Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

Gazteak-infografia 24-25

Laura

Created on June 24, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Interactive Image with Information

Interactive Human Body Image

Interactive Artwork Image

Interactive Product Image

Essential Square Interactive Image

Akihabara Vertical Interactive Image

Interactive Nature Image

Transcript

Oinarri dokumentua

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea lantzen duen proiektu bat dugu Guatemalan. Ezagutu dezagun!
Ongizateak, justiziarekin zerikusia du. Eta honen printzipioak Bidezko Merkataritza, Kontsumo Arduratsu eta Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearekin.
Baliteke agro-estraktibismoa gaur irakurri duzun hitz konplexuena izatea. Baina... ez beldurtu! Dirudiena baino errazagoa da, hitz honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Jarduerak

Esan bezala, praktika honek pertsonengan eta planetan ondorioak dakartza. Hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu... atal honetan kontatuko dizugu!

gazteak

- Kakaoaren kasua -

Deforestazioa eta ingurumen-kaltea: kakao-landaketak sortzeko askotan baso tropikalak mozten dituzte, eta horrek biodibertsitatea galtzea eta ekosistemari kalte egitea dakar. Gainera, pestiziden eta ongarrien erabilera intentsiboak lurzorua eta ura kutsatzen ditu, eta gainera, tokiko komunitateen osasuna kaltetzen du.

Haurren lana: muturreko pobreziak familia asko haurren lanaren menpe egotera behartzen ditu. 2015ean, 2 milioi haur inguruk kakao-plantazioetan lan egiten zuten baldintza arriskutsuetan, produktu kimikoak manipulatuz eta lanabes arriskutsuekin lan nekagarriak eginez.

Kakaoa funtsezko laborantza da klima tropikaletan, bereziki Mendebaldeko Afrikan. Boli Kosta eta Ghana bezalako herrialdeek munduko kakao gehiena ekoizten dute. Hala ere, kakaoa landatzen duten nekazari txikiek oso onura ekonomiko gutxi jasotzen dute.

Pobrezia eta desberdintasunak: kakao ekoizle gehienak pobrezian bizi dira. Boli Kostan, kakaoa ekoizten duen familia batek euro bat baino gutxiago irabazten du egunean, bizitzeko behar den gutxienekoaren azpitik. Kakao horrekin egin den txokolatearekin ere berdina gertatzen da. Txokolatea saltzen duten enpresek tableta baten azken prezioaren ia % 75a jasotzen dute, eta nekazariek, berriz, % 3 eta % 7 artean.

Orrialde nagusira itzuli

Zer gertatzen ari da kakaoarekin?

Eskaria handitzea

Eskaintza murriztea

Kakao-portzentai handia duten produktuen kontsumo handiagoa

Klima-aldaketa, izurriteak eta gaixotasunak

Kakaoaren erabilera areagotzea kosmetika-industrian

Kako landaketak ez zaintzea eta lurra agortzea

Kakao kontsumo areagotzea Asiako herrialdeetan

Gatazka sozial eta politikoak

KAKAOAREN PREZIOA IGOTZEAREN ARRAZOI POSIBLEAK

Hausnarketa - Zer aukera ditugu egoera jasanezin honen aurrean?

Orrialde nagusira itzuli

Gure aukerek guztion ongizatea sustatzen dute

Bidezko Merkataritzako produktuak aukeratzean, hala nola kafea, txokolatea edo arropa, tokiko ekoizleei babesten ditugu eta sistema bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzen laguntzen dugu. Bidezko Merkataritzako produktuek zigilu berezia dute, zigilu horrek ekoizleek bidezko tratua jaso dutela eta produktua modu jasangarrian fabrikatu dela bermatzen du.

" Laudato Si' ", Frantzisko aita santuak denona den etxearen zaintzari buruz egiten duen entziklika da. Pertsonen, naturaren eta ekonomiaren arteko elkarreragin eta harremanean oinarritzen da. Guztion ongizatea da gai nagusietako bat, hau da, gizataldeei eta kide bakoitzari beren perfekzioa lortu ahal izateko ematen dien gizarte-bizitzako baldintzak.

Solidaritatea

Jasangarritasuna

Justizia soziala

Gure kontsumo-hautuek eragin zuzena dute munduan. Bidezko Merkataritzako produktuak aukeratzean, kontsumo arduratsua egitean eta ekonomia sozial eta eraldatzailea babestean, guztion ongizatea bermatzen dugu, etorkizuna zainduz.

