Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

1go Gaia_ Lurra Unibertsoan.pptx

Mikel Guerrero Calvo

Created on August 21, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

1go GAIA: LURRA UNIBERTSOAN

  1. UNIBERTSOA

Unibertsoa astro guztien multzoa da eta astro horien artean dagoen espazioa. Hau da, existitzen den guztia UNIBERTSOA da.

Unibertsoa aztertzen duen zientzia Astronomia da. Astronomoen lanari esker, gero eta Unibertso gehiago ezagutzen dugu; izar eta planeten sorrera eta kokapena aztertu egin dute mendeetan zehar. Gehienetan, unibertsoa aztertzeko, astronomoek teleskopioa erabiltzen dute.

  1. UNIBERTSOA
  1. UNIBERTSOA. ARIKETA (I)

Eztabaidatu talde kooperatiboetan hurrengo galdera: UNIBERTSOAN, LUR PLANETAKO IZAKI BIZIDUNAZ APARTE, BIZITZA EGOTEA POSIBLE AL DA? ZERGATIK? *Ateratzen dituzuen ondorioak koadernoan apuntatu itzazue. (BIDEOA) (BIDEO2)

  1. UNIBERTSOA. ARIKETA (II)

HURRENGO BIDEOA IKUSI EZAZUE ETA ONDOREN ERANTZUN:

  • Zergatik batzuetan “hutsa” entzuten da?
  • Guk espazioan abestu dezakegu?
  • Zergatik esaten da. “Erretzeari uzteko erarik egokiena espaziora joatea da”?

2. UNIBERTSOAREN SORRERA. BIG BANG

1929.ko urtean, Edwin Hubble astronomoak Unibertsoan miloika galaxia daudela frogatu zuen eta galaxia horiek ikaragarrizko abiaduran aldentzen direla bata bestearengandik (leherketa baten moduan). Horren arabera, Unibertsoa denborarekin tamainaz handitzen ari da. Astronomoek uste dutenez, duela 15000 miloi urte sortu zen unibertsoa, materia guztia biltzen zen gunean leherketa bat gertatu ostean. Leherketa honi Big-Bang esaten zaio.

HUBBLE

BIG-BANG

UNIBERTSOAREN HEDAPENA

3. UNIBERTSOAREN INTERPRETAZIOA HISTORIAN ZEHAR

Astronomoen lanari esker, gero eta Unibertso gehiago ezagutzen dugu; izar eta planeten sorrera eta kokapena aztertu egin dute mendeetan zehar. Duela ehun eta berrogeita hamar urtetik baino ez ditu gizakiak Unibertsoa aztertzeko tresnak. Aurretik, Unibertsoa nolakoa zen azaltzeko, emandako teoria guztiak begi hutsez egindako behaketetan oinarritzen ziren. Horren ondorioz, ez ziren batere zehatzak. Hauek dira teoria nagusiak:

TEORIA GEOZENTRIKOA

TEORIA HELIOZENTRIKOA

3.1. UNIBERTSOAREN INTERPRETAZIOA HISTORIAN ZEHAR. TEORIA GEOZENTRIKOA

Teoria geozentrikoa: Aintzinako grekoek proposatuta (Ptolomeok batik bat baina Aristotelesek eta Platonek ere lagundu zioten). Lurra Unibertsoaren erdigunean, geldirik zegoela zioen , eta izarrak, planetak eta ilargia Lurraren inguruan biraka zebiltzala.

PTOLOMEO

ARISTOTELES

PLATON

3.2. UNIBERTSOAREN INTERPRETAZIOA HISTORIAN ZEHAR. TEORIA HELIOZENTRIKOA

Teoria heliozentrikoa: Duela 500 urte, Nikolas Koperniko astronomoak esan zuen Eguzkia geldirik zegoela eta planetak (Lurra barne) biratzen ari zirela Eguzkiaren inguruan. 1610.ko urtean, Galileo Galilei matematikariak teleskopioa asmatu zuen eta horrela egin zituen behaketek arrazoia eman zioten Kopernikori.

KOPERNICO

GALILEO GALILEI

4.UNIBERTSOARI AZTERKETAREN BILAKAERA HISTORIAN ZEHAR.

