Want to make creations as awesome as this one?

Farapi kooperatibaren 2023. urteko gardentasun txostena. Bertan, urteko kontuak, proiektuak eta bestelako ekimenak agertzen dira.

More creations to inspire you

TEN WAYS TO SAVE WATER

Horizontal infographics

GRETA THUNBERG

Horizontal infographics

FIRE FIGHTER

Horizontal infographics

STEVE JOBS

Horizontal infographics

ONE MINUTE ON THE INTERNET

Horizontal infographics

SITTING BULL

Horizontal infographics

Transcript

eskerrik asko

2023GARDENTASUNTXOSTENA

2019an, Farapiren lan-egitura hankaz gora jarri genuen eta, ordutik, etengabeko eraldaketa prozesu batean gaude murgilduta. Gerentzia eredu tradizionala ezabatu genuen eta lan-taldeka antolatzen hasi ginen, lan-orduak murriztu genituen eta taldearen eta norbanakoen bizigarritasuna bermatzeko tresna eta mekanismoak sortzen hasi ginen. 2023. urtean bizigarritasuna eta bideragarritasuna uztartzeko erronkan murgilduta egon gara. Halaber, inguruan eragiteko dugun gaitasuna arakatzen ari garenez gero, geure kabuz sustatutako proiektuen aldeko apustuarekin jarraitu dugu. Bost dimentsio kontuan hartuta ari gara gauzatzen eraldaketa hori: proiektua, taldea, pertsona, inguru naturala eta inguru soziala. 2023. urtearen azterketa hau, beraz, erantzunkidetasun sozialetik egiten dugu, gure pertsonatik, taldetik eta proiektutik harago bagarelako eta izan nahi dugulako. Erabaki politikoa da zurekin gardentasunez partekatzea norekin egiten dugun lan, nondik jasotzen ditugun gure baliabide ekonomikoak eta zertan erabiltzen ditugun. Txosten hau egin ahala, urteko ibilbidearen aitortza egiteko aukera ere izan dugu. Harro gaude 2023an egin dugun lanaz, nahiz eta oraindik hobetzeko marjina dugula jakin badakigun. Horrek indarra eman digu eredu bizigarriarekin jarraitzeko eta erronka berriei aurre egiteko. Ongi etorri gure erraietara.

IZAERA

Enpresa ameslaria da Farapi. Sistema kapitalista patriarkal eta kolonialista baten baitan lan egiten dugun arren, etengabe ari gara eredu berriak ko-sortzeko saiakerak egiten. Gure izaera zurruna eta aldakorra da aldi berean. Alde batetik, oinarri batzuk negoziaezinak direla uste dugu. Besteak beste, hierarkiarik gabe lan egiten dugu eta produktiboak ez diren lanei aitortza egiten diegu. Bestetik, ingurura begiratzea gustuko dugu, gure erabakiak berrikusteko eta elkarren artean ikasten eta desikasten jarraitzeko. Pîxkanaka, sistema zapaltzaile eta bortitz honetan alternatibak sortzeko sareak ehuntzen ari gara elkarrekin. Horrenbeste lagun zarete lan nekaezina egiten duzuenak utopia egia bilakatzen saiatzeko! Eskerrik asko inspirazio izateagatik.

ALDAKETAK LAN-TALDEAN

Lantaldean aldaketak izan genituen 2023. urtean. Gabrielak eta Haizeak eszedentziak hartu zituzten eta urrian Ines batu zitzaigun lan-taldera.Bestalde, eszedentzia laburrak hartzeko aukera abian jarri genuen lehenengoz. Hori dela eta, beste taldekide batzuek oporraldiez haragoko atsedenaldiak gozatu zituzten. Joan-etorriak egon badira ere, langile zenbakia mantendu genuen urte amaieran eta lan-taldean hamar izaten jarraitzen dugu: Araitz, Gabriela, Ines, Irati, Leire, Maider, Maria, Nerea, Nicola eta Oihane. Eguneroko lanean egon ez badira ere, Bego, Haizea eta June farapitarrak funtsezkoak izan dira Farapi sostengatzeko. Proiektuak garatzeko ezinbestekoa ikusten dugu jakintza eta arlo ezberdinetatik datozen begiradak eta egiteko moduak baliatzea. Horregatik, Farapi osatzen dugunok diziplina anitzetatik gatoz: feminismoa, partaidetza, ekonomia sozial eraldatzailea, antropologia, psikologia, administrazioa, finantzak eta komunikazioa.