Kontsumo arduratsua bermatzea, beharrezkoa dena bakarrik erostea, tokiko eta sasoiko produktuak aukeratzea, plastiko gutxiago dituzten produktuen alde apustu egitea eta birziklatu daitezkeen produktuak erostea.

Ekonomia sozial eta eraldatzaileak, erabakiak hartzerakoan, berdintasuna, ingurumenarekiko errespetua eta partaidetza demokratikoa sustatzen ditu. Honen adibide, kooperatibak dira. Langileak dira nagusiak eta erabakiak denak batera hartzen dituzte. Horrek irabaziak modu justuan banatzea eta komunitatearen mesedetan lan egitea ziurtatzen du.

Orrialde nagusira itzuli

Zenbat gauza dakizkizu kakaoaren inguruan?

Jarduera honekin, hezkuntza-baliabide honetan ikasitakoa frogatuko dugu. Hasi aurretik, zenbat gauza dakizkizu kakaoaren inguruan?, galdera honi erantzuteko lehenik eta behin infografia honen atal ezberdinak irakurri beharko dituzue. "Zer da agro-estraktibismoa?", "kakaoaren kasua" eta "guztion ongizatea eta ekonomia sozial eta eraldatzeilea". ¡Informazio guztia irakurri eta gero kahoota egin, EDERKI aterako zaizue!

Kahoot

Orrialde nagusira itzuli

Jakintzen trukea

Talde lana behar da honako jarduera egiteko. Lehenik eta behin, ikusi bideoa eta, ondoren, bildu zaitez zure taldearekin, planteatzen diren galderak eztabaidatzeko. Ondo pasa!

Irakasleentzako argibideak

Hausnarketarako galderak

Orrialde nagusira itzuli

Elikagaien ekoizpena

Jarduera hau burutzeko talde lana behar da. Lehenik eta behin, bideoak ikusi eta, ondoren, bildu zaitez zure taldearekin, planteatzen diren galderak eztabaidatzeko. Ondo pasa!

Irakasleentzako argibideak

2. unea. Manduvirá kooperatiba
1. unea. Zer da bideoan agertzen dena?
3. unea. Ekoizpenean ematen diren ezberdintasunak

Orrialde nagusira itzuli

Contexto

Volver

Iturria: Oxfam

%12

Garraioa kostuaren funtsezko zatia da; kakaoa landatzen den landa-eremuetatik esportazio-portuetara eraman behar da, eta gero prozesamendu-instalazioetara eta beste herrialde batzuetara. Ehuneko horren barruan sartzen dira lurreko eta itsasoko garraioaren kostuak, bai eta logistikari eta produktuen maneiuari lotutako kostuak ere.

%20

Ekoizpen-kostuek kakao-aleak erosten direnetik kakao-orea, kakao-gurina eta kakao-hautsa bezalako produktu erdibukatuetan eraldatzen diren arte hartzen dute barne. Prozesu horren barruan sartzen dira hartzidura, lehortzea eta kakao-aleen ehotzea.

%3

Kakao ekoizleek txokolatezko tableta baten azken prezioaren %3a soilik jasotzen dute. Ehuneko horrek kakao ekoizleek beren produktuagatik lortzen dituzten diru-sarrera oso txikiak islatzen ditu.

%10

Marketinaren barruan sartzen dira ontziak, etiketak, iragarkiak eta kontsumitzaileak erakartzeko eta salmentak handitzeko beste ahalegin batzuk.

%5

Tokiko tasek barne hartzen dituzte zergak, lizentziak eta herrialde ekoizleetan ordaintzen diren beste kostu arautzaile batzuk.

%7

Kakaoa txokolatezko tableta gisa amaitutako produktu bihurtzeko etapa guztiak sartzen dira prozesamenduan.

%43

Supermerkatuak edota enpresa saltzaileak produktuaren salmentarekin irabazten duena.

Tableta honen ontza desberdinetan klik eginez, txokolatezko tableta baten kostua nola banatzen den ikus dezakezu, balio-katean dauden desberdintasunak nabarmenduz.

Itzuli

¡Pon BSO a tu creación! Incluye música de fondo, sonidos o grábate desde el menú Insertar para incluir audios en tus contenidos.

