Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

ADOS ALDIZKARIA

Amazabal institutuko aldizkari digitala

Amazabal BHI

2024

AURKIBIDEA

AURKIBIDEA

Amazabal BHI

2024

Ados

1. Albisteak

1.1. Bollotopaketak

1.2. Ikasleak Volkswagenen

1.3. Baluarteko zientzia azoka

1.4. Cansat proiektua

2. Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)

4. Elkarrizketak

4.1. Juanjo eta Ernesto

4.2. Xabi Loitegi

4.3. Iñaki Azkona

4.4. Ander Fuentes

4.5. Pello Cestau

3. Ziberbullyinga

5. Galdetegiak

6. Jokoak

Albisteak

Bollotopaketak

Amazabal BHI

2024

Ados

Apirileko azken asteburuan, Euskal Herri osotik etorritako bollera eta genero disidenteen topalekua izan zen Leitza. Egunerokoan bizi dituzten galdera, kezka eta ilusioetatik abiatuta, gogoetarako bidea ireki eta elkarrekin hausnartzen aritu ziren. Horretarako, egitarau anitza osatu zuten eta festarako ere hartu zuten tartea. 300-500 lagun bildu ziren eta antolakuntza lanak errazteko apirilaren 12a baino lehen izena emateko eskatu zuten.

AURKIBIDEA

Batxilergoko 1. mailan Teknologia eta Ekonomia ikasten duten ikasleak Iruñeko Volkswagen lantegian izan ziren.Irteera honetan, bertako ekoizpen prozesua lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta benetan interesgarria izan zen bisita.

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

1. BATXILERGOKO IKASLEAK VOLKSWAGENEN

Albisteak

Larunbat batez, apirilaren 27an, Elhuyar Zientzia Azoka ospatu zen Iruñeko Baluarten, eta 1. Batxilergoko Laborategi Tekniketako ikasle talde batek parte hartu zuen bertan. Azoka honen helburu nagusia, ikasgelan egindako ikerketa beste ikasle eta familia batzuekin partekatzea izan zen. Bestalde, maiatzean Bilboko zientzia azokara joan ziren. Bertan, taldeetako batek sari nagusietako bat lortu zuen. Zorionak!

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

BALUARTEKO ZIENTZIA AZOKA

Albisteak

2024

Amazabal BHI

Ikasturte honetan, 1. batxilergoko teknologiako ikasleek "Cansat" izeneko proiektu batean parte hartu dute. Proiektu hau, Nafar Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatu du eta Iruñeako Planetarioak koordinatu. Bere helburu nagusia, ikerketa zientifikoa sustatzea da. Bertan, zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematikak integratzen dira, alegia, STEM gaitasunak.Proiektua "satelite" bat diseinatzea izan da. Hau, gutxi gorabehera 1 km-ko altueran propultsatua izan zen, eta lurreratu ahala datu batzuk bidali zituen, ondoren, analisi bat egiteko erabiliak izan zirenak. Jaurtiketa Lerinen egin zen. Esatekoa da jaurtiketa ez zela ongi atera eta, beraz, datuak ez ziren lortu. Hala eta guztiz ere, hirugarren eta laugarren postuak lortu zituzten ikasleek.

Parte hartu duten teknologiako ikasleak:

Ados

AURKIBIDEA

CANSAT PROIEKTUA

Albisteak

Fase orokorra

Gainera, hizkuntza koofiziala duten autonomia erkidegoetako ikasleek hizkuntza horren azterketa ere egin beharko dute. Azkenik aipatu, Selektibitate fasea hainbat galdera dituen azterketa-proposamen bakar batek osatzen duela eta ikasleek azterketa bakoitza betetzeko behar duten denbora 90 minutukoa dela; proben artean ordu erdiko atsedena dute.

Bloke honetan, ikasleek Batxilergoko oinarrizko irakasgaietako lau azterketa egin behar dituzte. Lehen hiru azterketak eta denetzat berdinak direnak honakoak dira: Espainiako Hizkuntza eta Literatura II, Lehen Atzerriko Hizkuntza II eta Espainiako Historia irakasgaiei dagozkienak. Aldiz, laugarren proba, ikasle bakoitzak egindako adarreko modulu jakin baterako izango da.

Amazabal BHI

2024

Ados

Zientziak: Matematika II. Humanitate eta Gizarte Zientziak: Latina II edo Matematika Aplikatua Gizarte Zientzietara II. Arteak: Artearen Oinarriak II.

