Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Hizkuntza Proiektua
Maitane Etxeberria
Created on June 18, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Zer da?
Zer nahi dugu?
HIZKUNTZA PROIEKTUA
Hizkuntzaren funtzioak eta ezagutza maila
Hizkuntzen erabilera
Nola irakasten ditugu hizkuntzak?
Hizkuntzen ebaluazioa
Irakurketa Plana
Zer da?
Hizkuntza Proiektua hizkuntzen erabilerari eta haien ikas-irakaskuntzei lotutako erabakiak jasotzen dituen dokumentua da eta hizkuntzen trataerari koherentzia ematea du helburu.
zER NAHI DUGU?
Barne hizkuntza
Ikasleekin eta irakaskuntza osoan, gaztelania eta ingelesa arloetan ezik, euskara izango da komunikazio tresna. Irakasleen artean eta klaustroetan euskaraz egingo da. Gurasoekin bai mintzatzeko bai idazkiak bidaltzeko euskara zein gaztelania erabiliko da. Euskal erakundeekin bai mintzatzeko bai idazteko euskara erabiliko da.
Irakurketa-idazketa
Euskararen irakaskuntza eta erabilera sendotzeko, irakurketa-idazketa prozesua euskaraz izango da. Gaztelaniarako pausua Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan izango da.
Atzerriko hizkuntza
Ikastolako atzerriko hizkuntza ingelera izango da, Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan hasita.
Hizkuntzaren funtzioak eta ezagutza maila
Hizkuntza maila derrigorrezko eskolatzearen amaierarako
Hizkuntza bakoitzaren esparruak eta funtzioak
Euskara Ikastetxeko hizkuntza nagusia euskara izango da, eta, ahal izanez gero, egoera guztietan erabiliko da. Gaztelania Ikasgai gisa lantzeaz gain, komunikazio-tresna moduan ere erabiliko da hainbat egoeratan, adibidez, euskara ez dakitenekin, proiektuen erakustetan edo familiekiko ekintzetan... Ingelesa Arlo bezala landuko da eta saiatu behar dugu proiektuetan ere txertatzen.
Euskaran eta gaztelanian: Erabiltzaile independente aurreratuaren maila (B2) lortu beharko dute. Maila horren arabera, bi hizkuntzak egoki eta taxuz erabiliko dira hainbat egoera komunikatibotan, edonolako testuinguruetan, gero eta gradu formalagoan eta konplexuagoan: Atzerriko hizkuntzan (ingelesean), atalase mailara (B1) iritsi beharko dute.
Hizkuntzen erabilera
Eremu instituzionalean
Gela barruan
Gelaz kanpoko eremuan
nola irakasten ditugu hizkuntzak?
Komunikazioa ikuspegia
Material didaktikoak
Irakurketa-idazketa
Hizkuntzen trataera integratua
Testuak
hIZKUNTZEN EBALUAZIOA
Hiztun profilak baldintzatuko du zein lanketa egingo dugun eta zer den ebaluatuko duguna
Ebaluazio hezigarria dugu jomugan
Testu-generoen lanketa hartuko dugu oinarri
Garrantzi handia emango diogu hasierako ebaluazioari
Ebaluazioa proiektuaren oso alde garrantzitsua da
Ebaluazioaren gako nagusiak
irakurketa plana
Hementxe daukazue IRAKURKETA PLANA.
Proiektuak sortzeko erabiltzen ditugun materialak askotarikoak dira. Proiektu hauek egiteko behar diren material guztiak eskuratzen ditugu iturri desberdinetatik: liburuak, internet, komunikabideak....
Hizkuntza harremanetan erabiliz garatzen da. Hau da, hizkuntza bat arau-sistema hutsa baino gehiago da: hizkuntza esanahiak sortzeko tresnarik garrantzitsuena da, eta erabiliz ikasten da. Benetako komunikazioa eta hizkuntzen jabekuntza lortzeko, ez da nahikoa hizkuntza idatziari dagozkion gaitasunak adieraztea, baizik eta AHOZKO hizkuntzarekin zerikusirik dutenak ere agertzea. Komunikazioak hizkuntzaren jabekuntzara ailegatzeko bide den neurrian, hainbat baldintza bete beharko ditu: -Komunikaziorako testuinguru aberatsa: ahalik eta bizitzako eremu gehienetako esperientziak eskaini, testu-genero anitzak landu... -Hizkuntzaren erabilera esanguratsua: proposatutako jarduerek ikasleen behar eta interesei lotuta egon behar dute, hizkuntzarekiko lotura afektiboa lortzeko eta hizkuntza bera hurbilago eta erabilgarriago sentitzeko. -Prozedurak eta goi mailako estrategia kognitiboen garapenean zentratuta: hizkuntza ezagutzea eta erabiltzeaz gain, hitzen bitartez ekoizpenak sortzen jakitea irakatsiko da. -Hizkuntzaren gaineko gogoeta bultzatzen duena, gramatikaren trataera, funtzionala eta kontestualizatua izango da. -Kalitatezko interakzioa: Ikasleen ahozko hizkuntza ingurunearekin eta ingurukoekin elkarreraginean eraikiko da. Ikasleek besteekin elkarlana egin behar dute ezagutza berria eraikitzeko, norberaren ideiak eta ezagutzak azalduz, besteenak elkartuz eta argudiatuz. -Ahozkotasunaren garrantzia: benetako komunikazioa eta hizkuntzen jabekuntza lortzeko, ezinbestekoa da AHOZKOTASUNA zein IDATZIZKO arloak neurri berean jorratzea.