Baliabide naturalen erabilpena

Baliabide naturalen erabilpena

Bidezko Merkataritza

Ekoizpen industriala

  • Hondakin organikoak: Azukre kanabera-hondarrak eta beste material organiko batzuk konpostatu eta ongarri natural gisa erabiltzen dira.
  • Energia berriztagarriak: Ekoizle batzuek azukre kanaberaren azpiproduktuak erabiltzen dituzte, energia berriztagarria sortzeko.
  • Aprobetxatu gabeko hondakinak: Azukre kanabera-hondakinak eta beste azpiproduktu batzuk askotan erabili gabe botatzen dira.
  • Energia berriztagarriak ez erabiltzea: Inbertsio gutxi edo batere ez energia berriztagarria sortzeko azpiproduktuetatik abiatuta.

VS

  • Zer da bideoan erakusten den ongarri organikoa? Zein material erabiltzen dira ongarri hori ekoizteko? Zergatik da garrantzitsua ongarri organikoa erabiltzea?
  • Nola laguntzen du ongarri organikoak ongarri kimikoen erabilera murrizten? Zer eragin du ongarri organikoak ekosistemetan eta biodibertsitatean? Nola egiten die mesede abonu organikoak pertsonei eta komunitateei? Metodo tradizionalekin alderatuta, zer abantaila du ongarri organikoa erabiltzeak?
  • Nola lagundu dezake ongarri organikoaren erabilerak ekonomia bidezkoago eta solidarioago batean? Zer beste praktika jasangarri aplika daitezke zure inguruan? Zer ekintza egin daitezke ekoizpen jasangarria eta ongarri organikoaren erabilera bultzatzeko?
Guatemalako emakume indigenak elikadura jasangarritasuna bultzatzen

Deskargatu proiektuaren informazioa esteka honetan:

Esteka

Komunitatean duen eragina

Komunitatean duen eragina

Bidezko Merkataritza

Ekoizpen industriala

  • Tokiko azpiegitura eta bizi-kalitatea hobetzen duten proiektu komunitarioetan inbertitzen du.
  • Nekazarien eta haien familien parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzen du.
  • Inbertsio txikia tokiko komunitatean, eta horrek azpiegituraren garapena eta hobekuntza mugatzen ditu.
  • Nekazariek euren lan eta bizitzetan eragina duten erabaki gutxiago hartzeko ahalmena.

VS

Ongarri organikoa

Irakasleentzako argibide laburrak Sarrera Ekonomia Sozial eta Eraldatzailera: Ekonomia sozial eta eraldatzailea ekitatea, lankidetza eta iraunkortasuna bezalako printzipioak ditu ardatz. Funtsezko printzipio bat ekoizpen jasangarria da, ingurumen-inpaktua minimizatzen duena eta komunitateentzat onuragarriak diren praktikak sustatzen dituena. Ongarri organikoaren garrantzia: Ongarri organikoa, ekoizpen iraunkorraren adibide bat da. Ongarri kimikoen beharra murrizten du, lurzorua eta ekosistemak babestuz. Lurzoruaren osasunari laguntzen dio, ingurumena errespetatzen duen nekazaritza sustatzen du eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du.

Lurraren zaintza

Lurraren zaintza

Ekoizpen industriala

Bidezko Merkataritza

  • Metodo intentsiboak: Lurzorua agortzen duten monolaborantzak eta praktikak erabiltzea, behar bezala berreskuratzen utzi gabe.
  • Lurzoruaren higadura: Higadura-arrisku handiagoa, kontserbazio-praktikarik ez dagoelako.
  • Produktu kimikoen erabilpena: Pestiziden eta ongarri kimikoen mendekotasuna, lurzorurako eta ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeenak.
  • Nekazaritza praktika iraunkorrak: Lurra kontserbatzen duten laborantza-teknikak erabiltzen dira, hala nola, laboreak txandakatzea eta ongarri organikoak erabiltzea.
  • Lurzoruaren babesa: Lurzoruaren higadura saihesten du, landareak landatuz.
  • Produktu kimikoak ekiditea: Pestiziden eta ongarri kimikoen erabilera minimoa edo erabilera eza, aukera naturalak eta biologikoak lehenetsiz.

VS

Baliabide naturalen babesa

Baliabide naturalen babesa

Bidezko Merkataritza

Ekoizpen industriala

  • Uraren kudeaketa: Ur-kontsumoa murrizten duten eta ur-iturri lokalak kutsatzea saihesten duten ureztatze-sistema eraginkorrak.
  • Biodibertsitatearen babesa: Soroen inguruko eremu naturalak kontserbatzea, tokiko flora eta fauna mantentzeko.
  • Ura alferrik galtzea: Ur kantitate handiak kontsumitzen dituzten eta ur-iturriak kutsa ditzaketen ureztatze-metodo ez-eraginkorrak.
  • Biodibertsitatearen galera: Habitat naturalak suntsitzea, monolaborantzak hedatzearen ondorioz.

