Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ERROMAKO LITERATURA

Itoiz Alustiza Arakistain

Created on September 17, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Memories Presentation

Pechakucha Presentation

Decades Presentation

Color and Shapes Presentation

Historical Presentation

Transcript

ERROMAKO LITERATURA

SARRERA

  • Alejandro Handiak bere inperioa ekialderantz zanbaldu zuen. Erroma, ordea, mendebaldean zegoen.
  • Hor sortuko zen mendebaldean izan den inperio handiena eta iraupen luzekoena.
  • Erromaren sorrera Kartagoren aurkako gerra punikoen ondoren sortu zen, Mediterraneo inguruko lur guztien jabe egin ziren.

1. KOMEDIA

KOMEDIA

  • Greziarrengandik ikasi zituzten komediak sortzeko baliabideak: argumentua, egitura eta pertsonaia motak.
  • Beraien testuingurura moldatu zituzten.
  • Egile nagusiak: Plauto eta Terentzio.

PLAUTO

  • Herriari atsegin ematea zuen helburu.
  • Pertsonaien psikologian sakondu beharrean, komikotasuna eta karikatura erabiltzen ditu.
  • Pertsonaia “tipoak”: soldadu harroputza, etxeko morroi maltzurra, prostituta lotsagaldua, agure lizuna…
  • Hizkuntza kalekoa da, oso bizia.
  • Ehundik gora antzerki idatzi zituen, baina zazpi bakarrik irtsi zaizkigu.
  • Ezagunenak: Soldadu harroputza, Lapikoa eta Anfitrioia.

TERENTZIO

  • Afrikarra zen, Kartagokoa.
  • Esklaboa izan zen, baina heziketa ona jaso zuen.
  • Plautoren gaien antzekoak erabili zituen eta Menandroren eragina ikus daiteke.
  • Gertakizun nagusiak honakoak izaten dira: maiteminduen arteko gaizki ulertuak, esklaboen amarruak, guraso eta seme-alaben arteko belaunaldi borrokak etab.
  • Plautok ez bezala, aristokraziarentzat idazten zuen.
  • Pertsonaien psikologian gehiago sakontzen du.
  • Sei komedia bakarrik iritsi zaizkigu: Androseko neskatxa, Bere buruaren torturatzailea, Eunukoa…

2. PROSA

2. PROSA

  • Prosaren barruan idazle bikainak eman zituen latinak.
  • Hiru genero: oratoria, historia eta eleberria.

ORATORIA

  • Zizeron da oratoriak inoiz eman izan duen idazlerik handiena.
  • Politikaz eta gizarteaz idatzi zuen, baita historiaz eta filosofiaz ere.
  • Hizlari aparta.
  • Zizeronek eta Kintilianok ondutako erretorika klasikoak XIX. mendera arte iraun zuen.
  • Seneka da filosofiaren eta genero didaktikoen arloko beste sortzaile handi bat.

HISTORIA

  • Erromatarrek historia liburu baliotsuak idatzi zituzten.
  • Egile nagusiak: Julio Zesar eta Tito Livio.
  • Julio Zesarrek De bello Gallico eta De bello Civili idatzi zituen, Galiako gerra eta gerra zibilari buruzkoak.
  • Aberastasun handikoak dira eta xehetasun asko dituzte, hala ere, ez dira historialari batek egindakoak.
  • Tito Liviok Ab Urbe idatzi zuen, Erromatar zibilizazioaren historia.

ELEBERRIA

  • Historiako lehen eleberriak Erroman idatzi ziren.
  • Helenismoan bezala, abentura bat kontatzen dute.
  • Bi eleberri iritsi zaizkigu:
  • Petronio: Satyricon
  • Apuleio: Urrezko astoa

3. POESIA

POESIA

  • Aipatutako generoetan obra bikainak egon arren, literatura erromatarraren fruitu gorena poesia da.
  • Bi poesia mota:
    • Poesia epikoa: greziarren epopeien ildoa jarraitzen dute.
    • Lirika: pertsonaien sentimentuei lotuta dago.

VIRGILIO

  • Poesiaren bi ildoak landu zituen.
  • Bukolikoak eta Georgikoak idatzi zituen.
  • Eneida idazteko enkargua egin zion orduko enperadoreak.
  • Erromako poema epiko nagusia da.

BUKOLIKOAK

  • Hamar artzain kantak osatzen dute.
  • Paisaia irrealak dira, idealizatuak.

GEORGIKOAK

  • Poema honek laborantzaren dohainak laudatzen ditu.
  • Didaktikoa da.
  • Helburua laborantzaren esparruaren berri ematea da.

ENEIDA

  • Lehenengo sei kantetan Odisea du eredu.
  • Azken sei kantetan, berriz, Iliada.
  • Homerorekin alderatuta, heroiak humanoagoak dira.
  • Mitoa eta errealitate historikoa uztartzen ditu.

Katulo

  • Erromako goi familia batekoa.
  • Maitasun kontuetan xahutu zuen aberastasuna.
  • Greziar lirika ondo ezagutzen zuen.
  • Maitasunaren atsegin eta atsekabeak bikain kantatu zituen.
  • Lana:
    • Carmina: 116 poemaz osatutako liburua.

horazio

  • Bizitza neurritsuaren aldekoa zen.
  • Gehiegikeria baztertzen zuen.
  • Poeta lirikoa eta satirikoa izan zen.
  • Odetan erakusten du bere gailentasuna.
  • Gaurdaino iritsi den bere topikoa Carpe diem da. Unea aprobetxatzearen garrantzia azpimarratzen du, gero ez baitakigu ahalko dugun.
  • Lanak:
    • Beatus ille
    • Arte poetikoa

ovidio

  • Batez ere maitasuna landu zuen.
  • Augustok erbestera bidali zuen, baina ez dakigu arrazoia.
  • Erbestean ez zuen lortu aurretik idatzitako obren mailara iristea.
  • Lanak:
    • Maitasun ikasbidea
    • Heroidak
    • Metamorfosiak