TAG ERRUGBIA
NAGORE AZKUE GH
Created on September 13, 2024
More creations to inspire you
Transcript
TAG ERRUGBIA
SORRERA
OINARRIZKO ARAUAK
NOLA JOKATZEN DA?
TAG ERRUGBIA
JOKALDI BEREZIAK
ERRUGBIA
TAG ERRUGBIA
Joko eremua 100x70 metrotako belar zelai bat da. Zelaiaren atzealdeetan talde bakoitzak lortu eta defendatu behar dituen entsegu guneak daude. Puntuak lortzeko modu desberdinak daude: --Entsegua: Baloia aurkariaren entsegu gunea deritzon eremuko lurrean uzteari deitzen zaio. Jokaldi honekin 5 puntu bereganatzen dira. -- Transformaketa: Entsegua lortu ondoren aukera dago beste 2 puntu lortzeko. Horretarako, entsegua lortu den puntutik eta perpendikularki dagoen puntu batetik baloia lurrean utzi eta ostikoz jaurtiko da. Hiru zurtoinen artean sartzen bada 2 puntu eskuratzen dira. -- Zutoineko jaurtiketa: Zigor kolpe baten ondoren, baloia lurrean ipini eta ostikoz jaurtitzeko aukera dago. Hemen ere hiru zutoinen artean sartzea lortzen bada 3 puntu eskuratuko dira. --Drop edo bote azkarra: Jokoaren edozein unetan jokalariren bat baloia bote azkarrean ostikoz jaurtiki eta hiru zutoinen artetik pasatzen bada, 3 puntu lortuko ditu.
Atxikia: Aurkari bat plakatu ondoren baloia askatzen ez duenean edo beste jokalariari baloia eskuratzeko ahaleginak oztopatzen dizkionean ematen da. Atxikia zigor kolpearekin zigortzen da. Avant: Baloia eskuarekin jokatzen ari garenean baloia aurrerantz pasa edo erortzen denean ematen da. Kasu honetan arbitroak mele bat aginduko luke. Jokoz kanpo: Jokalari bat baloiarekin aurretik dagoenean jokoz kanpo egongo da. Jokoz kanpo bati zigor kolpe bat dagokio. Zigor kolpea: Errugbian ematen diren faltak zigor kolpe batekin zigortzen dira. Falta egin ez duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko du zutoinetako jaurtiketa batekin.
15 jokalariz osatutako bi talde, forma berezia duen baloi batekin, elkarren aurka jokatzen dute. Helburua baloiarekin aurrera egitea, zelai guztia gurutzatu eta baloia aurkariaren lurrean kokatzean datza. Partidu bat 40 minututako bi tartez osatzen da.Errugbiak 3 zati ditu. Lehenengo biak zelaian jokatzen dira eta dutxa joan aurretik taldeek elkarri pasiloa egiten diote arerioari esker ona adierazteko eta partiduan gertatutako gora-behera guztiak zelaian gelditzeko. Dutxa ondoren, hirugarren zatia egiten dute; talde biek eta epaileek mokadutxo bat hartzen dute partiduaren inguruan hitz egiteko eta bide batez, beste taldeetan lagunak egiteko, epaileari zalantzak galdetzeko,…
Errugbian, baloia hanka eta eskuekin jokatu daiteke: Eskuekin egindako pase guztiak atzerantz egin behar dira. Aurrerantz pasatzea “Avant” izeneko falta edo huts egitea suposatzen du. Hankarekin egiten direnak berriz edozein norabidean egin daitezke. Hala ere, kontutan izan behar da, baloia baino aurreratuago dauden taldekideak jokoz kanpo egongo direla. Baloia eskutan badugu, edozein norabidean mugitu gaitezke. Baloia daraman aurkariari geldiarazteko, plakaketa erabiliko da; hau da, gorputzetik heldu eta lurrera botatzen ahalegindu. Lurrera erortzerakoan derrigortuta dago baloia askatzen. Baloia daraman jokalaria bakarrik plakatu daiteke eta ezin zaio lepotik plakatu.
