Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

Berritzegune Nagusiaren 2024-2025 formazioak

Garazi Urionagüena Oraa

Created on September 17, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Fill in the Blanks

Museum Flipcards

Image Comparison Slider

Microcourse: Key Skills for the Professional Environment

The Meeting Microlearning

The Meeting Microlearning Mobile

Corporate Who's Who

Transcript

berritzegune nagusiaren 2024-2025 formazioak

hirugarren begirada: praktika komunitate profesionalen bidwez bideratutako formakuntza

lehen begirada: ikastetxeetako profil profesional espezifikoei zuzendutako formakuntza

+ info

+ info

FORMAKUNTZA-ESKAINTZA
FORMAKUNTZA-ESKAINTZA
IZENA EMATEA

lehen begirada: ikastetxeetako profil profesional espezifikoei zuzendutako formakuntza

Formakuntza kaskadan

ERAGINA IKASTETXEKO ANTOLAKETA-KULTURAN

FORMAKUNTZA- EKINTZA GOGOETA

Ikuspegi eraginkor horrek esan nahi du profesional horiek, ezagutza, konpetentzia eta trebetasun berriak eskuratzean, esperientzia hori ikastetxean dituzten lankideekin transmititu eta partekatu ahal izango dutela. Ezagutza transferitzeko prozesu horrek bermatzen du berrikuntzak eta jardunbide egokiak modu organikoan zabaltzea eta ikastetxe osoko hezkuntza-kulturan txertatzea.

Ziklo horrek esan nahi du, formakuntza jaso ondoren, profesional horrek lantaldeak prestatuko dituela bere ikastetxeko hainbat irakaslerekin, estrategia pedagogiko berriak bere geletan ezartzeko.

Figura horien prestakuntzak eragin zuzena du ikastetxearen antolaketa-kulturan.

NORENTZAT ZUZENDUAK?

erantzunkizuna formakuntzaren eraginaren jarraipenean eta ebaluazioan

1. BERRIKUNTZA SAIOAK DITUZTEN IRAKASLEAK 2. BAT TALDEAK 3. ORIENTATZAILEAK 4. IRAKASLE AHOLKULARIAK 5. HEZKUNTZA LAGUNTZA 6. HLBP EKIPOAK

EMAITZA AKADEMIKOAK HOBETZEA

Ikasgelan estrategia berritzaile eta eraginkorrak ezartzea figura horien formakuntzaren emaitza da, eta eragin zuzena du ikasleen emaitza akademikoetan eta errendimenduan.

Figura horien funtsezko erantzukizunetako bat da formakuntzetan ikasitakoaren ezarpenaren jarraipena egitea eta horrek ikastetxeetan duen e ragina ebaluatzea.

Begirada honetan bildutako FORMAKUNTZA-JARDUERA MOTEN ezaugarriak

HASIERA

lehen begirada: ikastetxeetako profil profesional espezifikoei zuzendutako formakuntza

HASIERA

lehen begirada: ikastetxeetako profil profesional espezifikoei zuzendutako formakuntza

HASIERA

HIRUGARREN begirada: PRAKTIKA-KOMUNITATE PROFESIONALAK

Praktika-komunitate bat ikastetxeen arteko lan-talde bat da, berrikuntza-proiektu jakin baten diseinuari, garapenari, jarraipenari eta ebaluazioari buruzko esperientziak, ezagutzak eta praktika onak partekatzen dituena. Ikastetxeko zuzendaritzak erabakiko du praktika-komunitate horretan BeAk ala beste irakasleren batek parte hartuko duen. Kasu horretan, BeA figurak irakasle horrekin koordinatzeko ardura izango du, praktika-komunitate horren babespean garatzen diren berrikuntza-proiektuen ezarpenaren jarraipena egin ahal izateko. Praktika-komunitate horiek Berritzegune Nagusiko esparru bateko aholkulari baten laguntza izan dezakete, baina lehentasuna emango zaie beren kideen arteko autoantolamenduari eta erantzunkidetasunari.

ZER DIRA PRAKTIKA KOMUNITATE PROFESIONALAK?

