Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

geologia

ANE ESNAOLA ALDASORO

Created on September 25, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

16

17

15

10

13

11

18

12

14

Rifta

Ertz dibergenteetan sortu hoi diren egituretako bat da . Plakak elkarren artean urruntzen direnean sortzen diren sakonuneak edo failak. Rifta edo hodi tekniko hitzarekin ezagutzen dira. Faila horietatik magma ateratzen da.

Sumendia

Sumendi hau ertz konbergente batean sortu da. Ertz konbergente hontako bi plakak ozeanikoak dira. Elkar jotzean bietako bat tolestu eta magmaran sartzen da subdizio eremua sortuz. Sartutako plaka urtu eta elkar jo dutenean sortutako arrakaletatik ateratzen da. Magma hori lehortzean mendi bolkanikoa hau sortzen da.

Kosta inguruko mendikatea

Mendikate hau, plaka kontinental eta ozeaniko baten arteko talkaren ondorioz sortutako presioak, bi plaken ertzak konprimatzea, tolestea eta altxatzea eragiten du, kosta inguruko mendikateak sortuz. Bi plaka elkarren aurka talka egin badute ertz konbergente bat dela erakusten digu.

Ertz dibergentea edo eraikitzaileak

Plaka bat bestetik urruntzen denean eta lurrazal berria sortzen denean gertatzen den mugimendua da. Urruntzen ari diren bi plaken arteko mugari dortsal ozeaniko esaten zaio. Dortsalak mantuko material urtua askatzen duten itsaspeko mendikate luzeak dira eta horien erdiko zatiari rifta deitzen zaio. Dortsalen bidez magma etengabe goratzen da eta sekatzean, litosfera ozeaniko berria sortzen da. Horren ondorioz, ozeanoaren hondoa zabaldu egiten da eta kontinenteak elkarrengandik urrundu.

Prozesu osoan zehar lurrikara asko gertatzen dira, litosfera, zurruna izanik, hautsi egiten delako. Bestalde, mugimendu honek sumendi asko eratzen ditu.

Sakonunea

Plaka ozeaniko eta kontinentalen artean sortzen den egitura bat da. Plaken azpian, mantuan, sortzen diren korronteek eragindako tentsioek hainbat faila sortzen dituzte eta toki batzuetan fosa sortzen dira.

Dortsal ozeanikoa

Ertz dibergenteetan sortzen dira dortsal ozeanikoak. Urruntzen ari diren bi plaken arteko muga da egitura hau. Dortsalak mantuko material urtua askatzen duten, itsaspeko mendikate luzeak dira. 75.000 km luze eta 2.000 m altu izaten dira. Mendikatearen erdian rifta edo hobi tektoniko izeneko egitura bereizten da.

Puntu beroa

Prozesu geologiko gehienak plaken ertzetan gertatzen dira, puntu beroak berriz, ertz horietatik oso urruti gertatzen dira. Puntu geometriko oso beroak dira, sakonetik iritsitako material oso beroen gorakada dagoen tokiak. Plaka ozeanikoetan badaude puntu bero hauek uharte bolkanikoak (Hawaii) sortzen dira. Puntu beroa berriz, plaka kontinentalean badago, sumendiak (yellowstone) sortzen dira.

Lurrazal kontinentala

Lurrazal kontinentala, lurrazalaren zati bat da eredu geokimikoa edo estatikoa arabera eta litosferaren zati bat eredu geodinamikoaren arabera. Lurrazal kontinentala 30-40km inguruko logiera du baina eremu menditsuetan 70km-ra iristen da. Bere konposizioaren zati handi bat granitoz osatua dago. Lurrazal kontinentalak eta lurrazal ozeanikoak munduaren %1,6a hartzen dute.

Subdizio erremua

Subduzio eremua ertz konbergenteetan sortzen da. Bi plaka konbergenteek elkar jotzean batzuetan bat bestearen azpian gertzen da. Behera joaten den plaka beti dentsoena izaten da.Kontinental + ozeaniko= ozeanikoa izango da beti dentsoena urteak kontuan hartu gabe. Ozeaniko + ozeaniko= urte gehien dituena izango da dentsoena. Kontinental + kontinental = urte gehien dituena izango da dentsoena. Azpira joan den plaka mantuan dagoen beroaren ondorioz urtu egiten da eta talkan sortutako arrakaletatik kanpora ateratzen da.

Arrakalza horietatik ateratako magmaren ondorioz, talka ozeaniko + ozeanikoa denean uharte bolkanikoak sortzen dira eta kontinental + kontinental denean berriz sumendiak sortzen dira

Lurrazala

Eredu geokimikoa edo estatikoaren arabera lurra hiru geruzatan banatuta dago. Lurrazala (azaleko geruza) mantua (bigarren geruza) eta nukleoa (hirugarren eta azken geruza). Geruza hau zehazki gainazaleko geruza da. Lurraren %1,6 hartzen du. Lurrazalaren konposizioare eta lodieraren arabera bitan banatu daiteke. Kontinentala eta ozeanikoa. Kontinentala granitoz osatua dago eta ozeanikoa berri basaltoa. Geruza hau egoera solidoan dago. Lurrazalaren eta mantuanren arteko etenuneari Mohorovicic deitzen zaio.

