Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

NARRAZIO TESTUAK (1. ebaluazioa)

LAIDA PEREZ DE MENDIOLA ETXEZARRAGA

Created on September 15, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

1. EBALUAZIOA

idazle hiruhileko batez!

HAS GAITEZEN

EZAGUTU

SORTU

IKERTU

ERRONKA

ZER EGINGO DUGU?

FESTA JASONE OSORO

GRAMATIKA

EUSKAL LITERATURA ETA KULTURA

AURKEZTU

ERRONKA

IPUIN KONTAKETA
  • Ipuina hitza entzutean, zer egoera, leku, testu edo ahots datorkizue burura?
  • Zer eratako ipuinak gustatzen zaizkizue?
  • Gustatuko al litzaizueke gogoko istorioak topatzea eta horiek kontatzen trebatzea?

Horixe da erronka Istorio bat sortzea eta bertan islatu dituzuen ideiak, sentimenduak edota pentsamenduak transmititzen jakitea!

EZAGUTU

ZER DAKIZUE?
  • Ba al dakizue zein den ipuin hitzaren definizioa?
  • Gogoan al duzue txikitako ipuin bat edo beste?
  • Zer ezaugarri dituzte?

Hiruhileko honetan zer dakizuen zehaztu eta erronkari aurre egiteko prestatuko gara

Narrazio testuak

Pertsonaia batzuei denbora eta espazio jakin batean gertatzen zaizkien benetako edo asmatutako gertaeren kontaketak narrazio testuak dira. Hainbat motatakoak izan daitezke:

Beraz, ipuinak narrazio testuak dira. Zehatzagoak izateko, fikziozko narrazio laburrei ipuin esaten zaie.

1. IPUINAK

1. 1 ESANAHIA

Euskaltzaindiatik hartua

Gizapediatik hartua

1.2 EZAUGARRIAK

1. Narratzailea

Kontaketa egiten duen ahotsa da
Istorio barrukoa
Istoriotik kanpokoa
  • Orojakilea
“Dena” jakin dezake: pertsonaien pentsamendu eta sentimenduak, istorioan aurrerago gertatuko dena, ekintzen zergatia, etab. Bere iritzia ere eman dezake.
  • Objektiboa
Ikusi edo entzun daitekeena soilik kontatzen du.
  • Protagonista / autobiografikoa
Bere istorio propioa kontatzen du. Ohikoena lehenengo pertsona erabiltzen da.
  • Bigarren mailakoa / lekukoa
Beste pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Ohikoena hirugarren pertsona erabiltzea da.

NARRATZAILE MOTAK IDENTIFIKATU

Identifikatu narratzaile mota eta azpimarratu ebidentziak

NARRATZAILE MOTAK IDENTIFIKATU

Pertsonaiak izakiak dira (pertsonak, animaliak edo gauzak), benetakoak edo fikziozkoak, kontatzen diren gertakarietan protagonista direnak edo parte hartzen dutenak. Istorioan duten garrantziaren eta betetzen duten funtzioaren arabera sailka daitezke.

2. Pertsonaiak

Nagusiak
Bigarren mailakoak
  • Protagonista: ekintzaren pisua daraman pertsonaia da. Oro har, helburu batera iritsi nahi izaten du, nahiz eta helburu hori eragozten dion zerbait egon ohi den. Mattin, esate baterako.
  • Antagonista: protagonistaren aurkaria, protagonistaren ideien edo ekintzen aurka egin ohi du. Sorgiña ,beste batzuen artean.

Protagonista eta antagonistarengandik gertu egon ohi dira, eta haien helburuetan lagundu ohi diete. Takio edo sorgiñaren lagun eta alaba, kasu.

Istorioan duten garapenaren arabera ere sailka daitezke

2. Pertsonaiak II

Lauak
  • Izaeraren ezaugarri gutxi ezagutzen zaizkio, istorioan zehar ez dute garapen psikologikorik. Takio, besteak beste.
Borobilak edo konplexuak
  • Izaera konplexua dute, errealista eta sinesgarriagoa. Istorioan zehar garapen psikologikoa izaten dute. Adibidez, Mattin.

3. Denbora

Ekintza gertatzen den unea edo tartea da. Narrazioetan bi denbora mota bereizi behar dira:

Barne-denbora Istorioa hasten denetik amaitu arte igarotzen den denbora tartea. Adibidez, egun bat.
Zenbat irauten du istorioak?
Kanpo-denbora Ekintzak kokatzen diren une historiko edo mitikoa. Esaterako, Erdi Aroa.
Noiz gertatzen da?

4. Egitura

Amaiera
Hasiera/Aurkezpena

Ipuinek nahiko sarrera lasaia izaten dute, eta, askotan, formula jakin batekin hasten dira. Adb. Bazen behin, Behin batean...

Egoera gatazkatsua edo arazoa konpondu egiten da. Korapiloan egon de tentsioa baretu egiten da.

Korapiloa

Ipuinaren mamia osatuko duten ekintzak bata bestearen atzetik kateatuta. Erritmo bizia hartzen du kontakizunak.

Pertsonaien, espazioaren eta denboraren aurkezpena

1.3 HERRI IPUINAK

Orain, zuen txanda! Testuliburuko 16 eta 17. orrialdeetan HERRI IPUINEI buruzko informazioa aurkituko duzu. Jaso bertako informazioa nahi duzun eran.