HASIERA

HIRUGARREN begirada: PRAKTIKA-KOMUNITATE PROFESIONALAK

HASIERA

IZEN EMATEA

Formazio-jarduerak Heziketa aplikazioaren bidez kudeatuko dira.

1. OFIZIOZ

2. ZUZENDARITZA BIDEZ

Berritzeguneak ofizioz inskribatuko ditu irakasleak. Behin irakasleak jarduera horretan inskribatu eta gero, Heziguneko bere Eremu pertsonalean ® Nire prestakuntza atalean formazio-jarduera agertuko da. Bertan formazio-jarduera bakoitzaren egoera ikus daiteke, hau da: - Eskaera Inskripzioan dago - Eskaera onartuta dago; parte-hartzaile egoerara pasatu da. (formazioa Hezkuntza Saileko Ikasgela Birtualean-Moodlegune- kokatuta balego, bertatik egingo da Moodlgunera sarrera) - Eskaera ez dago onartuta.

Zuzendariak Heziketa aplikazioan sartzeko aukera izango du, bere klaustroko irakasleak formazio-jardueretan inskribatzeko.

Ikastetxea da dokumentu honetan jasotako formazio-eskaintzaren hartzailea. Zuzendaritza- taldeak, BeA figurarekin batera, Formazio-planean (IUParen barruan) jasoko du zer formazio- jardueratan parte hartuko duen, eta formazio-jarduera bakoitzerako adieraziko du jarduera hori klaustro osoari, zati bati edo irakasle-talde jakin bati zuzenduta dagoen.

Bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketaren esparrua berrikuntzan: Bilbo Handiko eraginguneko idazkaritza B02idazkaritza@berritzeguneak.eus

Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak:Barrutialdeako (B06) idazkaritza B06idazkaritza@berritzeguneak.eus

HASIERA

Ikasleen garapen osasuntsua eta inklusiboa bermatzeko dira Bizikidetza eta Hezkidetza. Ikastaroak Bizikidetza eta Hezkidetza planen gaurkotzea, ongizate emozionala lantzea eta eskola curriculumean hezkidetza ikuspegia txertatzea du ardatz. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak:  Ikastetxearen Bizikidetza eta Hezkidetza Planak gaurkotzea.  Ongizate emozionala ikastetxean lantzea.  Hezkidetza ikuspegia eskola curriculumean txertatzea.  Indarkeria matxistaren prebentzioa indartzea. NORI ZUZENDUTA? BAT taldeko kideei.

BIZIKIDETZA-HEZKIDETZAMINTEGIA

IRAUPENA

NON

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

Urriaren 28aAzaroaren 25aUrtarrilaren 27a Otsailaren 24a Martxoaren 24a Maiatzaren 26a
Araba: Gasteizko eragingunea Bilbo handia: Begoñako udaltegia Ezkerraldea: Zehazteke Eskumaldea: Tartanga FP Barrutialdea: Zehazteke Donostia-Irun: Donostiako eragingunea Deba-Urola: Urola erdiko mankomunitatean. Azpeitian Buruntzaldea-Goierri: Tolosaldea FP
20h
9:30etik- 12:30era
ZUZENDARIARENBIDEZ
AURREZ AURRE

kontaktua: mj.soto@berritzeguneak.eus

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

Hezkidetzaren oinarrizko kontzeptuak eta berdintasunari buruzko legedia ezagutzeko prestakuntza eskaintzen die. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek hezkidetzako zortzi zutabeak eta hizkuntzaren erabilera ez sexista ezagutuko dituzte, eta ikastetxearen diagnostikoa egiten ikasiko dute. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak:  Berdintasunari buruzko legedia ezagutzea.  Hezkidetzaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.  “EAEko Hezkuntza Sistemarako II Hezkidetza Plana berdintasunaren eta tratu onaren bidean” ezagutzea.  Ikastetxeko diagnostikoa egitea eta Hezkidetza Plana garatzea ikastetxean. NORI ZUZENDUA? HH-LH hezkidetza arduradun berriei, zuzendariei eta BEAri. Ikasitakoa, BAT taaldeko partaideekin eta klaustroarekin elkarbanatuko dute.