87

Proiektuen mapa

Gure kabuz bultzatutakoak

PROIEKTUAK

Urte oparoa izan da eta, osotara, 87 proiektutan egon gara murgilduta 2023an zehar. Farapin modu kontzientean erabakitzen dugu zein proiektutan parte hartu nahi dugun. Proposamenak baloratzeko tresna bat sortu dugu, eta horrek gure izaerarekin koherenteak diren irizpideen arabera erabakiak hartzeko aukera ematen digu. Proiektu batean sartu baino lehen, alderdi hauek aztertzen ditugu: bideragarritasuna, motibazioa, kontziliazioa, bizigarritasuna eta beste hainbat.Gure proiektuak hiru lan-lerrotan sailkatzen ditugu: feminismoa, parte-hartzea eta ekonomia sozial eraldatzailea. Hala ere, gure eguneroko lanean etengabe gurutzatzen dira, batak bestetik edaten duelako. Hona hemen 2023. urtean egindako proiektu kopurua, lan-lerrotan sailkatuta:

Hona hemen 2023. urtean zehar martxan eduti ditugun proiektuen mapa. Nahiago baduzu, behean zerrenda ikus dezakezu.

Proiektuen mapa

feminismoa

EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA

PARTE-HARTZEA

Zaintza:

Zegamako zahartzaroaren mapa-diagnostikoa, zaintzen ikuspegitik. Gipuzkoako Foru Aldundiko politikak zaintza ikuspegitik baloratzeko tresna. Bergarako Zaintza Ekintza Planaren edukia ikusarazteko komunikazio-euskarria.

PROIEKTUAK LAN-LERROKA

Indarkeria matxista:

Zegaman indarkeriari aurre egiteko diptikoa. Donostiako Ekialde Barrutian indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo komunitarioa.

Jai berdinzaleak:

Tolosako jaien berdintasun behatokiaren dinamizazioa. Lezoko tabernariei formazioa indarkeria matxistari aurre egiteko. Saiaz Mankomunitateko jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko prozesua.

Berdintasuna herrietan

Oñatiko Emakumeen Etxea herritarrekin eta eragileekin eraikitzeko prozesu partehartzailea. Anoetako berdintasun diagnostikoaren eraikuntza partehartzailea. Antzuolan berdintasunerantz urratsak emateko prozesuan bidelaguntza.

Berdintasuna barne-antolaketa:

BIRA Produkzioak kooperatiba lantoki feminista bilakatzeko prozesua. EREITENen berdintasun plana.

Farapik bultzatutako prozesuak:

Farapin begirada intersekzionala txertatzeko barne-prozesua. Amatasunek proiektu kooperatiboetan duten eragina aztertzeko prozesua eta gida, Artaziak kooperatibarekin elkarlanean.Kooperatibetan barne araudi feminista osatzeko gida.

Lantokia eraldatzeko tresnak:

Arremanitz kooperatiba. BIRA Produkzioak kooperatiba. Eihera kooperatiba. Irule Abokatuak kooperatiba. Harago kooperatiba.

Haur eta nerabeak:

“IrunBIXI”. Irungo Haur eta Nerabeen Parte Hartze Foroaren dinamizazioa. GazteARTEAN bekaren tribunalean parte-hartzea. “Auzoko Ahotsak”. Donostiako Ekialde Barrutiko Haurren Parte Hartze Foroa sustatzeko prozesua.

Energia komunitateak:

Itsasondon energia berriztagarrien komunitatea sortzeko partaidetzazko prozesua, Goienerrekin elkarlanean.

Udalerrietan bidelaguntza:

COVID-19aren pandemian zehar herritarrek izandako bizipenen narratiba partekatua osatzeko prozesua Ordizian. Itsasondoko Ongizate Batzordearen plangintza estrategikoa osatzeko partaidetza prozesua. Aniztasunean oinarritutako herritar bizikidetzarentzako II. Plan Estrategikoaren diseinua Oreretan.

