Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
HP_2_Gaia_Konduktismoa_Kognitibismoa_Konstruktibismoa
Joyse Vitorino
Created on September 7, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
2. Gaia
Ikaskuntzaren eredu teorikoak
Konduktismoa, Kognitibismoa, konstruktibismoa
Irakasle: Joyse Vitorino (joyseashley.vitorino@ehu.eus) Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea
YOU CAN WRITE A SUBTITLE HERE
Konduktismoa
Helburuak
- zientzialariak ideia nagusienekin lotzea (Pavlov, Watson, Skinner, ...).
- Ikaskuntza-mekanismo konduktistak deskribatzea (klasikoa, operanTea, bikarioa).
- Ikaskuntzan eragina duten faktoreak zerrendatzea.
- Konduktismoa eta kognitibismoa bereiztea.
- Ideia hauek hezkuntzan duten aplikazioa identifikatzea.
Konduktismoa
psikologiaren korronte bat
- XX. mendearen hasieran garatu zen
- I. Pavlov, John B. Watson, B.F. Skinner
- Ikaskuntza eta portaera kanpoko behaketaren bidez aztertu behar direla, eta ez barne-prozesu mentalen bitartez.
John B. Watson
1878-1958
"Psikologia, konduktistak ikusten duen moduan, kimika eta fisikak bezain gutxi introspekzioa behar duen natur zientzien adar guztiz objektiboa eta esperimentala da"
Idea nagusiak
Hezkuntza Psikologian Ondorio Nagusiak
Programatutako ikaskuntza
Baldintzapen klasikoa
Skinner-ek garatutako ideietatik abiatuta.Ikasleei edukiak ematen zaizkien urratsez urrats, feedback edo errefortzu jarraia jasoz, haien aurrerapena modu kontrolatuan emateko.
Ikaskuntza kanpoko estimuluen eta haiei emandako erantzunen emaitza da. Bi kondizionamendu mota nagusi daude: klasiko eta operantea.
Errefortzua eta zigorra
Saria eta zigorra motibazio tresna gisa
Ikaskuntza prozesuan, errefortzuak jokabidea indartzen du eta zigorrak murriztu egiten du. Errefortzu positiboak (sariak) eta negatiboak (zigorrak ekiditea) erabil daitezke jokabidea areagotzeko.
Irakasleek eta hezitzaileek ikasleen jokabidea moldatzeko saria eta zigorra erabiltzen dute. Ikaskuntza prozesuetan, jokabide egokiak sarituz ikasleen motibazioa areagotzen da, eta jokabide desegokiak zigortuz, gutxitu.
- Irakaslea: bere lana irakasteko errefortzu eta estimulu sorta bat antolatzea da.
Hezkuntza Konduktista
- Ebaluazioa: produktuan zentratzen da eta ez du kontuan hartzen prozesua eta trebetasunen garapena (amaierakoa, azterketa)
- Irakaskuntza: edukietan zentratzen da, eta errepikapenak maiz erabiltzen da.
- Ikaslea: Rol pasiboa du. Aurkezten diren estimuluei erantzuten die, ezer gehiago. Pertsonalizazioak erritmo indibidualak bakarrik hartzen ditu kontuan.
- Motibazioa: Oro har, kanpokoa da, baina alderdi fisiologikotzat hartzen da (egarria, gosea).
"Emaidazu dozena bat haur osasuntsu, ongi heziak, eta nire mundu propioa haiek hezteko. Bermatzen dizut ausaz hartutako edozein haurrekin lan eginez, eta edozein espezialitate bihurtzeko entrenatuko dudala —medikua, abokatua, artista, merkataritza buru, eta, bai, baita eskale eta lapur ere. Bere talentuak, gustuak, bokazioak eta arbasoen arraza kontuan hartu gabe."
John B. Watson
Ingurumen Determinismoa
Konduktismoa
YOU CAN WRITE A SUBTITLE HERE
Watsonen Konduktismoa
- Bere ustez, haur osasuntsu emanez gero, edozer gauza molda ditzakeela.
- Esperimentuak burutu zituen 8 hilabeteko Albert-ekin.
- Bere teoria aplikatu zuen bere seme-alabak haztean.
- Psikologian Metodo zientifikoaren aplikazioaren aldekoa.
Kognitibismoa
Kognitibismoa
konduktismoaren mugak gainditzeko asmoz
- XX. mendearen erdialdean garatua.
- Ikaskuntza teoria horrek buruan informazioa nola jasotzen, antolatzen, gordetzen eta berreskuratzen den aztertzen du.