HEZKIDETZA I. MODULUA. HEZKIDETZA ARDURADUN BERRIENTZAT

IRAUPENA

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

URTARRILETIK AURRERA(datak zehazteke)
20h
Zehazteke
ZUZENDARIARENBIDEZ
ONLINE(MOODLE)

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: ma.roman@berritzeguneak.eus

Parte-hartzaileek curriculumean hezkidetza txertatzeko estrategiak eta tresnak ezagutuko dituzte, baita berdintasunarekin konprometitutako maskulinitateak zer diren eta horiek ikastetxean aurrera eramateko estrategiak ere. Indarkeria matxistaren prebentzioa eta eskuhartzeko behar diren materialak eta tresnak ere landuko dira, eta genero-ikuspegia aplikatzeko tresnak eta estrategiak ziber hezkidetzan eta ziber bizikidetzan ezagutuko dira. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: Curriculumean hezkidetza txertatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea. Berdintasunarekin konprometitutako maskulinitateak zer diren ezagutzea eta ikastetxean aurrera eramateko estrategiak eta tresnak ikastea. Indarkeria matxistaren prebentzioa eta eskuhartzeko behar diren materialak eta tresnak ezagutzea. Ziber hezkidetza eta ziber bizikidetzan genero-ikuspegia aplikatzeko tresnak eta estrategiak ezagutzea. NORI ZUZENDUA? HH-LH hezkidetza arduradunei, zuzendariei eta BEAri. Ikasitakoa, BAT taaldeko partaideekin eta klaustroarekin elkarbanatuko dute.

hezkidetza ii.modulua

IRAUPENA

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

URTARRILETIK AURRERA(datak zehazteke)
20h
Zehazteke
ZUZENDARIARENBIDEZ
ONLINE(MOODLE)

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: agurtzane.goitia.l@berritzeguneak.eus

Ikastaroan, parte-hartzaileek espazio seguruak eta babesleak sortzeko, tratu onak eta tratu txarrak bereizteko eta ongizate eta babeserako koordinatzailearen funtzioak ulertzeko tresnak eskuratuko dituzte. Gainera, ikastetxearen diagnostikoaren lehenengo pausuak bizikidetzaren inguruan lantzeko eta praktika onak ezagutzeko aukera izango dute. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: Legea eta babeserako politikak ezagutzea eta justifikatzea. Espazio seguruak eta babesleak sortzeko oinarrizko kontzeptuak ulertzea.  Ongizate eta babeserako koordinatzailearen funtzioak ulertzea.  Ikastetxearen diagnostikoaren lehenengo pausuak lantzea bizikidetzaren inguruan. NORI ZUZENDUA? Ongizate eta babeserako koordinatzaileei eta zuzendariei zuzenduta dago. Parte hartzen duten irakasleek, ikasitakoa BAT taldearekin eta klaustroarekin partekatuko dute.

ongizate eta babeserako koordinatzaile berrien formazioa

IRAUPENA

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

IRAILA/URRITIKAURRERA(datak zehazteke)
10h
Zehazteke
ZUZENDARIARENBIDEZ
ONLINE(MOODLE)

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: zaloa.go@berritzeguneak.eus

Ikastaro honen bidez, irakasle berriek beharrezko baliabideak eta ezagutzak eskuratuko dituzte, haien zereginak modu eraginkorrean betetzeko. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: Irakasle aholkulari eta orientatzaile berriei hasierako prestakuntza eta jarraipena eskaintzea. Irakasle berrien arteko elkarezagutza eta sareak sortzea. Aniztasunaren trataera, ebaluazio psikopedagogikoa, bizikidetza, orientazio akademikoa eta profesionala, eta tutoretza plana bezalako gaiak lantzea.  Orientatzaile eta irakasle aholkularien zereginak modu eraginkorrean betetzeko baliabideak eta ezagutzak eskaintzea. NORI ZUZENDUA? LHko irakasle aholkulari eta BHko irakasle orientatzaile berriei edota 3 urte baino gutxiagoko esperientzia duten irakasleei zuzenduta dago.