Eragileekin elkarlana:

Biziolarekin lankidetzan sustapen kooperatiboko lan-saioak UGGASAn. Biziola sarean eragileen arteko interkooperazioa sustatzeko bidelaguntza prozesua. Biziola sarean eragileen arteko interkooperazio estrategiak martxan jartzeko aholkularitza. Ordizian prebentziorako sare feminista artikulatzeko bidelaguntza Kimetz elkartearekin. Euskal herriko I. Hika Topaketaren dinamizazioa. Egian Elikadura Burujabetzaren inguruko estrategien hausnarketa partekatua SETEM Hego Haizearekin.

Elkarteekin diru-laguntza:

Uliako Lore Baratzak elkartearen barne-antolaketari eta partaidetzari buruz hausnartzeko prozesua. Haurtzaro Ikastolako guraso komunitatearen parte-hartzerako eta ahalduntzerako formazioa.

Saretzea:

Arantzazulabeko ‘Ko-sorkuntza’ ekosisteman’ partaidetza.

Saretzea:

Debagoienan elikadura burujabetza estrategia marrazteko saioen dinamizazioa.

Enpresetan barne-prozesuak:

Arantzadi Ikastolako irakasle taldean partaidetza sustatzeko prozesua. Talleres Mitxelenan erantzunkidetasun soziala eta parte-hartzea sendotzeko prozesua. Juntura kooperatibaren barne-egituran parte-hartzea sustatzeko prozesua. Teila Fabrika balio eta prozesu eraldatzaileen etxea bilakatzeko prozesua. Berria egunkarian barne-prozesu partehartzailea. Goiener kooperatiba erakunde bizigarriagoa bilakatzeko bidelaguntza.

Saretzea eta elkarlana:

KoopFabrikako 2022-2023 programan bidelaguntzaile. Erantzunkidetasun sozialaren inguruko hitzaldia Iturolako ekintzaileekin. ERAKIDE tresna Gipuzkoako enpresetan hedatzeko elkarlan prozesua, Emun Aztiker, Elhuyar eta Isladakekin elkarlanean.

“Auzoko Ahotsak”. Donostiako Ekialde Barrutiko Haurren Parte Hartze Foroa sustatzeko prozesua.

Oñatiko Emakumeen Etxea herritarrekin eta eragileekin eraikitzeko prozesu partehartzailea.

“IrunBIXI”. Irungo Haur eta Nerabeen Parte Hartze Foroaren dinamizazioa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko politikak zaintza ikuspegitik baloratzeko tresna.

Zegaman indarkeriari aurre egiteko diptikoa.

Zegamako zahartzaroaren mapa-diagnostikoa, zaintzen ikuspegitik.

Uliako Lore Baratzak elkartearen barne-antolaketari eta partaidetzari buruz hausnartzeko prozesua.

GazteARTEAN bekaren tribunalean parte-hartzea.

Tolosako jaien berdintasun behatokiaren dinamizazioa.

Saiaz Mankomunitateko jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko prozesua.

Biziolarekin lankidetzan sustapen kooperatiboko lan-saioak UGGASAn.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Harago kooperatiba.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Arremanitz Kooperatiba.

Arantzazulabeko ‘Ko-sorkuntza’ ekosisteman’ partaidetza.

Olatukoop sarean interkooperazioa sustatzeko prozesua.

Arantzadi Ikastolako irakasle taldean partaidetza sustatzeko prozesua.

Juntura kooperatibaren barne-egituran parte-hartzea sustatzeko prozesua.

Bergarako Zaintza Ekintza Planaren edukia ikusarazteko komunikazio-euskarria.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: BIRA Kooperatiba.

Berria egunkarian barne-prozesu partehartzailea.

Goiener kooperatiba erakunde bizigarriagoa bilakatzeko bidelaguntza.

COVID-19aren pandemian zehar herritarrek izandako bizipenen narratiba partekatua osatzeko prozesua Ordizian.

Biziola sarean eragileen arteko interkooperazioa sustatzeko bidelaguntza prozesua.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Eihera Kooperatiba.

Farapik bultzatutako ekimenak:

  • Farapin begirada intersekzionala txertatzea.
  • LARRUTIK Interkooperazio Feminista Sarea bultzatzea.
  • Amatasunek proiektu kooperatiboetan duten eragina aztertzea.
  • Kooperatibetan barne araudi feminista osatzeko gida.

Donostiako Ekialde Barrutian indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo komunitarioa.

Enpresa sare erantzunkide eta jasangarriak eraikitzeko elkarlan prozesua eta ERAKIDE tresna Gipuzkoako enpresetan hedatzeko elkarlan prozesua: Emun, Aztiker, Elhuyar eta Isladak aholkularitzekin elkarlanean.