GALILEO GALILEI XVII. mendean teleskopioa erabili zuen lehen aldiz. Ilargian haran etan mediak topatu eta Jupiterren sateliteak ikusi zituen.

TYCHO BRAHE XVI. mendearen bukaeran planeten higiduren azterketa zehatza egin zuen

JOHANNE KLEPER XVI. mendean Brahen datuei esker, planeten orbitak kalkulatu eta teoria geozentrikoa baztertu zuen.

Gaur egun, zientzia eta teknologian eman diren aurrerapenei esker (Hubble teleskopioa), aurkikuntza liluragarriak ematen ari dira.

JOHANN GALLE XVIII. mendean neptuno planeta existitzen zela aurkitu zuen.

XX. mendean, irrati teleskopiarekin aurrerapen handiak egin ziren. 1969. urtean, gizakia ilargira iritsi zen.

5. UNIBERTSOAREN OSAGAIAK

Unibertsoan dagoen edozein gorputza astro izena jasotzen du. Astro mota ezberdinak daude: a) Unibertsoa galaxiaz osatuta dago, eta galaxien arteko espazioa hutsik dago. Galaxiak galaxia-kumulu izeneko multzotan banatuta daude. Gure galaxia, Esne Bidea da eta Talde lokal galaxia-kumuluaren parte bat da. b) Galaxiak izarrez osatuta daude; galaxia bakoitzak ehun mila eta bostheun mila miloi izar artean izan ditzake. Izar horien artean nebulosa izeneko hauts- eta gas-laino oso handiak daude. Gure izarra Eguzkia da eta Esne Bidearen beso kiribiletako batean dago. c) Izar askok inguruan planetak dituzte biraka; planeta horiek planeta-sistemak osatzen dituzte. Gureak Eguzki-Sistema du izena. d) Zenbait planetaren inguruan sateliteak dabiltza biraka. Lurraren satelitea Ilargia da. e) Hauetaz aparte, gasa, izar hautsaz (nebulosa), kometak, meteoritoak eta zulo beltzek osatzen dute unibertsoa.

5. UNIBERTSOAREN OSAGAIAK

GURE GALAXIA: ESNE BIDEA

Gure sistema: Eguzki sistema

GALAXIA KUMULUA: TALDE LOKALA

Gure galaxia: Esne bidea

Gure planeta: Lur planeta

Gure satelitea: Ilargia

GURE PLANETA: LURRA

GURE SISTEMA: EGUZKI SISTEMA

5.1 UNIBERTSOAREN OSAGAIAK. KAHOOTA

5.2. UNIBERTSOAREN OSAGAIAK. IZARRAK.

Galaxiak oso izar masa handiak dira. Teleskopioaren bidez ikusten diren formak kontuan hartuta, lau galaxia mota bereizten dira:

GALAXIA KIRIBILAK

GALAXIA ELIPTIKOAK

GALAXIA IRREGULARRAK

GALAXIA LENTIKULARRAK

5.2. UNIBERTSOAREN OSAGAIAK. EGUZKI SISTEMA ETA GURE IZARRA (EGUZKIA).

Gure planeta-sistema gasetik eta hautsetik eratu zen duela bost mila miloi urte inguru. Haren erdigunean Eguzkia dago; izar horrek ematen dio izena gure sistemari eta bi gasez osatuta dago nagusiki: hidrogenoz eta helioz. BIDEOA.

Baina eguzkia ez da unibertsoko izar bakarra. Gure planetan milioika izar daude, batzuk konstelazioetan multzokatzen dira. Konstelazioak izarrez osaturiko irudimenezko irudiak dira, 88 konstelazio ezagutzen ditugu bere izenekin. Ezagunenak hartz txikia eta hartz haundia dira

5.2. UNIBERTSOAREN OSAGAIAK. IZARRAK. ARIKETA.

Hurrengo bi aplikazioak behatu:

  • Unibertsoaren aplikazioa.
  • Konstelazioen aplikazioa.
Ikusten dezutenez, milioika izar daude gure unibertsoan eta gure zeruak leku oso txikia hartzen du. Hala ere, egin ezazue zuen koadernoan gure zeruaren eskema txiki bat, konstelazio nagusiak eta haien irudiak marraztuz.

