Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Gure sustraiak aztertzen

Shuchang Ye

Created on September 17, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Correct Concepts

Microcourse: Artificial Intelligence in Education

Puzzle Game

Scratch and Win

Microlearning: How to Study Better

Branching Scenarios Challenge Mobile

Branching Scenario Mission: Innovating for the Future

Transcript

NIRE SUSTRAIAK AZTERTZEN

NI!

Nire neba

Nire ama

Nire aita

Nire izeba

Nire amona

Egilea: Shara Ye

NIRE AMONA

Nire amonaren izen abizena "Weiping Wu" da. Baina denok Maria izenarekin ezagutzen dugu. 1966ko martxoaren 1an jaio zen, Whenzou-ko herrian (Hau da, Txinan). Duela ia hogei urte Espainiara etorri zen, nire aita, izeba eta osabarekin.

Seguraski badakizunez, nire amonak denda bat du, Colon kalean, marketina ikasi ez zuen arren. Nire amonaren zaletasun berezia sukaldatzea da. Batez ere, jaki Txinatarrak sukaldatzea gustatzen zaio (Eta primeran egiten du!). Gainera, oso dohain polita du; ez du inoiz amore ematen egoera txarrean badago ere

NIRE AITA

Nire aitak Yuete Ye izena du. 1987ko urriaren 1an jaio zen, Txinan, bere anai-arrebak bezala. Gure adina zuenean, Espainara etorri zen, gure eskolara.

Ez zekien erderarik ere ez, nire izeba bezala. Baina denbora bat igaro ondoren, ikasten hasi zen. Orain, ezin hobe badaki gaztelaniaz mintzatzen, Txinara bueltatu bada ere. Hor lan egiten duelako dago Txinan. Euskal Herriko enpresa batek Txinan dendak ireki nahiko bazituen, nire aitarekin kontaktuan jarri beharko zen. Urrun dago, baina bi edo hiru hilabetero Irunera bueltatzen da gurekin denbora pasatzeko. Futbola ikustea ikaragarri gustatzen zaio, eta sukaldatzea ere

NIRE IZEBA

Nire izeba Saite Ye deitzen da. (Ezer baino lehen, Txinatarrek bigarren abizenik ez dutela aipatuko dut). 1990eko irailaren 4an jaio zen, Whenzou-n (Txinan)

Nire adina edo urte bat gutxiago zuenean Espainiara etorri zen bere familiarekin, euskaraz edo erderaz hitz egiten jakin gabe. Horrekin bere dohainetako bat hizkuntzekin erraztasuna izatea dela ikusten da. Hortaz gain, oso proaktiboa eta ikuspegi zabalekoa da. Bere zaletasun batzuk irakurtzea, mendian ibiltzea, korrika egitea eta erosketetan joatea dira. Oraintxe bertan ikasten ari da oraindik, baina artzaina da ere. (Elizetakoa, ez ardiekin ibiltzen dena)

NIRE AMA

Nire amaren izena Jie Yang da. 1987ko abuztuaren 18an jaio zen, Txinan ere. (Betidanik egun berean jaio ginela pentsatzen nuen, baina lan honekin, gezurra dela konturatu naiz)

Nire aitarekin honera etorri zen, 22 urte edo zituela. Gaur egun gaztelaniaz hitz egiten badaki, baina, hizkuntza perfekzionatzeko, ikastaro bat egiten ari da. Horregatik, ikaslea da, etxekoandreaz gain. Sukaldatzea gustatzen zaio, eta gozogintza ere. Bere tiramisù-ak hoberenak dira! Gainera, trebetasun handia du gauzak konpontzeko. Aulkia hautsi da? Amari deitzen diogu. Armairuko atea trabatu da? Ama konpontzen du. Ezin hobea nire anaia etxe barruan futbolean aritzen delako

NIRE NEBA

Nire neba Hanxin Ye Yang da. 2013ko maiatzaren 20an jaio zen Irunen (tira, Donostian). Eskola honetara dator, eta LH6. mailan dago (Hurrengo urtean ezagutuko duzu)

Ez dut hainbeste informazio, galdetzen ari nioenean aspertu eta kexatzen hasi zelako. Bai, ez da oso koooperatiboa nirekin. Gutxienez, nire ustez eskolan langileagoa. Lau hizkuntza dakizki: euskara, gaztelania, ingelesa eta txinera. Txineraz bakarrik ulertzen du, baina hizkuntza osoa bezala kontatuko diot. Bere zaletasunik handiena futbola da, mutil gehienak bezala. Agian F1 eta bideo jokuak hobbie podium-ean daude, baina ezerk ez dio futbolari domina kentzen

NI!

Azkenik, ni Shuchang Ye Yang naiz, jakingo duzunez. Baina izen hori batere gustatzen ez zaidanez, Shara deitzen didate. 2009ko abuztuaren 14ean jaio nintzen, Irunen ere. El Pilar Ikastetxean ikasten dut, eta DBHko azken urtean nago

Nire zaletasunak asko dira, gehiegi, baina ia denak artearekin erlazionatuta daude. Marraztea, musika, idaztea, eskutitzak bidaltzea, irakurtzea... Arteaz gain, matematikekin eta hizkuntzekin nahiko ona naizela esango nuke. Are gehiago, bost hizkuntz dakizkit. Neure burua barnerakoi samar baina langile bezala deskribatuko nuke, baina behar diren uneetan soziala eta irekia izan naiteke. Nire lagunik hoberena Naroa deitzen da, eta dena elkarrekin egiten dugu