Talleres Mitxelenan erantzunkidetasun soziala eta parte-hartzea sendotzeko prozesua.

KoopFabrikako 2022-2023 programan bidelaguntzaile.

Teila Fabrika balio eta prozesu eraldatzaileen etxea bilakatzeko prozesua.

Haurtzaro Ikastolako guraso komunitatearen parte-hartzerako eta ahalduntzerako formazioa.

Lezoko tabernariei formazioa indarkeria matxistari aurre egiteko.

Biziola sarean eragileen arteko interkooperazio estrategiak martxan jartzeko aholkularitza.

Ordizian prebentziorako sare feminista artikulatzeko bidelaguntza Kimetz elkartearekin.

Anoetako berdintasun diagnostikoaren eraikuntza partehartzailea.

Antzuolan berdintasunerantz urratsak emateko prozesuan bidelaguntza.

EREITENen berdintasun plana.

Itsasondon energia berriztagarrien komunitatea sortzeko partaidetzazko prozesua, Goienerrekin elkarlanean.

Itsasondoko Ongizate Batzordearen plangintza estrategikoa osatzeko partaidetza prozesua.

Aniztasunean oinarritutako herritar bizikidetzarentzako II. Plan Estrategikoaren diseinua Oreretan.

BIRA Produkzioak kooperatiba lantoki feminista bilakatzeko prozesua.

Debagoienan elikadura burujabetza estrategia marrazteko saioen dinamizazioa.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Irule Abokatuak kooperatiba.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Irule Abokatuak kooperatiba.

Euskal herriko I. Hika Topaketaren dinamizazioa.

Egian Elikadura Burujabetzaren inguruko estrategien hausnarketa partekatua SETEM Hego Haizearekin.

JARRAITU IRAKURTZEN

GURE KABUZ BULTZATUTAKO PROIEKTUAK

Farapin sinesten dugu gu ere gizartea eraldatzeko eragile aktibo izan gaitezkeela. Hori dela eta, eskaerapeko lanak egiteaz gain, geure kabuz proiektuak sustatu ditugu ere 2023an zehar.

Kooperatibismoaren oinarrizko tresnetako bat Barne Araudia da, kooperatibaren eguneroko bizimodua arautzen duelako. Hori dela eta, Barne Araudi horretan ikuspegi feminista nola txertatu arakatzen hasi gara 2023an.

BARNE ARAUDI FEMINISTA

JARRAITU IRAKURTZEN

Amatasunak eta kooperatibismoa uztartzearen auzia lantzeko asmoz, azterketa-prozesu partehartzaile bat abiatu dugu Artaziak kooperatibarekin elkarlanean.

AMATASUNAK PROIEKTU KOOPERATIBOETAN

Barne Araudi feminista: Kooperatibismo feminista lantzen hasi ginenean, sentitzen genuen Gipuzkoan kooperatibismo feminista olatu bat zegoela, baina itsaso zabalean olatu guzti horiek ezin topatu zebiltzala. Pultsio horri kasu eginez, gaia lantzeari ekin genion 2022. urtean. Kooperatibismoaren oinarrizko tresnetako bat Barne Araudia da, kooperatibaren eguneroko bizimodua arautzen duelako. Hori dela eta, Barne Araudi horretan ikuspegi feminista nola txertatu arakatzen hasi gara 2023an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzaketari esker.

Amatasunak proiektu kooperatiboetan: Artaziak eta Farapi kooperatibetako kideen arteko elkarrizketa informal batean bururatu zitzaigun amatasunek proiektu ekintzaile kooperatiboetan duten eragina aztertzea. Halaxe hitz egin ohi dugulako amatasuna eta lanaren inguruan: pasiloetan, atsedenetan… Horregatik, gaiari heltzea eta mahai gainean jartzea erabaki genuen. Kooperatiba feminizatu eta gazteetan (25-40 urte) bereziki, ama bilakatzeak hankaz gora jarri dezake proiektua eta lantaldea. Amatasunak eta kooperatibismoa uztartzearen auzia lantzeko asmoz, azterketa-prozesu partehartzaile bat abiatu dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzaketari esker. Proiektua 2023. urtean hasi badugu ere, fruituak 2024. urtean jasoko ditugu.

