Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Baso-eskolako ebaluazioa

Maialen Sistiaga

Created on July 3, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Higher Education Presentation

Psychedelic Presentation

Vaporwave presentation

Geniaflix Presentation

Vintage Mosaic Presentation

Modern Zen Presentation

Newspaper Presentation

Transcript

Baso-eskolako ebaluazioa

Maialen Sistiaga Poveda UPV/EHU - Zientzien Didaktika Saila

Zer da baso-eskola?

  • Naturan garatzen den hezkuntza-eredua da.
  • Hezkuntza edukiak curriculum ofizialean oinarrituak egoten dira eta natura bera izaten da baliabide didaktiko garrantzitsuena.
  • Inguruneari dagokionez, eskolatik gertu dagoen natur-gune bat erabiltzea da proposatzen dena.

Zergatik baso-eskola? Ekoguneko pilotajea

  • Herrialde garatuetako haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute kalean
  • Naturan egoteak onura asko dituela frogatu da. "Pro-environmental attitudes" (Palmer, 1999; Turtle, Convery & Convery, 2015).
  • Irteera puntualen bidez, onurarik ez. Harremanak jarraia behar du izan (Ghafouri, 2014).

“People who spend more time outdoors as kids are the ones who have a stronger interest in environmental issues and protecting the planet”

Experiencias Vitales Significativas (Palmer, 1999)

Zergatik baso-eskolako ebaluazioa?

  • Ekoguneko baso-eskola ereduko proiektu pilotua, gerora beste eskola batzuetara hedatzeko asmoa.
  • Eredu mistoa: hilabetean 4-5 egun basoan, gainontzeko egunetan eskolan.
  • Ikasleak orain arte hezkuntza-eredu estandar batean murgilduta.
  • LOMLOE legea eta ikuspegi ekosoziala

Maialen Sistiaga Poveda UPV/EHU - Zientzien Didaktika Saila

Ebaluaziorako gakoak

Hitz gakoak

  • Zergatik da garrantzitsua honelako metodologia pedagogikoak ebaluatzea? Aintzakotzat hartu behar al dira gaur egungo hezkuntza-eredu markoak ezartzen dituen orientabideak?
  • Zein alderdi (kognitibo, prozedurakoak, fisikoak) ebaluatu behar dira? Horietakoren bat lehenetsi behar da?
  • Zeintzuk dira ebaluazioaren helburuak? Ingurua bera, haurrak, tutoreak, familiak?
  • Zein ebaluazio mota (kualitatibo edo kuantitatiboa) doitzen zaio hobekien eredu honi?
  • Eta aurrekoarekin lotuta, ebaluazioak jarraia eta formatiboa izan beharko luke ala parte hartzen duten agenteekin harremanik ez duenikerketa bat? Beste modu batera esanda, ebaluazio partehartzailea izango da?
  1. Ikasleen ebaluazio hezigarri eta jarraia
  2. Hezkuntza-faktoreak (tutoreen papera, hezkutza-metodologia....)
  3. Zeharkako kanpo-faktoreak (espazioen konfigurazioa, irisgarritasuna, materialen egokitasuna, ziklo naturalekin bat egitea....)
  4. Konpetentzia ekosoziala (GreenComp)

Sanz, J., Sistiaga, M. et al (2018). Baso-eskola proiektu pilotuko haurren ebaluazio hezigarria burutzeko adierazleen definizioa. Tantak,30(2).

Baso-eskolako ebaluaziorako tresna erabilgarriak

  • Nature Education Tracking Application (NETA): Baso-eskolaren hezkuntza-ikuspegiaren inpaktuak modu kualitatiboan neurtu ohi dira, baina oso gutxitan kuantitatiboki. Horregatik, hutsune handia dago Baso-eskolaren egungo ikerketan informazio kuantitatiboa biltzen duten azterlanei dagokienez. NETAk (FSA, 2024), datu kuantitatiboak sistematikoki eta epe luzera biltzea eta aztertzea ahalbidetzen du, naturan oinarritutako hezkuntzak dituen ondorio iraunkorrei buruzko ikuspegi baliotsuak emanez. Sei puntuko Likert eskala batekin estandarizatzen ditu datuak, ikerketen fidagarritasun orokorra eta baliozkotasuna indartuz.
  • ECERS eskala: Ingurune naturalaren azterketa ataleko ECERS (1998) eskala moldatu zen. Ikertzaileen behaketaren bitartez neurtzen da, eta haurrak dauden ingurune fisikoko alderdi desberdinak neurtzen dira, hala nola materialak (egituratuak, ez-egituratuak, naturalak...), segurtasun neurriak edo elementu naturalen eskuragarritasuna, besteak beste. Aipatu behar da ECERS eskalak baduela definituriko neurketa-metodologia bat, behaketan oinarritzen dena eta likert eskala batean kuantifikatu. Beraz, kasu honetan horren moldaera egin da, ingurune natural batean erabili ahal izateko.