VS

Sarean lan egiten dugu salletar GGKEen Koordinakundearen bidez, eta bertan hainbat jarduera eta proiektutan laguntzen dugu. Nazioarteko Lankidetzaren esparruan, ahaleginak partekatzen ditugu herrialde askotan, eta tokian tokiko erakundeekin harremana dugu. Gure lanaren adibide nabarmenetako bat Guatemalan Prodessarekin urte luzez izandako lankidetza da. Aurten, gure proiektuetako bat, PRODESSArekin izango da. Proiektu honi buruzko informazio gehiago aurki dezakezu bidearen hurrengo ikonoan.

salletar GGKEak

Erakunde erreferenteak gara, batez ere salletar eremuan, berdintasuna, giza eskubideak eta hezkuntza unibertsala sustatzen ditugu, garapenerako lankidetzako proiektuen, sentsibilizazio eta eragin politikoko kanpainen, boluntariotzaren eta bidezko merkataritzaren sustapenaren bidez. Pobreziarekin, desberdintasunekin eta gizarte-bazterkeriarekin lotutako gizarte-arazoei erantzuna ematen diegu.

eta

3. Unea

2. Unea

1. Unea

Bidezko Merkataritzako azukre baten eta ohiko ekoizpeneko azukre baten artean dauden ezberdintasunak zeintzuk diren ikusiko da. Horretarako, 4 ezaugarrien inguruan hausnartzeko esan: - Lurraren zaintza. - Komunitatean duen eragina. - Baliabide naturalen babesa. - Baliabide naturalen erabilpena.

Manduvirá Bidezko Merkataritza Kooperatibaren bideoa. Galdera posibleak:

  • Zein produktu da eta nola ekoizten da?
  • Zein da honen erabilera nagusia?
  • Zer desberdintasun ikusten dituzu azukre prozesatuaren eta panelaren artean ekoizpenari eta osasunerako onurei dagokienez?
  • Zer desberdintasun daude azukrearen ekoizpen industrialeko metodoen eta panela ekoizteko artisau-metodoen artean?

Ikasleei eskatu die asmatzeko zer den bideoan agertzen den "makila". Erantzunen inguruko hausnarketa egin. Galdera posibleak:

  • Zer da makil hori?
  • Zertarako erabiliko ote da?
  • Ze lan egingo dute makil hori lantzeko?

Ondorioak

Agro-estraktibismoa

Ingurumen inpaktua

Elikadura osasun eza

Giza arazoak

Zer da?

Komunitateen lekualdaketak: Enpresa handiek nekazari txikienak ziren lurrak erosten dituzte, eta nekazari horiek familiekiin batera lekualdatu behar dira.

Inportazioen dependentzia: Nekazaritzako produktuen esportazioan oinarritzen direnez, tokiko komunitateak oinarrizko elikagaien inportazioaren mende daude, horrek prezioak handitzen ditu eta elikagaien segurtasun eza areagotu.

Deforestazioa eta biodibertsitatearen galera: Monolaborantza ekoizpen mota hedatzeak baso eta habitat naturalak suntsitzea ekar dezake, landare eta animalia espezie askori eraginez.

Agro-estraktibismoa, produktu bakar baten (monolaborantza) kopuru handia ekoiztean oinarritzen den nekazaritza mota da, hala nola kakaoa, soja, palma olioa edo anana. Produktu hauek beste herrialde batzuetan saltzen dira produktu hauek. Erabiltzen den ekoizpen motak makina eta produktu kimiko asko erabiltzen ditu eta ez ditu produktuak eraldatzen esportatu aurretik. Sarritan, enpresa handiek kontrolatzen dute ekoizpen hori, eta horrek desabantailan uzten ditu nekazari txikiak.

Lan baldintza eskasak: Langileek, askotan, gaizki ordaindutako lanei, segurtasunik gabekoei eta etekinik gabekoei egiten diete aurre.

Kutsadura: Pestiziden eta ongarri kimikoen erabilera intentsiboak lurzorua eta ura kutsatzen ditu, eta pertsonen osasunari eta ekosistemei eragiten die.