Guk antolatutakoak

Talde-formazioak

EZAGUTZA

Formakuntzari garrantzi handia ematen diogu Farapin. Gizartea etengabe eraldatzen den heinean, erronka sozialak ere aldatu egiten dira, eta horiei ahalik eta egokien erantzuteko prest egotea garrantzitsua da. Horregatik, Farapin talde formakuntzak egiten ditugu, taldearen ezagutzak eguneratzeko, eta banakako formakuntzak ere egiten ditugu, norberaren interés eta gaitasunen araberakoak. 2023. urtean, bi trebakuntza egin ditugu taldean: alde batetik, Farapin begirada intersek-zionala txertatzeko prozesua eta, bestetik, euskarazko erredakzioa hobetzeko ikastaroa.

Ezagutza partekatua

Halaber, guk besteengandik ikasten dugun moduan, uste dugu guk ere badugula zer kontatu. Ezagutza sortzaile izateko bokazioa ere badugu Farapin. Hori dela eta, lehenengo aldiz, 2023an ikastaro bat eskaini genuen Udako Euskal Unibertsitatean, emakumeek euskal kooperatibismoari egin dioten ekarpenaren inguruan.Amaitzeko, ezagutzak partekatzeko espazioetan ere parte hartu dugu. Besteak beste, gure barne-eredua erakutsi dugu eta doktoretza tesi batean ikergai izan gara.

GUK ANTOLATUTAKOEZAGUTZA ESPAZIOAK

Uztailean, Udako Euskal Unibertsitatearen 51. edizioaren baitan, ‘Emakumeak euskal kooperatibismoan’ ikastaroa antolatu genuen Eibarren, Lankirekin elkarlanean. Helburua ez zen kooperatibismoaren historiari buruzko katedra bat ematea, emakume kooperatibakideen bizipenak entzutea eta kooperatibismoari egin dioten ekarpena aitortzea baizik.Feminismoa eta kooperatibismoa gizartea eraldatzeko tresna indartsuak dira, baina ez dira asko elkarrizketan jarri. Biek bultzatu nahi dute berdintasuna, justizia soziala eta elkarlana, horregatik da garrantzitsua elkarren artean zubiak eraikitzea; bakoitza bere esparrutik, baina elkarrekin.Hamarkadaz hamarkada antolatu genuen ikastaroa. Aitzindarien arteko solasaldiarekin hasi ginen, 60 eta 80 hamarkaden artean kooperatibista izan ziren emakumeekin. Jarraian, 1990 eta 2000 urteen arteankooperatibetan lan egin zuten emakumeek haien esperientzia aurkeztu zuten. Amaitzeko, azken urteotan kooperatibismoan murgildu diren emakumeak izan genituen elkarrekin hizketan.

‘Emakumeak euskal kooperatibismoan’

TALDE-FORMAZIOAK

Taldean adosten dugu urtero zein formakuntza egingo ditugun elkarrekin. Guztiontzat zertan trebatzea edo sakontzea garrantzitsua den aztertzen dugu, gai horiek lantzeko aditu edo arituak identifikatzen ditugu, eta formakuntza pare bat antolatzen ditugu denontzat.

Bidez bide elkartearen bidelaguntzarekin feminismoak, migrazioak eta zaintza-kate globalak landu ditugu, besteak beste, gure eguneroko praktikara ekarri ahal izateko. Farapiko lan-talde osorako saio bateratuak egiteaz gain, lan-lerro bakoitzak saio bereziak izan ditu Bidez biderekin, hausnarketak proiektu zehatzetan lurreratu ahal izateko. Barne-prozesu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzazioari esker egin dugu.

Begirada intersekzionala

GEHIAGO JAKIN

Euskal hiztunak bagara ere, 2023. urtean euskara klaseak egin ditugu AEK-rekin. Gure idazketa-ohiturak aztertu eta hobetu nahi genituen. Trebakuntza hau, gure gaitasun profesionalak hobetzeko egiteaz gain, euskarari diogun errespetuagatik egin dugu, zaindu beharreko altxorra delako.Benetan harritu gaitu zeinen barneratuta ditugun ‘erdarakadak’ (guk eta, oro har, euskal hiztunok).