Astenosfera

Eredu geodinamikoaren arabera lurrane barneko geruzak ez daude inoiz geldirik. Higidura horren arabera lurra lau geruzatatan banatuta dago: litosfera, astenosfera, mesosfera eta endosfera. Geruza hau zehazki astenosfera da. Mantuaren goi zatiaren zati bat hartzen du. Bertan dagoen presio altuare eta tenperatura altuaren ondorioz bertan dauden harri batzuk urtu egiten dira leku batzuetan.

Sumendi ezkutua

Sumendi ezkutua hau puntu bero baten ondorioz sortua da. Puntu berotik igotako material beroek lurrazaletik kanpora ateratzea lortzen dute eta kanpora ateratako magma lehortzean mendi hori sortzen da. Puntu beroa tokiz aldatzen bada, sumendi hori mendi bolkaniko moduan geratuko da eta ez du aktibitate bolkanikorik izago..

Lurrazal ozeaniko

Lurrazal ozeanikoa, ozeanoen azpian dagoen gainazala da . Lurrean dagoen lehen kaparen zati bat da, basaltoz sortua. Lurrazala, lurrazal ozeanikoak eta lurrazal kontinentalak osatzen dute eta bien artean lurraren %1, 6 osatzen dute. Lurrazal ozeanikoak 10 kilometroko lodiera dauka, lurrrazal kontinentala baina askoz ere meheagoa

Ertz Konbergentea edo suntsitzaileak:

Ertz konbergenteak edo suntsitzaileak bi plakak elkarren artean hurbiltzen direnean eta horren ondorioz plaka bat bestearen azpian gelditzea edo talka egitea sortartzen duen mugimendua da. Hiru motatakoa izan daiteke:Bi plaka kontinental: Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean, deformatu eta zartatu egiten dira lurrikarak sortuz. Oro har, ez da sumendirik eratzen. Bestalde, plaka biak elkarren kontra jotzean sortzen den presioak plakak tolestea eta altxatzea eragiten du, kontinente barruko mendikateak sortuz. Bi plaka ozeaniko: Bi plaka ozeanikoek talka egiten dutenean, bietako bat tolestu eta manturantz hondoratzen da, subdizio eremua sortuz. Mugimendu honetan lurrikarak sortzen dira. Ertz konbergenteetan uhar bolkanikoak ere sortzen dira, urtutako plaka zati hori goratz igotzean eta sortutako arrakaletatik ateratzean. Plaka ozeaniko eta plaka kontinentala: Plaka ozeaniko batek, beste plaka kontinental batekin talka egiten duenean, ozeanikoa tolestu eta manturantz hondoratzen da, dentsogoa delako. Subdukzio-eremua, hobi ozeanikoan, lurrikarak eta sumendiak gertatzen eta sortzen dira. Horrez gain kosta inguruko mendikateak sortzen dira.

Uharte bolkanikoak

Uharte bolkanikokak puntu beroen ondorioz sortzen dira. Puntu beroen lehioan esan bezala puntu beroetatik magma ateratzen da, puntu bero hori uretan baldin badago, magama lehortu eta uharteak sortzen dira. Puntu beroak mugitu egiten dira, plakekin batera eta horren ondorioz batzuetan uharte bolkaniko baten ondoan beste batzuk daude. Puntu beroa dagoen uhartean akbitate bolkanikoa egongo da baina beste uharteetan jada ez da aktibitate bolkanikorik egondo.

Uharte bolkanikoen adibide bat Hawaii artxipielagoa da. Bederatzi uharte bolkanikoz osatuta dago eta aktibitate bolkaniko jada bakarrik Hawaiin dago, bertan baitago puntu beroa

Ertz trasformatzailea

Ertz bat trasformatzailea da, plakak elkarren artean labaintzen direnean, hau da, bat eskuineran eta bestea ezkerrerantz mugitzen direnean. Ertz kontserbadorea ere esaten zaio, ez duelako litosferan ezer berrik sortzen ez eta desegin ere. Bi plaken arteko mugimenduaren ondorioz energia pilatzen da horren ondorioz lurrikarak sortzen dira. Bi plakak ozeanikoak badira lurrikarak azalekoak izango dira baina bi plakak kontinentalak badira, lurrikarak larriagoak izango dira.

Litosfera

Eredu geodinamikoaren arabera Lurrane barneko geruzak ez daude inoiz geldirik. Higidura horren arabera lurra lau geruzatatan banatuta dago: litosfera, astenosfera, mesosfera eta endosfera. Litosfera lurrazalak eta mantuaren goiko zati batek osatzen duten, geruza zurrun bat da. Puzle moduko piezatan banatuta dago (plaka litosferikoak) Ozeanoen azpiko litosfera, litosfera ozeanikoa da, kontinenteen azpikoa, berriz, litosfera kontinentala. Ozeanikoa kontinentala baina finagoa da.

Mantua

Eredu geokimikoa edo estatikoaren arabera lurra hiru geruzatan banatuta dago. Lurrazala (azaleko geruza) mantua (bigarren geruza) eta nukleoa (hirugarren eta azken geruza). Geruza hau zehazki mantua da. Lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza. Mantuak Lurraren bolumenaren %82 hartzen du. Mantua peridotitaz osatuta dago eta fluidoa da. Mantua bi zatitan banatzen da: goiko mantua eta beheko mantua.