EMAKUME ZIENTZILARI BELTZAK
Ndank ndank elkartea
Created on September 10, 2024
More creations to inspire you
LIZZO
Horizontal infographics
BEYONCÉ
Horizontal infographics
DEMOCRATIC CANDIDATES NOV DEBATE
Horizontal infographics
ONE MINUTE ON THE INTERNET
Horizontal infographics
SITTING BULL
Horizontal infographics
RUGBY WORLD CUP 2019
Horizontal infographics
GRETA THUNBERG
Horizontal infographics
Transcript
emakume beltzak zientzian
Historian zehar zientziari ekarpen garrantzitsuak egin dizkioten emakumeak aurki ditzakegu. Hala ere, horietako askoren lana oraindik ez da ezagutzen, hainbat kasutan, beren aurkikuntzen meritua beren kide gizonezkoek eraman dutelako.Emakume beltzen kasuan, genero arrakalaz gain, arraza diskriminazioa ere pairatu dute. Oraindik ere, arrakala hori nabaria da. Material honetan hamar emakume beltz zientzilari ezagutu ahalko dituzu. Sarean beste hainbaten informazioa aurkitzera animatzen zaituztegu!.
SARRERA
Minbiziamodu seguruagoan detektatu eta tratatzeko teknikan ikerlari
Hegazkin pilotoentzako betaurreko bereziak asmatu zituen.
Hegazkin hegalen diseinuan eta eztanda supersonikoetan aditu
Garapen jasangarrirako eta bakea lortzeko ekarpenak egin zituen
Lepra gaixotasunerakotratamendua aurkitu zuen.
EMAKUME BELTZAK ZIENTZIAN 1
Wangari Maathai
Tebello Nyokong
Christine Concile Mann Darden
Alice Augusta Ball
Gloria Twine Chisum
Bere ikerketek bihotzekoak hobeto ulertzenlagundu zuten
Begi lausoak kentzeko laserraren asmatzailea .
triaminotrinitro-bencenoa antzemateko froga asmatu zuen
Astronautentzat entrenamendu sistema asmatu zuen
Openwordenpresaren sortzaile
EMAKUME BELTZAK ZIENTZIAN 2
Patricia Suzanne Cowings
Dorcas Muthoni
Marie Maynard Daly Clark
Betty Wrigh Harris
Patricia Era Bath
kimika
Alice Seattlen (Estatu Batuak) jaio zen 1892. Bigarren hezkuntzan zientzian nota onak atera ondoren, kimika farmazeutikoan lizentziatu zen. Ostean zientzia kimikoen master bat egin zuen Hawaiko unibertsitatean. Master horretan graduatzen zen lehen emakume afroamerikarra izan zen. Graduatu ostean, unibertsitate horretan irakasle hasi zen. Unibertsiteko ikerketa baten partehartu zuen, hain zuzen, chaulmoogra olioko konposatu kimikoak isolatzeko. Olio hau lepra gaixotasunean erabiltzen zen baina gaixoei goragaleak eragiten zien. Alicek injektagarria zen tratamendu bat lortu zuen. Ikerketarenn zehar Alizek kloro gaseoso kopuru handia arnastu zuen eta gaixotu egin zen. 1916an, 24 urterekin, hil egin zen, bere ikerketaren emaitzak argitaratu aurretik. Bere heriotzaren ostean Arthur Dean kimikoak bere lanari jarraipena eman zion. “Dean método” bezala izendatu zuten tratamendu berria. Urte asko pasa behar izan ziren lepraren tratamenduaren ikerketa honetan Alizek egindako lana aitortzeko. 2007. urtean Hawaiko unibertsitateak bere lana omendu zuen.
1892-1916
iturria: Zintia Palomino (2019) "Mujeres negras en la ciencia"
ALICE AUGUSTA BALL
kimika
Nyokong familia pobre batetik dator. Haurra zela, Lesotoko mendietan , aiton-amonekin bizitzera bidali zuten. Fauna eta flora behatuz ikasi zuen zientzia, ardiak zaintzen lan egiten zuen bitartean. Nyokongek Lesotoko Unibertsitateko kimikako eta biologiako gradu-titulua lortu zuen 1977an. Ontarioko (Kanada) McMaster Unibertsitatera joan zen Kimikako Irakasle-ikasketak egitera. Ikasketak amaitu ondoren Lesotora itzuli zen, Lesotoko Unibertsitatean lan egitera. 1992an, Rhodesko Unibertsitatean hasi zen lanean. Ikerketa Fundazio Nazionalak puntuazio altua eman zion rankingean, eta horrek unibertsitatean ikerketa-laborategi propioa lortzen lagundu zion. Nanoteknologian egindako ikerketagatik da ezaguna, baita terapia foto-dinamikoan egindako lanagatik ere. Bere ikerketak minbizia modu seguruagoan detektatu eta tratatzeko bidea errazten du, kimioterapiaren ondorio ahulgarririk gabe.
