Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ÁLBUM DE FOTOS VINTAGE

Paula

Created on September 15, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Corporate Christmas Presentation

Snow Presentation

Winter Presentation

Hanukkah Presentation

Vintage Photo Album

Nature Presentation

Halloween Presentation

Transcript

Ernest

rutherRford

Aurkibidea:

4. Lorpenak.

1. Bizitza.

5. Lorpenak.

6. Ereduaren arasoak.

2.Esperimentua.

7. Bitxikeriak.

3. Emaitzak.

Rutherford-en bizitza

  • Ernest Rutherford fisikari eta kimikari britaniar bat izan zen. 1871 Zelanda berrian jaio zen eta 1937an hil zen Erresuma Batuan.. Bere aita nekazari eta mekanikoa zen eta bere ama irakaslea zen.
  • 1893an Christchurch-en (Zelanda Berria) lizenziatu zen. 1895-an Rutherford Cambridg-eko Unibertsitatera joan zen Thomson-en laguntzaile bezala lan egitera.
  • 1898 an Montrealgo (Kanada) McGill Unibertsitateko katedradun izendatu zuten.
  • 1907 an, Manchesterreko Unibertsitatean hasi zen irakaskuntzan, eta Geiger-rekin lan egin zuen.
  • 1908 an Ernest Rutherford-ek Kimikako Nobel saria jaso zuen, elementuen desintegrazioari eta substantzia erradioaktiboen kimikari buruzko ikerketengatik.
  • 1919an Thomson-en lekua hartu zuen Cambridg-eko Unibertsitateko Cavendish Laboratoy-ko zuzendari bezala.
  • 1924an Franklin domina eta 1936an Faraday domina eman zioten.
  • 1931n Nelsoneko Rutherford baroi titulua lortu zuen, Cambridgekoa.

Ernest Rutherford.

James eta Martha Rutherford .

Rutherford Baron titulua lortzen.

J J Thomson eta Rutherford.

Esperimentua:

Rutherfordek alfa partikulen izpi mehe bat jaurti zion urre puruzko xafla fin bati. Kasu horretan, Rutherfordek erradio-lagin bat (metal erradioaktibo bat) jarri zuen zulo txiki bat zuen berunezko kaxa baten barruan. Erradiazio gehiena berunak xurgatzen zuen, baina alfa partikulen izpi mehe bat urrezko xaflaren norabideko zulotik ihes egiteko gai zen. Lamina pantaila detektagailu batek inguratzen zuen, alfa partikula batek jotzen zuenean distiratzen zuena.

EmaitzaK

  • Partikula gehienak xafla zeharkatzen zutela, desbideratu gabe.
  • Partikula batzuk hasierako ibilbidetik desbideratzen zirela.
  • Beste partikula batzuk atzera egiten zuten, xaflak ez zielako pasatzen uzten.

Thomsonen ereduan oinarritua, Rutherfordek pentsatzen zuen alfa partikula gehienek urrezko xafla zeharkatuko zutela nahasiak izan gabe.Hala ere, esperimentuaren emaitzak desberdinak izan ziren, Rutherford ikusi zuen:

"Bala bat paper baten kontra bota eta hau itzuli eta jo bazintu bezain harrigarria izan zen"

Thomson-en eredua Rutherford-en eredua

Lorpenak:

Eredu berriak, esperimentuetan behatutakoaren azalpena ematen zuen:

  • Nukleotik urrun igarotzen diren α partikulak ez dira desbideratzen, azal elektronikoak ez dielako eragiten.
  • Nukleotik hurbil igarotzen diren α partikulak (karga positiboa dute) desbideratu egiten dira nukleoak aldarapen elektrostatikoa eragiten dielako.
  • Nukleoaren aurka zuzenean talka egiten duten α partikulek errebotatu egiten dute eta bortizki aldaratzen dira, zeinu bereko kargak direlako.

Rutherford-ek lortutako emaitza harrrigariek eredu atomiko berritzailea ekarri zuten: atomoaren eredu nuklearra. Horren arabera, atomoak bi atal ditu, nukleoa eta azala.

  • Nukleoan, karga positibo guztia dago eta ia masa guztia ere bai.
  • Azala elektroiz osatuta dago. Elektroiak nukleoaren inguruan biratzen dute, eguzki-sistema ñimiño batean bezala.

