Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

LAZKAO TXIKIREN ANTZAR JOLASA

Egin klik geratzeko

Nola jolasten da?

Galderen erantzunak

Mila bederatzirehun da lenengo urtian.... Zein da sorta honen izena?

Kanta ezazu buruz dakizun bertso edo kopla bat.

Esan azken Txapelketa Nagusiko hiru finalisten izenak.

Zer da poto egitea?

TREBE, GAUDE, LEGE errimatzen al dute?

Esan zortziko txikiko bertso doinu baten izena

Nongoa da Maialen Lujanbio: Hernani – Azpeitia – Hendaia – Zarautz

Zein neurritako bertsoa da hau? Batetikan korrozka,bestetik errena,ohia okupatu duhori da txarrena,ez da pinta kabalahonek dakarrena,kantzontzilorik gabeohean barrena,pixkat gutxio edanezazu hurrena.

Zenbat oin ditu hamarreko txikiak?

Ba al dago potorik bertso honetan? Oso herri polita ez ote da Berriz bere jende jator ta monumentu berriz inguruan dituen herri denek, berriz kontra egiten diote prentsan mila berriz.

Nor da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa gehiagotan irabazi zuen bertsolaria? Manuel Olaizola “Uztapide” - Joxe Manuel Lujanbio “Txirrita” - Andoni Egaña - Maialen Lujanbio

Zein neurrikoa da "Ai zapotxin" doinua?

Esan “BOTA” hitzarekin errimatzen duten beste hiru hitz, aurretik zure kideek esandakoak errepikatu gabe

Akats bat dauka bertso horrek, zein da? Markosek egin ebanlastozko zubixebertatik pasatzekobera ta txarrixe.Hasi ziran pasatzen,jausi zan zubixeMarkosek hartu ebankristoren ostixe.

Zein zen Lazkao Txikiren benetako izena?

Nork kantatu zuen bertso hau? Batzutan da argia,besteetan iluna;batzutan pilakoa,besteetan astuna;kanpotik ilea du,barruan garuna;lepo gainean denokdaukagun laguna,gehiegik gutxiegierabiltzen duna. A) Andoni Egaña B) Amets Arzallus C) Anjel Mari Peñagarikano D) Igor Elortza

Nola deitzen zaion doinuan sartzen den esaldia baino laburragoa egiteko akatsari?

Zenbat puntu ditu habanerak? A) 4 B) 5 C) 6 D) 8

Nola du izena Maritxurekin iturrira doanak?

Zenbatean behin ospatzen da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa?

Dutxatzen ispilua estaltzen diguna L_ _ _ _ _ _

ALABA, GARA, EUSKARA... Esan hiru oin gehiago

Esan bost bertsolari emakumeren izenak

Amaitu bertso hau abestuz: Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz ...

Abestu kopla bat bi oin hauek erabiliz: LOGELA HORRELA

Zein da txapelketari lotutako hitza? Hotela - Kartzela - Jatetxea

Ordenatu zaharrenetik gazteenera: Txirrita Lazkao Txiki Fernando Amezketarra

Nola deitzen zaio 7-6 silaba eta bi puntu dituen bertsoari?

Osatu bertso hau:Miren frontoira doazazpietarakopraka zuri, pilotaeta hainbat tagogoa ipintzen duberak tantoz-tansarri joaten zaioparetatik kanfrontoi handiagoabehar due

Hiru hitz hauetatik zeinek ez du errimatzen? GERRA-KILKERRA-EUSKERA

Asma ezazu idazle eta bertsolari baten izena, Berrizen (BI) jaioa eta bere aita ere bertsolaria dena.

Norena da bertso hau? Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe badaukat bihotzian hainbat atsekabe Maite bat maitatzen det bainan haren jabe sekula izateko esperantzik gabe.

Erantzun puntu honi "ikusi nuenean" doinua erabiliz: Zer da ez aspertzeko egin behar dena

Egia edo gezurra da? Hamarreko txikiak zortziko handiak baino puntu gehiago ditu.

Osatu bertso hau bat-batean osatzen “Maritxu nora zoaz” doinua erabiliz:Ibili eta geroaurrera-atzera........................aurrea hartzera................................................laster iritsiko naizazken urratsera.

Lazkao Txiki, benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena (Lazkao, 1926ko irailaren 15a - Donostia, 1993ko apirilaren 3a) 1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkaoko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen, Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten. Lazkao Txikik 1943an, hamazazpi urterekin, kantatu zuen lehen aldiz plazan, Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964)). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Umetan, Espainiako Gerra Zibila pairatu zuen. Soldaduska egitera Afrikara joan behar izan zuen bi urterako. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen minetako bat. Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Bere jendaurreko azken bertsoa 1993ko urtarrilean kantatu zuen. 1993ko apirilaren 3an hil zen Donostiako erietxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz.