USEri buruzko informazioa

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

USE-ri buruzko informazioa

Fase espezifikoa

Fase espezifikoan burutzen diren azterketek, Selektibitateko azken nota, gehienez, 14 puntura igotzeko aukera ematen dute. Beraz, bloke honetan, Batxilergoko ikasleek edota Goi Mailako Lanbide Heziketakoek dute eskaera egiteko aukera. Ikasleek bloke honetako irakasgai bat eta lau artean egin ditzakete, eta bertan lortutako kalifikazioek EBAU gainditu ondorengo bi ikasturterako balio dute soilik.

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

USE-ri buruzko informazioa

Fase espezifikoa

Fase honetan burutu daitezkeen irakasgaiak eginiko batxilergoaren araberakoak dira:Zientziak: Marrazketa Teknikoa II, Geologia, Biologia, Fisika eta Kimika.Humanitate eta Gizarte Zientziak: Grezia II, Artearen Historia, Enpresaren Ekonomia eta Geografia.Arteak: Diseinua, Ikus-entzunezko Kultura II eta Arte Eszenikoak.Zati orokorrean bezala, azterketek ordu eta erdiko iraupena dute eta dagokion autonomia-erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin daitezke. Gainera, ikasle guztiek aukera izango dute azterketa oinarrizko irakasgaietan ikasitakoa ez den bigarren atzerriko hizkuntza batean egiteko.

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

USE-ri buruzko informazioa

Baina, proba hau berdina al da goi-mailako Lanbide Heziketako tituludunentzat? Galdera honen erantzuna baiezkoa da. Goi-mailako heziketa-ziklo bateko tituludunek ez dute selektibitate orokorreko azterketarik egin beharko. Izan ere, egindako goi-mailako zikloan ateratako batez besteko nota, egin nahi duten karrerako kurtsoko mozte-notaren berdina edo handiagoa bada, zuzeneko sarbidea lortuko dute. Horrela ez bada, USE froga egin beharko lukete.

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

Fase espezifikoa

JARRAITU IRAKURTZEN

USE- ri buruzko informazioa

Behin betiko gutxieneko notak

Euskal Autonomia Erkidegoa:

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

USE-ri buruzko informazioa

Behin betiko gutxieneko notak

Nafarroa:

+ info

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat.

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

Ziberbullyinga

Amazabal BHI

2024

Ados

ZER DA?

NORK PAIRATZEN DU?

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

Juanjo eta Ernestori elkarrizketa

AURKIBIDEA

Juanjo eta Ernesto Amazabal B.H.I. institutuko atezainak dira eta haien lana gehiago ezagutzeko honako elkarizketa entzutera animatzen zaituztegu!

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

Xabi Loitegiri elkarrizketa

Xabi Loitegi Amazabal B.H.I.ko musikako irakaslea da, eta elkarrizketa honetan musikarekin izan duen ibilbideaz hitz egingo digu.- Irakaskuntzan ibiltzeaz gain musika talde batean ere aritu zara, ezta? Zeinetan? Bai, Txanbela taldean aritu nintzen.- Diskorik atera al zenuten? Taldeak 4 diska atera zituen, baina nik azkenekoan soilik parte hartu nuen.- Gustura egon al zinen bertan? Esperientzia polita izan zen; kontzertu ugarietan parte hartu genuen, baita ETBko saio batean ere.

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

- Astean zenbat ordu entsaiatzen zenituzten? Astero 4 bat orduz aritzen ginen, eta kontzertuak gertu zirenean, gehiago.- Dibertigarriak izaten al ziren entsaioak? Edota astunak egiten zitzaizkizun? Entseguetan asko disfrutatzen nuen, kontzertuetan baino gehiago esango nuke. Presio gutxiagorekin eta libreago zaudelako dagokizun ahotsa sortzeko eta moldatzeko.- Ohikoa den moduan, kontzertuetara ez zen beti jende kopuru berdina joaten ikustera. Jende gutxi joaten zenean motibazioa galtzen al zenuten? Ez, musikariak musika egiten duenean gozatu egiten du. Polita da entzulearekin interakzio bat sortzea, baina kopuruak ez du baldintzatzen bakoitzaren motibazioa.