Konduktismoa
KognitiBismoa
Ezkutuko ikaskuntza - Tolman
Saguak labirintoetan aztertzeko esperimentua: introspekzioa kuantifikatu daiteke. Indibiduoek estimuluen aurrean erantzun hutsak baino gehiago egiten dute; sinesmen, jarrera, baldintza aldakorretan oinarritzen dira eta helburuak lortzeko ahalegina egiten dute. Errefortzua ez da beharrezkoa ikaskuntza gerta dadin
+ info
KonduKtismoa
KognitiBismoA
Banduraren Teoria soziokognitiboa (1977)
- Bikarioa baldintzapena edo ikaskuntza sozialaren bidezko ikaskuntza.
- Ikaskuntza baldintzatzen duten faktoreak: behatzailearen eta ereduaren ezaugarriak (adina, generoa, maila intelektuala eta nortasuna).
- Esperientzien edo behaketaren bidezko errefortzuek ikaskuntzan eragiten dute.
- Aplikazioa: nahi diren jokabideen eraginez ikastea.
Banduraren Elkarrekiko determinismoa (1986)
Bandura
KognitiBismoA
Harlow (1959)
Emaitzak:
- Kontaktuak eragindako plazerra da atxikimendu-jokabideen kausa, eta ez janaria.
- Ama iletsuaren absentzian, animaliek estresa jasaten zuten, portaera estereotipatuak zituzten eta ez zituzten ohitura berriak ikasten.
- Atxikimendu-harremana garrantzitsua da ikaskuntzarako eta garapenerako.
Esperimentua:
- Tximinoak janaria ematen zuen "ama panpina" batekin, baina alanbrez estalita.
- Tximinoak "bularrik" ez zuen ama panpina batekin, baina oihal leun, bigun eta iletsuz estalita.
+ info
KognitiBismoA
Kölher (1925)
Tenerifeko txinpantzeekin egindako ikerketak.Insight bidezko ikaskuntza kontzeptua ezartzen du, hau da, aurreko estimulu batzuetan oinarritutako bat-bateko ezagutzaren bidez. Aplikazioa: "Osoa zatien batura baino handiagoa da". Ikaskuntza prozesua osotasunean hartu behar da.
+ info
KognitiBismoA
Oinarriak
Ikaskuntza teoria horrek buruan informazioa nola jasotzen, antolatzen, gordetzen eta berreskuratzen den aztertzen du.
Adimena informazio prozesadoretzat hartzen da (Ordenagailuaren metafora ).
Ikaskuntza barne prozesu bat da (saiatzen da beha daitezkeen jokabideetatik haratago joaten).
Ikasleek modu aktiboan parte hartzen dute informazioa prozesatzen (metakognizioa).
KognitiBismoA
Oinariak II
Ikaskuntza teoria horrek buruan informazioa nola jasotzen, antolatzen, gordetzen eta berreskuratzen den aztertzen du.
Ikaskuntza informazioa irudikapenetan (eskemak/ereduak) antolatzeko prozesu bat da.
Argibideak sekuentziatu eta antolatu behar dira ikaslearentzat esanguratsua den moduan.
Gogoratzea garrantzitsua da garunean eskemak sortzeko.
KonstruKtiBismoA
Piaget, Bruner eta Ausubel
HeLburuak
# Konstruktibismoa definitzea.
# Piageten garapen kognitiboaren faseak zerrendatzea.
# Dagozkion gaitasun/ezaugarriren bidez faseak azaltzea.
# Ikaskuntza esanguratsuaren baldintzei buruz hausnartzea.
# Aurkikuntzaren bidezko ikaskuntza deskribatzea.
# Tresna/estrategia konstruktibista batzuk azaltzea.
# Aldamiaje eta Curriculum Espirala definitzea.
Kognitibismotik Konstruktibismora
Kognitibismoaren ideak zailak dira ikasgelan zuzenean aplikatzeko. Kognitibismoak zein konstruktibismoak aztertzen dute subjektuak jasotzen duen informazioa nola jasotzen, gordetzen eta interpretatzen duen, baina konstruktibismoak sakonago aztertzen du nola erlazionatzen den ideia berrien ikaskuntzak aldez aurretiko ezagutzarekin. Konstruktibismoa Enpirismoaren eta Arrazionalismoaren artean kokatzen da.
Jean Piaget
- Biologoa/Psikologoa (1896 -1980, Suitzan)
- Epistemologo genetikoa deitzen zaio bere buruari, ezagutzaren jatorria eta izaeraz interesatzen zaiolako.
- Bere ideiak filosofia, matematika eta biologia arloak lotu zituen.
- Nola bihurtzen da subjektua subjektu epistemologiko?
- Kontzeptuak: Zenbakiak/Espazioa, denbora/abiadura, bolumena/masa, kausa-ondorioa.
Piageten Garapenaren Teoria Kognitiboa
Asimilazioa
Akomodazioa
Haurrak eragile aktiboak dira
inguruko munduari zentzua ematen saiatuz eta, horretarako, munduaren irudikapen-eskemak eraikitzen dituzte.