Ebaluazioa

  • Mental Bandwidth (MB) eta Perceived Restorativeness (PR) Scales (Basu, Duvall & Kaplan, 2019): haurrek espazio fisiko eta naturalekin sortzen dituzten harremanak aztertzeko, haurren eta ingurune naturalaren arteko harremanean oinarritutako lau arloren inguruan galdetzen zaie: lilura, bateragarritasuna, harreman fisikoa eta abstrakzio psikologikoa (being away psicologically, fascination, extent and compatibility).
  • Play Observation Scale (Rubin, 1989) eta Effective Early Learning Programme child Involvement Scale (Laevers, 1995): Baso-eskolako eredu pedagogikoan jolas libreari eskainitako garrantzia dela-eta, jolasa nolakoa den eta nola gertatzen den aztertu nahi da (2.1 adierazlea), baita honen inplikazio-maila ere (2.2 adierazlea).
  • New Ecological Paradigm (NEP) Scale (Manoli, Johnson, Dunlap, 2007): Inkestetan oinarritutako metrika bat da, pertsonen ingurumen-kezka neurtzeko diseinatua,15 adierazpenekin eraikitako inkesta-tresna bat erabiliz. Inkestatuei eskatzen zaie adieraz dezatela baieztapen bakoitzarekin duten adostasun edo desadostasunaren indarra. Hamabost baieztapen horien erantzunak ingurumenarekin zerikusia duten hainbat neurri estatistiko eraikitzeko erabiltzen dira. NEP eskala ingurumen-munduaren ikuspegiaren edo paradigmaren (pentsamendu-esparrua) neurketatzat hartzen da.

Baso-eskolako ebaluaziorako tresna erabilgarriak

Baso-eskolako ebaluaziorako tresna erabilgarriak

  • Children’s Attitudes Toward the Environment Scale (Kahriman-Ozturk, Olgan, & Tuncer, 2012): Eskolako umeen ingurumen-jarrerak neurtzeko eskala bat da. Eskalako itemek haurrek ingurumenari buruz duten ezagutza islatzen dute, eta eskalak adinerako formatu egokia erabiltzen du.
  • GreenComp (Bianchi et al., 2022): iraunkortasunaren arloko konpetentzia multzo bat identifikatzen du, hezkuntza-programak elikatzeko eta ikasleei ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatzen laguntzeko, ingurumen-jasangarritasunaren esparruan ikasteko, eta edozein ikaskuntza-testuingurutan aplika daiteke. GreenComp-ek elkarri lotutako lau konpetentzia-arlo biltzen ditu: «iraunkortasun-balioak gorpuztea», «jasangarritasunaren konplexutasuna onartzea», «etorkizun iraunkorrak aurreikustea» eta «iraunkortasunaren alde jardutea». Arlo bakoitzak elkarri lotutako hiru gaitasun garrantzitsu biltzen ditu. GreenComp erreferentzia ez-preskriptibo gisa diseinatuta dago iraunkortasuna gaitasun gisa sustatzen duten ikaskuntza-planetarako.

Baso-eskolako ebaluaziorako tresna erabilgarriak

Elkarlana

Kutxa Fundazioa

FUHEM

IHOBE, GFA

Ondorioak / Ikasketak

  • Tresna ugari daude, horien bilaketa egin eta egokitu
  • Gure kasuan, ebaluazioa egiten zuen pertsonak ikasleak ondo ezagutzea garrantzitsua
  • Sareak sortu, elkarlanean aritu
  • Egindakoa komunikatzea besteentzako lagungarria