5.3. UNIBERTSOAREN GAINONTZEKO ASTROAK

Eguzki Sistemaren gainerako astroak horrela sailkatzen dira: a) Planetak: Gorputz hauek forma esferikoa dute eta Eguzkiaren inguruan biraka dabiltza. Batzuk harritsuak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Beste batzuk, gasez osaturik daude nagusiki: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Merkuriok eta Artizarrak izan ezik, gainontzeko guztiek beste gorputz batzuk haien inguruan biraka dauzkate, sateliteak. b) Planeta nanoak: Gorputz hauek forma esferikoa dute; planetak baino tamaina txikiagoa dute, eta ezaugarri orbitalak desberdinak dira. Nabarmenena, Pluton da, 2006. urtera arte planetatzat hartu izan zena. c) Beste Gorputz txikiak: Planeten sateliteez gain Eguzki Sisteman asteroideak eta kometak ere badaude. Asteroideak, gorputz zerutar harritsuak dira; multzorik garrantzitsuena Marte eta Jupiterren artean dago, milaka ale dituen inguru batean (asteroide gerrikoa). Batzuetan, Lurraren kontra jotzen dute; kasu honetan, atmosferan sartzean , marruskadurarengatik berotzen dira eta meteorito bihurtzen dira. Kometak, Eguzki Sistemaren barruan ibiltzen diren diren objetuak dira. Hiru alde dituzte, nukleoa, burua eta isatsa. BIDEO

SARTU APLIKAZIO HONETAN ETA GOZATU!

5.3.1. UNIBERTSOAREN GAINONTZEKO ASTROAK. BARNEKO PLANETAK EDO PLANETA HARRITSUAK

Eguzkitik hurbilen dauden planetak, horregatik esaten zaie barneko planetak. Hauen gainazala harritsua da, eta harriz osatutako lurrazala eta mantua dituzte; erdigunean nukleo metaliko bat dago. Barneko planetak MERKURIO, ARTIZARRA, LURRA eta MARTE dira.

5.3.1. UNIBERTSOAREN GAINONTZEKO ASTROAK. BARNEKO PLANETAK EDO PLANETA HARRITSUAK

Eguzkitik hurbilen dauden planetak, horregatik esaten zaie barneko planetak. Hauen gainazala harritsua da, eta harriz osatutako lurrazala eta mantua dituzte; erdigunean nukleo metaliko bat dago. Barneko planetak MERKURIO, ARTIZARRA, LURRA eta MARTE dira. (GORRIZ IKASI BEHAR EZ DIREN EZAUGARRIAK)

MERKURIO: -Tamainaz, lurra baino hiru aldiz txikiagoa da. -Ez du sateliterik. -Ez du atmosferarik. -Tª: [ -170ºC , 425ºC ] -Kraterrez beteta dago.

ARTIZARRA: -Tamainaz, lurraren antzekoa da. -Ez du sateliterik. -Atmosferan, gehiena CO2 da. -Tenperatura oso altua, 480ªC -Eguna urtea baino luzeagoa.

LURRA: -Bere satelitea ilargia da. -Bere atmosferaren osagai nagusiak, nitrogenoa eta oxigenoa dira. -Momentura arte, ezagutzen dugun planeta bakarra da bizia daukana.

MARTE: -Lurraren tamainaren erdia dauka. -Bi satelite: Deimos eta fobos. -Bere atmosfera CO2 osatuta dago. -Tenperatura oso baxua, -50ºC. -Sumendirik altuena da: Olimpo mendia.

5.3.2. UNIBERTSOAREN GAINONTZEKO ASTROAK. KANPO PLANETAK EDO GASEZKO PLANETA ERRALDOIAK

Oso handiak dira eta, nagusiki, gasez osatuta daude, horregatik gasezko erraldoiak esaten zaie. Eguztikik urrunen daudenak dira. Kanpo planetak JUPITER, SATURNO, URANO eta NEPTUNO dira.

