Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
4 DBH - Etxebizitzako instalakuntzak
Leize Castañon
Created on September 15, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
ETXEBIZITZAKO INSTALAkuntzak
1. GAIA
Aurkibidea
1. Sarrera
2. Instalazio elektrikoak
3. Instalazio hidraulikoa: Ur korrontea
4. Gas instalazioa: Berokuntza
5. Aire girotua
1. Sarrera
Instalazioen bitartez hainbat zerbitzu ematen zaie etxebizitzei.
Etxebizitza pertsonek babes bezala erabiltzen den lekua da
Kontagailua etxe bakoitzeko gastua neurtzeko
Hornidura sare orokorretik
Kontsumo puntua
Barne sarea
Aurkezpen bideoa:
1. Sarrera
Instalazio ohikoak:
- Elektrizitatea: Etxetresna elektrikoak funtzionarazteko eta etxebizitza.
- Ur korronte sanitarioa: Ur hotza eta beroa ematen ditu.
- Saneamendua: Hondakin-urak biltzeaz arduratzen da.
- Berogailua: Berotu etxeak hilabete hotzetan.
- Gasa: Sukaldeetan, galdaretan, berokuntzan eta abarretan erabiltzen den beste energia-iturri bat da.
- Telefonoa, telebista, segurtasun-sistemak eta abar dira instalazioak.
1. Sarrera
Ariketa 1. Bilatu etxeko instalazio moten irudiak.
2. Instalazio elektrikoak
Hargunea
Eraikin edo etxebizitza bat eta hornidura sarea lotzen dituen instalazioaren partea da.Lotura babes-kaxa orokorraren (BKO) bidez egiten da. (Gazteleraz CGP) Normalean fatxadetan kokatzen da. Kontagailuak daude kutxa honetan, etxebizitza bakoitzeko energia elektrikoaren kontsumoa erregistratuz.
Korrontea potentzia kontrolatzeko etengailutik pasatzen da (PKE), eta potentzia altuena ez pasatzea kontrolatze du.
2. Instalazio elektrikoak
Babes panel orokorra
Potentzia kontrolatzeko etengailutik, korrontea babes panel orokorrera doa.
- Etengailu automatiko orokorra (EAO): Lehenengo elementua. Etxebitzitzako sistema osoa deskonektatzeko balio du zirkuitulabur eta gainintentzitate baten aurrean.
- Etengailu diferentziala (ED): EAO-ren ostean konektatuta dago. Instalazio elektrikoak korronte ihes bat egotekotan deskonektatuko da. Pertsonak kargatuta dagoen karkasa metalikoa ikutzen badu, etengailuak saretik deskonektatuko da, pertsona babestuz.
- Etengailu automatiko txikia (EAT): ED-ren ostean kokatuta daude. Hemendik etxeko zirkuitu guztiak ateratzen dira. Zirkuitulaburren eta gainintentzitatearen aurrean deskonektatzen du zirkuitu eragina.
2. Instalazio elektrikoak
Instalazio elektrikoen kableatua
- Fasea: Korronte elektrikoaren eroalea.
- Neutroa: Korronte elektrikoa ateratzen den eroalea gailu elektrikoak zeharkatu ondoren.
- Lur hargunea: Bide alternatibo bat da, korronte elektrikoaren fuga edo kontaktu txar bat egotekotan, elektrokuzio arriskua txikitzen du.
FASEA Marroia beltza edo grisa
NEUTROA Urdina
LUR-HARGUNEA Marra hori eta berdeak
Etxebizitza bateko kableak identifikatu ahal izateko kolore kode bat erabiltzen da.