Xabi Loitegiri elkarrizketa

JARRAITU IRAKURTZEN

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

- Musika mundua gustatzen zaion gazte bati, gomendatzen al diozu talde bat sortzea? Talde bat zerbait berria eta ezberdina lortzeko helburuarekin sortzen da. Taldekide guztientzat aberasgarria da, talde lanak beste modu batera egokitzea eramaten zaituelako. Dudarik gabe, gazte bateri gomendatuko nioke, onura besterik ez duelako ekartzen. Gizarteak, aldiz, orokorrean musikarengan duen irudikapena oso ahula da eta kontsumoarekin lotuta dago egunerokoan. Hau da, musika begiekin entzuten dugula esango nuke. - Hurrengo urtean ikasle talde bat sortuko duzula entzun dugu? Zein da zure helburua taldearekin? Zer instrumentu nahiko zenituzke landu? Ongi ateratzen bada, kontzertuak egingo al dira? Musikarekin aritzearen helburua, jakintzak bereganatzeaz gain, arloarekin disfrutatzea da, hain zuzen ere, baliabide ugari ditugulako eskura. Kontzertuak egitea, ikasturtean landutakoa eskeintzea da. Aukera izanez gero, aurrera!

Xabi Loitegiri elkarrizketa

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

Iñaki Azkona Amazabal B.H.I.ko plastikako irakaslea da, baina hona iritsi aurretik izan duen bidea ezagutu nahi baduzu, irakur ezazu elkarrizketa!- Ikasle askok ez dute jakingo irakasle izan aurretik Volkswagenentzat lan egiten zuen enpresa batean egon zinela. Zenbat urtez aitu zinen betan lanean? Bai, hala da. Urtebete egin nuen Igoa y Patxi garraio konpainiarentzat lan 2004 eta 2005 urteetan. - Nolakoa da bertako lana? Zein zen zure eginkizuna? Igoa y Patxi garraio konpainia bat da eta hauek Volkswagen konpainiagatik azpikontratatuta zeuden. Nire eginkizuna, kamioia kilometrogutxitara aurkitzen zen Antolin konpainiara eraman eta kotxeen ateetako panelez betetzea zen. Ondoren, Volkswageneraino gidatu eta bertan hustutzen nuen.

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

Iñaki Azkonari elkarrizketa

Elkarrizketak

- Lan duin bat dela konsideratzen al duzu? Ez zen batere lan duina, bereziki ordutegiari dagokionez. Bi garraiolari ginen astean zeharreko lana egiteko eta bakoitzak 12 orduko txanda zuen. Astebete 6:15etatik 18:15etara eta hurrengo astean alderantziz.- Beraz, lan gogorra dela esango zenuke, ezta? Fisikoki ez zen lan gogorra. Baina lanean ordu asko ematean oso luze egiten zen. Astean zehar ez zegoen ia denborarik aisialdirako eta asteburuak deskantsatzeko erabiltzen nintuen.- Zer dela eta utzi zenuen? Esan bezala ordutegi aldetik oso gogorra egiten zitzaidan lana, beraz, beste lan bat hartzeko aukera izan nuenean konpainiari ohartarazi eta utzi egin nuen.

Amazabal BHI

2024

Ados

JARRAITU IRAKURTZEN

Iñaki Azkonari elkarrizketa

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

- Zergatik erabaki zenuen irakasle lanetan hastea? Bokazioagatik egin nuela esatea litzateke politena, baina ez zen horrela izan. Lanbide honetan parte hartzeko aukera izan nuen orain dela ia 20 urte eta orduztik hor nabil ikasleekin borrokan; kar-kar-kar.- Nolakoa izan zen aldaketa hori? Zein ibilbide egin zenuen irakasle lanetara iritsi arte? Garraiolari lana utzita metalezko arotzeri batean hasi nintzen lanean. Baina, denbora gutxira, familiako kide baten bitartez, Arte Ederretako ikasketak eta CAP titulua nuenez, institutu batean Plastikako irakasle bezala lan egiteko aukera eskeini zidaten. Arazo nagusia, institutua Andorra La Vellan aurkitzen zela zen eta, baietz esatekotan, bi egunetan bertan aurkeztu beharra nuela. Gehiegi pentsatu gabe eta betidanik irakaslea izateko aukera buruan nuenez, maleta hartu eta atzerrira abiatu nintzen.

