Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

HH2 2024-2025 EUSK

Iratxe Barturen Ibar

Created on May 31, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Witchcraft vertical Infographic

Halloween Horizontal Infographic

Halloween Infographic

Halloween List 3D

Magic and Sorcery List

Journey Map

Versus Character

Transcript

Ongi etorri Laukariz herri eskolara!

Haur Hezkuntza 2 urte 2024-2025 ikasturtea

Aurkezpena

Laukariz herri eskola, Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza etapak biltzen dituen eskola publikoa da. Bi eta hamabi urte bitarteko ikasleak ditugu haur hezkuntzako 4 gela eta lehen hezkuntzako 6 geletan banatuta.D ereduko eskola da beraz irakaskuntza osoa euskaraz ematen da. Gure eskola inguru ezinhobean dago eta zerbitzuak ere baditu, kilometro zeroko jantoki zerbitzua dauka, menua bertan diseinatu eta sukaldatzen da. Garraio zerbitzua ere badaukagu eragin eremuko ikasleentzat eta guraso elkarteak beste gauza askoren artean eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen ditu. Batzuk haurreskoletatik etorriko zarete eta aipatu behar dugu funtzionamendua ez dela berdina ordutegia eta egutegiari dagokienez. Ongi etorri gure eskolara!

FUNTZIONAMENDU OROKORRA

ESKOLAKO ORDUTEGIA: Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan:9tatik 16:30ra Asteazkenetan: 9tatik 15tara 2 urteko gelan, sarrera malgua dute, hau da, 9tan, 9:30etan edo 10etan. Jantokia 12:30etatik 13:30etara egunero eta gero lokuluska dute. Jantokira ez doana 12:30etan doa etxera. ESKOLAREKIKO KOMUNIKAZIOA:

Oharrak, abisuak

Hutsegiteak

BI URTEKO GELARAKO OINARRIZKOA.....

UMEEN IRTEERARAKO

ESKOLARAKO SARRERA

LOKULUXKA

EKARRI BEHAR DENA

JANTZIAK

KARPETA ETA MOTXILA

UMEA GAIXORIK DAGO

OHITURAK

OSO GARRANTZITSUA DA GUZTI HAU ONDO BARNERATZEA

DANA IZENAREKIN MARKATUTA

EGOKITZEKO ALDIA

Eskolak hazteko, garatzeko eta gizarteratzeko aukera asko eskaintzen dizkie haurrei. Orain arte familian gerttu eta gertatzen jarrituko duena konplexuago egiten d baina horregatik ez da izango errezagoa eskolaratzea. Eskola ezgutzeko denbora bat behar dute, euren beharrak eta gustuetara egokitzeko, gauza berriak aurkitzeko, aldatzeko, gozatu ahal izateko denbora behar dute. Eta honi EGOKITZEKO ALDIA deitzen diogu. Haur bakoitza, ikuspegi emozionaletik , bere familiarengandik banatzeak suposatzen duen galeraz eta irabaziaz jabetu , banaketa hori bere baitan positiboki ikusi eta horrentzako konpentsazioak aurkitzeko behar duen denborari.

GARRANTZIZKOA
NOR EGOKITU BEHAR DA?
ZER EGIN DEZAKET
MOMENTUA HELDU DA!!!!!

KUOTAK

22024/2025 ikasturteko eskolako materialaren urteko kuota: Oraindik ez dago zehaztuta, iaz, 50 euroko kuota izan zen (ikasleko) Jantokiko kuota: - Ohiko jankidea: 4,60 - Jankide garraiatua: 3,30 - Noizbehinkako jankidea: 5,20 IGE (Guraso elkarte) urteko kuota: Iaz: Ume 1: 25 euro; 2 ume: 20 euro; 3 ume 18 euro; 4 umetik aurrera 0 euro Eskola asegurua: Iaz 13, 60 euro

LASTER ARTE!

Zuen seme-alabak ezagutzeko irrikitan gaude!

OHITURAK

-- Elkarbizitzako ohiturak landuko dira (kideekiko, nagusiekiko....) - Saihestuko dugu gozokiak ekartzea. Urtebetetzerako gelan ospatzeko bizkotxo bat ekarri ahal duzue. Eskolatik kanpo ospatuz gero, eskolan ez da gonbidapenik banatuko. - Egunero fruta , ostiralero ogia eta noizbehinka gailetak banatuko ditugu. Urritik aurrera fruta ekartzeko eskatuko zaizue.

