Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Ingurune

MAITE GEREDIAGA

Created on June 3, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Education Timeline

Images Timeline Mobile

Sport Vibrant Timeline

Decades Infographic

Comparative Timeline

Square Timeline Diagram

Timeline Diagram

Transcript

Maite G.

Gure iragan hurbilena

1936

1923

1931

1876

Gerra Zibila hasi.

Konstituzio berri bat onartu.

2. errepublika sortu eta konstituzio berri bat onartu.

Miguel Primo de Rivera diktadura ezarri.

1939

Francoren diktadura.

1975

1978

1977

1981

Konstituzio berri bat sortu.

Hauteskundeak

Franco hil etademokraziarako trantsizioa egin .

Estatu kolpe saiakera.

Gerra zibila.

Sortutako errepublika ez zuen asko iraun biztanleriaren zati batek ez zegoelako ados errepublikaren erreformekin, eta horren ondorioz liskar asko egon ziren eta gero eta ohikoagoak eta biolentoagoak ziren.1936ko otsailean hauteskundeak egon ziren eta Fronte Popularra izan zen irabazle. Francisco Franco jenerala estatu-kolpea eman zuen 1936ko uztailaren 18an: hori izan zen gerra zibilaren hasiera. Espaina bi aldetan banatuta gelditu zen: kolpeak arrakasta izan zuen aldea eta Errepublikako gobernuan jarraitu zuen aldea.

  • Matxinatuek arrazoitu zuten ordena berezartzeko eta herriaren etsaiak gobernutik botatzeko egin zutena; gorriak esaten zieten etsaitzat zituztenei. Zentro-eskuineko eta eskuin-muturreko alderdien, Elizaren eta nekazari-eta industria-jabe askoren babesa zuten.
  • Errepublikanoen aginduetan, demokrazia eta erreformak defentatu behar ziren Errepublikaren etsaien aurrean, faxistatzat hartzen zituztenen aurrean. Hauek osatu egiten zuten aldea: zentro-ezkerreko alderdi errepublikanoak, Espainako Alderdi sozialista langilea (PSOE), Espainako alderdi komunista (PCE) eta talde anarkistak.

Gerra guztiak bezala Espainako gerra zibililean asko sufritu zuten, adibidez: heriotzak, goseak, suntsiketak eta beldurak egon ziren.

1876ko konstituzioa

1868an errege berri bat aukeratu zuten Amadeo Savoiako, italiakoa zena, baina kanpotik zetorrenez herritarrek ez zuten babestu eta 1873 joan egin zen eta Lehen Errepublika egin zen.1874an Alfontso Xll.a aukeratu zuten errege , Elisabet ll.aren semea zena. 1876an konstituzio berri bat onartu zuten eta monarkia konstituzionala jarri zen. Baina ez zen erregimen guztiz liberala:

  • Aurreko garaietako gatzkak ez egoteko, bi alderdien arteko txandakatze-sistema adostu zen.
  • Txandakatzea lortzeko, hauteskundetan tranpetan ibiltzen ziren.
  • Hauteskundeetan tranpak egiteak ezetsi egiten zuen beste alderdi batzuek parlamentuan ordezkatuak izatea.

Garai horretan sortu ziren alderdi nazionalistak Katalunian eta Euskadin, eta ere Espainako Alderdi Sozialista langilea. 1885ean erregea (Alfontso Xll.) hil egin zen eta bere semeak hartu zuen haren lekua: Alfontso Xlll.ak.

1923ko diktadura militarra

1885 ean monarkia parlamentarioa mantendu zen sistema politiko bezala. Alfontso Xlll.aren erregealdian zehar gatazka politiko eta larriak egon ziren Espainan.

  • Arrazoi politikoengaitik borroka asko egon ziren eta, batzuetan egoera larriak eta biolentoak ekartzen zituzten.
  • Grebak behin eta berriz egoten ziren. Langileek zituzten lan-kondizio gogorrak eta bizi zuten pobrezia-egoera salatzen zituzten, eta egoera hobetzeko eskatzen zuten.

1923an ordena berriro izateko Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea eman zuen, eta erregeak onartu zuen. Primo de Riverak berarentzat hartu zuen botere guztia eta diktadura militarra ezarri zuen. 1876ko konstituzioa indarrik gabe utzi zuen eta alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu zituen askatasuna mugatzen . 1930ean, Primo de Rivera armadaren babesa galdu zuela eta herritarrak aurka zituela ikusita dimisioa eman zuen.

Trantsizio zaila eta 1977ko hauteskundeak

Francoren diktaduraren ondoren demokraziarako trantsizioa egon zen. Trantzisioa baketsua izan zen baina hala ere, modu biolentoan aurka jarri ziren talde batzuk ere egon ziren:

  • Alde batetik, eskuin muturreko taldeak zeuden. Beste ideia batzuek zituztenez eraso egiten zieten eta hilketak ere egin zituzten.
  • gero ETA zegoen, indarkeriaren bidez euskadiren independentzia lortu nahi zuen talde terrorista zen. ETA izan zen arazo nagusietako bat demokrazian, eta 50 urteetan 800 hilketa baino gehiago eta atentatu eta bahiketa asko ere egin zituen

1977an egon ziren hauteskundeen demokratikoen ondoren, alderdi politikoetako ordezkariek konstituzio bat idatzi zuten, eta 1978ko abenduaren 6an Espainako herritarrek onartu zuten.