5.3.2. UNIBERTSOAREN GAINONTZEKO ASTROAK. KANPO PLANETAK EDO GASEZKO PLANETA ERRALDOIAK

Oso handiak dira eta, nagusiki, gasez osatuta daude, horregatik gasezko erraldoiak esaten zaie. Eguztikik urrunen daudenak dira. Kanpo planetak JUPITER, SATURNO, URANO eta NEPTUNO dira.

JUPITER: -Tamainaz,, lurra baino hamaika aldiz haundiagoa da. (eguzki sistemako planetarik handiena da). -60 satelite ditu, nagusienak: Lo, Kalisto, Ganimedes eta Europa dira -Ez du atmosferarik.

SATURNO: -Tamainaz, lurra baino hamar aldiz haundiagoa da. (eguzki sistemako bigarren planetarik handiena da). -30 satelite ditu, nagusiena titan da. -Ez du atmosferarik -Hautsez eta harriz osatutako eraztun-sistema ikusgarri bat du.

URANO: -Tamainaz, lurra baino lau aldiz haundiagoa da. - 25 satelite txiki ditu. -Ez du atmosferarik. -Planeta honek ere badu eraztun-sistema bat inguruan. -Bere errotazio ardatza horizontala da.

NEPTUNO: -Tamainaz, urano baino pixkat txikiago da. -10 satelite txiki ditu. -Batez beste, tenperaturarik txikiena du.

5.3.3. UNIBERTSOAREN GAINONTZEKO ASTROAK. PLANETA NANOAK.

Planeta nanoak forma esferikoa dute; planetak baino tamaina txikiagoa dute, eta ezaugarri orbitalak desberdinak dira. Nagusienak ERIS, CERES eta PLUTON dira.Hauen artean nabarmenena, Pluton da, 2006. urtera arte planetatzat hartu izan zena. Bi ezaugarri berezi dituzte:

  • Tamainaz oso txikiak dira.
  • Gainontzeko planeten orbitak zeharkatzen dituzte.

5.3.4. UNIBERTSOAREN GAINONTZEKO ASTROAK. ASTEROIDEAK, METEORITOAK ETA KOMETAK

Planeten sateliteez gain Eguzki Sisteman asteroideak eta kometak ere badaude, eguzkiaren inguran mugitzen direnak ere.. Asteroideak, gorputz zerutar harritsuak dira; multzorik garrantzitsuena Marte eta Jupiterren artean dago, (asteroide gerrikoa). Bigarre, neptuno baino urrunago dago (kuiperren gerrikoa). Batzuetan, Lurraren kontra jotzen dute; kasu honetan, atmosferan sartzean , marruskadurarengatik berotzen dira eta meteorito bihurtzen dira. Kometak, Eguzki Sistemaren barruan ibiltzen diren diren objetuak dira. Hiru alde dituzte, nukleoa, burua eta isatsa.

6. UNIBERTSOAREN TAMAINA

Unibertsoaren tamaina ez du inork ezagutzen. Behin eta berriro saiatu dira tamaina kalkulatzeko sistemaren bat sortzen , baina oso distantziak handiak neurtzeko ezin ditugu erabili ohizko neurri unitateak (metroa, kilometroa, etab ...). Neurri unitate berezi bat erabiltzen dugu: Argi-urtea. Argi urtea, urtebetean, argiak egiten duen distantzia da. (Argiaren abiadura, 300.000 kilometro segundokoa da). Orduan Argi-urte bat = 9 460 730 472 580,8 km

Distantzia handiak neurtzeko beste unitate bat erabiltzen da: Unitate astronomikoa (ua) eta Lur planetatik Eguzkira dagoen distantzia da. Beraz 1 ua = 149 597 870 km.

6. UNIBERTSOAREN TAMAINAK. ARIKETAK (I)

Azteru hurrengo irudia eta eman itzazu eguzkitik planeta desberdinataraino dauden distantziak kilometrotan, konbertsio faktoreak erabiliz. (*gogoratu: 1 ua = 149 597 870 km)

6. UNIBERTSOAREN TAMAINAK. ARIKETAK (I)

Kasu honetan, aldiz, kontrakoa egingo dugu. Kilometrotatik abiatuta, emaizkidazue eguzkitik planeta ezberdinetara daude distantziak unitate astronomikoetan, konbertsio faktoreak erabiliz. (*gogoratu: 1 ua = 149 597 870 km)

7. EGUZKI SISTEMA 3Dn. ARIKETAK (I)

Aztertu ezazu hurrengo aplikazioa.