2. Instalazio elektrikoak
Etxebizitzaren zirkuitu elektrikoa
Espainian, etxeetako zirkuitu elektrikoak araututa egon behar dira, ondorengo arauraren arabera:Tentsio baxuko araudi elektronikoa (TBAE), 2002. Araudian elektrifikazio gradua definitzen da, kontsumo mailaren arabera:
- Oinarrizko maila
- Maila goratua
2. Instalazio elektrikoak
Oinarrizko maila
Oinarrizko beharrizanak asetu behar dira:
- Gutxieneko potentzia: 5430 W (230V)
- Zirkuitu autonomoak: 5
2. Instalazio elektrikoak
Maila goratua
Berokuntza eta airegirotua dagoenean, edota 160m2-ko etxebizitzetan.
- Gutxieneko potentzia: 9200 W (230V)
- Zirkuitu autonomoak: 12
2. Instalazio elektrikoak
Ariketak
- Azaldu zer diren hurrengo terminoak: CGP, potentzia kontrolatzeko etengailua, etengailu automatiko orokorra, etengailu diferentziala, eta etengailu automatiko txikia
- Zer diferentzia dago etxebitzako zirkuitu batean fase, neutro eta lur-hargune batek betetzen dituzten funtzioen artean?
- Zenbateko elektrifikazio maila izan beharko du 110m2-ko etxebizitza batek, 8438W-eko karga batekin?Aire giroturik ez badauka eta gasdun berogailua bai?
- Etxeko babes kutxa orokorra bilatu, astiro-astiro aztertu eta aurretik deskribatu dugunarekin konparatu:
- Etengailu automatiko orokorra bilatu (EAO)
- Etengailu diferentziala bilatu (ED)
- Zenbat zirkuitu ezagutzen dituzu?
- Bilatu eta azaldu potentziarekin erlazionatuta dagoen aldiberekotasun faktorea.
3. Instalazio hidraulikoa
Uraren distribuzioa
Tratatzeko instalazioa
Urtegia, erreka, putzua...
Distribuzio sarea
Etxebizitzako sarea
Hirietako distribuzio zirkuituak itxiak dira, eraztun itxurakoak. Sarearen puntu batean matxuraren bat egotekotan, beste leku batetatik hornitu ahal izateko.
3. Instalazio hidraulikoa
Uraren instalazioa
Orokorrean, etxebizitza bateko uraren instalazioa ur hotzeko, ur beroko eta hustubide intalazioek osatzen dute. Ur hotzaren instalazioan kanpotik datorren ura erabiltzen da zuzenean, ur beroa lortzeko ordea, berogailu batetik pasatu behar da lehendabizi:
- Galdara: Erregai gaseosoa erabiltzen du (propano, butano...)
- Berogailu termoelektrikoa: Erresistentzia elektrikoa erabiltzen du ura berotzeko.
- Eguzki berogailua: etxebizitzaren kanpoaldean eguzki panelak jarri behar dira.
3. Instalazio hidraulikoa
Hondakin urak
Horrela banatzen dira:
- Ur beltzak: tresna sanitarioen hustubidetik, sukaldeetatik... datozen ur zikinak
- Euri urak: ur garbiak dira, teilatu lau, terraza, patio...etabarren hustubideetatik datozenak
4. Gas instalazioa: Berokuntza
Gas instalazioa
Etxebizitza bateko gas intalazioa bi eratara egin daiteke:
- Kanpo instalazioa: Instalazioaren jabetza komunitarioa da, hargune balbulatik erabiltzaileen ixteko giltzararte. Erabiltzaileen kontadoreak leku honetan egoten dira, erabiltzaileen ixteko giltzetan.
- Barne instalazioa: Instalazioaren jabetza erabiltzailearena da, etxebizitza barruan dago. Instalazioaren elementuak ondorengo ordenean konektatuta daude: etxebizitzako giltza nagusia, gero tresna bakoitzeko giltza eta azkenik gailu bakoitzak daukan emari erreguladorea
4. Gas instalazioa: Berokuntza
Berogailu instalazioa
Edozein berogailu sistemak etxebizitzan uniformea den tenperatura bat ematea dauka helburu eta horrela pertsonen konforta lortzen da. Berogailu mota ohikoenak:
- Berogailu sistema lehorra: Berotua izan den airearen bitartez garraiatzen da beroa, difusoreen bitartez.