Euskara

Farapin begirada intersekzionala txertatzeko barne-prozesua

EZAGUTZA PARTEKATUAK

,Aurten ezagutzak partekatzeko espazioetan ere parte hartu dugu. Besteak beste, gure barne-eredua erakutsi dugu eta doktoretza tesi batean ikergai izan gara.

eskuratu posterra

Martxoan Bartzelonara bidaiatu genuen VIII. Ekonomia Feminista Kongresuan parte hartzeko. Gure lan-ereduaren inguruko posterra aurkeztu genuen bertan. Ekonomia feministamodu praktikoan nola aplikatzen dugun azaldu genuen bertan, eta erabiltzen ditugun tresna eta baliabideak partekatu genituen.Gainera, beste eragileak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarren arteko konpainiaz gozatzeko aukera paregabea izan zen.

VIII. Ekonomia feminista kongresua

Elkarrekiko mendekotasuna eta bizitza osoko zaintza lantzen duten ekimen komunitarioak aztertzen ari da Isabel de Blas Buruaga soziologo eta EHUko irakaslea bere doktoretzatesian.Horretarako, hiru kasu aztertu ditu eta horietako bat Farapi izan da. Ariketa hori egiteak guri ere balio izan digu ordura arte egindako lana Eskuratu posterra berrikusteko eta aitortzeko.

Doktoretza-tesi batean aztergai

KONTUAK

Farapin bizigarritasuna bezain garrantzitsua da proiektuaren bideragarritasuna, azken horrek lehenengoa bermatzen duelako. Hurrengo orrialdeetan, baliabide ekonomikoak nondik eskuratzen dugun eta zertarako erabiltzen dugun ezagutu ahal izango duzue. Lanaldiak berregituratzeak ziurgabetasun momentuak eragin dizkigu. Hala ere, harro gaude urte-ekonomikoa itxi dugulako, nahiz eta ordu produktiboak murriztu ditugun. Gaur egun, horrela dugu egituratuta lanaldia: sei ordu inbertitzen dugu kooperatibaren lan produktibo eta erreproduktiboan; ordubete dugu atsedenerako eta talde-kohesiorako; eta beste ordu bat libre uzten dugu bakoitzaren bizitza pertsonal, sozial eta politikorako.

SARRERAK

2023. urteko diru-sarrerak osotara:

476.359,64 €

GASTUAK

2023. urteko gastuak osotara:

473.932,76 €

gehiago jakin

gehiago jakin

DIRU-SARRERAK Nola finantzatzen ditugu gure proiektuak? Zer nolako bezeroak izan ditugu 2023an? Atal honetan gure datu ekonomikoak ezagutu ditzakezu.

GASTUAK Zertan inbertitu ditugu diru-sarrerak? Zeintzuk dira gure soldatak? Atal honetan horren inguruan sakonduko dugu.

Diru-laguntza zuzenak (%15)

Diru-laguntzez babestutako proiektuak (azpi-kontratazioak) (%31)

Udal-fondoak (%38)

Fondo pribatuak (entitateen baliabideak) (%16)

%4

Fundazioa

%37

Udalak

%8

Elkarteak

%1

Unibertsitateak

%15

Diru-laguntza

%34

Enpresak

Nola finantzatzen ditugu proiektuak?

Kooperatibak (%75)S.L./S.A./S.L.U enpresak (%24)

Bezero motak:

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

Zertan inbertitu dugu?

Lan-taldea (%71)(Soldatak, gizarte segurantza eta langileen mugikortasun-gastuak)

Egitura (%16)

Hornikuntza (%12)

Sozietateen gaineko Zerga eta IPDK* (%0,09)(Interes Publikoko beste helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuzioa)

Soldata-taula:

Urte amaieran ezer elkarbanatzeko egotekotan, langile guztion artean partekatzen ditugu, kooperatibakide izan ala ez.

* Erizainak Saharan elkarteari dohaintza 2023 urteko IPDK Erizainak Saharan elkarteari dohaintza egiteko erabili dugu. Elkarte horrek errefuxiatu sahararren kanpamenduetan lehen arreta lanak egiten ditu, osasun zentroetan eta etxez etxe. Halaber, bertako herritarrentzako eta osasun langileentzako tailerrak antolatzen ditu.