  • TRANSMISIOA
  • GAIA, MEZUA
  • PERTSONAIAK
  • DENBORA ETA LEKUA
  • EGITURA

HERRI IPUINAK

Testu liburuan 16. eta 17. orrialdeak

TRANSMISIOA

Ahoz aho transmititu izan dira; etengabe aldatuz. Gerora, idatziz jaso dituzte biltzaileek eta horri esker ezagutzen ditugu gaur egun. Biltzaile ezagun batzuk: Jose Migel Barandiaran, Michel Cosem, etab.

GAIA, MEZUA

Garai bateko balioak eta mundu ikuskera biltzen dute. Sortzaile/ kontalariaren gizartearen isla dira, haien beharrei erantzunez: zer egin edo nola jokatu behar den erakusten dute (moralistak eta idealistak dira).

PERTSONAIAK

Estereotipatuak: pobreak/ aberatsak, onak / txarrak, etab. Askotan, izenik ez: lanbidea edo ahaidetasuna aipatuz aurkeztu: ama, laguna, nagusia, etab.Gizarte tradizionaleko rolak islatu maiz (genero rolak, adibidez): gizonezkoakprotagonista eta heroiak, ausartak, etab; emakumezkoak maltzurrak edo bigarrenmailako pertsonaiak (ama, emaztea, etxekoandrea...), etab.

DENBORA ETA LEKUA

Kanpo-denbora edo istorioaren testuinguru historikoa (garaia) ez da inoiz zehazten. Lekua ere ez da normalean zehazten. Kontalariak kokatzenditu gertakariak bera bizi den inguruan eta horregatik ezagutzendira ipuin batzuk herri edo mendi jakinei loturik. Edonola ere, edozein lekutan eta unetan gerta daitezkeen ipuinak dira ("unibertsalak").

EGITURA

Gertaerak ordena logikoan (kronologikoan) kontatzen dira, oinarrizko egitura (egitura klasikoa) jarraituz. Ipuina hasi eta amaitzeko formulak oso ohikoak dira: Bazen behin, ...Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Zabalganako plazan!

GRAMATIKA

INDIKATIBOA LEHENALDIAN

NOR

+ TAULAK + ARIKETAK + KAHOOT

NOR-NORI-NORK
NOR-NORI
NOR-NORK

NOR-NORI-NORK (lehenaldian)

NOR-NORI (lehenaldian)

NOR-NORK (lehenaldian)

ERGATIBOA: NORK kasua

Ergatiboa aditz trantsitiboei lotuta dago. Zergatik? Euskaraz, aditz trantsitiboen subjektua markatu behar dugulako. Nola markatzen dugu subjektua? -K, ergatiboaren marka, subjektuari erantsiz.

Aditz transitiboak

Aditz intransitiboak

Osagarri zuzena dutenak

Osagarri zuzenik ez daukatenak

Nik babarrunak bazkaldu ditut (trantsitiboa).

Ni mendira joan naiz (intrantsitiboa)

ERGATIBOA: NORK kasua

ERGATIBOA: NORK kasua

Idatzi koadernoan aurkitzen dituzun akatsak eta zuzendu.

MUGAGABEA: noiz erabili?

1. IZEN PROPIOAKPertsona izenek beti hartzen dute mugagabe forma. Leku izenek ere joera berbera dute. 2. PARTITIBOA 3. ZENBATZAILE ZEHAZTUAK (bat, bi, hiru...) Mugagabea erabiliko dugu, multzo ezezaguna bada. .4. ZENBATZAILE ZEHAZTUGABEAK Hainbat, honenbeste, asko, gutxi, zenbait, makina bat...5. ZEIN, ZER, ZENBAT GALDETZAILEEKIN 6. ZENBAIT ESAPIDE Hainbat espresiotan mugagabea nagusitzen da.

MIKELI ez zaio txokolatea gustatu. AITORRI eman diot liburua. ZARAUTZEN ondoan Pagoeta izeneko mendia dago.

Ogirik ekarri al duzu? Ez dut lagunik ikusi

Hiru ikasle etorri ziren (mugagabea) Lau etxe erre dira (mugagabea)

Hainbat lan alferrik galdua Hamaika gezur esan zigun Jende gutxik daki hori

Zein laguni kontatu diozu? Zenbat aldiz esan diozu? Zer ordutan etorriko zara?

Buruz zekien / Buruaz hautsi du kristala Eskuz egin du / Bi eskuez ematen dio gogor pelotari Oinez ibiltzen ikasi du umeak

IKERTU

ZER JAKIN NAHI DUZUE?

Erronkari aurre egin aurretik, zer ezaugarri dituzten ondorioztatuko duzue?

  • Nola hasten dira?
  • Nola kontatzen dira?
  • Zer baliabide erabiltzen dira entzulea harrapatzeko?

SORTU

ZUEK IDAZLE

Ipuina asmatzeko, "abiapuntu" bat izango duzue.

Zein izango ote da?

Nahi duzuen kontakizun bat asmatuko duzue. Emozio edo zirrara hori barruan duzuela, entzuleak harrapatzeko moduko istorio bat idatziko duzue.

AURKEZTU

ZER BERRI? ZAHARRAK BERRI!

Berri edo albiste bat kontatu beharko duzue. Kazetaritzaren 5W-ak jarraituz. Txantiloi bat izango duzue, bertan zuen zirriborroa islatzeko.