IRAKASLE AHOLKULARI ETA ORIENTATZAILE BERRIENTZAKO FORMAZIOA

IRAUPENA

NON

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

Gasteizko eragingunea Donostia-Irun eragingunea B01-BO2 Bilbo
16h
Zehazteke
9:30etik- 13:30era
ZUZENDARIARENBIDEZ
AURREZ AURRE

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: i.olano.astigarraga@berritzeguneak.eus

Hezkuntza Sailak proposatutako dekretu berriaren helburuak aztertuko dira, eta ikasleei kalitatezko eta ekitatezko erantzunak emateko tresnak landuko dira. Mintegian, irakasleek Hezkuntza Sisteman martxan dauden protokoloak, aniztasunari erantzuteko neurriak eta jarduera plan pertsonalizatuak ezagutuko dituzte. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: Eguneroko errealitatean oinarrituta hobekuntza metodologikoak proposatzea.  Hezkuntza Sailaren dekretu berria sakonki aztertzea.  Ikasleei erantzun pertsonalizatu eta ekitatezkoak emateko tresnak garatzea.  Aniztasunari erantzuteko neurriak eta protokoloak ezagutzea eta aplikatzea. NORI ZUZENDUA? Irakasle aholkulariei zuzenduta dago.

IRAKASLE AHOLKULARIENTZAKO MINTEGIA

IRAUPENA

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

Urriak 8 Urriak 29 Azaroak 12 Abenduak 10Urtarrilak 14 Otsailak 1 Maiatzak 20
20h
Zehazteke
ZUZENDARIARENBIDEZ
ONLINE(MOODLE)

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: carmen.couto@berritzeguneak.eus

Mintegi honetan, PT irakasleak beren errealitate profesionala aztertu eta esku-hartze ereduak hobetu ahal izango dituzte, teoria eta praktika uztartuz. Aniztasunari erantzuteko estrategiak eta jokabide arazoak kudeatzeko tresnak izango dira eztabaidagai nagusiak. Mintegian, parte-hartzaileek AEN (Aurreikuspen Espezifikoen Nahasmenduak) dituzten ikasleei erantzuteko estrategiak landuko dituzte. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: PT irakasleak ahalduntzea HLBP ikasleen hezkuntza-erantzunean.  Teoriatik abiatuta, praktikak aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.  AEN duten ikasleei erantzuteko estrategiak garatzea.  Jokabide arazoen kudeaketarako tresnak eskuratzea. NORI ZUZENDUA? PT irakasleei zuzenduta dago.

PT IRAKASLEENTZATMINTEGIA

IRAUPENA

NON

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

Urriak 14 Azaroak 18 Abenduak 16 Urtarrilak 27 Otsailak 24 Maiatzak 5 Maiatzak 26
Zehazteke
20h
Zehazteke
ZUZENDARIARENBIDEZ
AURREZ AURRE

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: inazio.galarraga@berritzeguneak.eus

EHI irakasleen konpetentziak hobetzea eta praktika onak partekatzea du helburu, Hezkuntza Sistema inklusibo baten markoan. Mintegi honek EHI irakasleen eguneroko jardunbidean aplikatzeko tresnak eta estrategiak eskaintzen ditu, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan hizkuntzaren nahasmenduak garaiz detektatzeko eta esku-hartzeak modu egokian planifikatzeko. Saioetan, hizkuntzaren nahasmenduen detekzio eta identifikazio tresnak eta esku-hartze estrategiak landuko dira, eta Haur eta Gazteen Nahasmenduen (HGN) goiz detektatzeko GIDA ezagutzeko aukera izango dute. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: EHI irakasleen konpetentziak hobetzea eta praktika onak partekatzea.  Eskola inklusiboko markoan EHI irakaslearen funtzioak garatzea.  Hizkuntzaren nahasmenduak detektatzeko tresnak eta esku-hartze estrategiak ezagutzea.  HGN goiz detektatzeko GIDA ezagutzen ematea. NORI ZUZENDUA? Entzumen eta Hizkuntza irakasleei zuzenduta dago.