Nukleo atomikoa
Orbita nuklearra

Lorpenak:

1919 an, Rutherford-ek nukleoaren karga positiboa protoi izeneko partikulen existentziaren ondorio dela aurkitu zuen. Protoia karga elektriko positiboa duen partikula subatomikoa da.

1932 an Rutherford-en ikasle bat, James Chadwick neutroiaren existentzia frogatu zuen.

Elektroiak

Neutroiak

Protoiak

Ereduaren arazoak

......

Rutherfordek proposatutako atomo planetarioaren ereduak laster erakutsi zituen eragozpen teoriko batzuk bideraezin bihurtzen zutenak:

  • Maxwellen teoria elektromagnetikoaren kontra egiten zuen. Teoria horren arabera, karga elektriko azeleratu batek uhin elektromagnetikoak igorri beharko lituzke. Hau da, elektroi batek, nukleoaren inguruko zirkuluetan biratzean, uhin elektromagnetikoak igorri beharko lituzke. Emisio horrek energia-galera eragingo luke, eta elektroiak erradio-orbita beherakorrak deskribatuko lituzke nukleoaren gainera erori arte. Rutherforden eredu atomikoa, beraz, bideraezina zen fisika klasikoaren ikuspegitik.
  • Ez zien azalpen egokirik ematen espektro atomikoei.

Bitxikeriak

  • Hau da orain arte lortu den atomo baten irudirik zehatzena.
  • Rutherfordioa (lehen kurchatovio deitua) taula periodikoko elementu kimiko bat da, Rf ikurra duena eta 104 zenbaki atomikoa duena. Bere izena Ernest Rutherford baroiaren omenez aukeratua izan zen.

Brookhaven-eko Laborategi Nazionaleko Ioi Astunen Talkagailu Erlatibistaren STAR detektagailuan egin zen.

"Fisika da benetako zientzia bakarra. Gainerakoa zigiluen bildumazaletasuna baino ez da"

...

Interesgarria da ikustea nola esaldi hau esan zuen eta geroago kimika nobela irabazi zuen.

bibliografia

Argaezkiak

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgAUKh4uKcdyba5ib5iDuGYgUXE6ba7krsMLyLUF48rbb3imxtVcaCUKwmEBha031xywS5Lfjvjh8wIB8n9UC4SR18FbtSCUXriYGtlMZGFe7tV707QrZICfdfgltUNqAtFeXR3l-Qp1eep/s400/modelo_planetario_de_Rutherford.png https://es.khanacademy.org/science/ap-chemistry/electronic-structure-of-atoms-ap/history-of- https://encrypted-tbn0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTlG9qdWiscP4x_qTmMK3xbAILbnq0RVJmsYA&s https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/b8/James_Chadwick.jpg https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/6/6e/Ernest_Rutherford_LOC.jpg https://educacionquimica.wordpress.com/wp-content/uploads/2013/11/rutherford.jpg https://cdn.britannica.com/57/20957-050-1D8B6E47/Ernest-Rutherford-oil-painting-J-Dunn-National-1932.jpg https://www.bbvaopenmind.com/wp-content/uploads/2015/09/1-Rutherford-e1441296415135-1-1.jpg https://my.christchurchcitylibraries.com/ernest-rutherford/

https://es.khanacademy.org/science/ap-chemistry/electronic-structure-of-atoms-ap/history-of- atomic-structure-ap/a/discovery-of-the-electron-and-nucleus#:~:text=sopa%22%20positivamente%20cargada.-,El%20experimento%20de%20la%20l%C3%A1mina%20de%20oro%20de%20Rutherford%20mostr%C3%B3,el%20modelo%20nuclear%20del%20%C3%A1tomo. https://es.wikipedia.org/wiki/Rutherfordio#:~:text=El%20rutherfordio%20(anteriormente%20llamado%20kurchatovio,modelo%20at%C3%B3mico%20y%20f%C3%ADsica%20nuclear. https://www.nationalgeographic.com.es/ciencia/neutron-pegamento-atomo_20997 https://www.nationalgeographic.com.es/ciencia/esta-es-la-imagen-mas-precisa-de-un-atomo_19355 https://ived-ikastaroak.hezkuntza.net/mod/book/view.php?id=309355&chapterid=58250#mod_book-chapter

...

Amaiera