Hizkuntzen ikuspegi integratua ezarri behar da; eta, ildo horri jarraituta, hizkuntzen ezaugarri bereizgarriak eta hizkuntza guztien alderdi komunak landu eta partekatu behar dira, hizkuntza guztiak behar bezala erabiltzeko. Gure ikastolan trataera integratua proiektuen inguruan bermatuko dugu. Gure metodologia eraikitzailea da eta hezkuntza prozesua arazo-egoera batetik sortutako prozesuan, hau da proiektua baten garapenean, oinarritzen da. Momentuz, PROGRAMAZIO ADOSTUAren sistema erabiliko dugu. Hau da, testu mota eta gai komuna landuko dugu baina hizkuntza bakoitzean sekuentzia ezberdin bat egongo da. Bukaeran, azken xede guztiek, azken xede handiago bat osatuko dute. 1.zikloan abiapuntutzat ingeleseko hiru saiotatik bat proiektura dedikatzea aurreikusten dugu. Koodinazioak bermatuko ditugu.
Ordezkaritza Organo GorenaOrganoa osatzen den bakoitzean, zein hizkuntzatan hitz egingo den erabakiko da. Baldintza linguistikoak ez badira ematen bilera euskera hutsean emateko, aukera eman behar da; adibidez aurkezpena hizkuntza batean eta gero azalpena bestean. AKTAK: elebidunak Funtzionamendu-organoak Beti euskara erabiltzen da: klaustroetan, zuzendaritzan, zikloko bileretan, formakuntza saioetan... Dokumentazioa Dokumentu garrantzitsuak (Memoria, Urteko Plana, Proiektuak... ) elebidunak dira. Ikastetxeko paisaia linguistikoa Barruko paisaia euskaraz izango da nagusi eta momentu puntualetan ingelesez eta gaztelaniaz eta, ikasleen beste hizkuntzak ere bai. Familien Elkartea Ahozkoa: Familien artean komuna den hizkuntza. Idatzizko komunikazioa euskaraz eta gaztelaniaz. Antolatzen dituzten ekintzekin euskara bultzatzen da
Irakurketa zenbat eta gehiago eta hobeto erabili, gehiago eta hobeto garatuko da irakurtzeko. Eskolan irakurketaren gainean egin behar dugun lana hiru multzo handitan banatuta dago: IRAKURTZEN IKASI: Irakurtzeko gaitasuna lantzea da, irakurketaren trebezia funtzional oinarrizkoak eskuratzea. Irakurtzeko bi bide desberdin erabiltzen ditugu: -Fonologikoa: Bide honek uzten digu hitza ezagutzen bere osagai txikien analisia eginez. Horrela irakurtzen ditugu hitz ezezagunak. -Lexikoa: Bide honek hitza bere osotasunean irakurtzen uzten digu, gure biltegian ditugun hitzak begirada batez ezagutzen ditugulako. Horrela irakurtzen ditugu hitz ezagunak. IKASTEKO IRAKURRI: Irakurketa jakintza eta ikaskuntza lantzeko ezinbesteko jotzen du multzo horrek, nola eskolan hala eskolatik kanpo. IRAKURZALETASUNA: Irakurtzeko ohitura hartzearen helburua zera da, ikasleei beren kasa edonolako testuak irakurtzeko ohitura hartzen laguntzea. Hiru multzoak elkarri josita daudenez, bat hobetzen bada gainerakoak ere hobetzen dira.