Dremokraziarako trantsizioa eta Franco hil

Diktaduran zehar egon zen demokrazia babesten eta haren alde borrokatzen jarraitu zuten pertsona batzuk ere egon ziren, haiek zieren frankismoaren aurkariak. Pertsona horiek ahaleginak egin arren ez zuten lortu diktadura amaitzea gutzienez Franco hil zen arte.

1975eko azaroaren 20an hil zen Franco. Bi egun geroago, Juan Carlos l.a Espainako errege jarri zuten.Hasieran, frankistek gobernua kontrolatu nahi zuten. 1976an, berriz, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Suárezek erreforma-prosezu bat egin zuen, trantzisioa izenekoa. Trantsizioan, Espainak diktadura izateari utzi eta demokraziarako bidea hasi zuen: ideia politikoengatik kartzelean zeuden pertsonak askatu zituzten, alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu zituzten, etairitzi desberdineko komunikabideak baimendu zituzten.

1978ko konstituztioa

Gaur egun daukagu konstituzio bat, hau da, 1978an sortutakoa .1978ko konstituzioak horrelako printzipio hauek jaso egiten ditu, besteak beste:

  • Konstituzioak esaten du Espaina Estatu demokaratiko bat dela, subiranotasuna Espainako herrian dagoela eta Estatuaren eredu politikoa monarkia parlamentarioa dela.
  • Oinarrizko eskubide eta askatasunak zihurtatzen ditu, hala nola berdintasuna eta sufragio unibertsala, 18 urtetik gorako pertsona guztiek bozkatzeko eskubidea izatea.
  • Espainako lurraldea autonomia-erkidego eta hiri autonomotan antolatzen du. 1979tik 1995era bitartean, 17 autonomia-erkidego eta bi hiri autonomo sortu ziren.
2.errepublika eta konstituzio berria

1931 urte zoratzekoa izan zen Espainan,an gauza pilo bat gertatu zirelako oso bizkor. Apirilaren 12an udal-hauteskundeak egon ziren, eta alderdi errepublikanoak izan ziren irabazle hiri handietan. Emaitzak ikusirik, AlfontsoXlll.ak joan egin zen Espainatik, eta apirilaren 14an, bi egun geroago, errepublika jarri zen, bigarrena espainaren istorian . Gero Espainan Gorte konstituziogileak aukeratu ziren. Gorte horiek konstituzio berri bat idatzi zuten eta 1931ko abenduaren 9an onartu zen.

  • Demokrazia ezarri zen Espainan
  • Eskubideak eta askatasunak zabaldu ziren. Lehen aldiz emakumeak bozkatzeko eskubidea onartu zen gizonezko modu berdinetan.
  • Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa egin zen. Erlijio katolikoak Espainako erlijioofizial izateari utzi zion.
  • Lurralde autonomikoak sortu ziren. 1932an, Kataluniako Autonomia Estatua onartu zuten, eta 1936an, Euskadikoa.
Estatu kolpe saiakera.

1979an, hauteskundeetara deitu zuten. Unión de centro Democrático alderdiak irabazi zituen. Adolfo Suarez berriro aukeratu zuten gobernuburu.Garai horretan krisi ekonomiko larria egon zen Espainan, eta gainera, terrorista asko zeuden. Suárezek egoera ikusita dimisioa eman zuen 1981eko urtarrilean. 1981eko otsailaren 23an, Leopoldo Calvo Sotelo diputatua zena presidente aukeratzen hasi zirela, militar talde batek estatu-kolpe bat eman zuen, baina estatu-kolpeak prrot egin zuen, armadaren eta herriaren babes asko ez zutelako izan eta Juan Carlos l.a erregeak demokraziaren alde esku hartu zuelako. 1982tik hona bi alderdi txandakatu dira gobernuan: Espainako Alderdi Sozialista Langilea (PSOE) eta Alderdi Popularra (PP). 2015etik aurrera, Gorte Nagusietan ordezkaritza lortu duten alderdi berriak sortu dira, hala nola Ciudadanos, Podemos eta Vox Espaina.

Francoren diktadura

Gerraren ondoren, Franco jeneralak bere gain hartu zuen botere guztia eta autoritarismoz gobernatu zuen 1939tik 1975era bitartean.Francorekin, Espainak demokrazia izateari utzi zion eta bakarrik diktadura zegoen:

  • Ez zegoen pertsonen eskubideak eta askatasunak zihurtatuko zituen konstituziorik
  • Francok botere guztiak zituen: Estatuaren, gobernuaren eta armadaren jabea zen eta, legeak erabakitzen zituen.
  • Alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu ziren.
  • Kataluniako eta Euskadiko autonomia-estatutuak indargabetu zituzten.
  • Francok herritarren zati baten babesa izan zuen bere politika eukitzeko:
  • Armada izan zen bere babesle nagusiena, Francori beti kasu egiten zioten .
  • Eliza katolikoak ere, diktadura defendatu zuen. Elizak kontrolatzen zuen hezkuntza, eta mesara ez bazinen joaten txarto ikusia zegoen.
  • Lur-jabe eta enpresari handien, erdi-mailako klaseko ia denen eta katolikoen babesa izan zuen ere.