IBILIAN BIDEA
NOR NAIZ?
NIRE LANAK
NAIZENA
Telmo Fernadez
NOR NAIZ?
Telmo Fernandez Lopategi naiz, 2008-ko abenduaren 8an jaio nintzen Gatikan. Hortik lau urtera, Mungira mugitu nintzen gaur arte. Ile laburra eta area bezain koloretsua dut eta begi marroiak. Askotan, udan, marokoarra naizen galdetzen didate, nire azalak kolore asko hartzen duelako. Horrez gain, pertsona mugitsua eta barregarria naiz, hori bai, ikasterako orduan, alderantziz. Pertsona bihotz honekoa naiz, batez ere animaliekin. Kirolenik gogotsuena futbola da, txikitatik jolasten dut eta hainbat taldetan jolastu dut: 2013tik 2015arte, Larramendi Ikastolako taldean, 2015etik 2017arte Danok Bat (Bilboko talde batean), ondoren, 2017tik 2020arte Mungiko futbol taldean eta azkenik, 2020tik 2024arte berriro ere, Larramendi Ikastola taldean. Futbolaz gain, neguan elurra dagoenean, eskiatzea ere gustuko dut, baina duela 2 urte ez dudala eskiatzen, elurrik ez duelako egin, horregatik, inoiz baino gogo gehiago daukat. Neguari buruz hitz egin dudanez, udari buruz ere hitz egingo dut. Udan gehien pasatzen dudan tokia hondartzan da, nire lekurik gustukoena da, uretan egotea asko gustatzen zaidalako. Baina nerabe baten bizitzan inoiz faltatzen ez dena, zure lagunekin asteburuetan kalera irtetea da, asteburu gehienetan lagunekin kalera noa, futbolera jolastera, buelta bat ematera, zentro komertzial batera hau da nerabe guztiek egiten dutena. Horretaz gain, pertsonarik athletizaleena naiz eta ezin naiz haien partidarik ikusi gabe geratu, beti ikusiko ditut. Gainera, 40 urte ondoren beste kopa bat irabazi dute, horregatik aurten inoiz baino gehiago animatuko diet. Gainera, gabarra ikusteko aukera izan dut. Berriro ere futbola alde batera utzita, jatea gustatzen zaidala aipatu nahiko nuke; maite dut, pizzak, makarroiak eta sandia jatea. Egia esanda, elikagai guztiak gustatzen zaizkit, orburuak eta garabantzuak izan ezik. Deskribapena amaitutzat emango dut, irakurri ostean jakingo duzu nor naizen, zeintzuk diren nire zaletasunak eta nire izaera nolakoa den.
HASIERA
NIRE LANAK
1- PASADIZOA
2- HAUSNARKETA
3- AMETSAK
HASIERA
PASADIZOA
HABENTURA BAT HONDARRETAN
Eguzki izpiek urrezko hondartzan distiratzen zuten itsas haize leun batek kostaldea laztantzen zuen bitartean. Lagun talde bat, hondartzan egun bat elkarrekin pasatzeko ilusioz, eskuoihalekin, aterkiekin eta ilusio dosi handiarekin iritsi ziren. Barre animatuen artean, arean zulo bat egitea dibertigarria izango zela erabaki zuten. Azken finean, zer entretenigarriagoa hordartzan zerbait eraikitzeko baino? Pala metalikoekin eta ontzi handi batzuekin beraien proiekturako aproposa zirudien hondartza zati batera jo zuten. Leku eroso bat aurkitu zuten, inguruan ez zegoen jenderik, olatuak ez ziren horrarte heltzen (txikiak eta indarrik ez zutelako), mendi txiki baten esker, haizea ez zen nabaritzen… Zuloa egiten hasi ziren, zuloa gero eta sakonagoa zen, harea alde batera botaz gero, gainera, sortea izan zuten, harearen parte horretan harriak ez zeudelako. Txandaka egiten zuten zuloa, barre zebilen bitartean. Denbora pasa ahala, zuloa oso handia zen. Bere sakonera ikusgarria zen, eta bere forma ere. Lagun batzuk, zuloaren alboetan hormak eta eskailerak egiten hasi zuten. Lanean ari ziren bitartean, bertatik pasatzen ziren beste pertsonen arreta erakarri zuten. Batzuk ikustera gelditu ziren, beste batzuk, lagun taldeari lagundu zuten. Azkenik, lan gogor baten ondoren, zuloa bukatu zuten. Lagun gehienak, eroso eseri ziren barruan, bestean uretara sartu ziren freskatzeko. Guztiak batera eseri ziren barruan, hondarretik ateratzen zen freskotasunaz gozatuz eta orpitzapenak partekatuz. Bere etxea bezain erosoa zen, erlaxatzeko eta zuluaz gozatzeko lekua. Egunaren amaieran, eguzkia ihes egin zuen, zeruan eskutatzen, zuloa agurtu zuten, barrea eta nostalgia nahastuta. Gauean, itsasgorarekin zuloa uraz beteko zela eta apurtuko zela bazekiten arren, elkarrekin partekatu zuten abentura dibertigarriaren oroitzapena gorde zuten bihotzean.
HASIERA
HAUSNARKETA
PARETAREKIN HIZKETAN ARITZEKO KLASEAK
Nire DBHko bidean, zehatzago esanda, hainbat klasetako eraikuntza aldaketak bizi izan ditut. Eraikuntza aldaketa horien iritziak aipatuko ditut testu honetan. Aldaketa horiek ez zaizkit batere gustatu, hobeto esanda, denbora galdu dutela esango nuke. Lehenik esta behin, DBH-n maila bakoitzeko, 3 klase daude. Eraikuntzaren ondoren, klaseak, bat bestearen alboan daude, kristal transparente horma handi batengatik. Bigarrenik, hormak kristalezkoak direnez, beste klaseetan zer dauden egiten ikusi ahal daiteke, zuri eta beste ikasleei distraitzen. Beste alde batetik, zure klasea azterketa batetan badago, eta beste klaseetan zarata handia badago, erraz entzuten da besteek egindako zarata, insonorizatzeko orduan, arazoak egon zirelako. Jarraituz, aldaketa horien helburuetako bat zen irakasleak, beste klaseak krontrolatzea, kristalen bitartez. Egia esanda, ideia on bat zen, ikasleak egin beharreko lana egiteko, baina lan zail bat da irakaslearentzako, momentu berean 3 gauza desberdin egitea: zure klasea eta bestea kontrolatu, eta zure ikasleei materia eman. Azkenik, aldaketa horien ostean, gauza batzuk aldatu egin dira, adibidez, mahai indibidualak kendu, eta lauko eta bosteko mahaiak jarri dituzte. Honen helburua, taldeko lanak egitea zen, baina horretarako talde on bat izan behar duzu. Besterik gabe, ez zaizkit batere gustatu egindako aldaketak, irakasleak lan gehiago dutelako eta ikasleak distraitzeko metodo errezagoak dituztelako.
HASIERA
AMETSAK
HASIERA
NAIZENA
HASIERA