HORNITZAILEAK

Urteak daramatzagu koherentzia ariketa egiten eta pixkanaka gure hornitzaileak aldatzen.Hauek dira, besteak beste, aldaketak egiteko erabili ditugun irizpideetako batzuk: ekonomia sozial eraldatzaileko (ESE) enpresa izatea, tokikoa izatea, finantza etikoak bultzatzea edota zebitzua euskaraz jaso ahal izatea.Ondorengo taulan orain arte egin dugun trantsizioa islatu dugu:

Kriterio horiek betetzetik haratago, eragiteko jarrera proaktiboa dugu Farapin; kontua ez da soilik laukiak markatzea. Urtetik urtera, elkarrekin erantzunkidetasun sozialaren balioak sustatzeko erronkan gabiltza.Aldi berean, hornitzaileekin harremantzeko moduari ere garrantzia ematen diogu. Bezeroekin egiten dugun bezalaxe, gertutasunetik lan egitea gustuko dugu, bezero-hornitzaile harreman tradizionalak irauliz. Bide luzea egin dugu, baina oraindik ere eutsi beharreko erronkak ditugu.

ezagutu

ezagutu

ezagutu

ezagutu

SAREAK

ezagutu

ezagutu

Saretzea ezinbestekoa dela uste dugu, inguru sozialarekin kohesioa eta konexioa izateko. Gizartea eraldatu nahi badugu, ezin dugu bakarrik egin. Horregatik, beste elkarte, enpresa eta eragileekin elkarlanean aritzen gara eta partekatze-espazioak sortzearen alde egiten dugu. Elkar sostengatzen dugun proiektuak gara. Horregatik, 2023. urtean hainbat berme mankomunatuetan parte hartu dugu beste proiektuak laguntzeko, guri haiek lagundu diguten moduan. Gaur egun, hainbat espazio kolektibotan parte hartzen dugu.

Olatukoop Ekonomia sozial eraldatzailea indartzeko eragileen sareko partaide aktiboak gara.

KoopFabrika Ekintzailetza sozial kooperatiboan oinarrituz, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko eskola honetan bidelagun gara.

Biziola sarea Goierriko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituen irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba honen bazkide gara.

Ko-sorkuntza ekosistema Arantzazulabek sustatutako lankidetza-egiturako kide gara. Bertako esperimentazio lan-taldean parte hartzen dugu.

Gure hornitzaile izateaz gain, Maitelan garbiketa kooperatibaren eta Labore supermerkatu kooperatiboaren bazkide gara.

labore ezagutu

Koop57 Zerbitzu finantzario etikoak eta solidarioak eskaintzen dituen kooperatiba honetan bazkide gara.

Batura mapa Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Euskal Herriko mapan gaude.

ezagutu

maitelan ezagutu

LarrutikInterkooperazio feminista sareko kideak gara.

ERRONKAK

Farapiren eraldaketa prozesuak bost urte beteko ditu 2024an, eta hausnarketa estrategiko bati helduko diogu, egin dugun ibilbidea analizatzeko eta hurrengo urteetako ikusmira elkarrekin lantzeko. Koherentziaren bila ari gara etengabe, eta horrek erronka-zerrenda amaigabea izatea dakar. Deseraikitzen dugun guztia berreraiki behar dugu ondoren. Hori dela eta, hausnarketa estrategiko horretan lehentasunak zehaztuko ditugu, eta etorkizuneko Farapi irudikatuko dugu. Farapiren izaera zurrun eta aldakorrari eutsi nahi diogula argi dugu. Momentuko erronka sozialei helduko dion kooperatiba izan nahi dugu eta, aldi berean, oinarrizko balio eta funts batzuk defendatuko dituena. Ilusio handiz helduko diogu erronka berri horri, 2019an eraldatzeko erronkari heldu genion bezala. Bada, datorren urteko gardentasun txostenean emango dizuegu hausnarketa horren lehenengo urratsen berri.

Eskerrik asko 2023an gurekin bidea egin duzuen guztiei.Gure lanaren berri izan nahi baduzu, sar zaitez gure webgunean eta jarrai gaitzazu sare sozialetan:

farapi.com

eskuratu txostena pdf-an

Ekonomia feministak eskaintzen duen markoa funtsezkoa izan da gure lan-eredu berria bultzatzeko. Hori praktikan jartzeko eta gure errealitatean aplikatzeko, gure lana egituratzen duten hainbat dimentsio adostu ditugu. Halaber, dimentsio horiek praktikan jartzen lagunduko diguten prozesuak eta tresnak sortu ditugu.

Gure dimentsioak

Gehiago jakin