horrela jakiak galtzea ekidituko duzu. Gainera, zure ontzi eta poltsa berrerabilgarriak erabil ditzakezu, edota soltean erosi. Azken hori ezinezkoa denean ontzi handiak hautatu, gehiegizko ontzi txikiak ekidituz.

Elikagaiak modu egokian mantendu!

Elikagaiak epe luzeagoan egoera hobean mantentzeko gorde itzazu behar bezala! Horietako batzuk izoztu egin ditzakezu, aurrez prestatu edo gazitu. Irakurri ondo etiketak eta kontuan hartu bakoitzaren iraupen tenperatura eta denbora egokiena. Garrantzitsua ere bada hozkailu barruan horien antolaketa!

Informazio gehiago:

Bota barik, irudimena piztu!

Sukaldaritzak aukera asko eskaintzen dizkigu elikagaiak berrerabiltzeko orduan. Fruta oso heldua, adibidez, marmelada edo bizkotxoa egiteko erabili dezakezu. Primeran geratzen da! Barazki hondarrak ezin hobeak dira olio frijitu, saldak edo saltsak egiteko. Eta ogi gogorrarekin salmorejo gozoa edo kroketak egin ditzakezu. Gainera, aprobetxatu ezin dituzun elikagaiak ere eman ditzakezu.

Elikagaiak biltzeko programak daude. Informa zaitez!

Bota nahi duzun guztia hondakina da?

Objektuek bizitza luzea izan dezakete, baina batzuetan, jada gustoko ez ditugunean edo ondo funtzionatzen ez dutenean bota egiten ditugu. Baina horietako asko konpondu ahalko ziren edo beste norbaitek berrerabili ahalko lituzke.

Zaborretara bota aurretik, beste aukera bat eman!

Eman beste erabilera bat jada erabiltzen ez dituzun edo hor bazter batean ahaztuta zenituen objektuei. Jada gustuko ez dituzun gauzak moldatu eta erakargarri egin ditzakezu. Harrigarria!

Ondo badago...

Berrerabili!

Konponketa txiki edo erraz bat nahikoa izaten da objektu askoren bizitza luzatzeko. Konponketa batzuk uste baino askoz ere errazagoak dira! Nola egin ez badakizu, galdetu zure ingurukoei, bilatu tutorial bat interneten edo joan aditu batengana.

Apurtuta edo hondatuta badago...

Konpondu!

EMAN

Zuk nahi ez duzuna beste pertsona batek erabil dezake. Zure inguruan galdetu, elkarte bati eman edo plataformaren batean saldu dezakezu. Aukera asko daude!

Zuretzako ez baduzu nahi...

Eman, oparitu edo saldu!

Bigarren eskukoa erosi!

Zerbait behar izatekotan...

Zikloa ixteko, zerbait erosi behar duzunean saia zaitez bigarren eskukoa lortzen. Horrela, beste pertsona batek behar ez duen zerbaiti aukera berri bat emango diozu.

3. compra de SEGUNDA mano

Hondakin mota bakoitza bere tokian

Zure parte-hartzea ezinbestekoa da birziklatze egokia egiteko eta ingurumena kutsatzen duten hondakinen kopurua murrizteko: sailkatu zure hondakinak etxean eta erabili ondo Horrela, behin sailkatuta, gehienak birziklatu ahal izango dira eta produktu berri asko sortu!

bilketa puntuak

Klikatu ontzietan hondakinak zer bihurtuko diren ezagutzeko!

Hondakinak sailkatzeko orduan zalantzarik baduzu, erabili Garbikerreko bilaketa-tresna.

Baina, nora doaz hondakinak birziklatzen ez direnean?

Bizkaiko hondakinen kudeaketari buruz gehiago jakin nahi baduzu, animatu eta etorri Bizkaiko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentrora.

Batzuk zabortegietara joaten dira, baina, askotan, birziklatu ezin izan ditugun hondakinak energia sortzeko erabiltzen dira. Balorizazio energetikoa deitzen zaio prozesu horri. Zabalgarbin, esaterako, Bizkaiko etxeetan erabiltzen den energiaren %35en pareko argindarra sortzen da.

ARTIGAS-ARRAIZ

BERRERABILTZEKO edukiontzia

Edukiontzi ZURIA da, eta horretan ehungintzako produktuak (arropa, zapatak eta osagarriak), jostailuak, liburuak, gailu elektronikoak eta etxeko tresna elektriko txikiak bota ditzakegu.

Behin sailkatuta, egoera onean dauden produktuak garbitu egiten dira behar dutenei emateko edo bigarren eskuko dendetan saltzeko. Berrerabili ezin direnak birziklatzera bidaltzen dira, industrian lehengai gisa erabiltzen dira edo balorizazio energetikora bideratzen dira.

EMAN

Gogoratu!

Ehungintza ekoitzitako material-unitate bakoitzeko berotegi-efektuko gas gehien sortzen duen sektoreetako bat da.

Plastikoaren edo paperaren industriak baino gehiago!

