Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Testu iruzkina nola egin
Josune Apodaka Ferna
Created on September 25, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Historiako
testu iruzkina
jarraibideak
Nola egin iruzkina?
Testua irakurri, osorik.Osorik irakurri ostean, berriro irakurri, eta informazio garrantzitsuena azpimarratu. Gero, testu iruzkinak egiteko gida aztertuko duzu, iruzkinak nola egiten diren jakiteko. Gida ondo ulertu duzula ziurtatu ostean, iruzkina egiten hasi. (Beharrezkoa bazaizu, lehenik eskema bat egin dezakezu zuzenean testua idazten hasi baino lehen). Testua idatzi ostean, idatzitakoa berriz irakurriko duzu. Ziurtatu ondo ulertzen dela, ortografia eta gramatika arauak zuzen daudela eta atal guztiak ondo bete dituzula.
Iruzkina egiteko pausoak
Kokapena
Analisia
Testuingura
Ondorioak
KOKAPENA
Testu mota zein den azalduko dugu lehenik, eta zergatik: Juridikoa / Narratiboa / Kazetaritzakoa / Historiografikoa / Dokumentala / Lekukotasunezkoa... Egilearen identifikazioa: Indibiduala edo kolektiboa den esango dugu eta azalpen labur bat eman. Dokumentuak ez badu adierazten, ondorioztatzen saiatu behar dugu. Gainera, egilearen subjektibotasuna edo alderdikeria nabarmena denean, egilearen ezaugarri biografikoekin lagundu beharko dugu. Hartzailearen identifikazioa: indibiduala edo kolektiboa den adierazi beharko dugu eta zehazten saiatuko gara testua norentzako idatzia den. Kokapena denboran eta espazioan: azkenik, kokatu testua dagokion aroaren etapan. Batzuetan data zehatzak ez du garrantzirik, baina testua zein garai historikotan kokatzen den adierazi behar da beti.
Analisia
Azaldu testuaren edukia, kontuan harturik zer dioen: pertsonak, erakundeak, gertaerak, datak, lekuak... Nabarmendu testuaren oinarrizko ideiak, aintzat harturik hurrenkera literala (paragrafoen arabera edo, testu juridikoen kasuan, artikuluen arabera) edo logikoa, elkarri lotutako ideiak taldekatuz. Helburua da edukia azaltzea edo interpretatzea, eta testuan agertzen dena beste hitz batzuekin azaltzea eta ez errepikatzea.
TESTUINGURUA
ATAL GARRANTSITSUENA DA
Helburua da testua prozesu historikoan kokatzea, bere testuinguru historikoan, haren garrantzia ulertzeko, denbora horri buruzko ezagutzak aplikatuz testuari lotuta. Horrek ez du aitzakia izan behar gai bat garatzeko testutik deskonektatuta. Testuinguruan koka daiteke bereiziz aurrekariak, gertaeren garapena eta haien ondorioak, edo bereiziz faktore koiunturalak (berehalakoak) eta egiturazkoak (sakonak).
Ondorioak
Nabarmendu testuak bere garai historikoa ulertzeko duen garrantzia edo interesa. Testuaren balorazio kritiko bat egin daiteke: haren objektibitatea, betetze maila... ADI: Ez gabiltza prozesu konkretu honen ondorioz datozen ekintzak azaltzen, baizik eta ikuspegi historiko batetik zergatik den testu garrantzitsua aztertzen.
Eta ez ahaztu....
BIRPASATU:forma edukia ortografia
Letra ona Aurkezpen txukuna
¿Tienes una idea?
Con las plantillas de Genially podrás incluir recursos visuales para dejar a tu audiencia con la boca abierta. También destacar alguna frase o dato concreto que se quede grabado a fuego en la memoria de tu público e incluso embeber contenido externo que sorprenda: vídeos, fotos, audios... ¡Lo que tú quieras! ¿Necesitas más motivos para crear contenidos dinámicos? Bien: el 90% de la información que asimilamos nos llega a través de la vista y, además, retenemos un 42% más de información cuando el contenido se mueve.