Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Proiektu komunitarioak batxi2

Nerea Brenes

Created on September 10, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Smart Presentation

Practical Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Visual Presentation

Relaxing Presentation

Transcript

Proiektu Komunitarioa 2024-2025

Proiektu Komunitarioa: Zer da?

Ikastetxearen eta komunitatearen arteko elkarlana etra kolaborazioa sustatzeko ikasgaia.

Helburuak:
  • Ikastetxearen eta komunitatearen artean elkarlanean aritzea.
  • Komunitatearen beharrak ezagutzea eta haiek asetzeko proiektuak sortzea.
  • Gizarteko behar eta arazo ezberdinei nola aurre egin ikastea.
  • Proposatutako proiektuekin erlazionatutako edukiak eta konpetentziak ikastea.

Proiektu Komunitarioa: nortzuk hartzen dute parte?

Ikastetxea

Komunitatea

Ikastetxeko komunitatea osatzen duten pertsona ezberdinak: Ikasleak, irakasleak, gurasoak, atezainak ...

Komunitatea orokorki edo arlo jakin batean elkartasunezko interes komunak eta ikuspegi gutxi gorabehera homogeneoak dituen gizatalde txikia da, espazioak eta denborak partekatzen dituena jarduera zenbait garatzeko. Desberdinak diren taldeak bildu ditzake, hala nola etxe bateko bizilagunak, hezkuntza komunitateak, lantoki bateko langileak, ...

Erakundeak

Gure inguruan gizartearen beharrak asetzeko lan egiten duten erakunde ask0tarikoak (GKEak, bizilagun elkarteak, kultur-elkarteak ...)

Nola ebaluatuko da?

Ikasgaiak ebaluaketan zehar notarik ez du izango, HALA ERE, ikasturte bukaeran EKINTZAILETZA-KONPETENTZIAN islatuko da.

Nola antolatuko gara?

Proiektu batzuetan batzordeak eratuko dira. (Proiektu horretan interesa duten ikasle taldea)Batzordeetan ez dauden ikasleek ere beste proiektu batzuetanparte hartuko dute irakaslearekin.

IKASTETXEKO PROIEKTU BATZORDEAK

HEU BE ZANTZOKA PROIEKTUA

WIKIGINTZA

IRAKURKETA-PROIEKTUA

HZKUNTZA NORMALKUNTZA

HEZKIDETZA- BIZIKIDETZE BATZORDEA

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

ELEANIZTASUNA.

AGENDA 30

IKT

ZER DA? Euskara ardatz izanda, beste hizkuntzetan ere moldatzeko konpetentzia da: gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. HELBURUA: ikasleen ireteera-profila mundu lokalean (euskara) eta globalean (erdarak) konpontzea da. PROIEKTURAREN ARDURADUNAK: Susana Agirregomezkorta Rikardo Aiartzaguena Iasmina Gorroño Gorka Ortiz

Durangoko wikiemakumeekin elkarlanean aritzeko eta wikilaria izateko aukera paregabea izango duzu. ARDURADUNA:Eunate Olarreta Irazabal

Jakin badakigu euskara minorizazio-egoeran dagoen hizkuntza dela. Egunero ikusten dugu euskarak ez duela izan beharko lukeen besteko presentziarik gizarteko hainbat eremutan: kalean, administrazioan, saltokietan, hedabideetan, sare sozialetan, aisialdirako guneetan... Hori horrela, hizkuntza-normalkuntzaren HELBURUA da minorizazio-egoera horri aterabidea ematea eta euskara gizarte-esparru zein funtzio guztietara zabaltzeko urratsak ematea.Bide horretan, euskara hezkuntza-komunitateko esparru guztietara iristea eta presente egotea da Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren (HNP) helburua, hainbat erronkari ekinda: hizkuntza-ohiturak aldatzea, euskal kultura sustatzea, data esanguratsuetan ekintzak antolatzea (Euskararen Nazioarteko Eguna, Santo Tomas, Euskaraldia...), etab. ARDURADUNA:Ainhoa Urkiola Iriondo

ZER DA HEZKIDETZA?Hezkidetza, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz, errespetatuz eta bakoitzaren garapen pertsonala ahalbidetuz. Ze helburu dauka batzordeak? Batzordeak berdintasunean eta tratu onean oinarritutako bizikidetza bultzatzea du helburu. Hezkidetza, berdintasuna, genero-indarkeria eta antzeko terminoak institutuko egunerokotasunean mahai gainean hausnarketarako jarriko ditu. Nork osatuko du batzordea? Institutuko ikasleek osatuko dute.Noiz bilduko da batzordea?Batzordea proiektu komunitarioko ordu gehinetan bilduko da, astu santuko oporrak arte gutxi gora behera. ARDURADUNA: Joana Arbeloa

Proiektu Komunitarioetako orduaren barruan eta irakurketa-proiektuarekiko loturan, ikasleek aukera izango dute ikasturtean zehar bi aldiz (bi egun zehatzetan) "Barandiaran Egoitza"ra joateko eta bertan, talde txikietan antolatuta, egoiliarrei testuak irakurtzeko eta haiekin berbaldiak egiteko. Proiektua aukerakoa da, ikasle bolondresekin egitekoa, lehenengo ebaluazioan zehar ala bigarrenean. Lehenengo ebaluazioan izena ematen dutenekin abenduan egoitzara joango gara, eta horretarako, urritik ordura arteko ProKom orduetan, egoitzan irakurriko ditugun testuak prestatuko ditugu. Bigarren ebaluazioan izena ematen dutenekin beste horrenbeste egingo dugu, martxoan egoitzara joateko.ARDURADUNA:Aitzpea Azkorbebeitia Aldaiturriaga

ZER DA? Institutuko aldizkaria. HELBURUA: Institutuko aldizkaria aurrera eramatea. PROIEKTU ARDURADUNA: Amaia Goiti