- Ur beroko berogailu sistema: Sistema ohikoena da. Ura berotzen da galdararen bitartez eta hodieria sarearen bitartez etxebizitzako logela guztietara zabaltzen da. Berogailuetatik pasatu ostean ura berriz bidaltzen da galdarara berriz berotzeko.
Gas galdara:
4. Gas instalazioa: Berokuntza
Zoru bero-emaile bidezko berokuntza
Zoru bidezko berogailu sistema plastikozko hodi batzuetan datza, hauek lur azpian daude, eta ur beroa 35-45ºC bitarteko tenperaturaz doa. Tenperatura hain baxuak erabili ahal izatea bero iturri baxuak erabili ahal izatea dakar, eta ondorioz, oso ekonomikoak diren bero sistemak besteekin konparatuz.
Sistema honekin oso giro erosoa lortzen da, gune hotzak ekidituz.
5. Aire girotua
Hozteko makinaren prozesua
Hosteko makina bat elkar lotuta dauden hiru elementu osatzen dute, beren barruan hozgarria doan zirkuitu itxi bat osatzen dute. Elementu nagusiak: konpresorea, kondentsadorea eta lurrungailua.
Zikloaren etapak:
- Konpresorean hozgarriaren presioa handitzen da, bolumena txikitu eta tenperatura handituz.
- Kondentsadorean, konprimatutako gasa beroa galtzen du, hozgarria likido bihurtuz. (Medioari ematen dio bero hori)
- Hozgarria lurrungailura doa, han gasa kamarako beroa jasotzen du, kamararen tenperatura jeitsiz.
- Azkenik gasa konpresorera bueltatzen da eta zikloa berriz hasten da.
5. Aire girotua
Aire girotu sistemak
Sistema erabilienak Split fijo eta bero ponpak dira: Split fijo: Bi unitatez osaturiko sistema da; bata etxebizitzaren barrukaldean instalatzen da (lurrungailua, haizagailua, aire iragazkia eta kontrol sistema) eta bestea kanpokaldean (konpresorea eta kondentsadorea). Kondukzio biren bitartez konektatzen dira. Hortik fluido hozgarria doa. Bero ponpa: Udan aire egokitua izateko erabili daiteke eta neguan aire beroa lortzeko. Aparatu honek bi atal dauzka: bata kanpoko aldean eta bestea barruan. Hozte prozesua berogailuaren kontrakoa da.
Galderak
- Zer desberdintasun dago kanpo eta barne gas instalazioen artean?
- Zeintzuk dira zoru bero-emailea instalatzearen abantailak?
- Zer beharrizan betetzen ditu gas galdarak gure etxebizitzan? Nola?
- Azaldu hozgarriak egiten duen zikloa aire girotuko sistema batean.
- Nolakoa da split finko baten instalakuntza?
- Zergatik atikoak orokorrean, neguan hotzagoak dira eta udan beroagoak etxebizitzako beste gelekin konparatuta?
- Zergatik batzuetan, ura hodietatik doanean zarata eta bibrazioak sortzen dira?
- Beroa gorputz batetik bestera kondukzioz, konbekzioz edo erradiazioz transmititu daiteke. Zertan datza forma bakoitzak?
Ixteko giltza orokorra
Kontadoreak
Hodi bertikalak
Etxebizitza bakoitzeko ixteko giltza
Saneamendu sare guztiak araztegian amaitzen dute.
- Tratamendu fisikoak: Iragaztea, dekantazioa...
- Tratamendu kimikoak: Osagai toxikoen ezabapena
- Tratamendu biologikoak: Mikroorganismo eta bateria patogenoen ezabapena
Etxebizitza bateko gas galdara bi erabilera izaten dituzte:
- Berogailu sistema
- Ur bero sanitarioa