Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Euskera/ nire webgunea

ZELAI LARRAZABAL

Created on June 4, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Modern Presentation

Terrazzo Presentation

Colorful Presentation

Modular Structure Presentation

Chromatic Presentation

City Presentation

News Presentation

Transcript

EUSKERA

ZELAI LARRAZABAL

NOR NAIZ NI?

NIRE LANAK

BIDEOA

Pasadizoa (narrazio-testua)

Hausnarketa (iritzi-artikulua)

NOR NAIZ NI?

Kaixo, Zelai naiz eta 16 urte ditut. Nire urtebetetzea maiatzaren 21ean da. Nire begiak kolore bereziak direla ezango nuke, urdin eta berdearen arteko nahasketa, eta argiaren arabera tonu bat edo bestea izan dezakete. Nire ilea horia eta kizkurra da, baina ez dut guztuko eta alizatu egiten dut. Nire gurasoekin eta nire bi ahizpekin bizi naiz. Haizea izeneko ahizpa nagusi bat daukat, 19 urte dituena, eta Lorea izeneko ahizpa txiki bat, 14 urte dituena. Haizea nahiko babeslea da nirekin eta beti dago aholkuak emateko prest, eta Lorea familiako bihurriena da, baina baita dibertigarriena ere. Haizea eta biok elkarrengan konfiantza handia dugu, eta beti dago nire ondoan bizitzako une garrantzitsuetan. Lorea, aldiz, energiaz beterik dago beti eta, nahiz eta batzuetan nekatzen nau, etxean giro alaia sortzen du. Txikitatik marraztea maite izan dut. Orduak pasatzea nire arkatz eta koadernoekin nire jarduera gogokoenetako bat da. Beti nago teknika eta estilo berriak bilatzen, nire sormena hobetzeko eta esploratzeko. Etxeko leku guztietan nire marrazkiak aurki ditzakezu. Musika ere nire pasio handietako bat da. Denetarik entzutea gustatzen zait. Ez dago ezer hoberik nire kaskoak jartzea eta musica entzutea baino. Batzuetan, marrazten dudan bitartean, musika entzuten dut eta inspirazio gehigarria ematen dit. Nire lagunekin kontzertuetara joatea ere gustatzen zait, musika zuzenean bizitzea esperientzia paregabea baita. Etorkizunerako amets oso argia dut: tatuatzailea izan nahi dut. Pertsonen azalean artea islatzeko ideia liluragarria iruditzen zait, diseinu bakar eta esanguratsuak sortzea betiko eramango dituztenak. Adierazpen eta sormen modu harrigarria iruditzen zait. Dagoeneko kurtzoa gainditzen badut, tatu-sko makiña bat erosiko didate azal zintetikoan praktikatzen hazteko. Ez da bide erraza, baina nire pasioa jarraitzea eta nire ogibidea bihurtzea erabaki dut. Tatuatzailea izateak nire bi pasioak bateratzeko aukera emango dit: marraztea eta jendeari pozteko artearekin laguntzea. Izan ere, beti ondo dago 2. aukera bat eukitzea. Kasu horretan, interiore diseinatzilea izan nahiko nuke, horretarako, urrengo urtean txorierrira noa tekno (marras) batxi egiten. Horrela da nire bizitza eta nire ametsak. Egunero nire trebetasunak hobetzen eta zerbait berria ikasten ari naiz, benetan maite dudanari dedikatzeko itxaropenarekin eta kurtzoa amaitu nahian. Beti nire bidea aurkitzeko konpromisoa hartuta nago, eta etorkizunean nire buruatas harro egotea espero dut, nire ametsak errealitate bihurtu direla ikusita.

Pasadizoa (Narrazio-testua)