Proiektu eta sekuentzia didaktiko guztietan hizkuntzen 5 dimentsioak landuko ditugu: entzumena, irakurmena, mintzamena, idazmena eta ahozko elkarreragina. Beti, azken produktuetan ahozko eta idatzizko ekoizpenak zehaztu beharko ditugu. Proiektu edo sekuentzia guztietan: - Entzumena (bideo edo audio) - Testu ezberdinen irakurketak txertatuko ditugu dagozkien galderekin. Elkarrekintza bultzatuko dugu talde lanean. Hizkuntzen arteko koordinazioa bermatu beharko dugu programazio adostuak eginez eta testu generoak guztion artean lantzen (testu-generoen mapa adostu, elementu transferigarriak zein hizkuntzatan landuko diren zehaztu...). Ahozko hizkuntza indartu. Hizkuntza idatzian testuen egiturak landu. Eman beharko ditugun baliabide linguistikoak: hiztegia, egiturak, esapideak, eta ereduak haien ekoizpena eskatu baino lehen.
Irakasleen arteko elkarrekinitza Beti euskara erabiliko da. Ikasleen arteko elkarrekintza Euskaraz hitz egingo dute arlo espezifiko batzuetan izan ezik (gaztelera, ingelera). Irakasle-ikasle / ikasle-irakasle Euskaraz, kasu puntualetan beste hizkuntza bat erabiliko da, adibidez, behar afektiboek lehentasuna daukatenean. Gaztelania eta ingeles ikasgaietan gaztelania eta ingelesa erabiliko da. Irakasle-familiak Lehenengo harremana euskaraz izango da eta ez badute hizkuntza ezagutzen, gaztelania. Baina agurrak beti euskaraz egingo ditugu. Familia euskaldunekin, beti euskaraz. Gurasoek ez badute euskara ala gaztelera hitz egiten itzultzaile bat eskatuko dugu. Langile ez irakasleak Euskaraz zuzenduko gara eta ez badakite gaztelerara pasatuko gara.
Jolastokia Haien arteko harremanak euskaraz izatea bultzatu eta motibatu. Irakasleekiko harremanak euskaraz izango dira eta irakasleen artekoa ere. Ingeleseko irakaslearekin ahal den heinean ingelesez. Jantokia Begiraleek umeekin harreman euskalduna izatea eta haiek umeen arteko harremanak euskaraz izatea bultzatzea. Ekintza osagarriak Ekintza osagarriak euskaraz izango dira. Beste hizkuntzetan izateko, oso arrazoi funtsatua izan behar dugu: interes hezitzailea edo emozionala etab. Eskolaz kanpoko ekintzak Orduz kanpoko ekintzak euskaraz izango dira. Familien Elkarteak bermatzen digu. Ingelerako jarduerak ere bultzatuko dira.
Euskaldun eleanitza eta multimodala: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez maila jasoa duena eta ahoz zein idatziz testuinguru eta helburu desberdinekin komunikatzeko gai izango dena. -Euskaraz ikasteko gai dena: hizkuntza akademikoa egoki darabil (gai da arlo desberdinetako testuak ulertzeko, gai da bere pentsamendua eta ikasketa prozesuan egiten dituen ariketa kognitiboak hitzez adierazteko, gai da ikaskuntza dialogikoan arrakastaz parte hartzeko...) -Euskaraz bizitzeko gai dena: eguneroko hizkuntza (gai da bere sentimenduak adierazteko, gai da bere egunerokotasunaren inguruko kontaketak egiteko, gai da gatazka egoeretan egoki jarduteko... ) Euskararen testuingurua ezagututa, euskaldun gisa modu aktiboan euskaraz jarduteko gai dena. Euskal kulturaz eta literaturaz gozatzen duena eta euskal kulturan modu sortzailean parte hartzen duena.
Ebaluazio hezigarria dugu jomugan eta horretarako ondoko printzipioak hartuko ditugu kontuan: ❖ Bere helburu nagusia irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua bideratzea da. ❖ Errorea ezinbestekoa da: akatsa agertzea oso komenigarria da identifikatu, ulertu eta zuzendu ahal izateko. ❖ Denok hartzen dugu parte, irakasleok eta ikaskideek, baina ebaluaziorik garrantzitsuena ikasleak berak egiten du. Horregatik auto-ebaluatzen ikasten erakutsiko diegu. Horretarako, ikasleari jakinaraziko diogu: ▪ Ikaskuntza-helburuak (bere erara egokituta). ▪Planteatutako atazei erantzuteko behar dituen estrategiak (ereduak...) eta ebaluazio-irizpideak. ▪ Ko-ebaluazioa ere erabiliko dugu eta teknika desberdinetan trebatuko ditugu ikasleak. ❖ Ebaluazio kalifikatzaileak bakarrik ez du motibatzen. Banakako frogen zuzenketak emango zaizkie eta ez nota zehatz bat. ❖ Beharrezkoa da ebaluazio-tresnak dibertsifikatzea. Bilatzen ari garen informazioaren arabera, tresna mota bat edo bestea erabiliko dugu. ▪Hori dela eta, askotariko tresnak erabiliko ditugu: port-folioak (analogikoak eta digitalak), errubrikak, kontrol zerrendak, egunerokoak, froga idatziak etab. ▪Eta datuak aztertzeko erabiliko ditugun estrategiek ikasleen autonomia bultzatuko dute ahalik eta gehienetan.