  • Eguzki sistemaren aplikazioa
Behatu ezazu tamainak, distantziak eta abiadurak eta osatu ezazu txosten txiki bat honekin. Azkenik, erantzun ezazu hurrengo galdera, APLIKAZIOA ETA HURRENGO GRAFIKOA ERABILIZ:
  • Zer berezitasun topa dezakezu planeten distantziekin bata bestearengandik?

7.1. EGUZKI SISTEMA 3Dn. TITIUS BODEren LEGEA.

Titius boderen teoriak dio planeta batetik besterako distantzia planeta horretik aurrekiko distantziaren bikoitza dela eguzkitik alderatzen garen heinean.

Orduan, Titus Boderen legetik, ze ondorio nagusi atera dezakegu?

8. LUR PLANETA. EZAUGARRI PLANETARIOAK.

Lurraren ezaugarri nagusiak hauek dira: a) Eremu magnetikoa du, iman erraldoi bat bezala portatzen da. Eremu magnetiko honek eguzki-irradiazio kaltegarrietatik babesten gaitu b) Lurraren atmosfera %21 ko oxigeno kontzentrazioa dauka. Nitrogenoa (%78), oxigenoa (%21) eta CO2 (%0,33) dira osagai nagusiak. c) Gaur egunean, gainazaleko batazbesteko tenperatura 15ºC-koa da. d) Uraren zikloa dauka. Tenperatura horrek ura hiru egoeratan egotea ahalbidetzen du. Horregatik daukagu uraren zikloa eta bizitza garatu da. f) Geologikoki bizirik dago. Jarduera geologiko handiko planeta bat da; lurrikarak, sumendiak, erliebe-altxamenduak .... eragiten ditu. Honetaz gain, nahiko satelite handia duela (Ilargia) esan behar da; satelite horrek (bere masak) ozeanoetako itsasaldiak eragiten ditu.

8.1.1. LUR PLANETA. LURRAREN MUGIMENDUAK. ERROTAZIO HIGIDURA.

Lurraren bi mugimendu nagusi ditu: ERROTAZIO HIGIDURA eta TRANSLAZIO HIGIDURA.

Errotazio higidura Lurraren errotazio-ardatza irudizko lerro bat da eta ipar polotik Hego polora doa, planetaren erdigunetik zeharkatuta. Lurrak ardatz honen inguruan bira egiten du. Ipar polotik begiratuz gero erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan biratzen da; beti mendebaldetik ekialdera, hau da Bilbotik Irunaldera biratzen da. ZERGATIK ORDUAN BETI EGUZKIA EKIALDETIK ATERATZEN DA? Bira osoa emateko 24 ordu behar ditugu, egun bat. Errotazio-ardatzak 23,5º inguruko inklinazioa du ekliptikaren (orbitaren planoa) planoarekiko; horren ondorioz, egunaren eta gauaren iraupena ez da berbera urte osoan.

ERROTAZIO ARDATZA

EGUZKIA ATERA

EGUZKIA JARRI

8.1.1. LUR PLANETA. LURRAREN MUGIMENDUAK. ERROTAZIO HIGIDURA. ARIKETAK

  1. Perura joan nintzanean hurrengo hegazkin txartelak hartu nituen:
  2. JOANEKOAN:
  • BUELTATZERAKOAN:
Zer ikusten duzue berezia? Zergatik ematen da gertakari hau?

8.1.2. LUR PLANETA. LURRAREN MUGIMENDUAK. TRANSLAZIO HIGIDURA.

Lurraren bi mugimendu nagusi ditu: ERROTAZIO HIGIDURA eta TRANSLAZIO HIGIDURA.

Errotazio higidura Lurra bere errotazio-ardatzaren inguruan biratzen den bitartean, Eguzkiaren inguruan ere biratzen da. hau da translazio-higidura; 365 egunetik behin, orbita bat edo translazio-ziklo bat egiten du, hau da lur-urtea. HONA HEMEN APLIKAZIOA.