Informazio eta esperientzia berriak hartu eta lehendik dagoen eskema batera gehitzen dituen prozesua.
Informazio berria sartzeko eskemak aldatzen edo sortzen dituen prozesua.
Garapen kognitiboaren etapak Piageten arabera
Eragiketa zehatzen adimena (7 - 11 urte)
Adimen sentso-motorea(0 - 2 urte)
Eragiketa-aurreko adimena (2 - 7 urte)
Eragiketa formalen adimena (12 urtetik)
Egozentrismoa
Ekintza erreflexuak
Pentsamendu abstraktua, sistematikoa, hipotetiko-deduktiboa eta aldi berean faktore anitz kontuan hartzeko gai.
Sailkapena, Kategorizazioa, Itzulgarritasuna (kontserbazioa), Kausazioa, Analogia sinpleak.
Animismoa
Hizkuntza
Problema matematiko eta/edo logiko eta konkretuen ebazpena
Helburuetara bideratutako portaera Objektu iraunkortasuna
joko simbolikoa
Piageten Experimentuak
Preoperazionala(2 - 7 urte)
4,5 urteko ume tipiko bat piagetiar kontserbazio-zereginetan: kopurua, luzera, bolumena, masa eta azalera.
Gogoaren teoria
Non bilatuko du Sallyk bere kanika?
O1
Mind theory: the original Sally–Anne cartoon used in the test by Baron-Cohen, Leslie and Frith (1985)
Preoperazionala(2 - 7 urte)
Ikaskuntza esanguratsua izan dadin 3 baldintza egon behar dira:
Antolaketa eta harreman nabarmenak
Motibazioa
Aurretiazko ezagutzak
Gaiak harreman garrantzitsuak eta ez-arbitrarioak ezartzea ahalbidetu behar du ikaslearen aldez aurretiko ezagutzarekin.
Ikasleak ikasteko jarrera egokia izan behar du (jarrera aktiboa, arreta eta motibazio handiarekin).
Ikasleak gaiari buruzko aldez aurretiko ezagutzak izan behar ditu (aurretiko antolatzaileak, ez dagoenean, mekanikoki eskuratu behar dira).
Ausubel
Hezkuntza tresnak: kontzeptu-mapa
- Ikasleen aurretiko ideiak identifikatzeko.
- Ezagutza berrik antolatzeko eta finkatzeko (hierarkiak azpimarratzen).
- Ebaluatzeko: kontuan izan talde bakoitzeko elementu, konexio eta maila kopurua.
Gowinen V Diagrama
- Iturria: laborategiko ikerketak.
- Kontzeptu eta prozesuak erlazionatzeko baliagarria da.
Esperimentuarekin erantzungo diren galderak
Esperimentuaren urrats metodologikoei buruzko ezagutza.
Teoriei, oinarrizko legeei, printzipioei eta abarri buruzko ezagutza.
(Gil, Solano, Tobajo eta Monfort, 2013)
Gaia
Diagrama Vde Gowin
Itsasoaren maila igotzen ari da?
1. Sortu bi kai plastikozko ontziekin.2. Gehitu harea eta ura. 3. Ur-maila mugatu. 4. Mendien gainean izotza jarri. 5.Utzi kai bat eguzkitan eta bestea itzalean.
- Ura: hiru egoera (gasa, likidoa, solidoa)
- Izotza (ur solidoa) berotzen bada, urtu egiten da.
- Likidoek solidoek baino espazio gehiago hartzen dute.
- Lurreko poloek eta mendiek izotz asko dute.
Klima aldaketak
Brunerren 3 Ikaskuntza Urratsak Curriculum Espiralean
Sprouts Español [canal YouTube](18 de agosto de 2023)
Curriculum Espirala
Eduki bereko hainbat aldiz lantzea, gero eta xehetasun handiagorekin. Ikaskuntza berria aurretiazko ezagutzak testuinguruan jartzen ditu. Testuinguruek ikaskuntza enaktiboa, ikonikoa eta sinbolikoa eskaini behar dute. Irakasleak sekuentzia didaktikoak sortu behar ditu jarduera mota ezberdinekin (irekitzea, garapena eta itxiera).
Brunneren errepresentazio eta ikaskuntza moduak:
enaktiboa 0 - 1 urte
sinbolikoa6 - ...
ikoniakoa1 - 6 Urte
Brunerren aurkikuntzaren bidezko ikaskuntza
Ezaugarri komunak dituzten kasu partikularretatik ikasten da, eta, haietatik, arauak hautematen dira, eta printzipioak.
Ikaskuntza modu induktiboan gertatzen da
ezagutza espezifikoenetatik (zehatzak) orokorrenetara (abstraktuak) doa.