entzumen eta hizkuntza mintegia

IRAUPENA

NON

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

Urriaren 21eanAzaroaren 18an Abenduaren 16anUrtarrilaren 27an Otsailaren 24an Maiatzaren 5ean Maiatzaren 26an.
Zehazteke
20h
Zehazteke
ZUZENDARIARENBIDEZ
AURREZ AURRE

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: ana.ikazuriaga@berritzeguneak.eus

Adimen-gaitasun handiko (AGH) ikasleen hezkuntza-prozesua hobeto ulertu eta kudeatzeko, irakasleei formazio berezi hau eskaintzen zaie. Ikastaro honek gaitasun handiko ikasleen beharrak identifikatzeko eta erantzun egokia emateko tresnak eskaintzen ditu. Ikastaroan parte hartzen duten irakasleek detekzioaren eta hezkuntza-esku-hartzearen eremuan sakontzeko aukera izango dute. Proba psikometrikoak, tresna informalak eta ebaluazio psikopedagogikoa aztertuko dira, AGH ikasleen profila hobeto ezagutzeko eta egokitutako hezkuntza-erantzunak diseinatzeko. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: Adimen-gaitasun handiko ikasleen ezaugarriak eta beharrak ezagutzea.  Screening-prozedura sistematikoak aplikatzea detekzioa hobetzeko.  Proba psikometrikoak eta tresna informalak aplikatzea AGH ikasleen profila ezagutzeko.  Esku-hartze egokienak eta hezkuntza-plan pertsonalizatuak diseinatzea. NORI ZUZENDUA? LHko 1. eta 6. mailako irakasleei eta irakasle aholkulariei zuzenduta dago.

adimen gaitasun handien inguruko ikastaroa

IRAUPENA

DATAK

ANTOLAKETA

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

LHko 1. mailako irakasleak: Urtarrilak 15 eta 22 LHko 6. mailako irakasleak: Martxoak 5 eta 12 Irakasle aholkulariak: Urtarrilak 30 LHko 2. mailako irakasleak: Urriak 16
ZUZENDARIARENBIDEZ
Zehazteke
ONLINE

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: maria.aretio@berritzeguneak.eus

Praktika komunitateak kalteberatasun egoeran dauden ikastetxeei Talde Teknikoaren orientazioa eta laguntza eskaintzea du helburu, ikastetxe hauek beraien hobekuntza plana sendotuz eta indartuz sarean elkarlanean garatzeko. Helburua da ikasle guztiek beren prestakuntza-prozesua arrakastaz amaitzea, ez bakarrik akademikoki, baita pertsonalki ere beren konpetentziak ahalik eta gehien gara ditzaten. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek ikaskuntzaren eskola-emaitzak hobetzeko, bizikidetza positiboa bultzatzeko, ongizate emozionala hobetzeko eta eskola-absentismoa murrizteko estrategiak eta jarduerak landuko dituzte. Parte-hartzaileen ikaskuntza helburuak: Ikaskuntzaren eskola-emaitzak hobetzea.  Ikastetxean bizikidetza positiboa bultzatzea.  Ikasleen ongizate emozionala hobetzea.  Eskola-absentismoa murriztea. NORI ZUZENDUA? kalteberatasun egoeran dauden ikastetxeetako irakasleei zuzenduta dago. Arduradunak Eraldatzen sarearen aldizkako bileretan parte hartu eta Talde Teknikoko arduradunekin harreman arina izan behar du. Ikastetxeek hobekuntza Plan Estrategikoa diseinatu, inplementatu, jarraitu eta ebaluatu behar dute.

eraldatzen sarea

IRAUPENA

ANTOLAKETA

DATAK

NOLA PARTE HARTU

ORDUA

IKASTETXE BERRIEK IRAILEAN FORMAKUNTZA TRINKOA
ONLINE ETA AURREZ AURRE
15-20h
ZUZENDARIARENBIDEZ
Zehazteke

FORM,AKUNTZA KATALOGOA

kontaktua: i.arana.velasco@berritzeguneak.eus