ERROTAZIO HIGIDURA (lurra bere ardatzari bira ematen dionean)

TRANSLAZIO HIGIDURA (lurra eguzkiari bira ematen dionean)

8.1.2. LUR PLANETA. LURRAREN MUGIMENDUAK. PREZESIOA ETA NUTAZIOA.

Errotazio eta traslazio mugimenduak ezagunenak dira, baina hauetaz gain beste bi mugimendu mota ezagutzen dira: prezesioa eta nutazioa. Prezesioa: mugimendu honen bidez, errotazio ardatzak bira egiten du, ibilbide koniko bat deskribatuz, ziba bat balitz bezala. Nutazioa: Ilargiaren erakarpenak eraginda, Prezesio mugimenduaren zehar errotazio ardatzak egindako kulunka moduko bat da; prezesio bira koniko bakoitzean, ardatza 1385-en bat aldiz kulunkatzen da.

9. URTAROAK.

Lurraren errotazio-ardatzaren inklinazioa da urtean zehar gertatzen diren zenbait aldaketen eragilea (tenperatura, eguna eta gauaren iraupena ...). Aldaketa hauek kontuan hartuta, lau urtaro bereizten dira: udaberria, uda , udazkena eta negua. WEB ORRIA

Ardatza eguzkiari inklinatuta: Gure hemisferioan:

  • Egunak luzeagoak gauak baino (UDA)
Hego hemisferioan:
  • Gauak luzeagoak egunak baino (NEGUA)

Ardatza eguzkiari aldenduta: Gure hemisferioan:

  • Gauak luzeagoak egunak baino (NEGUA)
Hego hemisferioan:
  • Egunak luzeagoak gauak baino (UDA)

9. URTAROAK. ARIKETAK

  1. Azaldu ezazu, koadernoan, hurrengo grafikoan zer gertatzen den.
  1. Hurrengo bi irudietatik, Ze kasutan ERRENTERIAN uda da eta zein kasutan negua? ONDO ARGUDIATU ZURE ERANTZUNA.

UDAZKENA

NEGUA

UDABERRIA

UDARA

9.1. URTAROAK. EKINOZIOAK ETA SOLSTIZIOAK.

Ekinozioak eta Solstizioak: Urtaro batetik beste batera igarotzeko egunak horrela deitzen dira. Ekinozioak: Udatik udazkenera eta negutik udaberrira igarotzeko egunak dira. Bi egun horietan egunak eta gauak iraupen berbera dute.

  • Udazkeneko ekinozioa. Irailak 21. Gaua eta eguna 12 ordukoak.
  • Udaberriko ekinozioa. Martxoak 21. Gaua eta eguna 12 ordukoak.
Solstizioak: Udazkenetik negura eta udaberritik udara pasatzeko egunak dira. Bi egun horietan egunaren eta gauaren arteko alderik handiena izaten da.Hau da , egunik luzeenak (udako solstizioa) eta motzenak (neguko solstizioa) dira .
  • Neguko solstizioa. Abenduak 21. Gure hemisferioan, egunik laburrena eta gauarik luzeena. (hego hemisferioan kontrakoa)
  • Udako solstizioa. Ekainak 21. Gure hemisferioan, egunik luzeena eta gauarik motzena (hego hemisferioan kontrakoa).

9.1. URTAROAK. EKINOZIOAK ETA SOLSTIZIOAK. ARIKETAK (I).

  1. Osatu ezazu hurrengo SOLSTIZIO ETA EKINOZIO TESTA
  1. Aztertu itzazu hurrengo irudiak eta erantzun:
  2. Noiz dago eguzkia gertuen Ipar hemisferiotik, neguan ala udan?
  3. Nola gertatu daiteke gertuen dagoen momentuan negua izatea Ipar hemisferioan?