Medikamentuak

Pilak

Betaurrekoak

Iraungitako medikamentuak edo jada erabiliko ez dituzunak badituzu, eraman gertuen duzun FARMAZIAKO SIGRE PUNTUra.

Pilek eta bateriek ingurumenean kalte izugarria eragin dezaketen gaiak dituzte. Eraman BETI egokitutako edukiontzietara edo Garbigunera.

Betaurrekoek, eguzkitakoak zein graduatuak izan, bizitza bat baino gehiago izan dezakete. Optika eta elkarte batzuek bildu eta birziklatu egiten dituzte, edo hala badagokio, behar dutenei ematen dizkiete.

SIGRE

PILAK

Gogoratu!

Araztegiek ezin dituzte arazi, eta okerreko kudeaketak arazo larriak sor ditzake gure ekosistemetan.

Pila bakar batek 600.000 litro ur kutsa ditzake!

Gogoratu!

Informa zaitez eta eman bigarren aukera bat zure betaurrekoei!!!

Edukiontzi honetara botatako paperaren eta kartoiaren %98a birziklatzen da

Papera eta kartoia

Edukiontzi honetan paper eta kartoi hondakinak baino ez bota: aldizkariak, egunkariak, paper poltsak, apunteak, oparitako paperak, arrautza-ontziak, kaxak, bilkariak edo bilgarriak.

EZ BOTA hemen tetrabrik ontzirik, paper metalizatu edo plastifikaturik, olioz edo koipez zikindutako paperik, fardelik, aluminio-paperik edo plastikozko poltsarik!!!

Modu egokian birziklatutako paper eta kartoiarekin bilgarri berriak egin daitezke, komuneko eta sukaldeko paper-bilkariak, liburu eta koaderno berriak, aldizkariak eta baita kartoizko altzariak ere!!

Gogoratu!

Birziklatutako paper tona bakoitzeko 17 zuhaitz helduk bizitzen jarraitu ahalko dute.

Beirazko ontziak

Beira material berrerabilgarria eta %100ean birziklagarria da, behin eta berriro birziklatu daiteke beirazko ontzi berriak sortzeko.

Gainera, beira birziklatuz energia aurrezten duzu, lehengaien gehiegizko ustiapena saihesten duzu eta CO2 emisioak murrizten dituzu.

Gogoratu!

Beirazko 10 botila birziklatuz gero, smartphon-a 300 egunez kargatzeko energia eta autoz egindako 15 kilometroko ibilbidearen dagokion CO2 izurketa aurreztuko duzu.

EZ

bota:

Plastikozko botilak edo potoak, ontzien tapak, botilen tapoiak, bonbillak, lanparak, kristalezko edalontziak, zeramika edo portzelanazo platerak, ispilu-kristala...

Gogoratu!

Litro bat olio isuriz gero, mila litro ur kutsa dezakegu.

Sukaldean erabilitako olioa

Sukaldeko olioa harraskatik edo komunetik botatzen kalte handia egiten dugu; hodiak itxi ditzake, ura arazteko kostua handitzen da eta ibaiak eta ozeanoak kutsatzen dira. Ekosistema horietako bizidunengan kalte handia sortzen du, oxigenoa hartzea zailtzen baitie.

Dagokion edukiontzian uzten badugu, bioerregaiak, kandelak, xaboiak eta industria kimikoko beste produktu batzuk (margoak, bernizak, argizariak, etab.) ekoiztu ahalko dira.

Aukeratu bertoko ekoizleak, material birziklatuak eta birziklagarriak, eta ingurumena errespetatzen duten prozesuak erabiltzen dituztenak. Behin edo oso gutxitan erabiliko baduzu, ez baztertu alokatzeko aukera. Merkeagoa izango da eta horrela ez duzu hondakinik sortuko.

Arduraz erosi...

Irakurri etiketak eta informa zaitez!

... edo alokatu!!

Elikagaiak

Hondakin organikoak

Hondakin organikoak Bizkaiko Konpostegira eramaten dira, konposta egiteko. Hau udal parke eta lorategietan erabiltzen da gero, edo

Hondakin organikoak

behar duenak erosteko aukera ere badu.

Ortua

Konpostatzea

Udal parke eta lorategiak

Konposta

Inausketen hondakinak

ALUMINIOA %100ean birziklagarria da, eta, beira bezala, birziklatuz gero, lehengaiaren gehiegizko ustiapena murrizten dugu, eta fabrikazio prozesuko energia aurrezten da.

Ontzi arinak

Edukiontzi horia etxeko plastikozko ontziak, edari- eta kontserba-latak, tetrabrikak, porexpan-erretiluak, aluminio-papera, film gardena eta abar jasotzeko erabiltzen da.

Birziklatuz gero, poltsak, ontzi berriak, etxeko eta hiriko altzariak, seinaleztapen-elementuak, arropa eta osagarriak edo jostailuak bihur daitezke.

plastikozko 20 botila =kamiseta bat

Plastikoak 700 urte inguru behar ditu desagertzeko. Murriztu plastikoaren kontsumoa!!

Gogoratu!