Amazabal BHI

2024

Ados

Iñaki Azkonari elkarrizketa

JARRAITU IRAKURTZEN

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

- Gusturago al zaude orain irakasle lanetan? Aurretik egon naizen lanekin alderatuta gusturago nago, baina egia da ere, erkidego honetan (eta ziurrenik beste askotan ere) hezkuntza publikoak asko daukala hobetzeko. Baliabide oso murritzak dauzkagu eta gobernuak beharko lukeena baina gutxiago inbertitzen du arlo honetan. Benetako kalitaztezko hezkuntza sistema batean sinisten badute irakasle gehiago kontratatu beharko lituzkete eta hauen baldintzak hobetu.

Amazabal BHI

2024

Ados

Iñaki Azkonari elkarrizketa

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

Ander Fuentes (Itturri) Amazabal B.H.I.ko ingeleseko irakaslea da. Baina irakasle lana egiteaz gain, bertsolaritza munduan ere ibiltzen da.- Zer dela eta sartu zinen bertsolaritzaren munduan? Unibertsitate ikasketak egin ondoren, Ingalaterran pasatu nituen urte batzuk, eta handik bueltan piztu zitzaidan bertsotarako gogoga. 2005. urtea zen eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarekin zaletu nintzen.- Zer da bertsolaritzaz gehien gustatzen zaizuna? Bertsolaritzatik gehien gustatzen zaidana jendearen arteko harremana da, leku eta adin desberdinetako lagunekin elkartzeko aukera ematen duelako. Ongi pasatzeaz gain, hizkuntza, enpatia eta jendaurrean aritzeko gaitasuna ere lantzen da, eta oso aberasgarria da.

Amazabal BHI

2024

Ados

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

Ander Fuentesi elkarrizketa

Elkarrizketak

- Zein gomendio emango zenizkioke bertsolaritzan dabiltzan gaztetxoei? Ongi pasatzeko esanen nieke, jolas bat bezala hartzeko, horrela pixkanaka hobetzen joanen direlako. Helburuak epe motzekoak izan behar dute, baina garrantzisuena ongi pasatzea da.- Izan al duzu bertsolari erreferenterik? Nor izan da? Bertsolari erreferente asko izan ditut, lehengoak eta oraingoak, bakoitzak bere berezitasunak ditu.- Non sentitzen zara erosoago bertsoa botatzen; txapelketetan edo lagunartean? Eremu desberdinak dira txapelketa eta lagunartea. Txapelketa berez askoz zurrunagoa da eta aurrez badakizu ze lan eginen dituzun. Modu batean, errexagoa da alde hortatik, lagunartean zaudenean ez dakizulako non hasiko zaren eta non bukatuko duzun. Hala ere, lagunartekoa nahiago dut, mahai buelta batean eserita.

Amazabal BHI

2024

Ados

Ander Fuentesi elkarrizketa

JARRAITU IRAKURTZEN

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

- Etorkizuna ikusten al diozu bertsolaritzari? Bertsolaritza osasuntsu dabilela ikusten dut eta etorkizuna ikusten diot, baina beldurra ematen dit gutxi batzuen gauza ez ote den bihurtuko. Euskarari indarra ematen segitu beharko dugu bertsolaritza ere bizi dadin.

Amazabal BHI

2024

Ados

Ander Fuentesi elkarrizketa

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

Pello Cestau Amazabal B.H.I.ko teknologia irakaslea da, eta urte askotan zuzendaria ere izan da. Bere lanaren inguruan gehiago jakiteko irakur ezazu!- Nolakoa da zuzendari lana? Gehienbat, kudeaketarekin du lotura zuzendariaren lanak. Hasteko, ikastetxea gu denontzat, bai ikasle eta bai irakasleontzat leku atsegina izatea da helburua, eta, horrekin batera, lan-giro egokia egotea. Zerbitzu egokiak emateko, dexente borrokatu behar izaten da, adibidez, lehen batxilergoko ikasleentzat ez zegoen bermatua garraio zerbitzua izatea, bakarrik leku hutsak erabili ahal zituzten, eta denak ez baziren sartzen sortzen zen arazoa. Azkenean lortu zen zerbitzua ematea, baina ederki kostata. Zerbitzuekin jarraituz, espazio egokiak izateko kudeaketak egin behar dira baita ere: obrak egin beharraren txostenak egin, espazioen mantenimendu lanak eskatu Hezkuntza departamenduari… Eta elkarbizitzarekin lotura duten gaien ardura ere zuzendariarena da.