- Jostailuak ezin dira ekarri

LOKULUXKA

- Eskolan lo egingo duten umeek manta bat beharko dute eta hilabeteko azken ostiralero garbitzera ermango dute. Manta izenarekin egon behar da. - Izara eskolak jartzen du. Ostiraletan garbitzera eramango dute eta astelehenean berriro ekarri behar da. - Panpina edo txupetea behar izanez gero, izenarekin markatuta ekarri behar da. -

JANTZIAK

- Haurrentzako errezagoa izan dadin, eurek bakarrik jantzi eta erantzi dezaketen arropa ekarri beharko dute. Horrez gain, arropa guztiek haurraren izena jarrita izan beharko dute. Saiatu petoak, tiranteak eta gerrikoak ez ipintzen, txandalak mailak... askoz erosoagoak dira haurrentzat. - Zapatak kordoi bakoak izango dira eta ahal izanez gero belkrodunak. - Jaka, amantala, eta jertseetan, hau da kakoetan eskegiko diren arropetan zinta luze bat jarri umearen izenarekin

EGUNA HELDU DA!

Pittinka pittinkako sarrera erespetatu, egokitzapena derrigortu barik. Umeak banandu behar dira zuengandik, abandonatuta sentitu barik. Umeak presa barik ekarri, beti lasaitasunarekin. Egunero komentatu tutorearekin zelan joan diren gaua eta goiza. Ez engainatu umea, joan baino lehen agurtu eta gogoratu gero zatozela. Agurrak laburrak izango dira Segurtasuna ematen dion zerbait ekartzeak lagundu ahal dio Prozesu guztiak gorabeheratxuak dira, ez ahaztu. Zuen zalantzak eta sentimenduak adierazi, eta beharra badaukazue eskolara deitu.

NOR EGOKITU BEHAR DA?

Umea bakarrik ez da egokitu behar dena, familia eta eskola ere egokitu behar dira. Eskolara joateak kontraesanezko sentimenduak, beldurrak, zalantzak... izatera eramaten zaituzte eta hartutako erabakiagatik errudun sentitu ahal zarete. Buruan, hamaika galdera: ondo egongo da?, negarrez jarraaituko du?... eta familia bakoitzak erreakzio ezberdin bat izaten du, batzuek umea gehiegi babesten dute, beste batzuk oso zorrotzak dira, beste batzuek gaia ekiditzen dute, edota beste batzuk lasaitasunarekin bizi dute momentu hau eta horrela helarazten die umeei. Danaterik dago eta guztiak dira baliogarriak.Irakaslerentzat ere ez da erreza egokitzeko aldia, aldi hau oso garrantzitsua da eta haurra eta familia ulertu eta errespetatu behar dugu, euren sentimenduak ulertzen saiatu behar gara.

Zailena, familiarengandik banatzea da, ez bakarrik banaketa fisikoa, baizik eta horrez gain umeak segurtasun falta, babes gutxiago.... sentitu ahal du. Erreakzio ezberdinak daude: urduritasuna, poz gehiegia, neurri gabeko aktibitatea, negarrak, erasoak. Batzuk lasai daudela ematen du baina errealitateaz jabetzen direnean negarrez edota eskolaren kontra azaltzen dira. Adi ibili behar gara lotsatiak diren umeekin eta sentimenduak hain argi atertzen ez dituztenekin, batzuetan bestelako adierazpen fisiologikoak azaltzen dituztelako (oka egitea, lo nahasteak...) Apurka apurka onarpen keinuak ikusten joango gara eta umeak lasaiago eta seguruago sentituko dira.

GAIXOTASUNAREN AURREAN....

- Gaixorik dagoen umea etxean gelditu beharko da ondo osatu arte - Eskolan gaixotzen bada, gurasoei deituko zaie ahalik eta azkarren bila etortzeko. - Gaixotasunak eragindako faltak eskolan jakinarazi behar dira. - Infekzioa dagoenean, umea ondo osatu arte etxean geldituko da bere gelako kideak ez kutsatzeko - Eskolan ez da botikarik emango. Beharrezkoa izanez gero, medikuaren agiria beharrezkoa izango da.

EKARRI BEHAR DENA

- Poltsa edo motxila bat aldatzeko arroparekin: prakak, nikia, barruko arropak, galtzerdiak, oinetakoak, plastikozko poltsa bat arropa zikina sartzeko. Hau dena, umearen izenarekin jarrita. - Amantala: Aurrekaldetik lotzen dena eta izena maiuskulaz jarrita. Ostiralean eramango dute garbitzera. - Pardela erabiltzen duenak, pardel pakete bat ekarri izena jarrita. - "Zapi buztiak" (toailatxoak) pakete handi bat - Plastikozko edalontzia gelarako bere izenarekin - Familiaren argazki liburuxka txiki bat. Argazkietan, izenak jarri, kontuan hartu umeak erabiltzeko dela. - Jantokian gelditzen dena, gomadun eta izena duen adurzapia. Asteazken eta ostiraletan adurzapia eta amantala eramango dute jantokiko erabiltzaileek.

EZ DENA EKARRI BEHAR:EZ EKARRI UMEAK GALDU AHAL DITUEN GAUZAK (BITXIAK, LAZOAK, JOSTAILUAK, DIRUA...)

HUTSEGITEAK

Bi hutsegite mota daude:

  • Eskolara ez datozenean (gaixorik...)
  • Eskola orduetan irten behar direnean
Bietan, tutoreari jakinarazi beharko zaio idatziz.