Ikaskuntza elementu komunak eta elementuen arteko erlazioak identifikatzea da (korrelazioak, kausa-ondorioak, nagusitasunak-menpekotsunak).
Brunerren aurkikuntzaren bidezko ikaskuntza
3. Ikasleak ez badu loturarik identifikatzen, galdera birformulatu behar da, harremanaren beste alderdi batzuk argitzeko. 4. Horrela, ikasleak berak aktiboki ondoriora iristen da, motibatzen da, autokontzeptua indartzen du eta arazoen ikuspegi kritikoagoa eta holistikoagoa garatzen du,
Instrukzio-sekuentzia
Instrukzio-sekuentzia
1. Materialak aurkezten dira. 2. Zer erlazio duten galdetzen da, edo nola erabil daitezkeen batera edo arazo jakin bat konpontzeko.
- Irakasleak: informazio kopurua eta erronka maila neurtu.
- Oztopoak: zaila da talde handietan aplikatzea, material eta denbora gehiago behar da.
Jerome Bruner
gela batean ikasleekin...
Andamiaje
1. Irakasleak materiala/esperientziak prestatu behar ditu zailtasun maila egokia eskainiz.
Vigotskyren GHEan oinarritzen da.
2. Pixkanaka-pixkanaka aldamioak kendu behar dira ikaslearen autonomia garatzeko.
3. Gaitasun maila disberdin duen haurren arteko elkarrekintza oso garrantzitsua da.
https://www.youtube.com/watch?v=LpXknbNYiG0
Andamiaje 1
Aldamiajearen sei funtzio (Wood, Bruner eta Ross, 1976)
Elementu garrantzitsuak Azpimarratzen ditu. Galdetzen, laburtzen, hipotesiak egiten.
Atazaren zailtasuna ikaslearen mailara egokitzea.
Frustrazioa kontrolatu.Zeregina erraztea (tutorerik gabe baino).
Interesa eta parte hartzea sustatzea. Motibatzea.
Ariketaren konponbidearen erakustaldi partziala edo osoa egitea.
Bidean mantentzea. ikasleari zereginean arreta jartzen laguntzea.
Info
Wood, D., Bruner, J. & Ross, G. (1976). The role of tutoring in problem solving. Journal of child psychology and psychiatry, 17(2), 89-100.
https://www.youtube.com/watch?v=LpXknbNYiG0
Andamiaje 2
Aurkitu eredu honetan:1. Maila bakoitzean erabiltzen diren kontzeptuen kantitatea eta konplexutasuna. 2. Erabilitako estrategiak.
Azaldu kontzeptu hauek eta eman adibideak eta hezkuntzarako ondorioak
Curriculum Espirala
Aurkikuntzaren bidezko ikaskuntza
ErrepresentazioModuak
Info
Info
Info
konstruktibisMoaren oinarriak
Ikaskuntza aktiboa
Curriculum espirala
Lankidetza eta elkarrekintza
Aurreko ideiak: ikaskuntzaren abiapuntua
Andamiajeak
Aldaketa kontzeptuala
Eskerrik asko
Baldintzapen Klasikoa: Estimulua - Erantzuna
Aurkitu: 1. Maila bakoitzean erabiltzen diren kontzeptuen kantitatea eta konplexutasuna: gero eta gehiago daude eta konplexuagoak baitira. 2. Erabilitako estrategiak. Metaforak/analogiak; ezagutzen diren tresnen funtzionamendua; esperientzia pertsonalak; hipotesiak/estimazioak.
Curriculum Espirala
Eduki bereko hainbat aldiz lantzea, gero eta xehetasun eta handiagorekin. Ikaskuntza berria aurretiazko ezagutzak testuinguruan jartzen ditu. Testuinguruek ikaskuntza enaktiboa, ikonikoa eta sinbolikoa eskaini behar dute.
Garapen Hurbileko Eremua
Garapen erreala da ikaslea, bera bakarrik, laguntzarik gabe, egiteko gai dena. Garapen potentziala, berriz, oraingoz eskuratu ez duen garapena da, oraingoz bera bakarrik egiteko gai ez dena, baina laguntzarekin lortu dezakeena. Hurbileko garapen eremua, hortaz, garapen errealaren eta potentzialaren arteko distantzia da.
Eskuratzea
Baldintzatutako estimuluaren eta baldintzatu gabeko estimuluaren elkarte fasea.
Orokortzea
Antzeko estimuluen aurrean erantzun baldintzatuak sortzen diren fasea.
Bereizketa
Baldintzatutako estimuluei erantzun baldintzatu espezifikoak sortzen diren fasea.
Desagertzea
Baldintzatutako estimuluari erantzun baldintzaturik sortzeari uzten zaion fasea, baldintzatutako eta baldintzatu gabeko estimuluaren desasoziazioaren ondorioz.