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

Pello Cestauri elkarrizketa

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

- Gustura ibili zinen zuzendaritzan igarotako urteetan? Esan beharra dago, hogei urtez egon nintzela zuzendaritzan, eta horietatik hemeretzi zuzendari izan nintzela. Orokorrean, balorazioa positiboa izan dela pentsatzen dut. Zuzendari nintzela, azken hamar urteetan ikasle kopurua bikoiztu baino gehiago egin zen. Larraun eta Lekunberriko ikasle ia guztiak ikastetxe honetara etortzen hasi ziren, beraien erreferentzi zentroa ez izan arren, eta azkenean ikastetxea bertako ikasleen erreferentzi zentrua izatea bilakatu zen. Harro nago urte horietan zuzendaritzan egoteaz, aurrera pausu oso garrantzitsua izan zelako. Esan beharra dago, ikastetxea handiagoa izateak lan gehiago ematen zuela, baina gustora egiten nuen. Ez nuke aipatu gabe utzi nahi, Adostuz bitartekaritza taldea ere sortu genuela. Bertan, ikasleak eta irakasleak zeuden, eta baloratzekoa da elkarbizitzaren inguruan egiten zuten lana. Ikasleen arteko eta ikasle eta irakasleen arteko bitartekaritzak egiteko sortu zen, hori bai, formakuntza jaso eta gero. Azkenean ez hori bakarrik, baizik eta elkarbizitzarekin lotura zuten gai guztietan egiten zuten lan.

JARRAITU IRAKURTZEN

Pello Cestauri elkarrizketa

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

- Zergatik erabaki zenuen uztea hainbeste urte igarota? Nik uste lekukoa beste norbaiti pasatzeko garaia zela. Pentsatzen dut hainbat urtetik behin jende berria sartu behar dela zuzendaritzan, ideia eta helburu berriekin. Azkenean, beti esan izan dut, ni irakaslea naiz, eta irakastea da gehien gustatzen zaidana, eta horretan lan egin nahi dut hurrengo urteetan.- Orain teknologia eta ingenieritza arloko irakaslea zara, proiektu batzuk igaro dituzu (Cansat), nolakoa izan da esperientzia? Esan beharra dago, hau lehenengo urtea izanik, denontzat esperientzia berria izan dela. Proiektu guztietan bezala, garrantzitsuena bidean ikasten dena da

Pello Cestauri elkarrizketa

JARRAITU IRAKURTZEN

AURKIBIDEA

Elkarrizketak

Amazabal BHI

2024

Ados

- Berriro burutuko al zenuke Cansat proiektua? Bai, hurrengo ikasturtean Cansat proiektuan berriro parte hartzeko asmoa dugu. - Ideia berririk ba al duzu hurrengo urteetarako? Ez, ez dut idei berezirik. Eguneroko lanarekin jarraitu, besterik gabe, eta zerbaitetan lagundu badezaket askoz hobe.

Pello Cestauri elkarrizketa

AURKIBIDEA

Amazabal BHI

2024

Ados

Esatekoa da, gehienek ez dute pelikulara gustukoenik, baina gehien aipatu direnen artean honakoak daude:

Galdetegien emaitzak

AURKIBIDEA

JARRAITU IRAKURTZEN

Seriei dagokionez, serierik gustokoena El internado dela diote. Baina horretaz gain beste hainbat ere aipatu dira: Alerta Cobra, Doraemon, Friends, La Casa De Papel, Sex Education eta Yo nunca.

Inkesta baten bidez DBH 3-ko ikasleei haien pelikula eta serie gustukoenak zeintzuk diren galdetu genien.

Amazabal BHI

2024

Ados

Galdetegien emaitzak

AURKIBIDEA

Bigarren inkesta baten bidez 1. Batxilergoko eta 4. DBHko ikasleek inguruko herriko festen ranking bat egin dute 1etik 5erako bozkak emanez.Puntuazio handiena jaso duten jaiak honakoak izan dira:

Lekunberri

Leitza

Betelu

Goizueta

Jokoak

Amazabal BHI

2024

Ados

LABORATEGIKO IRTENBIDEA LORTZEN

AURKIBIDEA

Escape Roomak

Hizki zopa

MENDIKO ABENTURA

LEITZA ETA GOIZUETAKO HITZAK