Erdi Aroan bazegoen “Soule” izeneko joko bat. Bi herritako gazteek, kopuru librean, txerri puxika bat bereganatu eta norberak bere herrira eramatea zuen helburua. Araurik gabeko jokoa zen eta edozein ekintza baimendua zegoen. Kondairak dio 1823.urtean, Rugby hiriko institutuko ikasleak futbolean ari zirela, egun euritsua zen eta zelaia lokaztuta zegoen. Horren zaila zen pilota jokatzea non ikasle batek pilota eskuekin hartu eta ate aldera korrikan hasi zen. Aurkariek jokalaria harrapatu eta lurrera boteaz gelditzen saiatu ziren. Jokoa hain dibertigarria suertatu zen non beste institutuetan ere praktikatzen hasi zirela. Urteekin arauak zehaztu eta mundu mailan zabaldu zen. Ezezagunentzat kirol zakarra gerta daiteke baina berez arauak eta aurkariaren errespetua beste edozein gauzen gainetik hartzen duen kirola da. Jolas honetan izaera ezberdineko edozein pertsona bere lekua izan dezake; azkarrak atzelariak izaten dira, indartsuak aurrelariak, baloiarekin trebeak direnak erdilariak,…
-”Tag”a eskura bueltatu behar da . Ezin da Kamisetatik edo praketatik heldu, ezta baloia eskuetatik kendu ere. Entsegua egitean 2 “tag”ak jantzita izan behar dira.
-Gerrikoa beti kamisetaren gainetik.
-Zintak gerriaren alboetan ipinita egon behar dira.
-Zinta kentzeko orduan jokalariak debekatuta dauka eskua zintaren aurrean ipintzea.
-Taldeek elkarri egiten diote pasilloa, arerioari esker ona adierazteko eta partiduan gertatutako gora behera guztiak zelaian gelditzeko.
-Dutxa hartu ondoren, hirugarren zatia egoten da eta bertan talde biek eta epaileek mokadutxo bat hartzen dute partiduaren inguruan hitz egiteko eta bide batez, beste taldeetan lagunak egiteko, epaileari zalantzak galdetzeko eta abar.
-Baloia soilik atzerantz pasatu daiteke.
-Ezin da baloia hankarekin jolastu.
-Zinta kentzean “tag” oihukatu behar da.
-“Tag”a kentzen dizutenean, baloia pasatu behar da.
JAKIN BEHARREKOAK
Melea: Falta baten ondoren baloia jokoan jartzeko modua da. Normalean talde bakoitzeko 8 jokalarik parte hartzen dute, hiru lerrotan antolatu eta elkarren artean tinko heltzen dira. Beste taldea aurrez-aurre jartzen zaio eta bi taldeetako lehen lerroko jokalariak elkarren artean bultzatzen hasiko dira. Falta jaso duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko du; bi taldeen artean osatzen duten erdiko pasiloan baloia sartuz. Talde bakoitzak baloia berreskuratzen ahaleginduko da; orpoekin jokatu eta melearen atzealdera eramaten saiatuz. Melea egiterakoan gogoratu bizkarra zuzen eta burua tente mantendu behar direla. Bultzada egiterakoan indarra beti hankekin egingo da. Sorbalda beti gerria baino altuago egon behar du eta inguruko lagunak tinko heldu behar dira. Touchea: Baloia zelaitik kanpo ateratzen denean berriz jokoan jartzeko erabiltzen den jokaldia da. Ateratzen duen taldeak erabakiko du zenbat jokalari jokatzen duten touchea. Bi taldeetan kopurua berdina izan behar da. Jokalariak bi lerrotan aurrez-aurre ipiniko dira. Baloia kanpora bota ez duen taldeko jokalari batek baloia bi taldeen artean bota eta jokalariak salto eginez, baloia bereganatzen ahaleginduko da.Ruck edo bat bateko melea: Zenbaitetan baloia lurrean egonda bi taldeetako zenbait jokalarik elkartu egiten dira eta baloia bereganatzeko bat bateko melea sortzen dute. Maul: Bi taldeetako jokalariak baloia duen jokalari baten inguruan pilatzen direnean ematen da. Baloia lurrera erortzerakoan, baloia daramanak ihes egiterakoan edo arbitroak mele bat agintzen duenean bukatzen da.