❖ lkasleek egoera komunikatiboei (akademikoak zein ez akademikoak) erantzuteko beharko dituzten testu genero multzo zabala sortzeko eta ulertzeko gai izan behar dute.Testu genero horiek sei multzotan banatu ditugu: narrazioa, kontaketa, argudioa, azalpena, deskribapena eta poesia. Testu genero multzo bakoitzean testu mota batzuk daude eta horiek dira landu eta ebaluatuko ditugunak, hau da, ez dugu narrazioa landu eta ebaluatuko, baizik eta ipuina. Garrantzitsua da lantzen ditugun testu generoen mapa zehatza izatea eta mailaz maila zein testu genero landuko diren adostea, LH bukaeran ikasleek errepertorio zabala izan dezaten. ❖ Testuak landu egingo ditugu, ez bakarrik erabili. Testuak landu eta beraz, ebaluatu ahal izateko, testuen eta horietan landu nahi ditugun alderdiak ongi ezagutu behar ditugu. Horretarako testu generoetan langai diren alderdiak izango ditugu kontuan: KOMUNIKAZIO EGOERA, ARLOKO EDUKIAK, TESTUAREN PLANGINTZA EDO ANTOLAKETA, TESTURATZEA-HIZKUNTZA EDUKIAK, HIZKUNTZAZ BESTEKO EDUKIAK, DISEINUA. ❖Ahozko testuek behar bezainbeste garrantzia izango dute. Era sistematikoan landu eta ebaluatuko ditugu. Ez dugu ahaztuko edozein hizkuntza garatzeko oinarria ahozkoaren lanketan dagoela. ❖ Espazio guztiak erabiliko dira ebaluaziorako.
❖ Aniztasuna errespetatuko dugu. Gure ikasleriaren ama-hizkuntzak anitzak dira eta hasierako ebaluazioan hori kontuan hatuko dugu. Berdin prozesuaren beste uneetan. ❖ Ikasleen aurretestuak jasoko ditugu: -Behin jakinda zein testu mota landuko dugun proiektuan (berezko ezaugarriekin) eta zein egoera komunikatibo sortuko dugun, eskatuko diogu antzeko egoera batean sor dezala testu bat. Horrela jakingo dugu zer egiteko gai den eta zer hobetu beharko lukeen. - Aurretestu horiek ebaluatzeko, aurreko puntuan aipatzen diren alderdi ebaluagarriak erabiliko ditugu.
Ebaluazioa proiektuaren oso alde garrantzitsua da, horregatik ikasleak horren lanketa hasi bezain pronto jakin behar du: - zeintzuk diren landuko diren alderdiak - zeintzuk diren bere indarguneak eta ahuleziak Helburu hori lortzeko prozedura egokiena da ikasleekin EBALUAZIO IRIZPIDEAK adostea eta osatzea, gero kontrol zerrenda edo errubrika batean islatuz.
EBALUAZIOAREN GAKO NAGUSIAK IZANGO DIRA: ❖ Datuak jasotzea: - Aurretestua: zer egiteko gai dira ikasleak? zer dute hobetzeko? - Azken ekoizpena: zer ikasi dute? Zer dute hobetzeko? ❖ Datuak aztertzea: - Alderdi ebaluagarriak gidatuko gaitu (zertan fijatu behar dugu).- Testu-motaren ezaugarriek ebaluazio adierazleak emango dizkigute. - Tresnak: kontrol zerrenda, errubrika- Arduradunak: Irakaslea Ikaslea bere gelakideak ❖ Erabakiak hartzea: - Pedagogikoak: .Proiektuaren prozesuan, hau da, testuaren lanketan: Zer aldatu beharko dugu funtzionatu ez duelako? .Zer geratu den egiteke ikasleak menperatzea lortu ez duelako eta horregatik, berreskuratu beharko dugu beranduago. - Komunikazioa: erabaki duguna non eta nola islatuko dugu nori esan beharko diogu (beste irakasleei, zuzendaritzari, familiari) eta nola.