1951
iturria: wikipedia
TEBELLO NYOKONG
MATEMATIKA, DATU IKERLARIA ETA INGENIERITZA AEROSPAZIALA
Emakume afroamerikarra izanda zientzia munduan aurkituko zituen zailasunak zirela eta gurasoek irakaskuntza aukeratzea gomendatu zioten, baina bere ametsa ingeniari aeroespaziala izatea zen. Horrela, irakaskuntza eta aerosolen ikerketan jardun ostean, NASAn lan egiteko eskaera aurkeztu zuen. 1967. urtean NASAko Konputagailuen sektorean hasi zen lanean. Urteetan beste ingenieri batzuentzat programa konplexuak sortzen ibili zen. Baina berak gorago jo nahi zuen. Ingenieri postu bat eskatu zuen eta eman zioten. NASAko lehen emakume ingenierien artean dago. Hegazkinaren hegalen diseinuan aditu bihurtu zen, baita eztanda supersoniko eta hauen ondorio kaltegarrietan, besteak beste, zarata, kutsadura edo ozono geruzean kalteak. Gobernuaren proiektu desberdineko aholkulari izan da, baita enpresa pribatu askorena ere. 50 bat lan argitaratu zituen bere ikerketen inguruan.
1942
iturria: Zintia Palomino (2019) "Mujeres negras en la ciencia"
CHRISTINE CONCILE MANN DARDEN
biologo eta ekintzaile ekologista
Wangari Maathai (Ihithe, Kenia, 1940ko apirilaren 1a – Nairobi, Kenia, 2011ko irailaren 25a) ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen, kikuyu etniakoa. Ameriketako Estatu Batuetara ikastera joan zen 20 urterekin, eta Pittsburgheko Unibertsitatean Biologian doktoratu zen. 30 urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka borrokatzen. Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia). 1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen; gaur egun, mugimendu hori hedatuta dago Tanzania, Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetara ere. Halaber, bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik 2005 arte, betiere ingurugiroaren alde lan eginez. 2004an Bakearen Nobel saria eman zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da. Obulutegiko minbiziak jota hil zen 71 urterekin.
1940-2011
iturria: https://www.forogeobiosfera.org/2019/03/08/wangari-maathai-1940-2011-una-luchadora-africana/
Wangari Maathai
psikologo esperimentala
Oklahoman jaio zen. Irakaskuntza eta ikerkuntzan igaro du ia bizi osoa. Psikologia ikasi zuen eta 1960. urtean psikologia esperimentalean doktoretza lortu zuen. Ostean, 10 urtez unibertsitatean ibili zen irakasle. 1965. urtean Estatu Batuetako itsas eta aire zentru bateko ikusmen laborategiko zuzendari izendatu zuten biraketetan hegazkineko pilotuak ikusmen galeraz babesteko metodoak aztertzeko. Betaurreko berezi batzuk asmatu zituen hegazkineko pilotuen begiak babesteko biraketa zakar, estanda edo ekaitz egoeratan.
1930
iturria: Zintia Palomino (2019) "Mujeres negras en la ciencia"
GLORIA TWINE CHISUM
ingeniari eta ekintzaile
Keniako ingeniari eta ekintzailea da, Openworld enpresaren zuzendari nagusia eta sortzailea. Afrikako gizartearen, gobernuen eta enpresen bizitza modu positiboan eraldatzen ari da Dorcas Muthoni Informatikan lizentziatu zen Nairobiko Unibertsitatean. Haririk gabeko sareetan, irrati-komunikazioetan eta plangintza teknologiko estrategikoan espezializatu zen 24 urte zituela OpenWorld enpresa sortu zuen, Ekialdeko Afrikako eskualdeko software-aholkularitza enpresa, kode irekiko gune gisa finkatu dena, Afrikako web eta hodeiko aplikaziorik erabilienetakoetan parte hartzen duena, ARIOS-en, adibidez, Afrikako Batasuneko berrogeita hamalau estatuek erabiltzen dutena AfChix6 erakundea sortu zuen emakume eta neskei IKT-en inguruko aholkularitza eta orientazioa emateko. 2004az geroztik, entitate honen bitartez, kongresuak eta topaketak sustatu ditu, eta belaunaldi hauentzako eredu bihurtu diren informatikako prestakuntzak bideratu ditu. Keniako hogeita hamar unibertsitate eta ikerketa-erakunde baino gehiagori azpiegitura digital komun bat eskaini die.