Egun batean honela galdetu zioten Lazkao Txikiri: - Zu, Joxe Migel, nun jaio zinen? - Jaio Lazkaon. - Eta hazi? - Hazi inon ere ez!

Behin elkarrizketa batean galdetu zioten Lazkao Txikiri: — Joxe Migel, zuek zenbat senide zarete? — Gu, zazpi, hiru arreba eta lau anai. — Eta bizi? — Bizi, ni bakarrik. — Eta besteak? — Ez, haiek lana egiten dute.

Behin, Lazkaoko taberna batean ezagun galiziar batek zera esan zion, ada­rra jo nahirik edo: - Lazkao Txiki, tanta fama. ¿Tú qué eres pues? ¡Muchas plazas, muchos versos, pero tú no sabes nada». Segituan erantzuna: - Es verdad. Pero entre tú y yo lo sabemos todo. Porque tú lo sabes todo, menos que eres tonto. Y eso ya lo se yo.

Lazkaoko Estankoko nagusiarekin igeltsero ere bili zen Lazkao Txiki. Egun batean metrorik gabe gelditu omen ziren, eta nagusiak esan omen zion:- Joxe Migel, joan hadi ferreterira eta ekartzak metro bat.Joan da, ba, eta ferreterian:- Zer nahi zenuke?- Nagusiak metroa eramateko esan dit eta...- Hemen dauzkazu bi. Honek hamaika pezeta balio ditu, eta beste honek bederatzi.- Luzean biak berdinak izango dira, ba?- Bai.- Orduan bederatzi pezetakoa eramango dut - Joxe Migelek.

Zubia: 6 eta 12 urratsak. 19. urratsera, (ostatua) jauzi egiten da, eta bertan txanda bat itxaron beharko da dadoa bota gabe.

Zubia: 6 eta 12 urratsak. 19. urratsera, (ostatua) jauzi egiten da, eta bertan txanda bat itxaron beharko da dadoa bota gabe.

Ostatua: 19. urratsa. Bertso saiotik nekatuta atera zara, eta atseden hartu behar duzu. Horregatik urrats honetan txanda bat itxaron beharko duzu.

Dadoak: 26 eta 53. urratsak. Urrats hauetako batean egokitu ezkero urrats horren zenbakiaren digituak gehitzen dira (2+6 edo 3+5) eta beste zortzi urrats aurreratzen dira.

Putzua: 31. urratsa. Hemen egokitu ezkero ezin da jolasten jarraitu beste jokalari bat urrats honetatik pasa arte.

Labirintoa: 42. urratsa. Bertso saiora iritsi ezinik galdu egin zera eta behar ez den lekura joan zara. Hemen egokitu ezkero 30. urratsera itzuli behar duzu.

Kartzelako lana: 56. urratsa. Kartzelako lanean beste bertsolariek abestu arte itxaron behar denez, urrats honetan bi txanda galtzen dira.

Dadoak: 26 eta 53. urratsak. Urrats hauetako batean egokitu ezkero urrats horren zenbakiaren digituak gehitzen dira (2+6 edo 3+5) eta beste zortzi urrats aurreratzen dira.

Mikro pirata: 58. urratsa. Saioan etenaldi tekniko bat izan da mikroen erruz, eta urrats honetan egokitzeak berriz hasierara joan behar dela esan nahi du.

LAZKAO TXIKIREN ANTZAR JOLASA Txandaka jolastuko duzue, bakoitzak kolore bateko fitxa erabiliz. Dadoa mugitzen ariko da eta gainean klikatuz geratu egingo da, zuen tiraldia adieraziz. Berriro martxan jartzeko ez daukazue berriz ere gainean klikatu besterik. Iristen zareten urrats bakoitzean ikono bat izango duzue behekaldean ezkerrean. Zuen fitxa urrats horretaraino eramandakoan ikonoa klikatuko duzue, eta galdera bat, bideo bat edo informazio bat agertuko zaizue. Ikusitakoan klikatu ireki zaizuen leihoaren eskuinaldean goian dagoen X ikurrean eta itxi egingo da. Galdera edo froga baten kasuan erantzun behar duen jokalariak bere erantzuna pentsatu eta emateko aukera izango du, eta beste jokalarien artean erabakiko dute ontzat ematen zaion edo ez. Ontzat ematen denean hurrengo jokalariaren txanda izango da dadoa klikatu eta bere fitxa mugitzeko. Badira ondorio bereziak dituzten urratsak. Horietan ikonoa ezberdina da, eta klikatzean irekiko zaizuen leihoan esango dizue zer gertatzen den urrats horretan. Arauak juegodelaoca.com web orritik ateratakoetan oinarrituta daude. ANIMO ETA GOZATU!!