9.1. URTAROAK. EKINOZIOAK ETA SOLSTIZIOAK. ARIKETAK (Ii).

4. Kokatu ezazu gure hemisferioko ekinozioak, neguko solstizioa eta udako solstizioa hurrengo irudietan (urteko ze egunetan gertatzen den zehaztuz):

10. ILARGIAREN HIGIDURAK.

ILARGIAREN SORRERA: Gure sateliteak bi higidura mota ditu a) Errotazioa: Ilargiak 28 egun behar ditu bere ardatzaren inguruan bira oso bat emateko b) Translazioa: Ilargiak Lurraren inguruan orbita bat egiten du, ekliptikarekiko 5º-ko inklinazioarekin. 28 egun behar ditu bira osoa emateko. Denbora tarte horri ilargi-hilabetea esaten zaio. Ipar poloaren gainetik begiratuta, bi higidura hauek orduen aurkako noranzkoan gertatzen dira. Errotazio eta translazio mugimenduak batera (biek 28 egun behar dituzte) gertatzen direnez, Ilargiak beti aurpegi berbera erakusten dio LurrarI. Hau da, ilargiak ezkutuko aupergia dauka! Era berean, gau batzuetan ilargia haundiago edo txikiago dirudi. Hau gertatzen da ilargiaren orbita (bira ) ez delako uniformea:

  • Perigeo: Ilargia lur planetatik gertuen dagoen puntua da. Haundiagoa dirudi.
  • Apogeo: Ilargia lur planetatik urrunen dagoen puntua da. Txikiagoa dirudi.

10.1. ILARGIAREN HIGIDURAK. ILARGIAREN FASEAK.

llargiak Lurraren inguruan bira egiten duenean, Eguzkiak argiztaturiko ilargi-zona posizio anitzetan egon daiteke, egunen arabera. Horren ondorioz, Lurretik begiratuta, hainbat forma ikusten dugu, ilargi-fase izenekoak. llargiak Lurraren inguruan bira egiten duenean, Eguzkiak argiztaturiko ilargi-zona posizio anitzetan egon daiteke, egunen arabera. Horren ondorioz, Lurretik begiratuta, hainbat forma ikusten dugu, ilargi-fase izenekoak.

10.1. ILARGIAREN HIGIDURAK. ILARGIAREN FASEAK.

llargiak Lurraren inguruan bira egiten duenean, Eguzkiak argiztaturiko ilargi-zona posizio anitzetan egon daiteke, egunen arabera. Horren ondorioz, Lurretik begiratuta, hainbat forma ikusten dugu, ilargi-fase izenekoak.

10.1. ILARGIAREN HIGIDURAK. ILARGIAREN FASEAK.

llargiak Lurraren inguruan bira egiten duenean, Eguzkiak argiztaturiko ilargi-zona posizio anitzetan egon daiteke, egunen arabera. Horren ondorioz, Lurretik begiratuta, hainbat forma ikusten dugu, ilargi-fase izenekoak.

11. EKLIPSEAK. EGUZKI ETA ILARGI EKLIPSEAK.

Eklipsea osoa edo partziala izan daiteke.

  • Partziala: Ilargiak ez du guztiz estaltzen Eguzkia.
  • Totala: Munduko leku batetik Ilargiak guztiz estaltzen du Eguzkia. Hortik kanpo partziala da.

11.1. EKLIPSEAK. EGUZKI ETA ILARGI EKLIPSEAK.

Eklipsea astro batek beste astro bat, erabat edo modu partzia batean, estaltzen duenean gertatzen da. Hiru astro lero zuzenean daudenean gertatzen dira eklipseak. Adibidez, Lurrak, Eguzkiak eta Ilargiak bi eklipse mota sor ditzakete: Eguzki-eklipsea: Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean dagoenean gertatzen da. Ilargi-eklipsea: Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean dagoenean gertatzen da.

EGUZKI EKLIPSEA

ILARGI EKLIPSEA

12. ITSASALDIAK. MAREAK.

Lurrak eta Ilargiak elkarri erakartzen diote, grabitate indarraren eraginez. Eguzkiaren masak ere eragina izaten du (eguzki-tsasladiak), zeren eta distantzia handitan badago ere, oso masa handia baita. Indar hori ozeanoetan hauteman daiteke, bertako ura Ilargiaren erakarpenagatik zona batzuetan metatzen (itsasgorako fasea) eta beste batzuetan murrizten baita (itsasbeherako fasea). Hona hemen jarduteko aplikazioa.