1979
iturria: https://www.internethalloffame.org/inductee/dorcas-muthoni/
Dorcas Muthoni
Marieren zientziarekiko pasioa aitonaren liburutegian hasi zen. Bere aitak kimika ikasketak hasi zituen baina unibertsitatea ordaintzeko zituen zailtasunen ondorioz utzi behar izan zituen. Marie, Kimikan doktoretza lortu ostean, irakasle gisa aritu zen unibertsitatean. Garai horretan beste lankide batzuekin batera gorputzak elikagaien liseriketa egiteko sortzen dituen sustantzia kimikoak aztertu zituen. Mariek kolesterolak bihotzeko mekanikan eragiten zituen ondorioak, azukre eta beste elikagai batzuek arterien osasunean zituzten ondorioak eta baita hipertentsioak edo adinak zirkulazio sisteman zuten eragina aztertu zituen. Burutu zuen kolesterol altu eta arterien buxaduraren arteko harremanari buruzko ikerketa ezinbestekoa izan zen bihotzekoak ulertzeko. 1988. urtean bere aitaren omenez kimika edo fisika ikasketak burutzeko beka sistema bat jarri zuen martxan baliabide ekonomiko urriak zituzten pertsona beltzentzat.
1921-2003
iturria: Zintia Palomino (2019) "Mujeres negras en la ciencia"
MARIE MAYNARD DALY CLARK
Biokimika
Betty Wright Harris Louisianan jaio zen. Haurtzaroa naturaz inguratuta igaro zuen. Bettyk ikasketa zientifikoak aukeratu zituen. Kimika bihurtu zen. 19 urterekin gratuatu ostean unibertsitate desberdinetan ibili zen kimika eta matematikako irakasle gisa. 1975. urtean kimikako doktoretza lortu ostean Los Álamoseko laboratorioan hasi zen lanean. 20 urte baino gehiagoz aritu zen bertan. Bere ikerketa lehergailuen hautematean eta hauek naturan eragiten zuten inpaktoaren restaurazioan oinarritu zen. Arma nuklearretan erabiltzen den triaminotrinitrobencenoa (TATB) antzemateko froga bat sortu zuen. Betty Harrisen historia oso ezaguna ez bada ere, Estatu Batuetako zientzia akademiak jasotzen duen zientzilari afroamerikarra da. Bettyk emakumeen eta persona afro-ondorengoen garapenerako lan egin zuen.
1940
iturria: Zintia Palomino (2019) "Mujeres negras en la ciencia"
betty wrigh harris
Kimika
Patricia Bath Harlem-en jaio zen. Kimika ikasketak burutu zituen lehengo eta honen ostean medikuntza ikasi zuen. Ikerketa desberdinen ostean pertsona afro-ondorengoengan eta egoera zaugarrian dauden pertsonengan ikusmen arazoak ohikoak zirela baieztatu zuen, zaintza oftalmologikoetarako sarbide faltagatik hain zuzen. Egoera hori aldatu nahian, proiektu komunitario berritzaile bat jarri zuen martxan: New Yorken hospitale bat sortu zuen ikusmen urritasuna zuten gaixo pobreei ebakuntza dohain egiteko.Patricia Bath-ek 1988 urtean “Laserphaco Probe” asmatu zuen, begi-lausoak kentzeko laserra.
1942
iturria: Zintia Palomino (2019) "Mujeres negras en la ciencia"
patricia era bath
Oftalmologa eta asmatzailea
'Psikologia eta fisiología ikasketak burutu ostean, ingenieritza egin eta aukera izan zuen transbordadore baten diseinuan parte hartzeko. Esperientzia horrek eremu espaziala ikertzeko motibazioa handitu zion. NASAk formatu zuen lehen astronauta afroamerikarra izan bazen ere, ez du inoiz espaziora bidaiatu. 1971tik NASAko langilea izan da. Patriciak astronautentzat entrenamendu sistema bat sortu zuen, hain zuzen, hauek arnasa edo bihotz taupadak kontrolatzeko eta baita mugimenduen ondorioz sortzen diren zorabio eta desorientazioari aurre egiteko. Muskuluen lanketarako sistema ere sortu zuen. Oraindik berak sortutako sistema erabiltzen da erreskate lanetan ari diren pilotoekin eta baita horrelako sintomak dituzten gaixoekin ere. Patriciak sari desberdinak jaso ditu bere ikerketegatik, eta jasotzen dituen sari guztietan bere aita aipatzen du, bere azal kolorea muga ez zela izango sinisten laguntzeagatik.
1948
iturria: Zintia Palomino (2019) "Mujeres negras en la ciencia"
PATRICIA SUZANNE COWINGS
Psikofisiologa aeroespaziala
La comunicación visual interactiva mejora los resultados de la comunicación sobre cualquier tema y en cualquier contexto. Antes de empezar a crear, conviene dedicar unos minutos a pensar en lo que te cuenta este mapa.
Los mapas son un gran aliado, ¡úsalos!
Creatividad
Magia
Ingenio
Interactividad
Genially
Contenidos