Iaz, DBH 3. mailan geunden ikasturtean, eskolan bi gertakari harrigarri izan ziren. Bi egun ezberdinetan, norbaitek bi aulki leihoetatik bota zituen. Lehen gertakaria klase artehetan gertatu zen. Bat-batean zarata izugarria entzun genuen. Leihotik begiratu eta aulki bat lurrera jausita ikusi genuen. Denok harrituta eta barreska geratu ginen. Hurrengo egunean, zuzendariak anuntzio bat egin zuen: "Gertaera hau ezin da onartu, eta errudunak aurkitu arte neurri zorrotzak hartuko ditugu". Bigarren gertakaria lehenengoaren asteburuan gertatu zen. Oraingoan, ikasle batzuk jolastokian zeuden eta berriz ere aulki bat leihotik bota zutela ikusi zuten. Bi gertaerak ikertzeko, eskolako zuzendaritzak ikasle guztiok elkarrizketatu zituen. Guztion artean giroa gero eta tentsio handiagoa zen. Klaseak eten zituzten eta banan-banan gure izenak deitzen zituzten, zuzendariaren bulegora joateko. Bertan, galdera ugari egiten zizkiguten: "Zer egiten ari zinen gertakariaren unean?", "Nor ikusi zenuen leihotik gertu?" eta "Ba al dakizu nor izan daitekeen erruduna?" Batzuek ez zuten ezer ikusi, beste batzuek susmo batzuk zituzten, baina inork ez zuen frogarik. Orduak pasa ahala, giroa gero eta pisutsuagoa bihurtu zen. Ikasleen arteko elkarrizketak, zalantzak eta susmoak nonahi ziren. Azkenik, aste baten buruan, bi ikasle errudunak identifikatu zituzten. Txantxa bezala hasi zen zerbait, kontrolatu ezin zuten zerbait bihurtu zen. Bi ikasle horiek barkamena eskatu zuten eskolako zuzendaritzaren aurrean eta neurri zuzentzaileak hartu zituzten haien aurka. Gertakari horrek ikasle guztiok ikasi genuen zerbait: ekintza arduragabeek ondorio larriak izan ditzaketela. Gure eskolako giroa berriro lasaitu zen, baina denok ikasi genuen ardura eta errespetua beharrezkoak direla komunitate batean bizitzeko. Ezin dugu ahaztu, denok arduratsuak izan behar garela gure ekintzek besteengan duten eraginaz.

Hausnarketa (Iritzi-artikulua)

Lau urte hauetan Larramendi ikastolan izandako esperientzia oso esanguratsua izan da niretzat. DBH 4. mailara iritsi naiz eta atzera begiratuta, hazkunde pertsonal eta akademiko handia izan dudala uste dut. Lehen urteetan, ikastetxearen dinamikara egokitu behar izan nintzen, eta hori ez zen beti erraza izan. Hala ere, irakasleen eta ikaskideen laguntza paregabea izan dut une oro. Ikasgaien aldetik, erronka ugari izan ditugu, baina, aldi berean, ikaskuntza aberasgarria izan da. Matematika, zientzia eta gizarte-zientzietako edukiak ulertzea zaila iruditu zit betidanik, lan eta dedikazioarekin oraindik ere ez ditut ulertzen. Gainera, hizkuntzekiko maitasuna handitu egin da, euskara, gaztelania eta ingelesa ikasten jarraitzeko motibazio handia izan baitut. Aipatzekoa da, halaber, ikastolak antolatutako jarduera osagarriak eta ekitaldiak. Ikas bidaia, kirol txapelketak etb gauza oso garrantzitsuak izan dira gure kohesio taldeari eta sozializazioari dagokionez. Ekintza hauek lagundu didate nire ikaskideekin lotura estuagoak sortzen eta elkarrekin momentu ahaztezinak bizitzen. Beste alde batetik, irakasleak beti prest egon dira laguntzeko eta aholkuak emateko. Haien dedikazioa emanez, ikasleak motibatzeko, beti izango dira meresi beharrekoak. Ikasturte bakoitzean, irakasle desberdinekin izandako esperientziak oso aberasgarriak izan dira, bakoitzak bere ikuspuntu eta metodo propioak ekarri baititu. Larramendi ikastolak emandako heziketa integrala eta balioak ez dira izan honenak. Ikastetxeak bizitzan funtsezkoak diren balioak ez digute transmititu iha inoiz, bakarrik Gontzalekin, hala nola, errespetua, lankidetza, ardura eta autoestimua gu bakarrik bilatu izan dugu irakasleen laguntza barik. Lau urte hauetan zehar izandako esperientziak betirako nirekin geldituko dira. Larramendi ikastola bigarren etxe bat bezala izan dut gorroto izanda eta guzti, eta hemendik aurrera aurkituko ditudan erronkei aurre egiteko prest sentitzen naiz. Larramendi ikastolan pasatako denbora nire bizitzako kapitulu garrantzitsu bat izan da eta nire lagunei eskertzekoa da bertan bizitako guztia.